1.ERRENAZIMENDUAREN EZAUGARRIAK.
DEFINIZIOA:
Errenazimendua antzinako greziar-erromatar balioetara itzultzea porposatu zuen
kultura mugimendua da. Italian sortu XIV. Eta Europa osora hedatu zen XV-XVI.
SORRERA: Italian,
merkataritza garatzeak burgesia kultua eta dinamikoa sortu zuen. Gainera,
Konstantinopla otomandarren mende erortzean, Ekialdeko jakintsuek , Italiara
ihes egin zuten. Hórrela, zientzian eta teknikan interesa handitu eta
unibertsitate eta akademien bidez jakintza zabaldu zen.
EZAUGARRI
OROKORRAK:
1.
KLASIZISMOA: Greziar-erromatarren kultura
berreskuratu
2.
ANTROPOZENTRISMOA: gizakia unibertsoaren ardatza.
3.
HELIOZENTRISMOA eta HUMANISMOA
4.
UNIBERTSOAREN, PENTSAMENDUAREN ETA ARTEAREN
IKUSPEGI UNITARIOA
Eta MUNDUA ARRAZIONAGARRIA à ARRAZOIAREN AUTONOMIA
FEDEAREN AURREAN.
5.
MEZENASEK- ARTEA ETA KULTURA BULTZATU à ARTISTA ANONIMOA
DESAGERTU, IZENDUNA.
6.
IZAERA SEKULARRA, KRISTAU-ERLIJIOA BARNERATUTA
7.
INPRENTA à
HERRI HIZKUNTZAK INDARTU. Liburuak
GIZARTE
ERALDAKETAK:
·
X-XV mendeetan aldaketak eman ziren ekonomian,
artean eta politikan. KLASIZISMOAk antzinate klasikoaren
ikuskerak berreskuratu zituen eta berrikuntzek, ikerkuntzak , mundo berri bat
sortu zuten.
·
KAPITALISMOA sortu zen eta burgesia
indartu zen, MONARKIA AUTORITARIOAK bezala. Descartesen filosofian eragina
izan zuen absolutismoak, berak filosofía absolutua nahi baitzuen Bestalde, ERLIJIO-BATASUNA
APURTU zen: Protestantismoa, anglikanismoa eta kalbinismoa sortu. à Luteroren
erreforamaren aurrean, Eliza katolikoaren kontrarreforma eman zen (Trentoko
kontzilioa)
·
AMERIKAKO AURKIKUNTZA Espainia
indartu eta elikagai berriak ekartzean, biztanleria hasi zen.
ANTROPOZENTRISMOA:
erlijioaren eragina apaltzeak, eta gertaera historikoek eta aurkikuntza
zientifikoek baldintzatu zuten haren sorrera. Horrela, TEOZENTRISMOA ordezkatu
zen , gizakia munduaren ardatza da, bere buruaren jabe da, bakarrik
natura-legeen menpe dago. INDIBIDUALISMOA goraipatzen da eta ARRAZOIAN
erabateko konfiantza daukate. Gizakiaren
sentimenduak eta sena goraipatzen dira ,
CARPE DIEM aldarrikatzen da.
ZIENTZIA IRAULTZA.
·
Filosofia Modernoa zientzia-garapenari lotuta
dago. Unibertsoari buruzko jakin-min zientifikoa indartzen da eta jakintza
filosofiko/zientifikoaren eredua MATEMATIKAK
dira.
·
Aurkikuntzak, autoritate irizpideari uko egiten
dioen arrazoiaren emaitzak dira (ez biblia, ez antizako pentsalariak) Horrela, KEPLER, GALILEO, G.BRUNO, KOPERNIKO..ren
eskuetatik HELIOZENTRISMORA pasatu
zen.
·
Beste asmakuntza batzuk: inprenta, kanoiak,
kartografia, iparrorratza…
·
DESCARTESEK, GEOMETRIA ANALITIKOA sortu zuen fisika aztertzeko eta filosofía
absolutu berria sortu nahi zuen, matematiketan eta arrazoian oinarrituta.
2.ARRAZIONALISMOAREN
EZAUGARRIAK
·
Konstantinopla otomandarren mende erori zenean, Ekialdeko zientzalari,
ikerlari eta filosofo asko Italiara erbesteratu ziren eta Humanismoa sortu
zuten.
·
XVI. Mendeetan, Humanismoaren sorrerarekin , mundo-ikuskera berri bat
sortu zen: gizakia eta haren pentsamendua unibertsoaren erdigunea dira.
·
Descartes, Aro Modernoaren hasieran bizi izan zen eta humanismoarekin
batera, esptizismoaz, arrazionalismoaz eta enpirismoaz mintzatu behar gara.
ESZEPTIZISMOA
XVI-XVII.mendeetan
indarrean egon zen filosofía-korronte honen arabera, egiaezin daiteke ezagutu.
Descartesek ukaezinezko egia bat aurkitu nahi du eta zalantza metodikoa da hori
lortzeko bidea.
ARRAZIONALISMOA
·
XVII.mendean, elkarren aurkako bi sistema filosofiko nagusitu ziren: ARRAZIONALISMOA eta ENPIRISMOA.
Ø Arrazionalismoaren arabera,
ezagutzaren iturria ARRAZOIA da. Eta
jatorrizko ideiak haren baitan daude.
Ø Enpirismoaren arabera,
ezagutzaren iturria ESPERIENTZIA da.
·
Kontrakoak izan arren bat datoz honetan:
-Subjektua jarduera ororen erdigunea eta helburua da, eta hark
erabakitzen du gertaera edo baieztapen ororen egiazkotasuna/ faltsutasuna
-Ezagutzaren analisitik abiatzen dira ziurtasuna lortzeko.
Descartesek arrazionalismo modernoa sortu
zuen. Haren ustez, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen ez
tradiziorik, ez federik ez autoritaterik.
·
Errealitateari buruzko ezagutza egiazkoak eta baliodunak arrazoitik
eta adimenetik sortzen dira, jatorrizkoak direlako. Adimenak, arrazoizko
gogoeta hutsaren bidez, egai bere baitan hautematen du.
1. KONFIANTZA ARRAZOIAN.Ezautza-iturri garrantzitsuena ARRAZOIA da, baliozko ezagutzak sor
ditzakeen bakarra.Arrazoian, esperientziatik sortu ez diren jatorrizko ideiak
daude.
2. EZAGUTZA SENTIKORRAREN GUTXIESPENA Zentzumenek huts egitera bultzatzen
gaituzte, eta ezagutza sentikorra ezin da unibertsala izan, ezinezkoa delako
multzo bereko kasu guztiak esperimentatzea. (indukzio osoa)
3. ZIENTZIA UNIBERTSAL ETA BEHARREZKOAREN NAHIEZKOTASUNA. Zientzaren judizioek
baliagarriak izan behar dute kasu guztietan (unibertsala) eta nahitaezkoa da
hori. Matematika, a priori eratuta dagoenez, ezaugarri horiek dituzten
judizioek eratzen dute. Horrelako
ezaugarririk ez duen zientzia ezin daiteke baliozkoa izan.
4. MUNDUAREN ARRAZIONALTASUNA. Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat
du, kausa bat, ezer ez delako ausaz gertatzen. Kausa hori ezaugarria da
arrazoiarentzt , eta haren kabuz ezagut dezake.
4.ZALANTZA
METODIKOA ETA LEHEN ZIURTASUNA: COGITO
1)NABARIA EZ DENA ZALANTZAN JARRI BEHAR DUGU,
ARGITASUNEZ ETA BEREIZKOTASUNEZ AURKEZTEN ZAIGUN IDEIA lortu arte. Honek
zalantza metodikora eramaten du Descartes.
Dena zalantzan jartzen da, ea zalantzagarria ez den egiazko zerbait
geratzen den.
2)ZALANTZA METODIKOA EZ DA ZALANTZA
ESZEPTIKOA. Zalantza metodikoa metodoak eskatutakoa da.Zalantza egia ziurra
aurkitzeko bidea da. Descartes ez da eszeptikoa , egia lortzeko posibilitatea
baieztatzen baitu. Zalantza eszeptikoak, egia ziurra lortzeko posibilitatea
ukatzen du, eta zalantza behin betirakoa da.
3)ZALANTZA METODIKOAREN GARAPENA
·
1) Zentzumenen gaitasuna zalantzan jartzen da. Sentsuek engainatzen
gaituzte , ez dira fidagarriak.
·
2)kanpoko errealitatearen existentzia zalantzan jartzen da. Ez dago
seinale ziurrik loaldiak eta iratzarraldiak bereizteko.
·
3)arrazonamendu matematikoak eta ezagupen guztiak zalantzan jartzen
dira. Jenio gaiztoaren hipotesia: ezaguten duguna, jenio ahaltsu eta gaizto
baten ondorioa. à ZALANTZAGARRIA
DA EZAGUTZEN DUGUN GUZTIA.
Pentsatzen
ditugun gauzarik soilenak eta dudaezinak OBJETU MATEMATIKOAK dira. Hala ere, egi horiek ez direla dudezinak pentsatu
behar dugu. Gainera ez da pentsaezina, ahaltsua bezain gaiztoa den demonio
batek engaina nazan: nire gogamenean pentsamendu guztiz argaiak eta soilak
jartzen ditu horrek, dudaezinak , nabarriak baina faltsuak.
4)LEHENENGO EGIA
·
Zalantzatik dudaezina den zerbait agertzen zaigu: zalantzan ari garela.
Þ Zalantzan jartzea pentsamenduaren
jarduera izanez, pentsatzen ari naiz eta pentsatzen ari naizen NI PENTSATZAILEA existitzen da. Hona
hemen lehenengo egia: “Pentsatzen ari naiz beraz, existitzen naiz”
(Cogito ergo sum)
Þ INTUIZIOZ ezagutu da 1. Egi nabari hau ez da silogismo edo dedukzioaren bitartekoa.
5y 6) PENTSAMENDUA : IZPIRITUAREN JARDUERA KONTZIENTA ORO DA.
·
Pentsamendua (aktibitate bezala) eta pentsamenduaren bidez pentsatutakoa (edukinak,
pentsamenduaren obj.) desberdintzen ditu.
v PENTSAMENDUA aktu psikikoa den aldetik zalantzaezina da, nahiz eta pentsamenduaren bidez pentsatutakoaren existentzia zalantzagarria izan.
v Pentsamendua hor dagoela badakit. Hain ziur nago, dudan jarriko banu ere,
pentsatzen egongo nintzatekeen.
Pentsamendu hori, ni neu naiz NI PENTSATZAILEA.
Þ Ni pentsatzailearen existentzia baieztatzean, lehenengo errealitatea
dugu ONTOLOGIA mailan: RES COGITANS, pentsatzen
duen substantzia.
Þ Ez du NIA fisiko baten existentzia baieztatzen, ni pentsatzailea
baizik, Gainera
gorputza lege mekanikoek determinatzen dute eta izpiritua librea da.
9)LEHENENGO EGIA HONEN EZAUGARRIAK:
·
Nabaria denez, zalantzaezina
·
Jakintzaren lehen printzipioa da, honen gainean eraiki daitek ezagutza
guztia
·
Beste egien baliozkotasuna neurtzeko irizpide bezala, egi honen
ezaugarriak erabiliko dira: proposizio nabariak bakarrik har ditzakegu
egiatzat.
10)Dudaezinezko
lehen printzipio nabaria aurkitu ondoren, JAINKOAREN
EXISTENTZIA FROGATUKO DU, 3 argumentuen bidez (gnoseologiko, ontologiko,
kausala)
5.ONTOLOGIA:
HIRU SUBSTANTZIAK
Errealitatea
3 substantziek osatzen dute: Ni pentsatzailea (Res Cogitans) , Jainkoa (Res
Infinita), eta Gorputzak/materia ( Res extensa)
·
Descartesentzat SUBSTANTZIA
existitzeko bere izatea besterik behar ez duen gauza existentea da. (Jainkoari
aplikatzeko bakarrik) Haren ustez, ezin dugu substantziak hauteman, SUBSTANTZIEN ATRIBUTOAK baizik.
v
Substantzia
bakoitzak FUNTSEZKO ATRIBUTO bat du.
Atributoa , argi eta bereziki hautematen dugun ezinbesteko atributoa
(koalitatea) da.
RES INFINITA: JAINKOA à
Jainkoaren atributua, PERFEKZIOA edo INFINITUA izatea.
RES COGITANS : ARIMA à
SUBSTANTZIA IZPIRITUALAREN atributu nagusia , PENTSAMENDUA da. Ni pentsatzailearen existentzia, gorputzak
eta kanpoko errealitateak baino lehenago eta ziurrago ezagutzen da.
Þ
Pentsamenduaren MODUAK kontzientziaren edukin zehatzak dira: IDEIA DESBERDINAK, JARDUEAR KONTZIENTEAK(maitatzea, epaitzea,
sentitzea) Arima bakarra, bakuna eta
zatiezina da eta ADIMENA da
haren berezko ahalmena, besteak (sentsuak, irudimena, oroimena) bigarren
mailakoak , gorputzari lotuta daudelako.
RES EXTENSA: GORPUTZA/MATERIA à
GORPUTZ SUBSTANTZIAREN Atributo nagusia HEDADURA da (luzera,
zabalera, sakonera..) Ezin dugu pentsatu hedadurarik gabeko figurarik edo
ekintzarik bai alderantiz ordea.
·
Atributo bakoitzak MODUAK ditu. Moduak substantziaren adierazpenak dira, baina ez dira
esentzialak (atributoak bezala) ; aldatu egiten dira substantzia aldatu gabe.
Ø
PENTSAMENDUAREN
ETA HEDADURAREN ALDAKUNTZA “MODUAK” dira.
Ø
Baina JAINKOAGAN
aldakuntzarik ez denez ematen, haren atributoak EZ DU MODURIK.
6.JAINKOAREN ETA MUNDUAREN
EXISTENTZIA.
RES INFINITA: JAINKOA
à Bere atributoa PERFEKZIOA
eta INFINITASUNA
da eta Jainkoa aldakuntzarik ez duenez, ez du modurik
·
Jainkoaren existentzia frogatzeko, ni pentsatzailearengan
dauden pentsamenduak analizatuz, kontzientzian izaki infinituaren edo
perfekzioaren sortzetiko idea aurkitzen du , arrazonamendu honen bidez:
Þ
Zalantza egiteak, askea naizela adieratzen du
baina baita inperfektua ere. Perfekzio handiagoa dago, zeozer ezagutzean
honetaz zalantza egitean , hortaz, perfekzioaren ideia aurkitzen da
KONTZIENTZIAN.
Jainkoaren existentzia frogatzeko 3 ARGUMENTU erabiltzen ditu.
1.
ARGUMENTU GNOSEOLOGIKOA:
Kausalitatezko printzipioan oinarritzen da.
v
Gauza edo ondorio guztiek izateko kausa bat
eskatzen dute. Kausak efektua baino perfektuagoa izan behar du.
v
Horrela, norberak ezin dezake sortu , ezta
kanpotik eskuratu ere, ni eta mundo honetako gauzak ez baikara perfektuak.
v
Beraz, IDEIA
SORTZETIKOA da. Izaki perfektu batek (Jainkoa) nigan jarri du. à Jainkoa existitzen da.
2.
ARGUMENTU ONTOLOGIKOA:
Izaki infinituaren ideia berak haren existentzia eskatzen du. Perfektua dena, perfektua izateko existitu
behar delako. à
Jainkoa existitu
3.
ARGUMENTU KAUSALA:
Kausalitatezko printzipioan oinarritu ; Gausa guztiek existitzeko , kausa bat
izan behar dute.
v
Ni
pentsatzailearen kausa , kausatua izan ez den AZKEN KAUSA izan behar da. à
AZKEN KAUSA = Jainkoa da, beraz, existitzen da.
Jainkoren existentziaz baliatuko da, gorputzak edo kanpoko
munduaren existentzia forgatzeko.
7.PASIOAK ETA ASKATASUNA
(Arimaren grinak)
PASIOAK (grinak)
·
Pertzepzioek ariman sortutako sentimendu edo
zirrarak dira eta ariman gertatu arren, gorputzarekin lotuta daude. Nahigabekoak eta ustekabekoak dira.
·
ARIMAN
ERAGIN KALTEGARRIK ZEIN ONURAGARRIA IZAN DEZAKETE. Berez, ez dira onak ez
txarrak, hauek kontrolatzeko gauza bagara.
·
GRINA
GARRANTZITSUENAK TRISTURA ETA ALAITASUNA DIRA.
Þ
TRISTURAREKIN,
arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartu egiten da, eta GORROTOA
sentituz kaltegarria denarengandik ihes egiten dugu.
Þ
ALAITASUNAK,
gorputzarentzat onuragarri diren
gauzez ohartarazi egiten dio, eta ondorioz, hauek MAITE ditu, horiek
eskuratzeko eta kontserbatzeko joera erakutsiz.
·
ARIMAK
GRINAK MENDERATU BEHAR DITU, arimaren indarra horretan datza. Arima ahula
bestela.
Descartesen etika EUDEMONISTA, INTELEKTUALISTA, ESTOIKOA eta
KRISTAUA da. Zer egin behar du arimak zoriontsu izateko?
1. Munduaz
eta gure buruaz EZAGUTZA ZIURRA lortu,
eta hórrela ONGIA EZAGUTU.
2. GRINAK MENDERATU behar ditugu.
Horretarako, arimak espererientzia eta arrazoia hartu behar ditu gidari bere
ekintzetan (patua onartu)
v
ARRAZOIA
ERABILTZEKO, eta grinak menderatzeko
“arrazoiaren aginduak” bete behar dira. Horrela gaizkia eta ongia
bereiziko ditugu.
Þ
Agindu hauek unibertsalak dira, gizakien
arrazoimenan daude eta denek aurki ditzakegu.
Þ
Pasioen kausak zein diren ezagutu behar dugu.
v
ESPERIENTZIAREN
BALIOA. Esperientziak irakatsiko digu gure eskuetan aldatzea dagoena eta
ez. (PAtua onartu)
1. BERTUTETSUA izatea. Gure pasioak menderatzea da.
2. PATUA ONARTU.
ASKATASUNA.
·
Ikuspegi
DUALISTA defendatzen du: Gizakia 2
substantzia autonomoez osatuta dago
v
Substantzia
hedatua (gorputza) à
Res extensa, hilkorra, lege fisiko mekanizistek determinatua
v
subs.
Pentsakorra (arima)à
Res cogitans, hilezkorra, askea,( jainkoaren antzeko)
·
Horrela Descartesi ASKATASUNAREN PROBLEMA sortuko zaio:
v
Nola izan
daiteke gizakia askea, gorputza askea ez bada? à Erantzun morala jokoan : gizakia askea dela ez
bada frogatzen, orduan ezin da gizakia bere ekintzen erantzule morala dela
esan.
v
ZALANTZA
EGITEAK askatasuna egiaztatzen du , beraz, pentsamendua askea da ondorioz,
gu gara gure ekintzen erantzule eta jabe. Hala ere, askatasunaren problema
irekita geratzen zen
ANTROPOLOGIA: Giza
izakia (goikoa + hau)
·
Beraz
nola azaltzen da 2 subst. Elkarreragina?
Arima gorpuz mugimenduaren iturburua da eta gorputzak grinak sortzen
ditu ariman. Guruin pinealaren bidez, elkartzen dira.
8.IDEIA MOTAK: JATORRIZKOAK ,
ERATORRIAK ETA IRUDIMENEZKOAK.
1. JATORRIZKO IDEIAK: Gizakia jatorrizko
ideiekin jaiotzen da. Zentzumenen bidez , zerbait ikusi , entzun, … aurretik ,
gure adimenean hainbat ideia ditugu: arimaren ideia (subst. Pentsatzailea),
Jainkoren ideia (subst infinitua) eta Materiaren ideia (sus hedatu
2. IDEIA ERATORRIAK: zentzumenen bidez
objektu fisikoei buruzko datu sentigarriak eskuratzen dituenean,
kontzeptuak/eratorriak eratzen ditu, Adib, mendia, zuhaitza..
3. IRUDIMENEZKOAK: Gizakiak sortutako ideiak dira. Adib Zentauroa (zaldia eta
gizona). Adimenak ideia berri bat asmatzen du sentipen bidez aurretik jasotako
bi ideia edo gehiago nahasiz.
11. ENPIRISMOAREN EZAUGARRI
NAGUSIAK
HELBURUA: Ezagutza
garbitu; zentzurik gabeko ideiak baztertuz (faltsuak) à Kausalitatean oinarrituriko
ideiak, iturri sentigarrietan oinarririk ez dutenak (aingerua…)
1. EZAGUTZAREN OINARRIA ESPERIENTZIA DA.
Kanpokoa (datu sentikorretatik, ideia fenomenikoak) edo barnekoa
(kanp.esperientziaren gogoeta) à
Ezagutza sentikorra erabili behar da.
2. INNATISMOAREN KONTRA. Arrazoimenean ez
dago jatorrizko ideiarik. Gure adimena jaiotzean, TABULA RASA da. (ez dago ezer
idatzirik, paper zuria)
3. ENP.eta Arraz. BAT DATOZ EZAGUTZAREN
ERREPRESENTAZIO-TEORIAN. Subjektua ez du mundua zuzenean ezagutzen , ideien
bitartez baizik. Ez ditugu egiazko munduan existzen diren gauzak ezagutzen,
hauteman ditugun gauzei buruzko ideiak baizik. Guk eratzen ditugu, datu
sentikorretatik.
LOCKE: 3 ideia
mota aurkitu zituen
·
BAKUNAK:
Kanpo-munduak eta gure nia sortutako inpresioak/sentsazioak. Satiezinak
direnak. Adib ( Sagarra (konplx) osatzen duten sentsazio bakunak: kolorea,
freskoa dela..)
·
KOMPLEXUAK: Ideia bakunez osaturikoak;
Zatigarriak. Gogoetazkoak dira (Sagarraren ideia, sentsazioak biltzen
ditu)
·
ABSTRAKTUAK:
Gogoetazkoak . ez dute korrelatibo objetiborik eta abstrakzio prozesuaren
emaitza dira. Ezer errealik adierazten ez duten izen hutsak dira. (maitasuna,
justizia)
HUME.
·
Gogamenaren edukiak PERTZEPZIOAK dira. 2 mota
daude : inpresioak (biziak, datu sentigarrietatik , mina…) eta ideak
(inpresioen kopiak) à
Ideiak inpresio batetik sortuak dira , hala ez bada ez du esanahirik
(maitasuna)
·
Pertzepzioak 2 mota:
v
BAKUNAK:
banaezinak (existitzen dira)
v
KONPLEXUAK
(faltsuak) zatigarriak eta ideia bakunak
elkarlotuz sortutakoak IDEIEN
ASOZIAZIOAREN LEGEEN arabera: antzekotasuna, espazio-denbora albokotasuna
eta kausaliatea.
Þ
Horrela, adimenak inferentzia induktiboak
garatzen ditu lege hauen arabera eta handik ideia konplexuak sortzen ditu.
BERAZ, hórrela sortutako ideiak asmakuntsak dira, OHITURAK eta gure egoera
psikologikoak egindakoak.
·
2
EZAGUTZA MOTA:
o
IDEIEN LOTUREN EZAGUTZA. Ezagutza
ziurr bakarra matematika eta logika dira. Ez dute errealitateko edukiak adierazten
, beraz, ez dira esperientziarekin egiaztatu behar. Asmatuta daude, eta ez dira
egiazko inpresioetan oinarritzen , ez dute errealitatea azaltzeko asmorik.
o
GERTAKARIEN EZAGUTZA. Natura
zientziarena. Errealitateari buruzko informazioa ematen dutenez, esperientzian
egiaztatu behar dira. Ez dira ziurrak, soilik gertakorrak.
BERKELEY
·
ERREPRESENTAZIO-TEORIAREN
KONTRAKOA
v
Soilik existitzen dira gauzen ideiak, ideien
kanpo ez da existitzen gauza sentigarririk .
v
Beraz, gauzak soilik existitzen dira ideia gisa
hautematen ditugun neurrian. à hortaz, substantzia
bakarrak izpiritualak dira, ez materialak. Gainera, JAINKOA da ideien kausa ,
ez gure gogamena.
Þ
Errealitate fisikoa ez da existizen eta
errealitateari buruz dauzkagun ideiak (existitzen direnak) Jaikoak emandakoak
dira.
ONDORIOAK :
METAFISIKA ARRAZIONALISTAREN KONTRA
·
Haien ustez, metafisikaren ideiak
(KAUSALITATEARENA ETA SUBSTANTZIARENA) esanahairik gabekoak dira, ez direlako
FENOMENOAK , beren oinarriak inpresioak ez direlako.
v
KAUSALITATEAREN
IDEIA ohiturak eta ideien asozioaren legeak sortu. Beraz, printzipio
honetan oinarritutako Natura zientzia ez dira fidagarriak, bere legeak
probableak dira (erlatibismo eta eszeptisismo zientif) . Zientzia ziur bakarrak
, ZIENTZIA FORMALAK
v
SUBSTANTZIEN
IDEIAK: Mundua, nia eta Jainkoa, irudimenaren emaitzak dira, ezaugarri
multzo bati emandako izenak.
Þ
NIA:
gure inpresioek eta ideiek adierazitako ustezko zerbait
Þ
MUNDUA:
munduko obktetuen inpresio deslotuei koherentzia emateko sortutako izena
Þ
JAINKOA:
inpresioen erabilera gainenpirikoa.
·
METODOAREN
KRITIKA: Metodo deduktiboa (demostrazioa) ezinezkoa da , ideia innatoak ez
direlako existitzen eta bere axiomak dira. INDUKTIBOA (natur zientz) ezinezkoa
da indukzio osoa, (kasu guztien azterketa). Oinarri psikologikoa du, ohitura.
·
ETIKA
ARRAZIONALISTAREN KRITIKA: Moralaren oinarria ez da arrazoimena. Bera
oinarria “simpatía” sentimendua da: ekintza atseginak onartzea eta desatseginak
gaitzestera garamatzana.
12.ARRAZIONALISMOA ETA
ENPIRISMOA . ALDERAKETA.
KOMUNEAN DUTENA.
1.
Biek EZAGUTZAREN
IKUSMOLDE ERREPRESENTAZIONISTA defendatzen dute. Errealitatea ez da
zuzenean ezagutzen, hautematen ditugun gauzen ideietatik ezagutzen dugu.
Þ
Beren sistema filosofikoak KONTZIENTZIATIK eratuta daude eta bientzak IDEIAK dira ezagutzaren-muina.
2.
Ezagutzeko 3 modu daude: INTUIZIOA (perfektuenak,
beheralakoa) DEMOSTRAZIOA (dedukzioa eta beste ideiak, gauzak frogatzeko)
eta SENTIPENA
(zentzumenen bidezkoa). INTUIZIOA
bide egokiena.
Þ
Enpiristen INTUIZIOA
ENPIRIKOA da, Arrazionalistena INTUIZIO
HUTSA. Abiapuntuak, SENTIPENAK
ADIMENEAN UTZITAKO IRUDIAK dira.
3.
3 motatako ideiak: IDEIA
BAKUNAK, IDEIA KONPLEXUAK eta IDEIA ABSTRAKTUAK.
Þ
Ideia abstraktuak azaltzean JARRERA NOMINALISTA hartuko dute, ideia hauek, ez dutelako
korrelatibo objetiborik.
EZBERDINTASUNAK
1.
Arrazionalisten kontra , enpiristentzat ESPERIENTZIA DA EZAGUTZA ITURRI BAKARRA
eta ez dago IDEIA INNATORIK, GURE IDEIA
GUZTIAK SENTIPENEN EMAITZAK DIRA. IDEIA GUZTIAK INPRESIOETATIK DATOZ.
(Humek)
2.
Arrazionalisten kontra, 2 ezagutza mota onartuko
dituzte:
v
IDEIEN
LOTUREN EZAGUTZA: ziurra den bakarra, baina ez digu munduaz inolako
informaxiorik eskeintzen.
v
GERTAKARIEN
EZAGUTZA: errealitateaz informazioa eskeintzen digun arren , ez du
ziurtasunik ematen, gertakotasuna baizik.
à Ideien lotura eta
gertakarien ezagutza ez dena , zentzugabea da. Beraz, METAFISIKA ARRAZIONALISTA BAZTERTU behar da , bere proposizioak
zentzugabeak direlako. ARRAZIONALISTEN
METODOA, KAUSALITATEAREN ETA SUBSTANTZIAREN IDEIAK ez dira ONARGARRIAK. (oinarri psikologikoa:ohitura)
Empiristek EZAGUTZA
ERLATIBO/ESZEPTIKOA/FENOMENIKOA defendatuko dute, EZAGUTZA UNIBERTSALAREN aurrean.