jueves, 6 de diciembre de 2012

FILO SELEK: NIETZSCHE KRITIKA KRISTAUTASUNARI


3.KRITIKA KRISTAUTASUNARI, JAINKOAREN HERIOTZA ETA GAINGIZAKIA.
3.1.KRITIKA KRISTAUTASUNARI.
·         Kristautasuna kritikatzen du morroien morala izateagatik.
·         2 MORAL BEREIZTEN DITU:
a)      JAUNEN MORALA: “bizitza osoa” goresten du; bere definizioaren arabera , “onak” “noblea” eta “ gaiztoak” “plebeioa” esan nahi dute. Bere balioak botere nahia , indarra, handinahia eta hierarkia dira. Bizitza maite eta goratzen du , haren irrazionaltasuna barne.
b)      MORROIEN MORALA: Kristautasunaren, budismoaren , idealismoaren, sozialismoaren eta demokrazioaren morala da. Koldarkeria du oinarri , bizitzaren irrazionaltasunari eta gaingizakiaren indarrari dien beldurragatik sortu baita.
Þ     Bizitzaren kontrako balioak aldarrikatzen ditu eta gorputza , sena, grina, plazera, balore estetikoak ukatzen. Bizitza ahula eta endekatua goresten du.
Þ     Bere balioak jatorizko balioak, jaunena eraldatzetik sortu ditu, horien kontrakoak eskatuta: ezberdinatsunaren aurrean, berdintasuna; indararen aurrean mantsotasuna
Þ     Eradaltze horren emaitza honako da: ONA = morroia=ahula , arrunta mendekoa, heriotz haraindiko bizitzari begiratzen diona. GAIZTOA=noblea= indartsua, ahaltsua , harroa, lurreko bizitzari lotua.
·         Bi moralak elkarrekin bizi daitezke, baina morroiek ez dituzte jaunak onartzen eta beren moralera makurrarazi dituzte.
·         Nietzschek honela definitzen du MORALA: “ bizitzaz mendeku hartu duen gizaki koldarraren idiosinkrazia”. HURRENGO SALAKETAK LEPORATZEN DIZKIO KRISTAUTASUNARI:
1.       Beldurra, larrimin- eta ezintasun-sentimendutik sortu da.
2.       Gurtzen dituen naturaz gaindiko izaki transzendenteak gezurrezkoak dira.( =metafisika)
3.       Antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak baztertzen ditu.
4.       Mundu erreala ukatzen du mundo ideial baten asmakizunaren bidez.
5.       Platonismo herrikoia da, arrunta, ahulentzat eta esklaboentzat.
Þ     Balore dekadeenteak proposatzen ditu, artaldearenak: mendekotasuna, obendientzia , sakrifizioa, bekatua eta damua. Bizitzaren kontrako eraso larrienak errua eta penitentzia konteptuak dira.
·         ANTIKRISTOA idazlanean dio erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada dela.
§  Jesukristo ez zen jainkoaren semea , ezta elizaren sortzailea. Bai gizon APALA eta BIHOZBERA, antolamendu oro ukatu zuena bakearen eta mantsotasunaren berri ona ekartzean.
§  PAULO TARSOKOA da elizaren benetako sortzaile: mirariak , apaizak, sariak, zigorrak, hierarkia, ondoko bizitza, epaiketa, berpizkundea, asmatu zituena.
§  BEKATUA eta AZKEN EPAIKETA sinestunak artaldean atxikitzeko elizaren tresnak dira.
3.2.JAINKOAREN HERIOTZA.
·         Jainkoaren heriotzak hauek baztertzea esan nahi du: morroien morala, transzendentzia, erlijioa eta idealismoa.
·         Zientzia Alaian jainkoaren heriotza aldarrikatzen du: Europan fedearen gainbehera antzematen da. Jainkoa hiltzeak balio kristaua desagertu direla esan nahi du. ATEISMOAREN aldarrikapenak gizakiak bete behar duela Jainkoaren lekua.
·          Harrezkero, gizaki da, ez Jainkoa, balioen eta legeen sortzaile. Giza garapena eta indar sortzaileak dakartza.
-HONELA MINTZATU ZEN ZARATUSTRA.
·         Jainkoaren heriotzaren berriak moralitate eraldakuntza esan nahi du. Gertakizun historikoa da, nahiz eta noiz gertatuko den ez zehaztu.
·         Horretaz, lehena jabetzen dena GIZAKI ZOROA da: ohiuka eta sinistu ezinik, bere onetik aterata aurkezten da besteen aurrean. Dakarren berria da gizakiaren erabateko garapena gertagarria dela.
Þ     Jainkoaren heriotaren ondorioz, gizakiak berez dagokiona berreskuratu dezake. Gizakia mundu honi lotua egongo da, ez harainidkoari.
Þ     Balio moral absolutuak suntsituko dira eta nihilismoa agertu. Baina sozialismoan eta demokrazian kristau balioak jarraitzen dute itxura laikoa hartuta.
3.3.GAINGIZAKIA.
·         Jainkoa hiltzearen ondorengo urratsak hauek dira:
1.       GIZAKIA NORAEZEAN: Idealismoaren eta transzendentziaren oinarririk eza. Gizaki NIHILISTA: bizirik dagoen hila da.  Balorerik gabe. Azken gizakia gu guztiak gara, eta orain igande aserdura guk geuk betetu behar dugu.
2.       GAINGIZAKIA: Sormena eta gizai-maila berria garatuko ditu, haraindiko munduko ametsak lurrera ekarriko ditu.
Gaingizaiaren Teoria batera dator garaiko eboluzionismoarekin: ez dago gizatasunaren bat-bateko sorkuntzarik, giza bilakaerak aurrera egingo du gaingizakiarengana arte eta ez dago arima-gorputza banaketarik.
v  GAINGIZAKIAREN EZAUGARRIAK:
ü  Jainkoaren heriotzaren ondorioa da,
ü  Botere nahia
ü  Jaunen morala
ü  Transzendentziari  eta idealismoari uko
ü  Balio erlatibo berrien sortzaile
ü  Zaratustrak aurreikusia.
v  Datorren arren, aurrerabidea bultzatu behar da: iraganarekin apurtu eta gizaki berria sortu , nork bere etorkizuna norbere gogora egokitu , tradizioaren zama kendu, etorkizunaren jabe izateko, bizi-maila hobea erdietsi eta aurrekoa gainditzeko borondatea izan.
·         Gaingizakia giza IZPIRITAUREN BILAKAERAREN EMAITZA da. Honakoa da:
1.       FASEA: ESPIRITUA GAMELU BIHURTU: Idealismoaren menpe, lege moralaren aurrean makurtu, gogo onez darama bizkarreko zama à agindu astunak eta zorrotzak eta gustoko du sufrimendua.
2.       FASEA: GAMELUA LEHOI BIHURTU: Ergelkeriaz jabetu eta aurreko bizieraren aurka, larriminaren zama arindu nahi du. IDEALISMOAREN GAINBEHERA.
Þ     Lege moral idealistaren lekuan, bere nahia ezarri nahi du, baina ez indar nahikorik balio berriak sortzeko.
Þ     NIHILISMOA da , Europar nihilismoa. Sintomak: balio sakratuak gainbeheran daudenez gizakiak jokabidearen oinarriak galdu ditu, bizi helmuga eta zergatia ez dakizki , metafisikaren amaierako garaia da.
3.       FASEA: LEHOIA HAUR BIHURTU: Haurra balio berriak sortzeko gai da, egoera berriei , ezezegunei , bai esaten dizkie jolasean beti.
·         Nietzschek dio Jainkoaren heriotzaren prozesuak badirauela oraindik eta optimismoa erakusten du gaingizakiaren etorreragatik. Baina prozesua bizkortu behar dela aldarrikatzen du: jausten ari denari bultza egin behar zaio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario