sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA-FISIKA :INDARRAK


1.INDARRA
Gorputzak deformatzeko edo haien higidura-egoera aldatzea eragin dezakeen kausa oro da.
·         Indarra bi gorputzen arteko elkarrenkintzaren ondorio da. Hau da, zenbait indar elkar ukitzen duten gorputzen artean gertatzen dira.
Beste batzuetan, urrutitik ere eragin dezake indarrak, gorputzek elkar ukitu beharrik gabe (adb. Grabitazio indarra edo indar elektromagnetikoa)
       OINARRIZKO INDARRAK
ü  GRABITAZIO-INDARRA: Gorputzen masak eragiten duen elkarrekintza da.
ü  INDAR ELEKTROMAGNETIKOA: Gorputzen karga elektrikoak eragiten duen elkarrekintza da. Gorputzek zeinu desberdineko karga badute, elkar erakarriko dute eta alderantziz.
ü  INDAR NUKLEAR BORTITZA: Atomoen nukleoan protoiei bat eginda eusten dien indarra da.
ü  INDAR NUKLEAR AHULA: Zenbait atomoren nukeloan desintegrazioak eragiten dituen indarra da.
        1.1.INDARRAK BEKTOREAK DIRA.
·         Indarra zehazteko, moduluaz (intentsitatea) gain, norabidea eta noranzkoa eta aplikazio-puntua ere adierazi behar ditugu.
2.ERAGIKETAK INDARRAREKIN
·         INDAR KONKURRENTEAK: Punturen batean elkar ebakitzen duten norabideak ditzuten indarrak dira.
·         INDAR ERRESULTANTEA (Fr): Zenbait indarren eragin bera duen indarra da. Zenbait indarren arteko eragiketa eginez, haien erresultantea lortzen da.
-NORABIDE ETA NORANZKO BERA duten bi indar konkurrenteren erresultantea haien norabide eta noranzko bereko indarra da. Erresultantearen modulua bi indar konkurrenteen moduluen arteko batura da.
-NORABIDE BERA ETA KONTRAKO NORANZKOAK dituzten bi indar konkurrenteren erresultanteak haien norabide bera du, eta indarrik handienaren noranzkoa, eta haren modulua bi indar horien moduluaren arteko kendura da.
3. GORPUTZAK OREKAN
Gorputz bat orekan egon dadin, ez du inolako indarren eraginik jaso beha edo eragiten dioten indar konkurrente guztien indar erresultanteak 0 izan behar du

No hay comentarios:

Publicar un comentario