sábado, 9 de junio de 2012

4.MAILA- KIMIKA :PARTIKULEN BERRI JAKITEKO BIDE LUZEA


PARTIKULEN BERRI JAKITEKO BIDE LUZEA.
ü  J.J.TOMSON zenbait esperimentu egin zituen.Esperimentu haien bidez ohartu zen elementu kimiko guztien atomoetan badela karga elektriko negatiboko partikula bat, ELEKTROIA izena jarri zion.
ü  Materia neutroa denez eta atomoek karga negatiboko partikulak dituztenez,karga positiboko partikulak ere izan behar zituen ;izan ere, atomo bakoitzak partikula negativo adina partikula positivo izan behar ditu.
ü  ERNEST RUTHERFORD-ek  PROTOIA  aurkitu zuen,karga positiboko partikula hauek.Elektroia adinako karga du protoiak ,baina positiboa;berriz,elektroiak baino 1840 aldiz handiagoa da.
ü  JAMES CHADWICK ohartu zen atomoetan badela beste partikula mota bat ,batere karga elektrokorik gabea baina protoiaren antzeko masa duena,NEUTROI izena  jarri zion.
EREDU ATOMIKOAK.
§  DALTONEN EREDUA: Teoria honen arabera, atomoak partikula zatiezinak ziren eta ez du ezer esaten atomoaren barne-egiturari buruz.
§  TOMSONEN EREDUA:Teoria honen arabera, atomoak positiboki kargaturiko materiazko esfera trinko bat ziren , eta elektroiak esfera horren barruan txertatuta zeuden.Elektroien karga negatiboa karga positiboa berdinduko zukeen,atomoa neutroa izateko.
HANS GEIGER eta ERNEST MARSDEN-ek esperimentu bat asmatu zuten (urrezko xaflaren esperimentua) ,garai hartan erradioaktibitateari buruz egindako zenbait aurkikuntzaz baliatuta  Esperimentuaren emaitzak:
Ø  ALFA partikula gehienak batere desbideratu gabe zeharkatzen zuten urrezko   xafla .
Ø  Partikla gutxi batzuk apurtxo bat desbideratzen ziren xafla zeharkatu ondoren.
Ø  10000 alfa partikulatik batek xaflan errebotatu eta atzerantz egin zuen.
Esperimentu honek desestatu zuen TOMPSON –en eredua.

§  RUTHERFORD-EN EREDUA: Teoria honen arabera, atomoen zentroan nukleoa izeneko korpuskulo txiki bat dago ,karga positiboez kargaturik (protoiekin),bertan ere neutroiak daude.Elektroiak protoi kopuru bera dute eta nukleoaren inguruan biratzen dute etengabe, orbita zirkularrak eginez.

RUTHERFORD-en eredua bete betean azaltzen du urrezko xaflaren esperimentua.
1.       Ia atomo osoa hutsik dago.Horregatik urrezko xaflara iristen diren alfa partikulak gehienek ez dira desbideratzen zeharkatzen dutenean,ez dute oztoporik bidean.
2.       Partikula gutxi batzuk nukleotik gertu pasatzen dira eta horregatik desbideratzen dira.
3.       Oso partikula gutxik jotzen dute nukleoa, hauek errebotatzen dute.

§  IOIAK:
Ø  Elektroiak galtzen dituenean ,karga positiboa hartzen du,KATIOI edo IOI POSITIBOA bihurtzen da.
Ø  Elektroiak hartzen dituenean,karga negatiboa hartzen dute,ANIOIA edo IOI NEGATIBOA bihurtzen du.

ATOMOAREN OSAERA.
                                                              PROTOIA (+)
                                 NUKLEOA                                     QUARK (prot.eta neu.osatzen ditu part.txiki)
ATOMOAK                                           NEUTROIA
                               GERUZA                 ELEKTROIA (-)
§  ZENBAKI ATOMIKOA (Z): Atomo baten protoi kopurua adierazten du,eta bat dator elektroi kopuruarekin.
§  MASA-ZENBAKIA (A): Atomo batek nukleoan duten protoi eta neutroien batura adierazten du.
§  ISOTOPOAK:  Protoi kopuru berbera baina neutroi kopuru desberdina duten atomoak dira.Guztiak elementu kimiko berberaren atomoak dira.adibidez :      
ATOMO KUANTIZATUAK.
§  Niels Borh elektroiak zenbait orbita zirkularretan soilik dabiltzala esan zuen eta orbita horietan ez dutela energiarik galtzen ,nahiz eta biraka ibili,eta horregatik ez dira nukleora erortzen.
§  Atomoa kuantizatuta dago.Elektroiak energía-mailatan antolatzen direlako eta maila horiek edukiera mugatuta dute:
1.       Mailan (nukleotik hurbilena )à 2 ELEKTROI
2.       Mailanà8 ELEKTROI
3.       Mailanà16 ELEKTROI
4.       Mailanà32 ELEKTROI
§  Energia gutxiagoa dutenetik handigora dutenera kokatzen dira elektroiak atomoan.Zenbat eta energía-maila handiagoa,nukleotik orduan eta urrunago.
GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA.
§  Edwin SchÖdinger eredu mekaniko –kuantikoa finkatu zuen.
§  DESBERDINTASUNAK:
A.      Bohr-en ereduaren arabera, elektroiak orbita jakinetan daude, nukleotik distantzia jakinetara.
B.      Eredu mekaniko-kuantikoaren arabera, elektroiak probabilitate handiagoko edo txikiagoko lekuetan daude nukleoaren inguruan, baina ezin da erabat ziur jakin non dauden.
§  ORBITALA: Elektroia egoteko probabilitate handia duen espacio-eremua da.(%90 ko probabilitatea.)
Ø  ORBITAL MOTAK:
¨       S Orbitalak: Esfera forma dute ;Banaka agertzen dira.(1)
¨       p Orbitalak: Zortzi zenbakiaren itxura; Hirunaka agertzen dira(3)
¨       d eta f Orbitalak: Aurrekoek baino forma konplexuagoa dute; D or. 5naka agertzen dira eta F or. 7naka agertzen dira.

1.         Mailan à S
2.         Mailanàs eta p
3.         Mailanàs,p eta d
4.         Mailanàs,p,d eta f.

KONFIGURAZIO ELEKTRONIKOA.
§  Atomo baten konfigurazio elektroniko deritzo elektroiak atomo horren nukleoaren inguruan kokatuta dauden modurari.




1 comentario:

  1. Eskerrik asko, lagungarria izan da nire fisikako proiektua egiteko.

    ResponderEliminar