sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA- BIOLOGIA: UGALTZEA ETA HERENTZIA


GAIA.
                                                 UGALTZEA ETA HERENTZIA.
DEFINIZIOAK
1.      GAMETOAK: Sexu ugalketan parte hartzen duten ugalketa zelulak; obulua eta espermatozoidea.
2.      GENEA: Karaktere zehatz baterako informazioa kodeatuta daraman ADN segmentua.
3.      KARAKTEREAK: Banako bat beste batendandik desberdintzea ahalbidetzen diguten ezaugarriak genetan daudenak. Adib, ilearen kolorea.
4.      KARIOTIPOA: Zelula baten edo banako baten kromosoma multzoa. Kromosoma hauen kokapen ordenatua beren tamainaren eta formaren araberakoa da.
5.      KROMOSOMA: Zelularen nukleoan dauden filamentu edo bastoi itxurako egituretako bakoitza. ADN molekula bat da.
6.      ZIGOTOA: Ernalduta dagoen obulua da.
7.      DIPLOIDEA: Bere kromosomak binaka edo mota bereziko bikotetan (2n) taldekatu daitezkeen zelula edo organismoa. 46 kromosoma dituen zelula. (zigotoa)
8.      HAPLOIDEA: Bere kromosomak homologo bikotetan (n) taldekatu ezin daitezkeen zelula edo organismoa. 23 kromosoma dituen ugal zelulak (gametoak)
9.      GENOMA: Espezie baten gene multzoa.
10.  PLOIDIA: Zelula baten kromosomen taldeak edo jokoak adierazten du. Haploidea edo diploidea.
11.  KROMOSOMA HOMOLOGOAK: Gene mota berbera daramaten kromosoma bikotea.
12.  KROMATIDA AHIZPAK: Interfasearen S atalean, kromosoma kopio bakarra bikoizten denean, lortzen diren egituralki berdinak diren eta kromosoma osatzen duten bi atal berdinak dira.
13.  ALELOA: Gene batek dituen aukerak. Adib, ile horia, marroia…
14.  MITOSIA: Zelula baten zatitze prozesuaren zati bat da, bertan, zelula ama batetik kromosoma kopuru bera eta genetikoki berdin berdinak diren bi nukleo kume sortzen dira.
15.  NUKLEOTIDOAK: Azido nukleikoaren unitatea da.
16.  AZIDO NUKLEIKOAK: ADN edo ARN.

1.INFORMAZIO OROKORRA.
·         MITOSIA/ZITOSINESIA : Zatiketa zelularra , bertan , zelula ama batetik kromosoma kopuru ver duten eta genetikoki berdinak diren bi zelula ume lortzen dira. Informazio genetikoa transmititzen du zelulez zelula, indibiduo berberean.
·          MEIOSIA: Ugal zelulak sortzeko zatitze prozesua da, zelula ama batetik, eta bi zatitze prosezu jarraian egin ondoren, lau zelula sortzen dira, zelula amak zituen kromosoma kopuru erdiarekin eta genetikoki desberdinak direnak Gameto izeneko ugal-zelulak sortzen dute, ugalketa sexuala emateko eta informazioa transmititzeko belaunaldiz belaunaldi.
-Ugalketa sexuala bakarrik ematen da eukariotikoetan.
-Gametoen formakuntzan, kromosomen kopurua erdira murrizten da, eta kopuru osora bueltatzen dira ernalkuntza prozesuaren bidez gameto 2 elkartzean. Diploide batetik 4 haploide.
2.ZATIKETA ZELULARRA.
1.PROFASEA. (Mitosiko etaparik luzeena %60)
·         Material genetikoa ADN kondentsatzen da eta Kromosomak garbi bereiz daitezke nukleoan.
·         Mintz nuklearra desagertzen da eta nukleo bildukia sakabanatzen eta desegiten da. Nukleoloa ere desagertzen da.
·         Interfase amaieran, (G2) bikoiztutako zentriolo bikoteak higitzen dira zelularen poloetarantz.
Zentrioloen artean, zuntz edo mikrotubuluak eratzen dira eta beraien antolamendua kontrolatzen dute. Zentrioloen eta zuntz (mikrotubulu)multzoen artean, ardatz modukoa bat eratzen da .Ardatz mitotikoa.
2.METAFASEA.
·         Kromosomak mugitu egiten dira, beraien zentromeroak ardatz-ekuatorean, hau da, zentrioloen arteko distantziaren erdi-erdian gelditu arte.
·         Hau izango da kromosomak ikusteko momenturik onena, erabat tinkotuta daudelako.
3.ANAFASEA.
·         Mikrotubuluak laburtu egiten dira, hórrela kromosoma bakoitzeko kromatidak banandu egiten dira.
·         Kromatida bakoitza polo batera hurbilduko da, kromosoma independienteak izango dira hemendik aurrera kromatika ahizpak.
·         Mugitzean kromatida bakoitza, bere beso biak ateratzean zentromeroarekiko forma berezia agertzen dute : v forma. 
4.TELOFASEA.
·         Polo bakoitzean kokatutako kromatidak kromosoma-kumetan bihurtu dira.
·         Kromosoma multzo bakoitzak mintz nuklear edo nukleo bilduki berri batez inguratzen da.
·         Mikrotubuluak sakabanatzen eta desagertzen dira.
·         Kromosomak desagertzen doaz kromatida zuntz nahastura berriro eratzen delarik nukleo bakoitzean.
·         Bukaeran, benetako bi zelula nukleo interfasiko berri eta berdina izango ditugu; ama zelulak zituen kromosoma berdinekin. Zitozinesiak banatzen ditu zelulak.

3.MEIOSIA.
MEIOSIAREN FASEAK.
·         Meiosiak 4 zelula haploide sortzen ditu. Mitosiak 2 zelula diploide sortzen ditu.
Meiosia, zatiketa murriztzailea ere deitzen zaio.
·         Meiosian 2 zatiketa zelular jarraiak gertatzen dira, Meiosia I (murrizketa) eta Meiosia II(zatiketa).
Ø  1.zatiketa meiotikoan (Meiosia I) ploidia mailaren murrizketa dago ; 2n-tik (diploide), n-ra (haploidea).
Ø  2.zatiketa meiotikoan (Meiosia II) dauden kromosoma multzoaren zatiketa dago, mitosiaren antzeko prozesua dena.

A)MEIOSIA I = LEHENENGO ZATIKETA MEIOTIKOA.
·         Meiosian gertatzen den bereizketa nagusia Meiosia I-an datza.
PROFASE I
·         Profase Ian gertaera klabe bat gertatzen da, kromosoma homologoen gurutzaketa.
Ø  SINAPSIA etapa honetan ematen den kromosoma homologoen lotura edo harreman prozesuari deritzo.
Ø  TETRADA da sortutako “kromosoma”. Kromosoma bakoitza 2 kromatidaz osatuta dago,beraz, 4 guztira.
Ø  Momentu honetan BIRKONBINAZIO=ELKARGURUTZAKETA edo CROSSING-OVER fenomenoa gertatzen da. Hau gertatzean,  kromatida batean zati bat banatzen da eta kromosoma homologoaren beste zati batengatik elkar aldatzen da. Birkonbinazio fenomenoaren agerpena KIASMA deituriko egitura berezi batean ikusten da.
·         Orduan, kromosoma mota 2 bakarrik eratu beharrean, 4 sortzen dira, honek gametoen genotipo bereizketa bikoizten duelarik.
-I. profasearen amaieran kromosoma homologoak banatzen hasten dira, nahiz eta oraindik lotuta mantentzen dira kiasma aldetik.
·         I.profaseko gertaerak, gurutzaketa eta Crossing over kenduta, mitosiaren profasearen berdinak dira:
Ø  Kromatida kondentsatzen da kromosomak eratuz.
Ø  Nukleoa disolbatzen da eta mintz nuklearra desagertzen da.
Ø  Ardatz meiotikoa eratzen da.

METAFASEA I
·         I. Metafasean tetradak zelularen ekuatore plakan lerratzen dira. Ardatzeko zuntz edo mikrotubuluak bikote homologo bakoitzaren zentromeroetara “itsasten” dira.
ANAFASEA I.
·         Mikrotubuluak laburtzen dira eta tétradak banatzen dira eta orduan, kromosomak garraiatuak dira kontrako poloetara.
·         I.Anafasean zentromeroak aldatu barik mantentzen dira.
TELOFASEA I.
·         I. Telofasean mitosiaren antzekoa da, baina azkenean zelula bakoitzak birkonbinatutako kromosoma talde bakarra darama. Zitozinesiaren ondoren , 4 zelula haploide sortzen dira.( Espeziearen arabera sortu daiteke edo ez nukleo bildukia). Gizakietan mintz nuklearra sortzen da, baita zentrioloen bikoizketa eman ere.

·         Ondoren, kromosomak interfase labur batean sartuko da, baina normalean kromatina ez du erabat desparekatzen, eta meiosiaren bigarren fasea hasiko da. Jakinda 2 kromatida daudela zentromero batez lotuta.
B)MEIOSIA II = BIGARREN ZATIKETA MEIOTIKOA.
PROFASEA II.
·         Mitosiaren profasearen antzekoa da. Mintz nuklearra disolbatzen da, eta nukleo bildukia sakabanatzen eta desegiten da, eta ardatz meiotikoaren zuntzak agertzen dira.

METAFASE II.
·         Mitosiaren antzekoa, kromosomak ekuatore-plakan jartzen dira eta mikrotubuluak zentromeroetako kontrako aldeetara itsasten dira.

ANAFASE II.
·         Mikrotubuluak laburtzen dira eta zentromeroak banatzen dira eta orduan kromatidak, orain kromosomak, zelulen aurkarko poloetara desplazatzen dira.

TELOFASEA II.
·         Mitosiaren berdina, Zitosinesiak zelulak banatzen ditu. Baina kasu honetan 4 zelula haploide sortzen dira (gametoak) ,beraz, zelula bakoitzak 23 kromosoma ditu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario