sábado, 30 de junio de 2012

SELEK FILO: PLATON - PLATONEN PENTSAMENDUA


2.PLATONEN PENTSAMENDUA
2.1. IDEIEN TEORIA: DUALISMO ONTOLOGIKOA (onto=izatea = mundo adigarriko elementuak , ideak)
·         Platonen ustez, balio absolutuak , hots, Edertasuna, Ausardia, Maitasuna, Zuzenbidea…existitzen dira. Baina hori justifikatzeko benetako errealitatea zein den eta nolakoa den azaldu behar da. Horretan datza izatearen teoría.
Ø  Platonen ustez, zentzumenen bidez hautematen dugun mundo fisiko-materiala etengabe aldatzen da eta hórrela ezinezkoa da ezagutza zientifikoa eratzea.
Ø  Mundu fisikoan dauden gauza guztiak materiagabeko eredu banaren arabera sortuak dira. Materiagabeko eredeu hori kontzeptuak edo ideiak dira.
 à   IDEIA ez da pentsamenduaren asmazioak , EREDU ALDAEZINAK , BETIEREKOAK ,PERFEKTUAK  , UNIBERTSALAK ETA BAKARRAK dira : BENETAKO ERREALITATEA = EGIA.
Þ     Mota askotako ideia unibertsalak daudenez, zatarrak batzuk eta desiragarriak besteak, zenbait mailatako ideia multzoa daude, hierarkia osatzen duten ideia multzoa.
Þ     Garrantzitsuena Ongia dugu: Ideia/kontzeptu guztien printzipio /idea orokorra; mundo adigarria argitzen du =Eguzkia.

IDEIEN MUNDUA / MUNDU ADIGARRIA (arrazoia)
KONTZEPTUAK /IDEAK (ontasuna, gizakia, edertasuna..  EGIA.
-PERFEKTUAK
-UNIBERTSALAK
ALDAEZINAK/BETIEREKOAK
-BAKARRAK
1.  ARRAZOIAREN EZAGUGAIAK DIRA.
2. OBJETU-FISIKOEN ERREFERENTZIA-PUNTUAK
3. OBJETU NATURALEN ZERGATIKOAK.
MUNDU FISIKOA/ HAUTEMANGARRIA (Zentzumenak)
OBJETU FISIKOAK ( zentzumenen bidez hautematen dugun guztia)
-ANIZTASUNA
-ALDAKORRA
-AKASTUNA/ IMPERFEKTUA


·         Platonen ustez, 2 mundu daude : Mundu fisikoa eta Ideien mundua . Mundu fisikotik kanpo dauden materiagabeko izaki absolutu , aldaezin eta orokorrek benetako errealitatea osatzen dute.
2.2. EZAGUERAREN TEORIA: DUALISMO EPISTEMOLOGIKOA
1.ZIENTZIA ETA IRITZIA
·         ZENTZUMENE BITARTEZ EZ DA BENETAKO EZAGUTZA ESKURATZEN
Þ     Zentzumenen bidez hautemandakoa etengabe aldatzen denez , ez da iritsiko ideien mundura. Pertzepzioak kontu hartzen dio itxurari, eta ez benetako ideiari. -à BENETAKO EZAGUTZA, EZ DA PERTZEPZIOA, itxurazko ezaugarrietara zuzentzen dena.
·         ARRAZOIMENAREN BITARTEZ ESKURATZEN DA BENETAKO EZAGUTZA.
Þ     Gure jakinmina ez da asetzen harik eta kontzeptu egonkorren bat aurkitzen dugun arte. Kontzeptu unibertsalak aurkitzen ditugun arte
à ADIB. Pertsona bati edertasuna zer den galdetuko bagenio, eta haren ustez ederrak diren gauzen zerrenda esango baligu, edertasuna bere jatorrian ez du ezagutzen .
1.1.ERABATEKO EZAGUTZA LORTZEKO (episteme= zientzia) 3 egoeratik igaro behar dugu: (koadernoan eskema)
1.       EZJAKINTASUNAREN MAILA: Benetako jakinduriaren jabe dela uste duen pertsona harroaren egoera ez-jakinduria da. 
2.       ZENTZUMENEN MAILA: Zentzumenetako informazioan oinarritutako jakite-egoera erdi mailako ezagutza da, errealitatearen gaineko iritziak ematean oinarritzen delako.
3.       ARRAZOIMENAREN MAILA: Arrazoimenarekin eskuratzen den egoera ezagutza-maila gorena da. Ezagutza izena merezi duena, emaitza zientzia baita.
1.2.EZJAKINTASUNA:nork bere burua jakitun duelako uste faltsua da.
·         Platonen ustez, nahita gaizki jokatzea ezinezko da. Jakitunak ezin du bidegabeki jokatu , berak jabe duen zuzentasunaren ezagutzak gizaki zuzen bihurtzen duelako. à Bide okerra hautatzea EZJAKINDURIAREN ONDORIOA da.
1.3.BERTUTEA /ARETE: Izaki bakoitzaren betekizunera eramaten duen bidea da, hau da, edozeinek duen berezko ahalmen edota gaitasunaren betekizuna da. à Ezagutu ahal izateko gizakiaren berezko funtzio/jarduera ezagutu behar da.
·         Benetako ezagutza ezin da irakatsi norberaren jarreraren ondorioa da. Hala , pentsatzen zuten bai Platon eta bai Sokrates-ek . Ildo horretatik jarraituz beraz, haien ustez, Bertutea ezin da irakatsi. Sofistek aldiz, bertutea  entzuleak limurtzeko gaitasun gisa ulertuta, irakasten saiatu ziren;( boterea eta arrakasta politikoa lortzeko gaitasun)
·         Beraz , desberdindu behar ditugu JARDUERA PRAKTIKOAK eta TEORIKOAK. Jarduera praktikoak egiteko jakingarriak eskura daitezke, baina ezin daiteke giza legezko gizo-emakume arrakastatsuak izaten irakastea. (ADIB. NEGOZIOENA/ DANTZARENA) Predispozizio naturala.
·         Gizakia egiten gaituena ARIMA da. Arima = PSIKÉA (hilezkorra eta betierekoa= ideien mundukoa) Arima gai da benetako ezagutza lortzeko eta haren funtzioa, gorputza mendean hartzea da, norbera jakintzara, bertutera eta zoriontasunera gidatzeko.
1.4.DIALEKTIKA: = PRESTAKUNTZA, HEZIKETA à ELKARRIZKETAri lotzen zaio. Goranzko bidea den ikasketa- prozesua da ; batez ere, prozesu honen azken mailari dagokio,
·         Galdera eta erantzunen bidez, Kontzeptu unibertsalak lortzean datza.  Horretarako, mailaz maila igaro behar da hasierako iritziak ( hipotesi okerrak) baztertuz, ideiak (benetako ezagutza) eskuratu arte. à Ezagutza-prosezu honen jarrera Sokratesek adierazi zuen moduan honako hau da: “ Ezer ez dakidala baino ez dakit”, “Ezagut ezazu zure burua” à ikasi ahal izateko , ez dakidala onartu behar da.
·         Dialektika Filosofiaren zeregina da, helburua politika , hau da, gobernatzea duena; Zientziak eta gero Ongia ezagutzen dutelarik.
v  Horretarako ezinbestekoa da prestakuntza/heziera bat jasotzea, benetako jakintza) ,  GEOMETRIA, (zentzumenen okerreko antzemateak zuzentzea) eta ASTRONOMIA (mugimendu perfektuenak ikertzea, zeruetakoa mugi.) jakitea beharrezkoa da.
1.5.MAITASUNA: EZAGUTZAREN ERAGILEA. ( NAHIGARRIA)
·         Kontzeptu unibertsala da eta ezagutzaren eragile gisa ulertu behar da. Esan dugun bezala, ikasi ahal izateko , ez dakidala onartu behar da. Beraz, zerbait falta dela onartuta, MAITASUNAK beharrezkoa duen NAHIGARRIA bilatzen du.  à Maitasunak edertasuna eta jakinduria irrikatzen ditu, biok falta dituelako.
1.6. EZAGUTZEA GOGORATZEA DA. :  Ariman betidanik egon den jakingarrien oroitzea da.
·         Sofisten ustez, ezagutza ezinezkoa da, zeren eta bilatzen ari garen ezagugaiarekin topo egin arren, lehendik nolako den ez dakigunez, ezin dugu indetifikatu. Adib. Klaseko 2 ikasle elkar ezagutu aurretik, ezin dute elkar ezagutu.
·         Platonen ustez, ezagutzea ez da zerbait berria bereganatzea, baizik eta betidanik jakin duguna gogoratzea, kanporuntz ateratzea, arimaren laguntzarekin (arima= psique=arrazoia) à Arimaren hilezkortasuna ezagutzaren bermea izango da.

1 comentario:

  1. Oso interesgarria, hurrengo filosofoei buruz jar ezazu ahal izatekotan. Milesker

    Ealo

    ResponderEliminar