lunes, 29 de abril de 2013

FILO SELEKTIBITATEA: ORTEGA --> ARRAZIOBITALISMOA, ANTROPOLOGIA, ARRAZIONALISMOA GAINDITZEA, BIZITZA ETA HISTORIA


4.ARRAZIOBILTALISMOA
EL TEMA DE NUESTRO TIEMPO idazlanean, Ortegak gogoeta egingo du gizakia kokaturik dagoen bi ikuskera erradikalen inguran: bizitzaren ikuskera eta arrazoimenarena.
ARRAZIOBITALISMOA perspektibismoaren zehaztapena da, bizitzaren eta arrazoimenaren perspektibetatik balio duena sintetizatzen duelako. Bizitzaren perspektiba emandako errealitatea da; arrazoimenaren perspektiba emandako errealitatea ulertzeko ahalegina.
Ez du arrazoia kritikatzen , bai arrazionalismoaren gizaki-ikuskera mugatua; ez du bizitza kritikatzen , bai bitalismoak dakarren irrazionalismoa.
·         ARRAZIONALISMOAK gauza edo susbstantzia definitu bezala ulertzen du errealitatea. Eta honetaz berri emateko erabiltzen duen arrazoia arrazoi abstraktua, logikoa eta unibertsala da, zientzia fisiko-matematikoetan islatzen dena.
ü  Arrazoi hau oso emankorra izan bada ere zientzian, zeharo antzua da aztertu beharreko gaia giza bizitza denean, bizitza ez delako zeozer finkoa, beti egiten ari den errealitatea baizik.
·         BITALISMOAK arrazionalismoarean larregikeriak salatu zituen. Bizitza ezin da arrazoimenaren bidez ezagutu, eta bizitza ezagutzeko intuizioa, eta zer den adierazteko artea beahr direla defendatuko du. Baina  bitalismoaren emaitza irrazionalismoa da.
Bi bide horien gaindiketa bezala beste hirugarren bat proposatu zuen:ARRAZIOBITALISMOA.
·         Bitalismoaren aurka, giza bizitzaren mamia azaltzeko arrazoia, teoriaren erabilera, ezinbestekotat jotzen du. Aldi berean, arrazionarelismoaren aurka, arrazoi abstraktuaren ikusmolde zabalagoa, irekiagoa aldarrikatzen du , BIZI-ARRAZOIA.
Þ     Beraz, bizitzaren lehentasuna azpimarratuko du, baina alboratu gabe arrazoimenaren lorpenak, irrazionalismoari amore emanez.
·         GIZA BIZITZAK izan behar du filosofiaren aztergaia, hau baita errotiko errealitatea.  Baina bizitza ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da arrazoia, bizitzak lehentasun ontologikoa duelako.
Þ     Arrazoimena bizitzaren gainean dago eta horretaz emango du arrazoia, baina bizitza gogoeta egitea baino lehenagoko da.
4.1.BAINA , ZER DA BIZITZA?
·         Gizakien bizi-jardun zehatza da, errotikoa beste errealitate guztien oinarri delako. Dinamikoa erabat, etengabeko aritze hutsa, zeregin hutsa. Bere ezaugarri nagusiena HISTORIKOTASUNA da, denborazko izaera.
·         Horregatik, bere izaera ez da naturala , ezta naturaz gaindikoa ere. Gizakia askatasun hutsa da, ez du behin betiko identitaterik , orain modu batean da, baina desberdina izateko gai da.
Þ     BIZI-PROIEKTUA da, denboran zehar hartutako aukeraketen bidez gauzatuko den errealitatea.
GIZA BIZITZA= NIAREN ETA ZIRKUNSTANTZIAREN BATURA DA.
ü  ZIRKUNSTANTZIA: Ez dugu hau aukeratzerik, bertan gaude murgilduta. Subjektua murgildurik dagoen mundua da, hau da, nia ez den beste guztia : inguruko mundo fisikoa, kultura, historia, gizartea, gorputza,adimen-gaitasunak, gortzutz-iaiotasunak , gure psikologia, izaera, sinisteak…
GIZA-BIZITZA, NIA DEN PROIEKTUA BETETZEAN DATZA, beti zirkunstantziari begira. Horregatik gizaki bakoitza bere niaren kausa da. Bere zirkunstantzien oinarrian, gizakiak bere aukeramena zertu behar du irekitzen zaizkion existentzia-ahalbideen artean.
Þ     Giza-bizitza niaren eta zirkunstantziaren arteko elkarrekintza gisa ulertzen du, eta horregatik, “errealismo-idealismoa” antinomia, aurkakotasuna, gainditzea lortzen du.
·         Errealismoak lehentasun ontologikoa gauzei ematen zien.Idealismoak , aldiz, niari. Orain, ez niak ez gauzek ez dute errealitaterik bizitzatik kanpo.
v   IDEALISMOAREN AURKA à ez dago niarik haren aurrean beste gauzarik ez bada . (niak pentsatzen duen zerbait egon behar da)
v  ERREALISMOAREN AURKA à ni ez naiz gauzak , ezta haiek ere ni. (subj. Pentsazailea egon behar da)
FORMULA: “ni gauzekin batera, bizitza sustraizko errealitatea den aldetik”
5.ANTROPOLOGIA: GIZA BIZITZAREN KATEGORIAK
Errealitate erradikala den giza bizitza kategoria edo kontzeptu orokor batzuen aldetik agertzen zaigu definitua, bere egitura berezia eskeintzen diotena.
Honetan , XX.mendeko korrente filosofiko garrantzitsuenetarik baten eragina jaso zuen, “EXISTENTZIALISMOA”rena hain zuzen:
·         Bizitzea mundo konkretu baten barruan bizitzea da.
·         Bizitzea norbaiti tokatu egiten zaion mudnuarekiko ardura hartzea da. Egia da arduragabetasuna badela ere posibilitatea bat, baina hori ardura hartzearen era bat baino ez da.
Þ     Hori dela eta, ez benetazko arduraren aurrean, badago benetazko ardura, norbaiti tokatu egin zaion zirkunstantzia fideltasun sakonarekin asumitzerakoan soilik bete egiten duena.
EGIA bada bizitzea zirkunstantzia konkretu baten barruan, PROIEKTUA ere bada, zeregina, hots, norbaiti , berez dagokion askatasuna asumitzea. à Ezin dut nahi dudana egin, baina bai inposaturik ditudan baldintzen aurrean, bide hau edo bestea hautatu
·         BENETAZKO ARDURA, ASKATASUNA …ASUMITZEA: hortik eratortzen da , giza bizitza ez dagoela inoiz bukatua, definitua eta beraz, bizitzaren beste kategoria bat DENBORAZKOTASUNA dela.
Þ     “El hombre no tiene naturaleza , si no que tiene historia, es historia” . Zentzu horretan, bizitzren funtzioa den arrazoia, bizi-arrazoia , hain zuzen, Ortegak , ARRAZOI HISTORIKO bezala ulertuko du.
Bizitzea besteekin batera bizitze da, besteekin adiskidetzea, haserretzea, proiektu komunak egitea, eztabaidatzea… LABURBILDUZ: giza bizitza elkarbizitza bezala solik ulertu daiteke.
6.GURE GARAIKO GAIA: ARRAZIONALISMOA GAINDITZEA
6.1.ERREALISMOAREN ETA IDEALISMOAREN AURKARKO KRITIKA
Errealitate erradikala aurkitu nahian, pentsamenduaren historiaren barruan, 2 kokapen nagusi bereizten ditu ortegak, errealismoa eta idealismoa. Biak faltsuak.
ERREALITATE ERRADIKALA diogunean, beste edozein motatako errealitate ager dakigun, ezinbestekoz, lehenengo bera suposatu behar dugula esan nahi dugu. à beraz, errealitate erradikalak dudaezina bezala agertzen zaigun errealitatea da.
ERREALISMOA: Indarrean Antzinako eta E.Aroko filosofian zehar
·         . Errealitate Erradikala gauzez eta gauzen arteko erlazioez beteriko mundua da, eta ordena eternoa eta aldaezina du.
Þ     Hori dela eta, EZAGUTZA arrazoiak ordena hori ahalik eta hobekien islatzean datza.
·         ORTEGAK Errealismoak objektua subjektuaren gainetik jartzen du, ondorioz, gizakia gauzatu , naturalizatu egiten du.
Þ     ONDORIOA:  zientifizismo positibistak defendituriko DETERMINISMOA da (gizakia naturaren barruko beste elementu bat, zientzia-fisiko-kimikoei kasu egin behar)
ARRAZIONALISMOA:
·         Aro Modernoan , DESCARTESEK errealismoa susmapean jartzeko oinarriak jartzen ditu,  errealitate errdikalak, beste guztien abiapuntua , ez baitu munduan edo gauzetan kokatzen , ni edo subjektuan baizik.
·         Baina , Descartesekin niaren lehentasuna aurkitze-maialn ezartzen da bakarrik. Mende bat beranduago, KANT-ek Idealismoa bultzatzatu zuen:
Þ     Gauzen errealitatearen eraketa logikoan niak edo subjektuak parte hartzen du, à munduaren eraketa eta ordena, subjektu ezagutzailearen ondorioa da.
Þ     Ondorioz, IDEALISMOAN subjektua izaki aktiboa da eta munduaren nolakotasuna subjektuaren nolakotasunaren islada dela esan daiteke.
Alemaniako ESKOLA NEOKANTIARRAREN bitartez, Ortegak aukera izan zuen tesis idealistarekin harremanetan jartzeko. Hasieran bere onarpena jaso zuen errealistek zeukaten plateamendu inozoa gainditzen zuelako  (mundua bere ez dela ezer, mundua beti norbaitentzako mundua da) baina geroago, KRITIKATU zuen.
·         Idealismoak munduabeti sujektu batentzako mundua dela dionean vetean asmatzen duela dio Ortegakà subjekturik gabeko mundurik ez baitago. Baina, eskola fenomenikoak ondo zuzendu dionez, ahatztu egin zaio planteamendu horren 2.zatia egia osoa adierazteko:
Þ     Subjekturik gabeko mundurik ez dagoen moduan, ezin da ezta mundurik gabeko subjekturik pentsatu.
·         Idealismoak errealismaoren akatsa ondo zuzen du, subjektua ez dela munduko beste gauza bat  besterik ez esanez. Baina hortik, subjektuaren lehentasuna azpimarratzean, SOLIPSISMOAN  erori zen.
Þ     SOLIPSISMOA: subjektu ezagutzailea ezin da bereak sortzaen dituen ideiak baino haruntzago joan eta ondorioz, eezin da munduarekin harremanetan jarri.  Hortik eratortzen dena fikziozko errealiteta baten bizi dela da.

ORTEGAREN PROPOSAMENA: ERREALITATE ERRADIKALA GIZA BIZITZA DA.
·          Errealismoak determinismora eramaten gaitu eta idealismoak solipsismorantz. Konponbidea errealismoaren akatsa eta idealismoarena gainditu egingo duen ikusmoldea da.
·         ERRALITATE ERRADIKALA ez da objektua edo mundua (errealismoa) , ezta subjektu arrazional isolatua (idealismoa) ere, baizik eta giza bizitza , subjektua eta objektua batera, maila berean, biltzen dituena.
Þ     “ni naiz ni eta nire zirkustantziak, inguratzen nauten gauzak” hórrela definitzen du berarentzatko errealitate errad. Den bizitza hori.
Þ     Bi elementu horietatik bata eliminatzea bestearen izenean izugarrizko akatsa da.
Þ     Gauzak , zirkunstantziak, beti dira norbaitentzako gauzak, norbaitentzako zirkustantziak , baina, aldi berean, subjektua, nia edo , norbait hori bakarrik eratu daiteke subjektu bezala gauzen artean, zirkuntantzien artean.
7.BIZI-ARRAZOIMENA ETA HISTORIA-ARRAZOIMENA, BIZITZA ETA HISTORIA
·         Ortega ARRAZOIMEN ARRAZIONALISTAREN KONTRAKOA da (Platon, Descartes…) Arrazionalismoaren ustez, egia bakarra, absolutua eta aldaezina da. 
v  Errealitatearen eta gizakiaren arrazoimenezko guneak bakarrik ezagutu ditzakegu, bizitzaz gabeturiko arrazoi osagaiak.
Þ     Ondorioz, gizakiaren bizitza konkretuaren eta arrazoimenaren jardungunearen artean, amildegia irekitzen da.
·         ARRAZOIMEN ARRAZIONALISTA BIZI-KONTRAKOA ETA HISTORIAREN AURKAKOA dela dio . Arrazoimen-abstraktuak (denboraz gaindikoa)ezin du hauteman bizitzari darion errealitate konkretua, bizitza ezegonkora, denborazkoa eta historikoa delako.
Þ     Arrazionalismoak Historia Arrazoimenaren aurrerabidea oztopatzen duen gertaeren segida balitz ikusten du eta oztopo horiek gainditzeko , errealitateari bere izaera historikoa kentzen dio.
ORTEGAREN PROPOSAMENA arrazoimen abstraktuaren ordez bizi-arrazoimena aldarrikatu behar dela da. Bizi arrazoiaren ezaugarria HISTORIKOTASUNA da. Zer esan nahi du historikoak izatea?
·         BIZITZA zirkunstantziarekin aurrez aurre arrazoitzean datza, hau da, jarduera, egoera bakoitzak eskainitako aurkeren artean hautatuz burutu beharrekoa.
-Hautaketa honek aldez aurreko gogoeta eskatzen du eta gogoeta horretarako bizi-arrazoimenaz baliatu behar gara, bestela bizitzari uko egiten diogu.
Þ     Izatez, gizaki bat zergatik den halakoa edo bestelakoa aztertzeko , honen historia hartu behar da kontuan.
·         BIZI-ARRAZOIA BIZITZA ZERTAN DATZAN ADITZEKO GAI DEN BAKARRA DA. Giza bizitza era askotako esperientziez beterik dago, kontraesanekoak sarritan honako honengatik:
v  Gizaki orok BIZI-EGITASMO bat prestatzen du zirkunstantziei begira eta hura betetzen ahalengintzen da.
v  Diseinatutako programaren gabeziez ohartzen da eta beste proiektu bati ekiten dio, unean uneko zirkunstantzien arabera, aurreko programaren errakuntzak aintzat hartuz, hutsegiteak sahiesteko. -à  Baina programa honi beste batek jarraitzen dio eta hórrela…
7.1.PROZESU HISTORIKOA ETA BELAUNALDIAK
·         Denbora-aro jakin batean gazteak, helduak eta adinduak elkarrekin bizi dira. Horregatik, orainaldi historiko bakoitzak 3 BIZI DIMENTSIO NAGUSI, bizi denbora dauzka à 20 urtekoen bizipenak, 40 urtekoenak eta 60 urtekoenak.Horiek garaikideak dira, ez adinkideak.
v  ADINKIDEAK arazoak eta ideak partekatzen dituztenak dira, antzeko mundo baten alde egiten dutenak. Adinkide guztiek belaunaldi bat osatzen dute. Belaunaldi bakoitzak 15 urte ditu.
·         ALDAKETA HISTORIKOAREN KAUSA BIZITZA-DENBORA DA, hau da, historia barruko oreka faltaren ondorioz aldatzen da.
Þ     Izatez, garaikide guztiak adinkideak balira, ezinezkoa litzateke aldaketa eta historia geldituko litzateke.
·         Ortega historiari ematen dion (datxekion) arrazoia, historian bertan aurkitzen ahalegintzen da. Gertakariak ez dira ulertuko, harik eta nola jazo diren aztertzen ez badira.
Þ     Ikuspuntu honekin Ortega gertakarien deskripzioaz soilik arduratzen den arrazoi fisikoaren aurka aurkezten da.
7.2.BIZI-ARRAZOI HISTORIKOAK ERABILITAKO KONTZEPTUEN ZEHAZTAPENA
·         Izaki bizidunen izana etengabeko aldaketan oinarritzen da. Beraz, zerizan propio hori ezin daiteke kontzeptu abstraktuen bidez azaldu.
·         Ohiko kontzeptu abstraktuak edapen konkretuez betetzen ditugunean, orduantxe lortu ezagutza konkretua eta benetakoa. Soilik hórrela errealitatearen ezagutza .
Þ     Adib, ez da “gizaki” kontzeptu abstraktuaz hitzegin behar, bai , ostera, gizaki konkretuarean jaiotegunaz, tradizioaz, zirkunstantziaz, proiektuaz
7.3.EGIARI BURUZKO IKUSMOLDEA ARRAZIOBITALISMOTIK.
·         EGIA MORALAREN ALROAN: BENETAKO BIZITZA. Gizakiak, bere bizitza egiteko, une bakoitzean , aurkezten zaizkion, ahalbideen artetik bat  aukeratu behar du. Aukeratu serioa da, ondorioak dakartzalako.
Þ     Horrexegatik, adi jokatu behar du, aukeren artean bere existentziari esangura eta eduki gehien ematen diona hautatzeko benetakoena.
Þ     Hala ez eginez, bere  burura engainatuko du eta egiazko erralitaea faltsutu.
·         EGIA ZIENTZIA-ARLOAN: BEHIN-BEHINEKOA. Zientziaren arloko egia egiatzat hartu beahr da, baina ez behin betikoa izateagatik, baizk eta iraganean onartutako egiak kontuan hartzen dituelako, kontra zein alde egiteko, eta horrexegatik , ezientzia egiak aurrepausoak dira.
·         Gizakiaren errealitatea ez da aldez aurretik behin betiko emandakoa ezer, baizik eta gizakiak eskura dituen materialez baliaturik egiten duen eraikuntza, eta ondorioz, errealitate horren gaineko egiazkotasuna aldatzen doa.
Þ     Baina egia aldatzen dela esateak ez du esan nahi edozein baieztapen egia denik.
Þ      Errealitatea eraikitzen da , baina garai bakoitzean egiten diren errealitate horrengaineko baieztapenak frogatu behar dira hipotesi hutsak ez izateko: errealitatearekin erkatu behar dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario