lunes, 29 de abril de 2013

FILO SELEKTIBITATEA: ORTEGA --> IDEAK ETA SINISTEAK


8.IDEAK ETA SINISTEAK
·         Gizaki bat ulertzeko , gaurkoa zen iraganekoa, haren ideak aztertu behar dira.
IDEIAK gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenak dira, Ideien bitartez beharrizan guztiak konpontzen ditu.
·         2 IDEAI MOTA daude:
A)SINISTEAK:
·         GURE ONDOAN BEREZ AURKITZEN DITUGUN USTEAK DIRA. Geure burua munduan kokatzeko modua automatikoki ematen digute.
Þ     Hain barneratuak dauzkagun, ez dugula defendatu behar. Haien “baitan” bizi gara konturatu, ohartu gabe.
Þ     Errealitatearen egoeraren berri ematen digute , berariaz gogoetatu egin gabe errealitateaz.
·         SINESKERAK GU GAUZKATE ETA GUK DAUZKAGU IDEAK. Sineskerak arnasten dugun airea bezalakoak dira, eta ez dugu haietaz pentsatu beharrik , hain dira gureak. ADIB à Eguzkiak bihar argituko du, etxeko atetik kanpo kalea dago.
·         SINESKERAK JASO DITUGU, gu existitu aurretik ere bertan bazeudelako. Komunak dira giza talde bateko kideentzat.
Þ     Giza bizitza sineskera batzuek osatzne dute, garai jakin bateko gizabanako bakoitzak arazoei bilatzen dizkien irtenbide zehatzak bihurtu direlako.
Gizabanakoak bere sinesteez gainera bestelako batzuk, aurkakoak, baina berarenak bezain sinesgarriak ere badaudela ohartzen denan , orduna galtzen die legea eta mirespena betiko sineskeriei, eta haitu egiten zaio arbasoneganako fedea.
Þ     Horrela, ohiko bere sinesteek errealitate izateari uzten diote, eta gizakia harri eta zur geratzen da.
Þ     Ordura arteko sineskerak burutazio hutsak iruditzen zaizkio, elakrren aurkako borrkan dauden asmakizunak.
Baina gizakia ZALANTZETAN MURGILTZEN da. Sineskera batek huts egin dionez, ez da gehiago inongo sineskeriarekin fidatuko.Zalantzak eta sineskerak berdina dira zentzu batean: bietan gaude.
·         Horietako bakoitzean gauden moduan ezberdintzen ditu: Zalantza egon bagaude baina ziurtasun faltarekin. Sineskeran aldiz, zurtasunarekin.
Etengabeko zalantzan bizi ezin garenez, ez-ziurtasuneko egoera horretatik ateratzeko hurbilen dugunari eusten diogu: ARRAZOIMENARI.  Honela sortzen da FILOSOFÍA:
v  Gizakiak sineskerekiko uste ona galtzen duenean, hau da, arbasoenganako fedea , tradizio-sineskerenganako konfiantza, eta aldiz, ahalmen berri batekin fio izaten hasten denean , hots, arrazoimenarenganako fedea hornitzen denean.
B)BURUTAZIOAK (BURUTAPEN-IDEAK)
·         Gizakiak berariaz eraikitzen dituen pentsakizunak dira. Horietaz, ohartzean eztabaidatzera irits daiteke, haien barnean murgilduta sentitzen ez delako.
·         Zalantza beti egongo da ideien artean, horregatik berreratu edo aldeztu behar ditugu etengabe harik eta sineskera bihurtu arte.
·         Sinesteak ez ditugu aldeztu behar, hain ditugu errotuta, han dira gureak. Horregatik ez dugu balioesten sinesteekin bat egitea, eta haien arabera jokatzea, haien baitan bizi baikara.
Þ     Aldiz, ideiekin ados bizi izatea balioesten dugu, ideietan bizi ez garelako, eta ahalegin berezia egin behar dugu.
·         Sineskerak ideak bihur ditzakegu haiei buruz gogoeta kontzientea egitean. Hori eginez gero, larriki zaurituko da sineskerei dagokien erasoezintasuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario