jueves, 6 de diciembre de 2012

FILO SELEK. : NIETZSCHE


NIETZSCHE.
1.KRITIKA MENDEBALDEKO ZIBILIZAZIOARI. BITALISMOA.
·         Bere filosofiaren metodoa GENEALOGIA da: hitzen etimologiara jo, jakiteko zein izan zen hauen hasierako zentzua eta bestetik, jarreren eta egoeren analisi psikologikoa.
·         SUSMOAREN FILOSOFOA: Mendebaldea okerreko bidetik ibili delako susmoa altxatzen du, hinen kulturaren oinarriak (balio moralak, egiak..) , faltsuak, gezurrak direlakoan.
Þ     Horrela, mendebaldeko kultura gezurrik handiena ahulen aldekoa eta indartsuen kontrakoa da.
Þ     Berak ez du salatariaren eta mezulariaren papera aukeratu PATUA bera izan da.
·         HAUEN AURKA DAGO:
v  METAFISIKA TRADIZIONALA: Sokratismoa, Platonismoa, eta hauetatik sorturiko filosofía arrazionalista (Ilustrazioa barne) eta idealista guztiak.
Þ     Errealitatea edo bizitza ulertzeko eta deskribatzeko erabilzen dituen kontzeptuek, bizitzaren bilakaera (etengabeko eraldaketa, aniztasuna…) ukatu egiten dutelako.
Þ     Gainera, errealitateak , bizitzak , helburua eta zentzua dituela azpimarratzen du.
v  MORAL KRISTAUA, ERLIJIOA: (kristautasuna eta budismoa btz ere)
Kristau balioek ( ongia, egia, apaltasuna, errukia…) bizitza ukatu eta bizi zenak zapuztu egiten dituzte, Ahulen morala da.
v  ZIENTZIA ARRAZIONALISTA/POSITIBISTA: Errealitatea kontrolatu nahi du, ez ezagutu eta hau neurgarria eta kontrolagarria balitz ulertzen duelako.
Hirurek ANTZINAKO KULTURA KLASIKOTIK urrundu egin gaituzte. Eta hau zen bizitza bere izatean adierazteko gauza zena.
---------------------------------------------------
·         Bere filosofiaren aztergaia BIZITZA (errealitatea) da. Heraklitoren ikuspuntutik ulertuko du:
v  AURKARIZ OSATUA (jaiotza-heriotza, osasuna-gaixotasuna, gaztetasuna-zahartasuna)
v  Itxuraz besterik ez dira aurkariak, bere baitan lotuta daudelako eta dena bat delako: aurkari bat kontrakoa bihurtzen da , errealitatea bilakaera delako.
àAurkari bat ukatzean bizitza bera ukatzen da.
v  Aspektu arrazionalekin batera, bizitza IRRAZIONALTASUNA da (borroka, mina, desegitea..)Bizitzak ez du ez zentzurik ezta helbururik ere. Zoriak agintzen du.
BIZITZA: Botere Nahimenean datza. Bizitza, indarra da, beraz, dinamismoa, aldakuntza, eragozpenen kontrako borroka, zentzu erlatiboak. Bizitzan ez dago ezer absoluturik, baina bizitza gauza guztiak baloratzeko erreferentzia da: egiazkoa eta ona da bizitzari laguntzen diona. Bizitza da errealitate bakarra eta funtsezkoena.
Bizitza ez da estatikoa, Heraklitoren bilakaeraren , joan-etorriaren antzekoa baizik, etengabeko jario bat, non kotnrakoen borroka eta harmonia nagusitzen diren.  Bizitzaren zenbait aspektu garrantzitsu guztiz irrazionalak dira, eta onodrioz, bizitza ezin da ulertu mekanizismotik, ezta kategoria arrazionaletatik ere.
·         Bizitzaren izaera honen aurrean, BI JARRERA har daitezke:
1.       BIZITZARI IHES EGITEA, BIZITZA UKATZEA. Jarrera hau hartu dutenak Kristau morala, izpiritualitatea orokorrean, metafisika arrazionalista, eta arrazionalismo zientifikoa.
Þ     Arrazoia nagusi à honen jarreraren oinarrian ez dago jakinmina , hots, errealitatea ezagutzeko nahia , hau kontrolatu eta menperatzekoarekin baizik.
2.       BIZITZA DEN LEGEZ ONARTZEA, BERE JATORRIZKO IRRAZIONALTASUNAREKIN: Jarrera hau hautatu dutenak , DIONISOS jainkoa eta ZARATUSTRA honen profeta, BITALISMOA eta jarreara artistiko-trajikoa dira.
·         Ondorioz, ezin daiteke ulertu ezta adierazi ere KONTZEPTU METAFISIKO ARRAZIONALEN bidez. 
Ø  Kontzeptu metafisikoek bizitzaren aurkako jarrera adierazten dute , honen aspetku irrazionalak ukatzean à kontzeptuak izatez , BALORE JUDIZIOAK (judizio moralak) dira, bizitza ahuldu, zapaldu egiten dutenak.
Ø  Kontzeptu metafisikoak ezin dute bizitzaren muina atzi ¿????? (bilakaera, mugikortasuna, irrazionaltasuna) Ondorioz, ez dute benetako esanhairik , ez dutelako erreala den ezer isladatzen.
Þ     Errealitatearen benetako izaera makurtu eta desitxuratu besterik ez dute egiten.
METAFISIKA, IDEALISMOA, IDEAL , IDEALISTA : Termino honekin Nietzsche Metafisika tradizionalaren kritika isaldatzen ari da. Mendebaldeko filosofo guztietatik, Nietzschek Heraklito bakarrik miratzen du, errealitateren zerizana etengabeko jarioan eta kontrakoen gudan jarri baitzuen.
 Nietzschek errealitatea bilakaeran ikusten da; finkoa iruzur hutsa da. Filosofoak Platonengandik saiatu dira bilakaerari garrantzia kentzen eta hau itxura huts bihurtzen. Metafisikaren kritika 4 puntutan labur daiteke:
Ø  FILOSOFIA TRADIZIONALAK, bizitza zentzugabeko bilakaera hutsa dela ahaztuz, kontzeptu eta kategoria arrazionalak eratu ditu errealitatearen zerizana ulertzeko: egia eta ongia absolutuak, kausa, xedea, Jainkoa , substantzia, esentzia…
Þ     Nietzscherantzat ez du zentzurik uneoro eraldatzen ari den errealitatean esentzia finkoak bilatzeak. à kontzeptuak errealitatearik gabeko entitateak dira.
Ø  BI MUNDUEN ARTEKO BEREIZKETA. Platoni zor zaio, itxurazko munduaren eta egizako munduaren arteko bikoiztasuna. Ordutik hona, filosofoek itxuratzat hartu dute bilakera eta egiaren balorea mundu  ulergarriko esentziei eman diete.
Þ     Nietzscherentzat mundo bakarra dago, bilakaeran datzana, bera biata mundo sentigarria.
Ø  BIZITZAREN AURREKO ERREAKZIO KOLDARRA. Mundu ulergarriaren asmakeria , mundua ez den moduan ez onartzetik dator. Filosofo  tradizionalak uste du arraziomenezko kontzeptuen bidez errealitatea kontrolpean jar dezakeela.  Bizitzak duen irrazionaltasunari dion beldurretik sortzen da  Metafisika arrazionalista-idealista , indargabeen eta ahulen gaixotasunetik.
--------------------------------------
·         Bizitza adierazteko era bakarra ARTEA da à Adierazpen honen eredua GREZIAKO ARTE TRAJIKOA da. Adierazpen estetiko-trajikoak bakarrik erakutsi dezake bizitzaren irrazionlatasuna , filosofía kontzeptuala , jarrera logiko-arrazionalak ezin duena egin.
Þ     Honen protagonistak APOLO eta DIONISOS dira. Lehena arrazionalista, eta bigarrena, neurrigabea , kaotikoa, sexuzko kilikadura, gaua , gorputza, gizarte arauak hautsi , bizitza gozatu jai giroan.
Þ     Trajediak bidak bateratzenditu, forma eta edertasuna bizitza indarrarekin. Ezin daiteke bizi bata besterik gabe.
·         Aro trajeikoaren bukaera SOKRATESekin hasi zen: Filosofia arrazionala , lehentasuna arrazoiak . Arrazoiak dioena, moralak agindu.  Gizakiaren alde apolineoak, bizitzaren alde dionisiakoa zapaldu.
·         PLATONEK, arrazoiaren nagusitasuna indartu. Errealitatea bizkoiztu: eremu ulergarria (ideiak)/ aldakorra (gauza sentikorrak). Horrela, mundo fisikoa arbuiatu egin zuen aldakorra izategatik.  Jarrera metafisikoa à egia= aldaezina.
Þ     IDEIEN TEORIA , bizitzaren aurkako eraso handiena, bizitzaren izate arrazionalaren kontrakoa.  Gezur metafisiko hau hizkuntza zer den gaizki ulertzetik dator:
§  Hitzen jatorria hitzarmena , adostapena da, hiztunen arteko ituna, elkar ulertzeko beharrari erantzuten diona. Hitza errealitateari egokitu behar zaio
§  Sokratesetik ez zaio benetako errealitateari begiratu, modu partzial batean ulertu baitzuen, eta gero , honentzat , “esentzia” , “ substantzia” hitzak asmatu egin ziren. à Errealitatea hitzari egokitu zitzaion errealitatea benetan zena kontuan izan gabe.
-----------------------------------
v  BITALISMOA: Positibismoa, Erromantizismoa eta Idealismoa hirurak gainditzen ditu. Bitalismoarentzat bizitza da balio nagusia eta baita errealitate funtsezkoena ere. Bizitza ez da materia hutsa, ezta zerbait metafisikoa ere.
v  Intelektualismoaren kontrakoa da: Filosofiaren errotik atera behar diar amets idealista guztiak, bizitza bera baita balio nagusia. Bizi errealitatea hobeki antzeman da balioz eta sentimenduz, arrazoimenaz baino.
è Pentsamendu mekanizista, arrazionalista eta estatikoa arbuitau egiten dira.
v  Bizitzaren sakontasun trajikoa eta irrazionala pairatzera zuzenduko du filosofía. Intuizioz ezagutzen da errealitatea.
v  Bitalismoa ez da teoría bat, pentsalari guztiz desberdinen jarrera intelektual orokorra baizik. Horrela, vitalista batzuen asmoak ez du zer ikusirik ohiko filosofiarekin, baina antzinako jakintza helenikoarekin , erabat lotuta agertzen da: à bizi zenak askatu behar dira bizitza berreskuratzeko.
v  BITALISMOAREN FUNTSEZKO BEREZITASUNAK:
A.      Errealitatearen zerizana arrazionala ez den zerbaitetan datza.
B.      Errealitatea ezin da ulertu kontzeptu arrazionalen bidez.
C.      Fenomeno bitala ezin da azaldu indar fisiko-kimikoen jokoaz bakarrik.  Hauen oinarrian “vis vitalis” izeneko bizitzaren indarra baitago. Horregatik, bizitza ez da biologiko hutsa, honek gizakiaren elemneut afektiboak, pasionalak eta instintuzkoak biltzen baititu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario