jueves, 6 de diciembre de 2012

FILO SELEK: NIETZSCHE. APOLINEO ETA DIONISIAKO


2.APOLINEOA ETA DIONISIAKOA.
Apolo eta Dionisos bizitza ulertzeko aurkako 2 jarreren sinbolo, eredu, jainko dira.
v  APOLO: Argia, neurria, forma , arrazoia, ideai, eguna , arima. Metafisika intelektualista eta Joera Zientifikoa-arrazionalista.
v  DIONISOS: neurrigabea, kaotikoa, itxuragabea, sexuzko kilikadura, gaua, gorputza, gizarte arauak hautsi eta desirak askatzeko deia, bizitzaz gozatu jai giroan.
Þ     Trajedia grekoan koprotagonistak ziren eta elkar behar zuten bizitzeko.
Bizitza bere osotasunean ulertzeko, aspektu irrazionalak eta arrazionalak, Dionisos eta Apolo behar dira, biak batera. Horrela, Bizitza (errealitatea) Heraklitoren ikuspuntutik ulertuko du:
v  AURKARIZ OSATUA (jaiotza-heriotza, osasuna-gaixotasuna, gaztetasuna-zahartasuna)
v  Itxuraz besterik ez dira aurkariak, bere baitan lotuta daudelako eta dena bat delako: aurkari bat kontrakoa bihurtzen da , errealitatea bilakaera delako.
àAurkari bat ukatzean bizitza bera ukatzen da.
v  Aspektu arrazionalekin batera, bizitza IRRAZIONALTASUNA da (borroka, mina, desegitea..)Bizitzak ez du ez zentzurik ezta helbururik ere. Zoriak agintzen du.
àBaina Sokratesengandik , mendebaldeko filosofian APOLO (balio apolineoak) bakarrik agertzen dira: arrazoiak grinak eta gorputza DIONISOS ( balio dionisiakoak) menderatzen ditu.
BIZITZAREKIKO BI JARREREN ADIERAZLE DIRA:
A.      BIZITZARI IHES EGITEA, BIZITZA UKATZEA. Jarrera hau hartu dutenak Kristau morala, izpiritualitatea orokorrean, metafisika arrazionalista, eta arrazionalismo zientifikoa.
Þ     Arrazoia nagusi à honen jarreraren oinarrian ez dago jakinmina , hots, errealitatea ezagutzeko nahia , hau kontrolatu eta menperatzekoarekin baizik.
B.      BIZITZA DEN LEGEZ ONARTZEA, BERE JATORRIZKO IRRAZIONALTASUNAREKIN: Jarrera hau hautatu dutenak , DIONISOS jainkoa eta ZARATUSTRA honen profeta, BITALISMOA eta jarreara artistiko-trajikoa dira.
Ondorioz, ezin daiteke ulertu ezta adierazi ere APOLOREN KONTZEPTU METAFISIKO ARRAZIONALEN bidez:
Ø  Kontzeptu metafisikoek bizitzaren aurkako jarrera adierazten dute , honen aspetku irrazionalak ukatzean à kontzeptuak izatez , BALORE JUDIZIOAK (judizio moralak) dira, bizitza ahuldu, zapaldu egiten dutenak.
Ø  Kontzeptu metafisikoak ezin dute bizitzaren muina atzi  (bilakaera, mugikortasuna, irrazionaltasuna) Ondorioz, ez dute benetako esanhairik , ez dutelako erreala den ezer isladatzen.
Þ     Errealitatearen benetako izaera makurtu eta desitxuratu besterik ez dute egiten.
·        
DIONISOS/ DIONISIAKOA: Greziako mitologiako jainkoa, Bako erromatarrentzat. Musika eta dantza, ernaldioa eta zoramena, lurra , natura, bizitza eta heriotza, kaosa , nahasmena, iluna kontrakoen elkar inplikazioa dira bere sinboloak. Hitz batean, Apolok adierazten duenaren kontrakoa.
Nietzscheren arabera, Sokratesek zein Platonek beraien filosofía arrazionalistaren eta metafisikoaren bidez lortu zuten balore dionisiakoak desagertaraztea mendebaldeko kulturatik , balore apolineoak ezarriz. Balore dionisiakoek ezaugarritzen dute gaingizakiaren moral berria.
 
Dionisosen adierazpena ARTEA da, GREZIAKO ARTE TRAJIKOA. Adierazpen estetiko-trajikoak bakarrik erakutzi dezake bizitzaren irrazionaltasuna, filosofía kontzeptuala , jarrera logiko arrazionalak ezin duena egin.





1 comentario: