3.UNITATEA
SISTEMA EKONOMIKOAK.
1.SISTEMA EKONOMIKOAK ETA FUNTSEZKO ERABAKIAK.
·
SISTEMA EKONOMIKOA: Herrialde batean jarduera ekonomikoa
antolatzeko era da. Sistema ekonomiko guztiak hiru galdera erantzun behar
dituzte; Zer ekoitzi, nola eta norentzat.
2.DOKTRINA EKONOMIKOAK ETA SISTEMA EKONOMIKOAK.
·
DOKTRINA EKONOMIKOA: Ekonomilari garrantzitsu talde baten
iritzi eta ideia multzoari deritzo.
LIBERALISMOA (Adam
Smith; Merkatuen funtzionamenduan oinarritzen da)
ü Adam Smithen arabera, hiritarrak
berak daki zer interesatzen zaion eta
interés hori asetzeko askatasuna eman behar zaio.
ü Nork bere interesen alde egiten duen
heinean, taldearen ongizatea garatzen lagunduko du.
ü Horregatik, estatuaren esku hartzeak
ez du ordena naturala bortxatu behar.
MARXISMOA
(Karl Marx; Plangintza zentralizatuan eta estatuaren sustapenean oinarritzen
da)
·
Gizartearen
arazo ekonomikoei aurre egiteko, plangintza zentralizatua eta estatuaren esku
hartzea beharrezkoa da eta ez ordena naturala.
3.MERKATU EKONOMIAK (kapitalismoa)
·
Merkatu
ekonomia merkatuak ditu oinarri, zerbitzuak eta ondasunak zein ekoizpen
faktoreak erosi eta saltzen dituen merkatuak. Merkatu horien bidez, erantzun
beharreko galderei erantzuten dio (zer ekoitzi, nola eta norentzat)
·
MERKATUA:
Eskatzaileak eta eskaintzaileak kontaktuan jartzen diren esparrua da, kantitate
bat eta prezio bat adosteko.
MERKATU EKONOMIAREN FUNTZIONAMENDUA
· Trukea zeharka egiten da. Lan egiteko
adina duten familia partaideek diruaren truke aldatzen dute haiek egindako
lana, eta gero, diru hori kontsumitzeko gaien truke aldatzen dute.
· Enpresa kontratatzaileak ekoizpena
saldu, eta ondasunak diruaren truke aldatuko ditu, eta diru sarrera batzuk
enplegatuei ordaintzeko erabiliko dituzte, (dirua lanaren truke)
· Bi eragile daude : erosleak eta saltzaileak.
MERKATUAK ETA PREZIOAK
· Erosleak (eskatzaileak) eta
saltzaileak (eskaintzaileak) ados jartzen dira ondasunak edo zerbitzu baten
prezioari buruz, eskaria eta eskaintza jokuaren bidez. Eskaintza eta eskariaren joko askea da merkatu ekonomiaren tresna
nagusia.
· Ondasun baten prezioa diruz
trukatzeko duen kanbio balioa da, hots, ondasun ale bat lortzeko behar den euro
kopurua
· Ondasun eta zerbitzu guztietarako
prezioak zehaztuta, merkatuak erosleak eta saltzaileak koordinatzeko aukera
ematen du.
ESKU IKUSIEZINA
·
Merkatuaren
mekanismoa esku ikusiezina da. Erosleek
adierazten diete ekoizlei, erosketen bidez, zenbat ekoitzi behar den.
·
Merkatu
mekanismoak ez du kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harreman zuzenik behar.
Harremana zeharkakoa izaten da, eta
prezioen eta merkatu salmentan bidez egiten da. Gakoa prezio adierazlea da.
·
Salmentak
eta prezioak igotzen direla ohartuta, ekoizleak ondasun horren ekoizpena
handitzen saiatuko dira eta baliabide gehiago erabiliko dituzte.
Salmentek eta prezioek mezua igorri
eta merkatu zuzentzen dute, esku ikusiezin batek egingo lukeen bezala.
4.MERKATU SISTEMA EKONOMIKOAREN MUGAK
·
Merkatu
sistema ekonomikoak eraginkortasun eta askatasun handiz funtzionatzen du.
Eragile ekonomikoek, enpresak nahiz norbanakoak, beren interesen alde egiten
dute.
·
Prezioen
aldaketak senaile gisa jokatzen dute, eta ekoizleei modu zuzunean jarduteko
ohartarazten diete. Merkatuak baliabide eta ondasun urriak kontu handiz erabil
ditzaten bultzatzen ditu norbanakoak, prezioek erabilgarritasun dagoen kopuru
urria mugatzen baitute.
·
Sistema
horrek baditu mugak:
A. ERRENTA EZ DA BERDINTASUNEZ BANATUKO. Baliabideen jabetzaren eta
indarrean dauden soldaten arabera banatuko dira.
B.
MERKATUAK HUTSEGITEAK IZATEN DITU.
Huts egiten du,
I.
Monopoliak daudenean ( lehia ez-osoko
merkatuak daudenean)
II.
Kanpoko eraginen ondorioak agertzen
direnean (kutsadura)
III.
Ondasun publikoak edo jabetza
komuneko baliabideak daudenean (gehiegizko uztiapena)
C. PUBLIZITATE
KONTSUMITZAILEAK MANIPULATZEKO ERABIL DAITEKE. Kontsumitzaileen nahia manipulatu eta
beharrizanak aldaraz ditzakete.
D. MERKATU EKONOMONIAK EZEGONKORRAK DIRA. Merkatu ekonomiak enpresa pribatuen
ekimenaren mende daude, eta oso krisi gogorrak jasaten dituzte.
5.EKONOMIA ZENTRALIZATUAREN FUNTZIONAMENDUA.
·
EZAUGARRIAK:
1. Botere ekonomikoa estatuaren eskuetan
pilatzen da, ekoizpen bitartekoen jabe izateaz gain , ekonomiaren
funtzionamendua arautzen du.
2. Eragile ekonomikoek estatuak bete
baino ez dute egiten.
3. Merkaturik ez dagoenez, prezioak ez
dira garrantzitsuak erabakiak hartzeko.
·
Plagintza zentralizatutako
ekonomietan,
ekoizpen bitartekoak estatuarenak dira eta erabakiak plangintza agentzia edo
botere zentralak hartzen ditu.
·
Botere zentralak edo plangintza
agentziak, planeko
eginbeharrak banatzeaz gain , ekoizpen bideak banatzen ditu, bai materialak,
bai finantza arlokoak.
Plangintza agentziak zehazten du fabrikei ekoizpena nola antolatu eta
fabrika bakoitzak exijitzen zaion kopurua ekoizteko behar dituen ekoizpen
faktoreak izan ditzan ahalegintzen da.
·
Estatuaren
kontrol ekonomikoak errentaren banaketa berdinagoa egiteko aukera ematen du.
A.ENPRESEN FUNTZIONAMENDUA
·
Enpresak jardueren oinarria ez da
etekinak lortzea , direktibetan zehaztutako plana gauzatzea baizik (gosplan)
·
Gerenteek
ez zituzten kostuak murriztu nahi,
ahalik eta baliabide kopuru gehiena lortu baizik, zehaztutako helburuak
arriskurik gabe lortzeko. Direktibak bete baino ez zuten egiten.
·
Enpresek ez dutenenez kostuak
murrizteko inolako pizgarririk , pixkanaka zorrak pilatu egiten dira. Zorra handitu heinean,
eraginkortasun eza gero eta nabarmenagoa izan da eta finantzaketa gero eta
zailagoa.
B.BUROKRAZIA HANDITZEA.
·
Sistemaren funtzionamenduak
administrazio egitura handia behar du, hori baita enpresak kontrolatzeko era
bakarra.
·
Enpresen
arteko informazio fluxua sistemaren burokratikotik igarotzen da, eta horrek
derrigor izan behar du zabala eta konplexua.
·
Infernu
burokratikoa deitu izan dena plangintza zentralizatuaren bidegarritasunik eza
eragin duen faktoreetako bat izan da.
1.
EKONOMIA
ZENTRALIZATUKO SISTEMAREN PORROTA.
·
Askotan,
Plangintza agentzien aurreikuspenak ez dira betetzen, eta ez dituzte kontuan
hartzen gizartearen beneteako beharrizanak.
·
Bi
arrazoietangatik batez ere porrot egin zuen:
1.Aparato burokratiko neurrigabe handitu zelako
2.Baliozko informaziorik edo pizgarririk ez zutelako, horrek baliabideak
neurriz kanpo erabiltzea ekarri zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario