sábado, 30 de junio de 2012

SELEK FILO: ARISTOTELES


ARISTOTELES
Aristoteles Platonen ikaslea izan zen eta horregatik, Platonen eragina izugarrizkoa da bere pentsamenduan, baina hainbat kontuetan desberdinak dira:
1.HILEMORFISMOA: PLATONEN KRITIKA (hile=materia/ morf= forma)
1.1.ONTOLOGIA : BENETAKO ERREALITATEA (egia) zer den azaltzeko orduan, 2 planteamenduak desberdinak dira.
·         Platonek bere ideien teorian adierazi zuen Mundu hautemangarria ez zela benetako errealitatea, baizik eta  Benetako errealitatea mundo adigarria dela.
·         Aristotelesek, aldiz, ERREALITATE AKZIDENTALA eta ERREALITATE SUBSTANTZIALA bereizi zituen.
Þ     ERREALITATE AKZIDENTALA: (pl. mundo sentikorra) gauzkien kolorea, neurria, altuera… zentzumenen bidez hautematen dugunari garrantzia ematen zion eta errealitate honetan kokatzen du Aristotelesek “Benetako Mundua”
Þ     ERREALITATE SUBSTANTZIALA: (Pl.mundu adigarria)Errealitate honetan lehenengo substantzia dago.
Þ     TEORIA HONEKIN, Platonen IDEALISMOTIK aldendu zen ERREALISMOA aldarrikatuz.
1.2.ALDAKETA:  Zerbait ez izatetik izatera pasatzea edo alderantziz, izatetik ez izatera.
·         3 elementu sartzen dira aldaketa-prosezuan:
1.       FORMA= oraingo izatea
2.       SUBJETUA= dagoen aldaketa (ez-izate erlatiboa)
3.       POTENTZIA= izan daitekeena (puede llegar a ser, potencial)
AKTO (aldaezina, jainkoa)-POTENTZIA(aldakorra, gizakia)
1.3. ZORIONTASUNA
PLATON
·         Zoriontasuna bertutearekin gobernatuz lortzen da. Arimaren zatiak menperatzen ditugunean lortzen dugu.
·         Platonentzako zoriontasuna EZ DA LORTUKO PRAKTIKAREKIN, hau da, jaiotzen gara gaitasun horrekin.
ARISTOTELES
·         Aristotelesek, Platon bezala, zoriontasuna guztion helburu gisa ulertuko du eta ondo bizitzea eta zuzen jokatzea litzateke.
·         Baina haren ustetan , Platonek ez bezala, Zoriontasuna PRAKTIKAREKIN lortzen da, IKASTEN den zerbait da.
1.4. DUALISMO ANTROPOLOGIKOA
·         Platonek gizadian gorputza eta arima bereizten ditu . Gorputza kartzelaren arima bezala ulertzen du eta arima ,gizadiaren zatirik garrantzitsuena bezala.
·         Aristotelesek aldiz, gizadia bi elementuz osatuta dagoela esaten badu ere ,bereizketa horretan  2 ELEMENTUEK GARRANTZI BERA dute. Izan ere, bata hiltzen bada (desagertzen bada) beste ere desagertuko da. Beraz, Aristotelesentzak ARIMA HILKORRA DA. Horrela,  arimaren hilezkortasuna kolokan jartzen duen heinean, EZAGUTZA BEREGANATZEN dela, hots, KANPOTIK ETORTZEN ZAIGULA defendatzen du, Platonen kontra. à zeinek uste zuen, arimaren hilezkortasunak ezagutza bermatzen zuela; ezagutza , gure ariman betidanik egon diren jakingarrien oroimen gisa ulertuta. Hau da, ezagutzea ez zela zerbait berri bereganatzea , baizik eta gure barne edukiak kanporuntza ateratzea.
·         Gainera, esan beharra dago, ARISTOTELES-ek  arima eta gorputz kontzeptuak erabili ordez, MATERIA eta FORMA erabili zituela.
2.TEORIA POLITIKOA: GIZATASUNA ETA ERREGIMEN POLITIKOAK
·         Platonek bai Aristotelesek , GIZAKIA ANIMALIA POLITIKOA dela uste zuten, gizartea ezinbestekoa duena bizitzeko. Baina, hala ere, ez dute beti bat egiten.

·         Aristotelesen ustez, elkartetik berezkoena eta lehenengoa FAMILIA da, gero familiaz osaturiko auzoa eta azkenik, hiria. Beraz, Platonen aurka, Aristotelesek familiaren garrantzia azpimarratzen du, ez du oztopo gisa ikusten.

·         Platonek agintarien artean, JABETZA PRIBATUA DEUSEZTATZEN zuen heinean, Aristotelesek , JABETZA PRIBATUA  ONARTZEN DU, baina neurritasun batekin.

·         GIZARTEA-ri dagokionez,  Platonek bezala, hiritarrak bakarrik osatzen zutela defendatzearen ordez,   Aristotelesek gizartea hiritarrek eta esklaboek osatzen zutela defendatu zuen.
·         Estatua antolatzeko , gobernu mota zuzenak edo egokienak ARISTOKRAZIA, MONARKIA eta ERREPUBLIKA dira, haien artean ARISTOKRAZIA onena delarik, Platonekin bat eginez. Eta Platonek bezala gobernatzeko era zuzenak ustel daitezkeela pentsatzen du :
MONARKIAà TIRANIA
 ERREPUBLIKAàDEMOKRAZIA
ARISTOKRAZIAàOLIGARKIA.
Þ     Aristotelesek beraz, gobernu mota horretan erreparatuz, adierazten du kopurua ez dela garrantzitsua baizik eta gobernatzeko era.

·         Azken desberdintasuna , honako hau da:  Platonen aburuz, zuzentasunez gobernatzeko EZAGUTZA behar da, baina Aristotelesek uste du, EZAGUTZA EZ DELA NAHIKOA , ezagutzarekin batera , ETIKA eta ESPERIENTZIA beharrezkoak dira.

DEFINIZIO BATZUK
1.       ERRETORIKA: Sofistek irakasten zuten.  Pertsuasioaren artea da , besteekin elkarrizketan ibiltzeko eta besteak argumentuekin konbentzitzeko irakaskuntza.
2.       EGIA: Filosofiaren helburua. Gure barnean dauden ezagutzak . Benetako errealitatea.
3.       INDUKZIOA: Datu partikularretatik lege orokorrak ateratzeko erabiltzen den metodoa.
4.       BERTUTEA: Izaki bakoitzaren betekizunera eramaten duen bidea da (Platonen ustez) / Pertsonek dauzkaten ohitura osasuntsuak/ positiboak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario