sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA-BIOLOGIA: MENDELISMOA (3)


5.MUTAZIOAK.
·         De Vriesek hainbat esperimentuen ondoren, ondorioztatu zuen gurasoek edo arbasoek ez zuten ezaugarriren bat agertzen zela noizean behin genetan. Ikerlariaren ustez, geneetan aldaketaren batzuk gertatu behar zuten eta aldatutako gene horren ezaugarriak seme-alabeetara igarotzen ziren gainerako ezaugarri hereditarioak bezala.
·         Bat-bateko eta ezusteko geneen aldeketei mutazioak deitu zien.
·         Gene baten alelo desberdinak mutazioen ondorioz agertzen dira, adb, ilar zimurren legea ilar leunen genearen mutaziotzat hartzen da.
6.ODOL-TALDEAK.
·         Odol-taldea gizakien herentziazko karaktere bat da. Karakterearen ardura duen geneak bi alternativa posible baino gehiago ditu, alelo asko ditu.
·         Pertona oro, A , B, AB edo 0 odol-taldekoa da.
·         Antigeno zehatz bat daramaten glóbulo gorriek eurekin datorren antigorputza duen plasmarekin harremanetan jartzean (A antig , A antigorputza), odola koagulatzen da. Beraz, ezin dira inoiz odolean antigenoak eta antigorputzak bat etorri

A aleloa, A antigenoaren arduraduna
B aleloa, B antigenoaren arduraduna
0 aleloa, ez darama inongo antigenorentzako informaziorik.
Hiru aleloen arteko harremana honakoa da:
ü  A aleloa gainartzailea da 0 aleloarekiko. 0 azpirakorra.
ü  B aleloak ere 0 gainartzen du.
ü  http://www.ikusietaikasi.com/4DBH/mmbase-image.jpgA eta B aleloak kodomitzaileak dira, biak intentsitate bera agertzen dute. Bi antígeno motak ditu glóbulo gorrietan.











No hay comentarios:

Publicar un comentario