sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA-BIO: ZELULAK (3)


5.NUTRIZIO ZELULARRA.
5.1.ELIKADURA-MOTA
·         AUTOTROFOA : Materia organikoa materia inorganikotik sortzeko gai da. Fotosintesi prosezuaren bidez, adib.
·         HETEROTROFOA: Materia organikoa lortzen dute beste izaki bizidun batetik.
5.2.ENERGIAREN LORPENA.
Materia organikoaren zati bat Zelulek funtzionatzeko beharrezko energía lortzeko erabiltzen da. 2 prozesu daude energía lortzeko:
·         ARNASKETA ZELULARRA: Z. eukariotikoetan materia organikoa degradatzen da, O2 erabiliz , energía lortzeko.
materia organiko+O2= ENERGIA+CO2+H20
·         HARTZIDURA: Hatzidura prozesuan, zenbait Zelulek materia organikoetako energía askatzen dute, 02 erabili gabe.
Prosezu honetan, lortutako energía kantitatea txikiagoa da arnasketa zelularrean baino.
Zelula batzuk modu honetan lortzen dute energía, beste batzuk arnasketarekin txandakatzen dute, 02 egotearen arabera. Legamiak eta gure gihar zelulek adib, azken aukera bezala dute.
Bi prosezuen helburua , materia organikoetan gordetako energía askatzea da, ondoren, zelularen eskura jartzeko.
6.ERLAZIOA edo HARREMANA ZELULETAN.
·         ESTIMULUA: Nolabaiteko erantzuna sorrarazteko gai diren inguruneko aldaketak, bai kanpokoak bai barnekoak.
·         ERANTZUNA: Estimuluen aurrean dituen erreakzioa, ekintzari deritzo.POSITIBOAK (estimuluen alde)eta NEGATIBOAK (estimuluen kontra/ estimulutik urrundu)
ZELULAREN MUGIMENDUA = TAKTISMOA edo TAXIA
       Mugitzeko mekanismoak.
·         MUGIMENDU DARDAKARIA.
-ZILIO à Harizpi laburrak eta ugariak.Zakarki mugitzen dira.
-FLAGELOA à Harizpi luzeak eta urriak.Mugimendu bizkorra eta latigo moduan.
·         MUGIMENDU AMEBOIDEOA.
-PSEUDOPODOAKà Mintz plasmatikoen deformazioak dira eta zelulen lekualdatzea ahalbidetzen dute.
·         MUGIMENDU UZKORKORRA.
-Mugimendu hau gihar zelulen menpe dago; uzkurtzeko eta erlaxatzeko gai dira.
7.UGALKETA ZELULARRA
ZIKLO ZELULARRA.
Zelula sortzen denetik ugaltzen den arte gertatzen diren prozesu multzoa da. Ziklo zelularren 2 fase daude:
·         ZATIKETA ZELULARRA (aldi laburra) %10.
-          Teoria zelularrak dioenez, Zelula guztiak beste zelula batean dute jatorria.
-          MITOSIA: nukleoaren zatiketa da, Zelula kumeei Zelula amaren kromosoma mota eta kopuru berbera trasmititzea du helburu. Mitosiaren funtsezko emaitza, Zelula amaren informazio genetikoaren jarraipena da; ondorengo, 2 zelula kume alaba bakoitzarentzat.
-          ZITOZINESIA: Zitoplasmaren zatiketa da, hazteko eta garatzeko behar dituzten organuluak banatzen direlarik 2 zelula kumeen artean.
·         INTERFASEA (aldi luzea) %90 
G1+S (kromosoma)+ G2(zentriolo bikote bikoiztu)
-Interfasea: 2 zatiketa zelularren arteko aldia da.Bertan nutrizioa eta erlazio-funtzioak burutzen dira.(zelula baten bizitza)
-Zelula bakoitzak bere espeziearen informazio genetiko osoa eduki behar duenez, Zelula amak mitosi baino lehenago, kromosoma bakoitzaren kopia bat egin behar du.
Bikoizketa interfasea. ADN bikoizketaren ondoren, kromosoma bakoitza 2 kopia berdinetan zatitzen da ; kromatida ahizpak, zentromero izeneko kromosomaren gune batean lotuta daudenak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario