jueves, 6 de diciembre de 2012

FILO: SELEKTIBITATEA : DESCARTES



1.ERRENAZIMENDUAREN EZAUGARRIAK.
DEFINIZIOA: Errenazimendua antzinako greziar-erromatar balioetara itzultzea porposatu zuen kultura mugimendua da. Italian sortu XIV. Eta Europa osora hedatu zen XV-XVI.
SORRERA: Italian, merkataritza garatzeak burgesia kultua eta dinamikoa sortu zuen. Gainera, Konstantinopla otomandarren mende erortzean, Ekialdeko jakintsuek , Italiara ihes egin zuten. Hórrela, zientzian eta teknikan interesa handitu eta unibertsitate eta akademien bidez jakintza zabaldu zen.
EZAUGARRI OROKORRAK:
1.       KLASIZISMOA: Greziar-erromatarren kultura berreskuratu
2.       ANTROPOZENTRISMOA:  gizakia unibertsoaren ardatza.
3.       HELIOZENTRISMOA eta HUMANISMOA
4.       UNIBERTSOAREN, PENTSAMENDUAREN ETA ARTEAREN IKUSPEGI UNITARIOA
Eta MUNDUA ARRAZIONAGARRIA à ARRAZOIAREN AUTONOMIA FEDEAREN AURREAN.
5.       MEZENASEK- ARTEA ETA KULTURA BULTZATU à ARTISTA ANONIMOA DESAGERTU, IZENDUNA.
6.       IZAERA SEKULARRA, KRISTAU-ERLIJIOA BARNERATUTA
7.       INPRENTA à HERRI HIZKUNTZAK INDARTU. Liburuak
GIZARTE ERALDAKETAK:
·         X-XV mendeetan aldaketak eman ziren ekonomian, artean eta politikan. KLASIZISMOAk antzinate klasikoaren ikuskerak berreskuratu zituen eta berrikuntzek, ikerkuntzak , mundo berri bat sortu zuten.
·         KAPITALISMOA sortu zen eta burgesia indartu zen, MONARKIA AUTORITARIOAK bezala. Descartesen filosofian eragina izan zuen absolutismoak, berak filosofía absolutua nahi baitzuen Bestalde, ERLIJIO-BATASUNA APURTU zen: Protestantismoa, anglikanismoa eta kalbinismoa sortu. à Luteroren erreforamaren aurrean, Eliza katolikoaren kontrarreforma eman zen (Trentoko kontzilioa)
·         AMERIKAKO AURKIKUNTZA Espainia indartu eta elikagai berriak ekartzean, biztanleria hasi zen.
ANTROPOZENTRISMOA: erlijioaren eragina apaltzeak, eta gertaera historikoek eta aurkikuntza zientifikoek baldintzatu zuten haren sorrera. Horrela, TEOZENTRISMOA ordezkatu zen , gizakia munduaren ardatza da, bere buruaren jabe da, bakarrik natura-legeen menpe dago. INDIBIDUALISMOA goraipatzen da eta ARRAZOIAN erabateko konfiantza daukate.  Gizakiaren sentimenduak eta sena goraipatzen dira ,  CARPE DIEM aldarrikatzen da.
ZIENTZIA IRAULTZA.
·         Filosofia Modernoa zientzia-garapenari lotuta dago. Unibertsoari buruzko jakin-min zientifikoa indartzen da eta jakintza filosofiko/zientifikoaren eredua MATEMATIKAK dira.
·         Aurkikuntzak, autoritate irizpideari uko egiten dioen arrazoiaren emaitzak dira (ez biblia, ez antizako pentsalariak) Horrela, KEPLER, GALILEO, G.BRUNO, KOPERNIKO..ren eskuetatik HELIOZENTRISMORA pasatu zen.
·         Beste asmakuntza batzuk: inprenta, kanoiak, kartografia, iparrorratza…
·         DESCARTESEK, GEOMETRIA ANALITIKOA sortu zuen fisika aztertzeko eta filosofía absolutu berria sortu nahi zuen, matematiketan eta arrazoian oinarrituta.
2.ARRAZIONALISMOAREN EZAUGARRIAK
·         Konstantinopla otomandarren mende erori zenean, Ekialdeko zientzalari, ikerlari eta filosofo asko Italiara erbesteratu ziren eta Humanismoa sortu zuten.
·         XVI. Mendeetan, Humanismoaren sorrerarekin , mundo-ikuskera berri bat sortu zen: gizakia eta haren pentsamendua unibertsoaren erdigunea dira.
·         Descartes, Aro Modernoaren hasieran bizi izan zen eta humanismoarekin batera, esptizismoaz, arrazionalismoaz eta enpirismoaz mintzatu behar gara.
ESZEPTIZISMOA
XVI-XVII.mendeetan indarrean egon zen filosofía-korronte honen arabera, egiaezin daiteke ezagutu. Descartesek ukaezinezko egia bat aurkitu nahi du eta zalantza metodikoa da hori lortzeko bidea.
ARRAZIONALISMOA
·         XVII.mendean, elkarren aurkako bi sistema filosofiko nagusitu ziren: ARRAZIONALISMOA eta ENPIRISMOA.
Ø  Arrazionalismoaren arabera, ezagutzaren iturria ARRAZOIA da. Eta jatorrizko ideiak haren baitan daude.
Ø  Enpirismoaren arabera, ezagutzaren iturria ESPERIENTZIA da.
·         Kontrakoak izan arren bat datoz honetan:
-Subjektua jarduera ororen erdigunea eta helburua da, eta hark erabakitzen du gertaera edo baieztapen ororen egiazkotasuna/ faltsutasuna
-Ezagutzaren analisitik abiatzen dira ziurtasuna lortzeko.
Descartesek arrazionalismo modernoa sortu zuen. Haren ustez, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen ez tradiziorik, ez federik ez autoritaterik.
·         Errealitateari buruzko ezagutza egiazkoak eta baliodunak arrazoitik eta adimenetik sortzen dira, jatorrizkoak direlako. Adimenak, arrazoizko gogoeta hutsaren bidez, egai bere baitan hautematen du.

1.       KONFIANTZA ARRAZOIAN.Ezautza-iturri garrantzitsuena ARRAZOIA da, baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra.Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak daude.
2.       EZAGUTZA SENTIKORRAREN GUTXIESPENA Zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, ezinezkoa delako multzo bereko kasu guztiak esperimentatzea. (indukzio osoa)
3.       ZIENTZIA UNIBERTSAL ETA BEHARREZKOAREN NAHIEZKOTASUNA. Zientzaren judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (unibertsala) eta nahitaezkoa da hori. Matematika, a priori eratuta dagoenez, ezaugarri horiek dituzten judizioek eratzen dute.  Horrelako ezaugarririk ez duen zientzia ezin daiteke baliozkoa izan.
4.       MUNDUAREN ARRAZIONALTASUNA. Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat, ezer ez delako ausaz gertatzen. Kausa hori ezaugarria da arrazoiarentzt , eta haren kabuz ezagut dezake.
4.ZALANTZA METODIKOA ETA LEHEN ZIURTASUNA: COGITO
1)NABARIA EZ DENA ZALANTZAN JARRI BEHAR DUGU, ARGITASUNEZ ETA BEREIZKOTASUNEZ AURKEZTEN ZAIGUN IDEIA lortu arte. Honek zalantza metodikora eramaten du Descartes.  Dena zalantzan jartzen da, ea zalantzagarria ez den egiazko zerbait geratzen den.
2)ZALANTZA METODIKOA EZ DA ZALANTZA ESZEPTIKOA. Zalantza metodikoa metodoak eskatutakoa da.Zalantza egia ziurra aurkitzeko bidea da. Descartes ez da eszeptikoa , egia lortzeko posibilitatea baieztatzen baitu. Zalantza eszeptikoak, egia ziurra lortzeko posibilitatea ukatzen du, eta zalantza behin betirakoa da.
3)ZALANTZA METODIKOAREN GARAPENA
·         1) Zentzumenen gaitasuna zalantzan jartzen da. Sentsuek engainatzen gaituzte , ez dira fidagarriak.
·         2)kanpoko errealitatearen existentzia zalantzan jartzen da. Ez dago seinale ziurrik loaldiak eta iratzarraldiak bereizteko.
·         3)arrazonamendu matematikoak eta ezagupen guztiak zalantzan jartzen dira. Jenio gaiztoaren hipotesia: ezaguten duguna, jenio ahaltsu eta gaizto baten ondorioa. à ZALANTZAGARRIA DA EZAGUTZEN DUGUN GUZTIA.
Pentsatzen ditugun gauzarik soilenak eta dudaezinak OBJETU MATEMATIKOAK dira. Hala  ere, egi horiek ez direla dudezinak pentsatu behar dugu. Gainera ez da pentsaezina, ahaltsua bezain gaiztoa den demonio batek engaina nazan: nire gogamenean pentsamendu guztiz argaiak eta soilak jartzen ditu horrek, dudaezinak , nabarriak baina faltsuak.
4)LEHENENGO EGIA
·         Zalantzatik dudaezina den zerbait agertzen zaigu: zalantzan ari garela.
Þ     Zalantzan jartzea pentsamenduaren jarduera izanez, pentsatzen ari naiz eta pentsatzen ari naizen NI PENTSATZAILEA existitzen da. Hona hemen lehenengo egia: “Pentsatzen ari naiz beraz, existitzen naiz” (Cogito ergo sum)
Þ     INTUIZIOZ ezagutu da 1. Egi nabari hau ez da silogismo edo dedukzioaren bitartekoa.

5y 6) PENTSAMENDUA  : IZPIRITUAREN JARDUERA KONTZIENTA ORO DA.
·         Pentsamendua (aktibitate bezala) eta pentsamenduaren  bidez pentsatutakoa (edukinak, pentsamenduaren obj.) desberdintzen ditu.
v  PENTSAMENDUA aktu psikikoa den aldetik zalantzaezina da, nahiz eta pentsamenduaren bidez pentsatutakoaren existentzia zalantzagarria izan.
v  Pentsamendua hor dagoela badakit. Hain ziur nago, dudan jarriko banu ere, pentsatzen egongo nintzatekeen.  Pentsamendu hori, ni neu naiz NI PENTSATZAILEA.
Þ     Ni pentsatzailearen existentzia baieztatzean, lehenengo errealitatea dugu ONTOLOGIA mailan: RES COGITANS, pentsatzen duen substantzia.
Þ     Ez du NIA fisiko baten existentzia baieztatzen, ni pentsatzailea baizik, Gainera gorputza lege mekanikoek determinatzen dute eta izpiritua librea da.
9)LEHENENGO EGIA HONEN EZAUGARRIAK:
·         Nabaria denez, zalantzaezina
·         Jakintzaren lehen printzipioa da, honen gainean eraiki daitek ezagutza guztia
·         Beste egien baliozkotasuna neurtzeko irizpide bezala, egi honen ezaugarriak erabiliko dira: proposizio nabariak bakarrik har ditzakegu egiatzat.
10)Dudaezinezko lehen printzipio nabaria aurkitu ondoren, JAINKOAREN EXISTENTZIA FROGATUKO DU, 3 argumentuen bidez (gnoseologiko, ontologiko, kausala)
5.ONTOLOGIA: HIRU SUBSTANTZIAK
Errealitatea 3 substantziek osatzen dute: Ni pentsatzailea (Res Cogitans) , Jainkoa (Res Infinita), eta Gorputzak/materia ( Res extensa)
·         Descartesentzat SUBSTANTZIA existitzeko bere izatea besterik behar ez duen gauza existentea da. (Jainkoari aplikatzeko bakarrik) Haren ustez, ezin dugu substantziak hauteman, SUBSTANTZIEN ATRIBUTOAK baizik.
v  Substantzia bakoitzak FUNTSEZKO ATRIBUTO bat du. Atributoa , argi eta bereziki hautematen dugun ezinbesteko atributoa (koalitatea) da.
RES INFINITA: JAINKOA à Jainkoaren atributua, PERFEKZIOA edo INFINITUA izatea.
RES COGITANS : ARIMA à SUBSTANTZIA IZPIRITUALAREN  atributu nagusia , PENTSAMENDUA da.  Ni pentsatzailearen existentzia, gorputzak eta kanpoko errealitateak baino lehenago eta ziurrago ezagutzen da.
Þ     Pentsamenduaren MODUAK kontzientziaren edukin zehatzak dira: IDEIA DESBERDINAK, JARDUEAR KONTZIENTEAK(maitatzea, epaitzea, sentitzea) Arima bakarra, bakuna eta zatiezina da eta ADIMENA da haren berezko ahalmena, besteak (sentsuak, irudimena, oroimena) bigarren mailakoak , gorputzari lotuta daudelako.
RES EXTENSA: GORPUTZA/MATERIA à GORPUTZ SUBSTANTZIAREN Atributo nagusia HEDADURA da (luzera, zabalera, sakonera..) Ezin dugu pentsatu hedadurarik gabeko figurarik edo ekintzarik bai alderantiz ordea.
·         Atributo bakoitzak MODUAK ditu. Moduak substantziaren adierazpenak dira, baina ez dira esentzialak (atributoak bezala) ; aldatu egiten dira substantzia aldatu gabe.
Ø  PENTSAMENDUAREN ETA HEDADURAREN ALDAKUNTZA “MODUAK” dira.
Ø  Baina JAINKOAGAN aldakuntzarik ez denez ematen, haren atributoak EZ DU MODURIK.
6.JAINKOAREN ETA MUNDUAREN EXISTENTZIA.
RES INFINITA: JAINKOA à Bere atributoa PERFEKZIOA eta INFINITASUNA da eta Jainkoa aldakuntzarik ez duenez, ez du modurik
·         Jainkoaren existentzia frogatzeko, ni pentsatzailearengan dauden pentsamenduak analizatuz, kontzientzian izaki infinituaren edo perfekzioaren sortzetiko idea aurkitzen du , arrazonamendu honen bidez:
Þ     Zalantza egiteak, askea naizela adieratzen du baina baita inperfektua ere. Perfekzio handiagoa dago, zeozer ezagutzean honetaz zalantza egitean , hortaz, perfekzioaren ideia aurkitzen da KONTZIENTZIAN.
Jainkoaren existentzia frogatzeko 3 ARGUMENTU erabiltzen ditu.
1.       ARGUMENTU GNOSEOLOGIKOA: Kausalitatezko printzipioan oinarritzen da.
v  Gauza edo ondorio guztiek izateko kausa bat eskatzen dute. Kausak efektua baino perfektuagoa izan behar du.
v  Horrela, norberak ezin dezake sortu , ezta kanpotik eskuratu ere, ni eta mundo honetako gauzak ez baikara perfektuak.
v  Beraz, IDEIA SORTZETIKOA da. Izaki perfektu batek (Jainkoa) nigan jarri du. à Jainkoa existitzen da.
2.       ARGUMENTU ONTOLOGIKOA: Izaki infinituaren ideia berak haren existentzia eskatzen du.  Perfektua dena, perfektua izateko existitu behar delako. à Jainkoa existitu
3.       ARGUMENTU KAUSALA: Kausalitatezko printzipioan oinarritu ; Gausa guztiek existitzeko , kausa bat izan behar dute.
v  Ni pentsatzailearen kausa , kausatua izan ez den AZKEN KAUSA izan behar da. à AZKEN KAUSA = Jainkoa da, beraz, existitzen da.
Jainkoren existentziaz baliatuko da, gorputzak edo kanpoko munduaren existentzia forgatzeko.
7.PASIOAK ETA ASKATASUNA (Arimaren grinak)
PASIOAK (grinak)
·          Pertzepzioek ariman sortutako sentimendu edo zirrarak dira eta ariman gertatu arren, gorputzarekin lotuta daude.  Nahigabekoak eta ustekabekoak dira.
·         ARIMAN ERAGIN KALTEGARRIK ZEIN ONURAGARRIA IZAN DEZAKETE. Berez, ez dira onak ez txarrak, hauek kontrolatzeko gauza bagara.
·         GRINA GARRANTZITSUENAK TRISTURA ETA ALAITASUNA DIRA.
Þ     TRISTURAREKIN, arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartu egiten da, eta GORROTOA sentituz kaltegarria denarengandik ihes egiten dugu.
Þ     ALAITASUNAK,  gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazi egiten dio, eta ondorioz, hauek MAITE ditu, horiek eskuratzeko eta kontserbatzeko joera erakutsiz.
·         ARIMAK GRINAK MENDERATU BEHAR DITU, arimaren indarra horretan datza. Arima ahula bestela.
Descartesen etika EUDEMONISTA, INTELEKTUALISTA, ESTOIKOA eta KRISTAUA da. Zer egin behar du arimak zoriontsu izateko?
1.       Munduaz eta gure buruaz EZAGUTZA ZIURRA lortu, eta hórrela ONGIA EZAGUTU.
2.       GRINAK MENDERATU behar ditugu. Horretarako, arimak espererientzia eta arrazoia hartu behar ditu gidari bere ekintzetan (patua onartu)
v  ARRAZOIA ERABILTZEKO, eta grinak menderatzeko  “arrazoiaren aginduak” bete behar dira. Horrela gaizkia eta ongia bereiziko ditugu.
Þ     Agindu hauek unibertsalak dira, gizakien arrazoimenan daude eta denek aurki ditzakegu.
Þ     Pasioen kausak zein diren ezagutu behar dugu.
v  ESPERIENTZIAREN BALIOA. Esperientziak irakatsiko digu gure eskuetan aldatzea dagoena eta ez. (PAtua onartu)
1.       BERTUTETSUA izatea.  Gure pasioak menderatzea da.
2.       PATUA ONARTU.
ASKATASUNA.
·         Ikuspegi DUALISTA defendatzen du:  Gizakia 2 substantzia autonomoez osatuta dago
v  Substantzia hedatua (gorputza) à Res extensa, hilkorra, lege fisiko mekanizistek determinatua
v  subs. Pentsakorra (arima)à Res cogitans, hilezkorra, askea,( jainkoaren antzeko)
·         Horrela Descartesi ASKATASUNAREN PROBLEMA sortuko zaio:
v  Nola izan daiteke gizakia askea, gorputza askea ez bada? à  Erantzun morala jokoan : gizakia askea dela ez bada frogatzen, orduan ezin da gizakia bere ekintzen erantzule morala dela esan.
v  ZALANTZA EGITEAK askatasuna egiaztatzen du , beraz, pentsamendua askea da ondorioz, gu gara gure ekintzen erantzule eta jabe. Hala ere, askatasunaren problema irekita geratzen zen
ANTROPOLOGIA: Giza izakia (goikoa + hau)
·         Beraz nola azaltzen da 2 subst. Elkarreragina?  Arima gorpuz mugimenduaren iturburua da eta gorputzak grinak sortzen ditu ariman. Guruin pinealaren bidez, elkartzen dira.

8.IDEIA MOTAK: JATORRIZKOAK , ERATORRIAK ETA IRUDIMENEZKOAK.
1.       JATORRIZKO IDEIAK: Gizakia jatorrizko ideiekin jaiotzen da. Zentzumenen bidez , zerbait ikusi , entzun, … aurretik , gure adimenean hainbat ideia ditugu: arimaren ideia (subst. Pentsatzailea), Jainkoren ideia (subst infinitua) eta Materiaren ideia (sus hedatu
2.       IDEIA ERATORRIAK: zentzumenen bidez objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak eskuratzen dituenean, kontzeptuak/eratorriak eratzen ditu, Adib, mendia, zuhaitza..
3.       IRUDIMENEZKOAK: Gizakiak sortutako ideiak dira. Adib Zentauroa (zaldia eta gizona). Adimenak ideia berri bat asmatzen du sentipen bidez aurretik jasotako bi ideia edo  gehiago nahasiz.
11. ENPIRISMOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
HELBURUA: Ezagutza garbitu; zentzurik gabeko ideiak baztertuz (faltsuak) à Kausalitatean oinarrituriko ideiak, iturri sentigarrietan oinarririk ez dutenak (aingerua…)
1.       EZAGUTZAREN OINARRIA ESPERIENTZIA DA. Kanpokoa (datu sentikorretatik, ideia fenomenikoak) edo barnekoa (kanp.esperientziaren gogoeta) à Ezagutza sentikorra erabili behar da.
2.       INNATISMOAREN KONTRA. Arrazoimenean ez dago jatorrizko ideiarik. Gure adimena jaiotzean, TABULA RASA da. (ez dago ezer idatzirik, paper zuria)
3.       ENP.eta Arraz. BAT DATOZ EZAGUTZAREN ERREPRESENTAZIO-TEORIAN. Subjektua ez du mundua zuzenean ezagutzen , ideien bitartez baizik. Ez ditugu egiazko munduan existzen diren gauzak ezagutzen, hauteman ditugun gauzei buruzko ideiak baizik. Guk eratzen ditugu, datu sentikorretatik.
LOCKE: 3 ideia mota aurkitu zituen
·         BAKUNAK: Kanpo-munduak eta gure nia sortutako inpresioak/sentsazioak. Satiezinak direnak. Adib ( Sagarra (konplx) osatzen duten sentsazio bakunak: kolorea, freskoa dela..)
·         KOMPLEXUAK: Ideia bakunez osaturikoak; Zatigarriak. Gogoetazkoak dira (Sagarraren ideia, sentsazioak biltzen ditu)
·         ABSTRAKTUAK: Gogoetazkoak . ez dute korrelatibo objetiborik eta abstrakzio prozesuaren emaitza dira. Ezer errealik adierazten ez duten izen hutsak dira. (maitasuna, justizia)
HUME.
·         Gogamenaren edukiak PERTZEPZIOAK dira.  2 mota daude : inpresioak (biziak, datu sentigarrietatik , mina…) eta ideak (inpresioen kopiak) à Ideiak inpresio batetik sortuak dira , hala ez bada ez du esanahirik (maitasuna)
·         Pertzepzioak 2 mota:
v  BAKUNAK: banaezinak (existitzen dira)
v  KONPLEXUAK (faltsuak)  zatigarriak eta ideia bakunak elkarlotuz sortutakoak IDEIEN ASOZIAZIOAREN LEGEEN arabera: antzekotasuna, espazio-denbora albokotasuna eta kausaliatea.
Þ     Horrela, adimenak inferentzia induktiboak garatzen ditu lege hauen arabera eta handik ideia konplexuak sortzen ditu. BERAZ, hórrela sortutako ideiak asmakuntsak dira, OHITURAK eta gure egoera psikologikoak egindakoak.
·         2 EZAGUTZA MOTA:
o   IDEIEN LOTUREN EZAGUTZA. Ezagutza ziurr bakarra matematika eta logika dira. Ez dute errealitateko edukiak adierazten , beraz, ez dira esperientziarekin egiaztatu behar. Asmatuta daude, eta ez dira egiazko inpresioetan oinarritzen , ez dute errealitatea azaltzeko asmorik.
o   GERTAKARIEN EZAGUTZA. Natura zientziarena. Errealitateari buruzko informazioa ematen dutenez, esperientzian egiaztatu behar dira. Ez dira ziurrak, soilik gertakorrak.
BERKELEY
·         ERREPRESENTAZIO-TEORIAREN KONTRAKOA
v  Soilik existitzen dira gauzen ideiak, ideien kanpo ez da existitzen gauza sentigarririk .
v  Beraz, gauzak soilik existitzen dira ideia gisa hautematen ditugun neurrian.  à hortaz, substantzia bakarrak izpiritualak dira, ez materialak. Gainera, JAINKOA da ideien kausa , ez gure gogamena.
Þ     Errealitate fisikoa ez da existizen eta errealitateari buruz dauzkagun ideiak (existitzen direnak) Jaikoak emandakoak dira.
ONDORIOAK : METAFISIKA ARRAZIONALISTAREN KONTRA
·         Haien ustez, metafisikaren ideiak (KAUSALITATEARENA ETA SUBSTANTZIARENA) esanahairik gabekoak dira, ez direlako FENOMENOAK , beren oinarriak inpresioak ez direlako.
v  KAUSALITATEAREN IDEIA ohiturak eta ideien asozioaren legeak sortu. Beraz, printzipio honetan oinarritutako Natura zientzia ez dira fidagarriak, bere legeak probableak dira (erlatibismo eta eszeptisismo zientif) . Zientzia ziur bakarrak , ZIENTZIA FORMALAK
v  SUBSTANTZIEN IDEIAK: Mundua, nia eta Jainkoa, irudimenaren emaitzak dira, ezaugarri multzo bati emandako izenak. 
Þ     NIA: gure inpresioek eta ideiek adierazitako ustezko zerbait
Þ     MUNDUA: munduko obktetuen inpresio deslotuei koherentzia emateko sortutako izena
Þ     JAINKOA: inpresioen erabilera gainenpirikoa.
·         METODOAREN KRITIKA: Metodo deduktiboa (demostrazioa) ezinezkoa da , ideia innatoak ez direlako existitzen eta bere axiomak dira. INDUKTIBOA (natur zientz) ezinezkoa da indukzio osoa, (kasu guztien azterketa). Oinarri psikologikoa du, ohitura.
·         ETIKA ARRAZIONALISTAREN KRITIKA: Moralaren oinarria ez da arrazoimena. Bera oinarria “simpatía” sentimendua da: ekintza atseginak onartzea eta desatseginak gaitzestera garamatzana.
12.ARRAZIONALISMOA ETA ENPIRISMOA . ALDERAKETA.
KOMUNEAN DUTENA.
1.       Biek EZAGUTZAREN IKUSMOLDE ERREPRESENTAZIONISTA defendatzen dute. Errealitatea ez da zuzenean ezagutzen, hautematen ditugun gauzen ideietatik ezagutzen dugu.
Þ     Beren sistema filosofikoak KONTZIENTZIATIK eratuta daude eta bientzak IDEIAK dira ezagutzaren-muina.
2.       Ezagutzeko 3 modu daude: INTUIZIOA (perfektuenak, beheralakoa) DEMOSTRAZIOA (dedukzioa eta beste ideiak, gauzak frogatzeko) eta SENTIPENA (zentzumenen bidezkoa). INTUIZIOA bide egokiena.
Þ     Enpiristen INTUIZIOA ENPIRIKOA da, Arrazionalistena INTUIZIO HUTSA. Abiapuntuak, SENTIPENAK ADIMENEAN UTZITAKO IRUDIAK dira.
3.       3 motatako ideiak:  IDEIA BAKUNAK, IDEIA KONPLEXUAK eta IDEIA ABSTRAKTUAK.
Þ     Ideia abstraktuak azaltzean JARRERA NOMINALISTA hartuko dute, ideia hauek, ez dutelako korrelatibo objetiborik.
EZBERDINTASUNAK
1.       Arrazionalisten kontra , enpiristentzat ESPERIENTZIA DA EZAGUTZA ITURRI BAKARRA eta ez dago IDEIA INNATORIK, GURE IDEIA GUZTIAK SENTIPENEN  EMAITZAK DIRA. IDEIA GUZTIAK INPRESIOETATIK DATOZ. (Humek)
2.       Arrazionalisten kontra, 2 ezagutza mota onartuko dituzte:
v  IDEIEN LOTUREN EZAGUTZA: ziurra den bakarra, baina ez digu munduaz inolako informaxiorik eskeintzen.
v  GERTAKARIEN EZAGUTZA: errealitateaz informazioa eskeintzen digun arren , ez du ziurtasunik ematen, gertakotasuna baizik.
 à Ideien lotura eta gertakarien ezagutza ez dena , zentzugabea da. Beraz, METAFISIKA ARRAZIONALISTA BAZTERTU behar da , bere proposizioak zentzugabeak direlako. ARRAZIONALISTEN METODOA, KAUSALITATEAREN ETA SUBSTANTZIAREN IDEIAK ez dira ONARGARRIAK. (oinarri psikologikoa:ohitura)
Empiristek EZAGUTZA ERLATIBO/ESZEPTIKOA/FENOMENIKOA defendatuko dute, EZAGUTZA UNIBERTSALAREN aurrean.



No hay comentarios:

Publicar un comentario