viernes, 29 de junio de 2012

EKONOMIA: URRITASUNA ETA AUKERATU BEHARRA /2º EKOIZPEN FAKTOREAK ETA ERAGILE EKONOMIKOAK


3.ARAZO EKONOMIKOA: URRITASUNA ETA AUKERATU BEHARRA.
§  Urritasuna kontzeptua erlatiboa da: daudenak baino ondasun eta zerbitzu gehiago eskuratu nahi izatea adierazten du. Hau da, ondasunak eta zerbitzuak urriak dira norbanakoaren nahien aldean.
§  Ekonomian urritasuna arazo unibertsala da, gizarte guztiei eragiten dion arazoa , bai aberatsei , bai txiroei.

1.      ERABAKIAK HARTZEA ETA AUKERA KOSTUA.
§  Urritasunak, gure nahien eta baliabideen arteko desorekak, alegia, erabaki ekonomikoak hartzera behartzen gaitu.
§  Helburu batzuk izanda, horien artean aukeratzean datza erabakia hartzea.
B.AUKERA KOSTUA.
§  Erabakiak hartzeak mozkinak (etekinak) eta kostuak alderatzea dakar.
§  AUKERA KOSTUA: Ondasun edo zerbitzu bat lortzeko uko egin behar izan diegun ondasunen edo zerbitzuen kopurua da.Zerbait lortzeko baztertu behar den aukerari deitzen zaio aukera kostua.
C.EKOIZPEN AUKEREN MUGA.
§  Hartzen ditugun erabaki guztien aukera kostua adierazteko , irudikapen grafikoa erabil dezakegu.
§  EKOIZPEN AUKEREN MUGA: Gizarteari eskaintzen zaizkion gehieneko aukerak eta haien artean hautatu beharra erakusten du.
§  Ekonomiak duen “aukera menua” azaltzen du. Hiru kontzeptu nagusi adierazten ditu ekoizpen aukeren muga:
Ø  BALIABIDE URRITASUNA. Eskura dauzkagun teknologia eta baliabideak erabiliz, denbora jakin batean ekoitzi daitekeen ondasun kopurua mugatua da beti.
Ø  AUKERA KOSTUA. Ekoitzi nahi dugun ondasunaren kopurua handitzeko, ezinbestekoa da beste ondasun baten kopurua murriztea.
Ø  EKOIZPEN POTENTZIALA. Ekoizpen baliabide eta teknologia maila jakin batekin, ekonomiak lor dezakeen gehienezko ekoizpena da.
Ø  ERAGINKORTASUNA. Ondasun baten ekoizpena handitzeko, ezinbestekoa da beste ondasun batena murriztea, hori da ekonomi eraginkortasuna.

v  Herrialde batek ekoizpen mugan (A) ekoizten badu, ekoizpen baliabide guztiak eraginkortasun osoz erabiltzen ariko da. (Ondasunetako baten ekoizpena handitu nahi badugu, derrigorrez besterena murriztu behar da.)
v  Ekoizpen kurbaren barnealdean (B) ekoizten badu, ez da eraginkorra izango, oraindik ondasun baten ekoizpena handi daiteke beste batena murriztu gabe (Baliabideak ez daude 100% erabilita.)
v  Ezinezkoa da ekoizpena kurbatik kanpo (C ) ateratzea, ez daudelako baliabide nahikorik.
HAZKUNDE EKONOMIKOA ETA EKOIZPEN AUKEREN MUGA : Ekoizpen aukeren mugaren gainean dauden puntuek baliabideen gehienezko erabilera adierazten dute. Muga lekualdatzeko, ezinbestekoa da hazkunde ekonomikoa egotea. (langileak, baliabideak, hobekuntza teknikoak, kapital handikuntza…)
2.Unitatea.
            EKOIZPEN FAKTOREAK ETA ERAGILE EKONOMIKOAK.
·         Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko baliabideak dira ekoizpen faktoreak; Lana kapitala, lurra eta empresa ekimena.
·         Edozein jarduera ekonomiko eragile batzuek egiten dute, eragile ekonomikoak ( etxeko ekonomiak, enpresak eta sektore publikoak) ekonomiari buruzko erabakien arduradunak dira.

1.EKOIZPEN BALIABIDEAK EDO FAKTOREAK
·         BALIABIDEAK: Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenean erabilitako faktoreak edo oinarrizko elementuak dira. (Ekoizpen faktoreak)
·         Faktore horiek 4 kategoriatan sailka daitezke:
ü  LURRA: Landu daitekeen lurraz eta hiri lurraz gain, lurrazaleko eta itsasoko baliabide naturalak ere badira; mehak eta arrantza.
ü  LANA: L. faktorea ekoizpenean parte hartzen duten gizakien gaitasun fisiko eta intelektualei dagokie. Oinarrizko ekoizpen faktorea da. Makineria egokiari esker, lehengaiak eraldatu egiten dituzte eta hainbat prozesuen ondoren oinarrizko materia edo kontsumo ondasun bihurtu.
ü  KAPITALAK: Eraikinak, lantegiak, makinak eta tresneria , baliabide landuen izakinak eta ekoizpenean erabilitako gainerako baliabidea guztiak. Ekonomia kapitalistei hórrela deritze, kapital hori kapitalisten jabetza delako.
Kapital hitzak kapital fisikoa esan nahi du, hau da, makineria, erakiniak eta finantza kapitala.
ü  ENPRESA EKIMENA: Ondasunak eta zerbitzuak eta teknologiak ekoizteko eta banatzeko behar diren baliabideak biltzeko ahalmenari.
2.JARDUERA EKONOMIKOA ETA ERAGILE EKONOMIKOAK(eskema kuaderno, eragile ekonomikoak)
·         Jarduera ekonomiko nagusia askoratiko ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea izan da, gizakien beharrizanak asetzea helburu duten ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea, alegia. Gizakiak , lanerako gaitasunaren bidez, ekoizpena antolatzen eta gauzatzen dutenak. Ekoitzitako ondasunak eta zerbitzuak eragile ekonomikoak kontsumituko dituzte.
·         Eragile ekonomikoen eginkizunak 3 sektore handitan sailka daitezke:
o   LEHEN SEKTOREA:Naturako baliabideen inguruan egiten diren jarduerak, nekazaritza, arrantza, meatzaritza…
o   BIGARREN SEKTOREA: Industria jarduerak hartzen ditu, haien birtartez ondasunak eraldatzen dira. Industria eta eraikuntza.
o   HIRUGARREN SEKTOREA: Ekoizpen zerbitzu ez-materialen beharrizanak asetzea helburu duten jarduerak. Zerbitzuak: merkataritza, garraioa, bankuak, publizitate, turismoa..)
A.ELKARTRUKEA, ESPEZIALIZAZIOA ETA LANAREN BANAKETA.( eskema libro)
·         Gizarte modernoetan, enpresek, teknologia ekoizpen prozesuetan sartzean, elkartrukea ahalbidetu dute eta horrek espezializazioa eta lanaren banaketa eragin du.
·         ELKARTRUKEAK: Lanaren banaketa egiteko eta langileak lan zehatzagoetan espezializatzeko aukera ematen du. Horrela, errazago gertatzen da lana mekanizatzea.
B.TRUKEA ETA DIRUA.
·         TRUKEA: ondasunak eta zerbitzuak hartu-ematean oinarritzen da. Dirua erabiltzean erraza eta eraginkorra bihurtzen da elkartrukea, ez baita ezinbestekoa beharrak berdinak izatea.
·         DIRUA: Zerbitzuen edo ondasunen truke erabili eta oro har onartzen den eta elkartrukea errazten duen edozein ordainbidea.
3.EMPRESAK. (enpresen sailkapena koadernoan)
·         Enpresa oinarrizko ekoizpen unitatea da. Lana kontratatu eta beste faktore batzuk alokatu edo erosi egiten ditu, ondasunak eta zerbitzuak egin eta saltzeko. Enpresak dira ekoizpenaren arduradun nagusiak.
·         Enpresek: Finantza baliabideak dauzkate, ekoizpena kudeatu eta kontrolatu egiten dute eta kostuak murriztuz, eraginkortasuna lortzen saiatzen dira.



A.EMPRESEN FINANTZAKETA.
·         Empresa bat sortzeko ezinbestekoa da finantza baliabideak izatea. Jatorriaren arabera bi mota : Enpresaren baliabideak edo besteren baliabideak
AUTOFINANTZAKETA (enpresako jabeek edo bazkideek jartzen dituzte baliabideak):
·         Finantza baliabideen jatorria:
ü  Enpresako bazkideek edo jabeek egindako ekarpenetatik.
ü  Jabeen artean banatzen ez diren mozkinetatik. Enpresaren finantza beharrak asetzeko gordetzen direnak, berinbertitzeko. Mozkinak enpresa handitzeko edo modernizatzeko erabiltzen dira.
·         Enpresa handiek akzio jaulkipenaren bidez lortzen dute finantzaketa (akzioak balio merkatuetan edo burtzetan jaulti). Horrela, sozietate anonimoek kapital handiak biltzen dituzte, inbertitzaile (akziodun) txiki asko izaten baitutuzte.
·         Kapitala handitu nahi denean , eta akzio erako partizipazioak gehiago saltzean dituzte, hau da, jasotako finantzaketaren ordainetan bazkide berriak onartzen dituzte.
·         Bazkide akziodunen pizgarria edo motibazioa mozkinen banaketa da.
·         AKZIOA: errenta aldakorren tituluak dira.
KANPOKO FINANTZAKETA ( enpresatik kanpo lortzen diren baliabideak)
1.      FINANTZA ERAKUNDEAK: (Bankuak) Mailegu eta kredituen bidez. Maileguak: Jasotako diru kopurua eta maileguaren prezioa (hau da, interesak) itzultzeko konpromisoa hartzen du enpresak.Mailegu bat eskatzen duenean, enpresak berehala eskuratzen du eskatutako dirua.
Kreditua: Enpresari diru kopuru bat erabiltzeko baimena ematen zaio, behar duena erabiltzen du eta benetan erabili duten diruarengatik soilik ordainduko ditu interesak.
2.      BONOEN EDO OBLIGAZIOEN SALMENTA. Enpresak behar duen diru kopurua zati edo balore txikitan banatzen du, zati horien balioko tituluak jaulki eta saldu egiten ditu. (bonos del estado, letras del tesoro..)
-Erosten dituztenei obligaziodunak deritze.
Obligaziodunek interes jakin bat jasotzen dute; jaulkipen unean ezarritako interesa izaten da, ezin da aldatu. Errenta finkoko tituluak deritze obligazioei.
3.      MERKATARITZA KREDITUAK: Enpresako hornitzaileek enpresari ematen diote. Enpresek ez dute eskura ordaintzen hornitzaileei erosten dieten
materiala. Jarduteko modu hori kreditu baten antzekoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario