jueves, 6 de diciembre de 2012

FILO SELEKTIBITATEA: DESCARTES / METODOA


3.METODOA ETA BERE ARAUAK.
Descartesek, bere “Metodoaren Diskurtsoan”azaltzen duen, egia aurkitzeko método ziur eta egoki bat bilatuko du, SILOGISMOA ORDEZKATUKO duena.  Silogismoa , egia orokor batean (premisa) oinarritzen den arrazoibide deduktiboa izanda, egi berriak aurkitzeko ez du balio, beraz método berri baten beharra dago.
EGIAREN IRIZPIDEAK                            
A.      AUTORITATE IRIZPIDEA:Judizio baten baliozkotasuna erabakitzeko erabiltzen dugun eredua da.Erdi Aroan, Aristotelesen eta Elizaren aginpidea.
B.      INDUKZIOA: Esperientzian eta behaketan oinarritzen bada ere, D.ez du onartuko kasu guztien azterketa eskatzen duelako eta “indukzio osoa” ezinezkoa da.
C.      MATEMATIKA ETA ARRAZOIAREN EGIA:matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko, haren arrazoiketak ziurrak eta nabariak direlako.
METODOAREN ARAUAK
1.ARAUA: NABARITASUNA
·         “Nabaria ez dena, zalantzan jarri behar dugu, argitasunez eta bereizkotasunez aurkezten zaigun ideia lortu arte”Bestengandik bananduta eta nahastezina.
2.ARAUA: ANALISIA (INTUIZIOA)
·         “Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen moduan” à “natura soilak” lortzen dira.
·         INTUIZIOA espirituaren hautemate soila eta beheralakoa da, ZIURRENA.
3.ARAUA SINTESIA (DEDUKZIOA)
·         “Ezagutzeko objetu errazenetatik hasiz, konplexuetaraino iritsi behar da”
·         DEDUKZIOA, ezagutzen ditugun gauzetatik beste gauza batzuk ulertzean datza, intuizioen segida da.  Baina EZ DA ZIURRA, ziurtasun osoa lortzeko, maila guztiei buruzko zirtasuna lortu behar delako.
4.ARAUA: BERRIKUSKETA/ZERRENDAKETA
·         “Oso zerrendaketa konplexuak eta berrikusketa orokorrak egin behar ditugu, ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte”
·         Ezin da hutsunerik egon bestela, arriskuan jartzen da arrazoibideen uztardura eta ondorioen ziurtasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario