viernes, 29 de junio de 2012

EKONOMIA: HAUTATU BEHARRA


                                           EKONOMIA : HAUTATU BEHARRA
·         Baliabideak urriak eta beharrizan mugagabeak izatea da ekonomiaren arazo nagusia. Baliabide urri horiekin, ondasun eta zerbitzuak ekoizten dira, gizakion beharrizanak asetzeko , baina ez da nahikoa. Horregatik, ekonomia hautatzearen zientzia dela esan daiteke.
1.EKONOMIAREN KONTZEPTUA.
§  EKONOMIA: Gizarteko kideek kontsumi ditzaten, zerbitzuak eta ondasunak ekoizteko baliabide urriak banatzeko moduaz arduratzen den zientzia da.
§  Ekonomiak baliabide ekonomikoen bitartez asebetetzen diren beharrizanak baino ez ditu aztertzen, hau da, elementu natural urrien edo gizakiak sortutako ekoizkinen bidez lortutakoak soilik.

A.     MIKROEKONOMIA ETA MAKROEKONOMIA.
Ø  MIKROEKONOMIA:  Unitate ekonomikoek (kontsumitzaileek, enpresek, industriak) zer nolako portaerak eta harremanak dituzten aztertzen dituen en teoria ekonomikoaren atala da.
Unitate ekonomikoen portaera aztertzen du, hau da, etxeko ekonomiarena eta kontsumitzaileen eta enpresena.
Ø  MAKROEKONOMIA: Ekonomiaren funtzionamendu globalaz arduratzen da. Sistema ekonomikoaren portaera osoaz.
2.EKONOMIA ETA BEHARRIZANEN ASEBETETZEA.
§  Ekonomia arduratzen da norbanakoaen eta gizartearen beharrizanak asebetetzeak dakartzan arazoez.
§  Gizartearen beharrizan materialak (elikagaiak, jantziak, etxebizitza)eta ez-materialak (hezkuntza, aisialdia) asebetetzeko beharrak kideak ekoizpen jarduerak egitera behartzen du. Jarduera horien bitartez ekoizten dira behar diren ondasunak eta zerbitzuak, eta banatzen dira kontsumitu daitezen.
§  Hauek dira OINARRIZKO JARDUERA EKONOMIKOAK:
1.      EKOIZPENA: Enpresak erabaki behar du zer ondasun eta nola sortuko dituen.
2.      KONTSUMOA: Familiek familiaren diru sarrerak nola banatuko dituzten erabaki behar dute, beren beharrizanak asebetetzeko eskaintzen zaizkien ondasunen eta zerbitzuen artean zein aukeratu erabaki behar dute. Horren helburua, hautaketa egokia egitea da.
3.      BANAKETA: Enpresek sortzen dituzten ondasunak kontsumitzaileen eskura jartzea datza banaketa.
A.     BEHARRIZAN MOTAK ETA ONDASUN MOTAK.
Ø  Beharrizan kontzeptua erlatiboa da, norbanakoen nahiak ez direlako gauza finkoa. Zenbat eta gehiago eduki, orduan eta gehiago nahi esaerak ondo islatzen du norbanakoek ondasun materialekiko duten jarrera. Gizarte guztietan,(pobreak eta aberatsak) norbanakoen nahiak ezin dira erabat asebete.
Ø  BEHARRIZAN MOTAK:
ü  Lehen mailako edo Oinarrizko beharrizanak: Bizitzeko ezinbestekoak direnak.
ü  Bigarren mailako beharrizanak: Gizartearen garapenarekin sortzen direnak.
Ø  Ondasuna: Zuzenean nahiz eta zeharka , gizakion beharrizanak eta nahiak asetzen dituena.
ONDASUN MOTAK:
1.      Materialtasunaren arabera:    
- ONDASUNAK: Materialak ( mahaia,ordenadorea…)
- ZERBITZUAK: Jarduerak (hezkuntza, segurtasuna…)
2.      Jitearen arabera:
-Ond. ASKEAK: Kopuru mugagabean daude, oso ugariak dira eta ez daukate jaberik. Adib, airea.
-Ond. EKONOMIKOAK: Haiekiko dagoen nahiaren aldean urriak dira eta jabea dute.(horiek aztertzen ditu ekonomiak) adib.elikagaiak, etxea…
3.      Izaeraren arabera:
-KAPITAL ONDASUNAK: Ez dute beharrizanak zuzenean asebetetzen. Beste ondasun batzuk lortzeko balio dute (tresneria) Adib, josteko makina
-KONTSUMO ONDASUNAK: Beharrizanak zuzenean asebetzen dituzte.
       -IRAUNKORRAK: Luzaroan erabil daitezke. Adib. Garbigailua.
       -EZ-IRAUNKORRAK: Epe jakin batean erabiltzen ditugunak. Adib.  Arraina,arropa..
4.      Funtzioaren arabera:
-TARTEKOAK: Kontsumo edo kapital ondasun bihurtu aurretik aldarazi behar direnak. Adib. Altzairua, adreilua…
-AMAIERAKOAK: Aldarazita daude, erabil eta kontsumitu ahal izateko.Adib. ibilgailua, etxea…
5.      Kontsumoaren arabera:
-PRIBATUAK: Pertsona batek kontsumitzen dituenak, ezin ditu beste pertsona batek kontsumitu.Adib. automobil bat.
-PUBLIKOAK: Pertsona batek baino gehiagok aldi berean kontsumitzen dituenak. Adib. Garraiobide publikoak, argiztapen publikoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario