sábado, 30 de junio de 2012

1ºMAILA FILOSOFIA :GORPUTZA ETA ARIMA


GORPUTZA ETA ARIMA
·         Garun diogunean, nerbio-sistemarako órgano nagusiaz ari gara.
·         Gogoa diogunean, adimena, afektibitatea, psikismoa eta espiriltasuna biltzen dituen alderdiaz ari gara.
GARUNARI ETA GOGOARI BURUZKO TEORIAK.
·         MONISMO MATERIALISTA: Teoria hauen arabera, giza psikismoa garunaren ondorio hutsa da. Prosezu-mentalek erabat jatorri materiala dute: garuna.
ü  MATERIALISMO FISIKALISTA (FISIKALISMO): Jarduera mentalak prosezu fisiko- kimiko hutsak direla dio. (Erredukzionismo fisikalista) fenómeno mental guztiak fenómeno fisiko soilak direla esaten dutelako.
ü  MATERIALISMO ZIBERNETIKOAren ustez, gizakia autómata kontzientea da, eta giza burmuina ordenadore ahaltsu baten antzekoa.
ü  MATERIALISMO EMERGENTISTA: Bongeren teoríaren ustez, substantzia bakar bat dago, materia eta substantzia horrek hainbat propietate ditu, eboluzioren ondorioz. Materia dinamikoa da eta 3 alderdi ditu: fisiko-kimikoa, biologikoa et mentala.
·         DUALISMO ANTROPOLOGIKOA: Teoria dualisten arabera, gizakia bi elementuz osatuta dago, gogoaz eta garunaz edo gorputzaz eta arimaz.

ü  PLATONEN DUALISMOA:
o   Arima hilezkorra eta amaigabea da eta hortxe zegoen gorputzarekin elkartu baino lehen. Arima gorputzari bizia eta mugimendua ematen dizkio printzipioa da eta bere funtzio nagusia jakintza da.
o   Gorputza materiala eta hilkorra da: arimak gorputzaren kartzelan igarotzen du hemengo bizitza.
ü  HILEMORFISMOA (ARISTOTELES):Arima eta gorputza elkarren osagarriak dira eta ezin dira banandu. Haren ustez, materiak (hyle) forma (morphe) jakin bat hartu behar du , gizakiaren oinarria materiala da, eta arima, forma substantziala, eta horrek ematen dio gizakiari ezaugarri bereizgarriak : bizia, mugimenduak….
o   TOMAS DE AKINOKOA: Arima gorputzaren forma da, baina hil ondoren, arimak bananduta irauten du, beste gorputz bat sortzen den arte.
ü  DUALISMO CARTESIARRA:  (Descartes ) Errenazimenduko ezagutza zientifikoak eta giza arrazoimena oinarri hartuta , gizakia 2 substantzia erabat desberdinen bat-egiteaz osatuta dagoela esan zuen. Gorputza, sus. Zabala ; arima sus. Pentsatzailea. à guruin pinealaren bidez komunikatu.
ü  DUALISMO INTERAKZIONISTA: (Eccles)
o   Gogoa eta garuna bi errealitate ezberdinak dira.
o   Arima autokontzientea dugu. (gertakari batzuk azal ditzake)
o   Alderdi fisikoaren eta mentalaren arteko interakzioa edo elkarreragina garun-azalean gertatzen da, dendriten multzoen (dendronen) eta psikonen artean ( ekintza mentalen balizko unitatea) artean.
o   Garun-egituraz gain, beste errealitate materiagabea dago; pskie, arima edo nia, nortasuna , eta hari zor diogu gizakia berdingabea izatea.
·         MONIMOAZ ETA DUALISMOAZ HARAINDI
ü  INTERAKZIONISMO EMERGENTISTA / POPPEREN DUALISMOA:  Haren ustez, erreala den orok ez du zertan materiala izan behar, guztiz materiala ez diren hainbat entitate errealak dira; er. Materialekin interakzioak ari daitezkeenak.
Haren ustez, 3 munduk osatzen dute gizakia:
o   1.MUNDUA: ageriko gorputz fisikoek osatzen dute.
o   2.MUNDUA: egoera mentalak dira (kontzientzia-egoerak, esperientzia psikologikoak…)
o   3.MUNDUA: giza gogoaren produktuen multzoa da. (Istoriak, mitoak, teoría zientifikoak, hizkuntza…)

No hay comentarios:

Publicar un comentario