lunes, 29 de abril de 2013

FILO SELEKTIBITATEA: ORTEGA I --> OBJEKTIBISMOA,MASAK ETA ELITEAK ETA PERSPEKTIBISMOA


ORTEGA
1.OBJEKTIBISMOA
·         Ortegak dio Espainia Europatik urruntzen duten 2 joerak hauek direla: batetik, pentsamendu sakona landu ordez, literatura egiteko zaletasuna, eta bestetik, eztabida antzuetan aritzea.
Þ     Baina okerbide hauek objektibismoaren diziplinarekin zuzendu daitezkeela dio.
·         Espainiaren atzerapen sozial, politiko , tekniko eta kulturala gainditzeko, ezinbesteko  da Europan indarrean dauden jarrera intelektualak Espainian errotzea.
·         GAINBEHERA ATZERAPEN ZIENTIFIKOAREN ERRUZ gertatzen da. Zientzia da Eurpa munduko beste herrietatik bereiztu eta nagusitasun morala emtane diona. Diziplina intelektualaren emaitza den zientzia objektibismoaren oinarria izan behar du.
Þ     ZIENTZIA GARATZEKO, BEHARREZKO GAITASUNAK hurrengoak dira:
1.       ZEHAZTASUNA ETA METODOA, bestela, eztabaidak antzuak izango direlako. Ezinbestekoa da abiapuntuan zertaz ari garen ondo definitzea eta zehaztea. Descartesekin bat datorrela, método zehatza nahitaezkoa dela zientzian azpimarratzen du.
2.       JARRERA KRITIKOA, bestela, erraiekin , ez buruarekin , pentsatzen delako.
3.       ARRAZIONALTASUNA. Zenbat eta sistematikoagoak, orduan eta zehatzagoak dira errealitateko objektuei buruzko teoriak. Kontzeptuak sistema batean elkarlotzen baditugu, zientzia sendoa eta bateratzailea garatuko dugu.
Þ     Horiek dira SENDABIDEAK ESPAINIAREN SUBJEKTIBISMOAREN GAIXOTASUNA SENDATZEKO.
OBJEKTIBISMOAK, ZIENTZIA ZEREGINENTZAT, HONAKO ADIMEN EREDUA PROPOSATZEN DU:
1.       Gauzetara beraietara jo behar dugu errealitatea ezagutzeko, beraz, errealitateko gauzak dira gure ezagutzaren azken epaileak.
Þ     Gauzek beraiek dute azken hitza, ez berriz, haien gaineko gure hizketek edo hipotesiek.
2.       Jarrera subjektiboek sekula ez diote zientziari zorroztasunik emango.
3.       Gauzen behaketa eraginkorra izateko , gure ezagumena hezi eta trebatu behar dugu.
4.       Ahalmen teorikoari esker gauzak pentsamenaren bitartez berreraiki behar ditugu, baina , horrtarako, beharrezkoa da gauzak modu objektiboan hartzea, hau da, distantzia pitin batekin.
5.       Gauzak gure jarduera teorikoaren objektu bihurtu behar ditugu.
6.       Errealitateri abstrakzioaren goi-eremutik begiratzen badiogu, gauzei buruzko arrazoimenezko jakitea eraiki ahal izango dugu.


2.GIZARTE ARDURA: MASAK ETA ELITEAK (TEORIA SOZIO-POLITIKO ARISTOKRATIKOA)
Ortegaren ustez, gizarte guztiak beti agertzen dira 2 talde-moten bidez egituratua:
·         MASAK : ertaineko gizakiez, hala-moduzkoa gizakiez osaturikoa, hots halako jende-motaz zeinek “ egin behar dena egiten duen” , “esan behar dena esaten duen…
·         ELITEAK: gutxiengo , berezi edo finaren bat integratzen dutenez osaturikoa, gizaki gorenetaz à bitalak eta sortzaileak izateagatik ezaugarritzen direnak .
Ø  Lehenengo taldekideen funtzio garrantzitsuenak MANTSOTASUNAK izan behar duela, eta bigarrenaren barruan kokatzen direneneak EREDUZKOTASUNA.
ZERGATIK? Gizarteak hórrela egituraketa egokia izatea lortzen duelako:  besteentzako eredua izan behar duen gutxiengo bereziak erantzukizuna bere gain hartzekotan  (idea berriak proposatzen, berain jokabidearekiko exijenteak..) posible gertazen da bikaintasunarekiko jende arruntak berez duen sentsibilitatea esnatzea, horren bitartez onaren bidetik jarraitzeko ezinbestekoa den mantsotasunaren koalitatea arazorik gabe ematen delarik.
·         Berehala egin behar den argibide bat: Ortegak halako sailkapena egiterakoan ez du KLASE SOZIALETAN  PENTSATZEN à berak ondo ikusten du behe mailako klaseen barruan individuo bikainak egon daitezkeela, eta alderantziz.
Þ     ARISTOKRATISMO ORTEGARRA, sozio-politikoa baino gehiago, ETIKO-ANTROPOLOGIKOA da (Nietzsche bezala)
·         Hori dela eta, teoriari buruz egin daitekeen interpretaziorik egokiena INTERPRETAZIO FUNTZIONALA da:  à gizaki batek masaren funtzioa edo gutxinego finaren funtzioa bete dezake, giza aktibitate edo arlo desberdinen araberakoa, pertsona berak kasu batzuetan masa bezala, eta beste batzuetan, elite bezala funtziona dezakeelarik baita.
·         Dena den, sailkapenak jite politikozkorik izan ez arren , baditu noski ONDORIO POLITIKOAK: Estatu baten gobernante moduan, orokorrean, autoexikentzia eta ideia berriak sortzeko gaitasun bereziaz horniturikoek egon beharko lukete.
Þ     “Orokorrean” pertsona berarengan masa izateko edo elitea izateko joerak batera eman badaiztezke ere, gizarte guztietan beti izaten direlako aktibitate guztietan “ orokorrean”zuzentasunaz ezaugarrituriko indibiduo gorenak.
MASEN ERREBOLTA
·         Ortegaren iritziz, bere garian MASEN ETA GUTXIENGO FINAREN ARTEAN EGON BEHARKO LUKEEN OREKA APURTU EGIN DA, horren kausak bezala bereziki honako hauek aipa daitezkeelarik: garapen-teknologikoa eta demokrazioaren etorrera.
Þ     Ongizate materaialaren hobekuntza eta era bateko jandearen parte hartzea politikagintzan ez dira, berez, txartzat jo egin beharreko prozesuak, alderantziz baizik à giza aurrerapena susposatzen duten aldetik, zeharo estimagarriakd ira.
Þ     Gertatzen dena zera da: prozesu horiekin batera, GIZARTE OROK BERE ERAKETAN INOIZ GALDU EGIN BEHARKO EZ LUKEEN ARISTOKRATISMOA DESAGERTU EGIN DELA ETA , KASU HONETAN, BAI HITZEGIN DEZAKEGULA BERRI TXARRAZ.
·         Azken aldi honetan emandako eraldaketa sozial izugarriekin masak harrotu egin dira, beraien koalitaterik garrantzitsuena izan beharko zuena, mantsotasuna , guztiz galdu egin dutelarik.
Þ     Alderantzizko prozesuan, masek harutriko indarraz zeharo inpaktaturik, gutxiengo finak kikildu egin dira, desmoralizatu eta horren ondorioa, gizartearen eredua erreferentzia izateko betidanik asumituriko erantzukizunaren gabezia izan da.
·         Egon beharrean gizarte baten aurrean, non ideai, proiektu , edo balore berriak sortzeko gai diren bakarrek zuzenduko luketen, bagaude beste honen aurrean, non berdintasuna gaizki ulertua  à
Þ     hots, kaskarkeria saritzen duen berdintasuna jaun eta jabe den , gizartearen protagonismoa ez ideiarik , ez beren buruekiko inolako exijentziarik ez duten masek hartzearen ondorioa dela.
·         EZ DAGO EZER ONIK ETORTZEA ideia berriak ekarri beharrean, sasiideiak, iritzi madarikatuak, zalantza guztien gainetik instalaturiko sineskerak soilik ekartzen direnean, garaiaren zirkunstantziekiko irekitasun inteligentea eta gainditzeko gogoa aurkeztu beharrean, itxitasun leloa (ARIMAREN OBLITERAZIOA) eta konformismo alferra aurkezten direnean, arazoei aurre egiteko arrazoiari lehentasuna eman beharrean, argi eta garbi bortxakeriari, (ekintza zuzena) eskeintzen zaionean.
Þ     Masek harturiko protagonismoaren ondorio gisa, guzti hori gertatzen ari da Europan azken aldi honetan.
XX.mendearen lehenengo zatian izugarrizko garrantzia izandako mugimendu politiko batzuek (sindikalismoak, faxismoak…) primeran islatzen dutela aztergai dugu masen-errebolta fenómeno hori.
·         Bai SINDIKALISMOAN eta FAXISMOAREN barruan, obliterazio edo itxitasun intelektuala, bortxakeriarekiko mirespena eta jendearengan sineskerek duten indarra oso nabarmenak dira.
·         Horien aurrean planteatu daitekeen ALTERNATIBA? Berarentzat, DEMOKRAZIA LIBERALA da à hots, sistema politikoa , non bortxakeriaren aurrean , arrazoi kritikoaren garapena; masen diktaduraren aurrean, gutxiengoekiko errespetoa, eta orokorrean, basakeriaren aurrean, zibilizazioa proposatzen duena.
3.PERSPEKTIBISMOA
Perspektibismoari buruzko planteamendua EL EXPECTADOR-rren eta KIXOTEREN GAINEKO GOGOETAK idazlanean azladuko zituen Ortegak. Teoriaren muina:
“Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia ( naizen naizenean datza) eta hori salbatzen ez badut, ez dut neure burua salbatuko”
3.1.ZER DA ZIRKUNSTATZIA?
·         Subjektua murgildurik dagoen mundua da, hau da, nia ez den beste guztia : inguruko mundo fisikoa, kultura, historia, gizartea, gorputza,adimen-gaitasunak, gortzutz-iaiotasunak , gure psikologia, izaera…. Niak aurpegi eman behar dien arazoen esparrua.
Þ     Zirkunstantziak lagungarri edo eragozpen izan daitezke gizakiarentzat, baina , edozein kasutan, ez dugu zirkunstantzia aukeratzerik, bertan baikaude murgildurik.
·         INGURATZEN GAITUZTEN GAUZEN ESANAHIA NOBERE ZIRKUNSTANTZIETATIK BILATU BEHAR DUGU. Horregatik, mendebaldeko gizakia ulertzeko, haren urruneko eta hurbileko zirkunstantziak kontuan hartu behar ditugu:
Þ     Pentsamendu judu-kristaua  eta Graziako filosofía batetik, eta haren zirkunstantzia historikoak eta pertsonalak bestetik.
·         Errealitateari buruzko egia absolutua, bere ulerpen eta esanahia osoa, perspektiba guztien konbinazio/batuketa antolatua da. Horretan, perspektiba berdintsuak eta kontrakoak dira osagarriak.
Þ     Errealitateari begiratzen dion bakoitzak bere ikuspuntutik, perspektibatik, begiratu behar dio à norbere perspektiba errealitatearen behrrezko osagaia da. Izatez, ez dago ikuspunturik beste baten gainean.
Þ     Zientzia eremuan ere, zientzien arteko eralzioak eta korrespondentziak bilatu behar dira, errealitateari buruzko ikuspegi zientifiko osoa lortzeko.
·         IKUSPUNTU ANIZTASUNAREN  aldarrikapena egiten du eta metáfora gisa, paisaiaren irudia porposatzen du.
3.2.PERSPEKTIBAREN EZAUGARRIAK HAUEK DIRA:
1.       Banaka hartuak, errealitatearen zatiaren irudiak dira.
2.       Balio berekoak dira berariazkoak badira, beraz, desadostasuna pertsonaren autonomiaren adierazle da.
3.       Tolerantziaren aldarrikapena da, gizarte bizikidetzaren oinarria dena.
4.       Besteen iritziek nireeen beste eskubide existitzeko , ez osoak izategatik, nireak bezalakoak izategatik baizik, elkarren osagarri.
3.3.EGIAREKIKO KOKAPENAK KONTUAN HARTUTA, PERSPEKTIBISMOAK ESZEPTISIMOA, ERLATIBISMOA, ARRAZIONALISMOA , IDEALISMOA ETA ERREALISMOA GAINDITZEN DITU:
·         ESZEPTIZISMOAREN KONTRA, perspektiba guztiak bilduta, egia osoa balitekeela dio.
·         ERLATIBISMOAREN KONTRA (Nietzsche) perspektiba bakoitza ez dela nahikoa dio.
·         ARRAZIONALISMOAREN KONTRA, egiarekiko ikuspegi unibertsala, bakarra ez dagoela dio, ikuspegiak anitzak baitira. Halere, lortutako irudiak bateratu behar printzipio gidatzaile bati jarrituz.
·         IDEALISMOAREN (nia) eta ERREALISMOAREN (gauzak) KONTRA,  gauzak ez direla niaren emaitzak eta errealitaea ez zaiola niari inposatzen dio. “ Niak gauzak bizitzen ditu” à beraz, niaren eta guazen elkarrenkintza errotiko da bizitzan.
Þ     Errealitate ezin da interpretatu subjektuaren eta objektuaren ohiko bereizkuntzatik, nia eta ez-niaren aurkaritza hertsian.
Þ     Idealismoaren eta errealismoaren aurrean, nia eta gauzak batu behar dira, niak gauzak bizitzen baiditu.
3.4.EGIARA IRISTEKO POSIBILITATEI DAGOKIONEZ, PERSPEKTIBISMOA BI POSIZIOEN GAINDIKETA INTEGRATZAILE BEZALA AGERTZEN ZAIGU: batetik, arrazionalismoarekin erlazionaturiko dogmatismoa, eta bestetik, erlatibismo-eszeptizismoa.
·         DOGMATISMO ARRAZIONALISTAREN IKUSPEGITIK,  errealitatea modu bakar batean soilik ager dakiguke, beraz, perspektiba bakar bat da egiazkoa à errealitateak ordena eterno bat duenez, horri buruzko egia eterno eta absolutu bakarra dago eta hori arrazoi unibertsalak bakarrik eskura bezake.
·         ERLATIBISMOA daukagu bestetik, eta horrek ESZEPTIZISMOARA garamatza: errealitatea ez da modu bakar batean agertzen, berez anitza eta aldakorra baita.
v  Subjektu ezagutzailea zirkunstantzia-mota desberdinengatik erabat konkretizaturiko hezur eta haragizko gizakia denez, errealitateaz ikuspegi anitzak egon behar dira.
KRITIKA:
·         Erlatibismoak dogmatismoari egiten dion kritika onartu behar dela, dogmatismoak, egiara hurbildu nahian, bere neurrira eraikitutako mundo irreal bat eraiki egiten duelako à beraz, errealitateaz eskeinitako ezagutza faltsua delako.
·         ERLATIBISMOAK , aldiz, benetazko errealitatearekin topo egin nahi du, prozesu bezala, historia bezala ulerturiko egiazko errealitatearekin, hortik eratorritako ikuspegi pluralista beharrezko delarik.
Þ     Baina berea AKATSA, dakarren eszeptisismoa da : errealitateari buruzko perspektiba desberdinak egonez, zeozer objektiboa , egiazkoa, esatea ezinezkoa dela pentsatzea , alegia.
PERSPEKTIBISMOA da Ortegak prosposatzen duen alternativa eszeptizismoaren aurrean, berarentzatko errealitateari buruzko ikuspegi desberdinak egoteak ez du sopusatzen egia lortzearen ezintasunik, perspektibak, elkarrek aurkakoak ikusi beharrean, batzuk besteekiko osagarri moduan ulertu daitezkeela baizik.
v  Era horretan ulertuak Ortegak pentsatzen du perspektibei berez dagokien subjektibitatea, objektibitate bihur daitekeela eta objektibitate horrek permitituko digu mundo erreal biziaren aberastasunez konturatzea. à Arrazionalismoak eskeinirikoa berriz, itxurazkoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario