EKOIZPENA ETA ENPRESA.
1.ENPRESA: ENPRESARIA ETA MOZKINA.
·
ENPRESA: Oinarrizko ekoizpen unitatea.Merkatuan
eskainiko ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiliko diren ekoizpen faktoreen
gainean erabakiak hartuko dituen eta ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi ez ezik ,
kontsumitzaileen eskura jarriko dituen eragile ekonomikoa da.
·
EKOIZPENA: kontsumitzaileen beharrizanak
betetzeko ondasunak eta zerbitzuak sortzen dituen jarduera ekonomikoa da. Adib,
garraioa, fabrikazioa, biltegiratzea eta merkaturatzea ekoizpen jarduerak dira.
·
Enpresa
guztiak, ekoiztean, kostu batzuk sortzen dituzte. Ekoizpen kostuak enpresa
erabaki guztien muina dira, ekoizpen kostua handitzen den heinean, enpresaren
mozkinak murriztu egiten direlako.
A.ENPRESARIA.
·
OHIKO ENPRESARIA: Kapitala ekarri, eta aldi berean,
zuzendaritzaren berezko lana egiten duen pertsona da; enpresa antolatzen ,
plangintzak egiten eta guztia kontrolatzen duena.
·
Enpresa
handiak sortzen diren neurrian, enpresari klasikoaren zereginak berezi egiten
dira, 2 arrazoiengatik:
ü Batetik, Inbertitzailea edo
kapitalista dagoelako, sustapenak eta berrikuntzak dakarren arriskua, kapitala
ekarriz, bere gain hartzen duena.
ü Edo , Zuzendari profesionala
dagoelako, enrpesen kudeaketan eta administrazioan aditua.
·
GAUR EGUNGO ENPRESARIA: Helburu jakin batzuetarako erabaki
egokiak hartzen dituen banakoa edo órgano kolegiatua da.
·
Enpresa
handietan, zuzendaritza zereginak zuzendarien talde batek egiten ditu. Horiek
ez daukate botere mugagabea, lanpostuari eutsiko diote baldin eta enpresaren
helburuak betetzen badituzte.
B.ENPRESAK ETA
MOZKINAK.
·
Enpresen
merkatuan egiten duten salerosketa (ondasunak eta zerbitzuen merkatuan
eskaintza eta faktoreen merkatuan eskaria) xede bat dauka : Ahalik eta mozkin handiena lortzea. ( MOZKINA: diru sarreren eta kostuen
arteko aldea da.)
·
Enpresak
helburu hori lortu nahi izateko 2 arrazoi daude:
1. Lehiak ahalik eta kosturik txikienak
izatera behartzen dituela; diru-sarreren eta kostuen arteko aldea ahalik eta
handiena izan behar da)
2.
Akziodunek zuzendariak susperrarazi nahi dituztela horiek
mozkinak maximiza ditzaten.
Akziodunek zuzendariak susperrarazi nahi dituztela horiek
mozkinak maximiza ditzaten.
ETEKINAK edo MOZKINAK = DIRU
SARRERAK – KOSTUAK
ETEKINAK edo MOZKINAK = p.
q – (KF + KA )
·
DIRU SARRERAK: Ekoiztu eta saldutako unitate kopurua
(q) bider unitate bakoitzaren prezioa (p)
·
KOSTUAK: Ekoizpena burutzeko enpresak behar
dituen faktoreen prezioa da. Bi kostu mota:
I.
KOSTU FINKOAK: (KF) Ekoizpen mailaren arabera aldatzen ez diren kostuak dira. Adib,
lokalen alokairuak, administriarien soldata…
II.
KOSTU ALDAKORRAK: (KA) Ekoizpen mailaren arabera aldatzen diren kostuak dira.
Adib., lehengaien kostua, energiarena…
2.EKOIZPENA ETA EKOIZPEN FAKTOREAK
2.1.ERAGINKORTASUN
TEKNIKOA ETA ERAGINKORTASUN EKONOMIKOA. (koadernoko ariketak)
·
Enpresarientzat
garrantzitsua da ekoizpen baliabideak eraginkortasunez erabiltzea.
·
ERAGINKORTASUNA: Ekoizkin kopuru jakin bat lortzeko,
ahalik eta baliabide gutxien erabiltzea.
A.ERAGINKORTASUN TEKNIKOA.(koadernoan
ariketak)
·
Enpresa
eraginkortasun teknikoa lortzen saiatuko da, eta baztertu egingo ditu ekoizkin
kopuru jakin bat lortzeko faktore kantitate handitzera behartzen duten faktorea
konbinaketak.
B.ERAGINKORTASUN EKONOMIKOA.
(koadernoan ariketak.
·
Ekoizpen
teknika edo método bat ekonomikoki eraginkorra izango da faktoreen prezioetan
merkeena bada.
2.2.EKOIZPEN
FUNTZIOA ETA PRODUKTIBITATEA.
·
EKOIZPEN FUNTZIOA: Behar diren ekoizpen faktoreen
kopuruaren (lana, kapitala, lurra, baliabide naturala eta enpresa ekimena) eta
lor daitekeen ekoizkin kopuru gorenaren arteko erlazioa da.
·
BATAZ BESTEKO PRODUKTIBITATEA: faktore unitate bakoitzeko
ekoizpena da.
2.3.BEHERANZKO
ETEKINEN LEGEA.
·
Ekoizpen
maila jakin batetik aurrera , lan unitate gehigarri bakoitzak ekoizpen osoan
egiten dion ekarpena ( produktu marjinala PMg) gero eta txikiagoa da. Lege hau
epe laburrean gertatzen da, honen arrazoia faktore finkoak aldatzeko ezintazuna
da. (Kapitala finkoa delako)
(grafikoa)
PRODUKTU MARJINALA (PMg) : Beste unitate bat ekoizten denean guztizko kostuek duten
aldaketa da.
EKOIZPEN FAKTOREAK ETA EKOZPEN KOSTUAK EPE LABUR ETA
LUZEAN.
·
EPE LABURRA: (Urtebete edo gutxiago) Kostu aldakorrak (lana) eta kostu finkoak
(kapitala) dauden denbora-tartea da.
·
EPE LUZEA:
(Urtebete baino gehiago) kostu guztiak aldakorrak diren denbora-tartea da.
ESKALAKO ETEKINAK EDO ESKALAKO EKONOMIAK.
·
Eskalako
etekinez hitzegiten dugunean, ekoizpen faktore guztiak, ( L eta K) proportzio
berdinean handitzearen ondorioz, ekoizpen mailan gertatzen den handikuntzaz
hitzegiten dugu.
·
Honen
arabera 3 eskalako etekin mota:
§ GORANZKO ESKALAKO ETEKINAK: (eskalako ekonomiak)
Ekoizpen faktoreen
proportzioak handitzean, ekoizpena proportzio handiagoan hazten da.
§ ESKALAKO ETEKIN KONSTANTEA: Faktore guztiak proportzio berean handitzean , ekoizpena
proportzio berdinean handitzen da.
§ BEHERANZKO ESKALAKO ETEKINAK: (eskalako desekonomiak)
Ekoizpen faktoreak proportzio berean
handitzean , ekoizpen proportzio txikiagoan handitzen da.
|
FAKTOREAK
|
EKOIZPEN- MAILA
|
ETEKIN MOTA
|
|
|
LANA
|
KAPITALA
|
||
|
5
|
2
|
1000
|
HASIERAKO
ETEKINA
|
|
10
|
4
|
2700
|
GORANZKO ETEKINA (esk.ekonomia)
|
|
10
|
4
|
2000
|
KONSTANTEA
|
|
10
|
4
|
1800
|
BEHERANZKO ETEKINA (esk.desekonomia)
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario