sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA-BIOLOGIA: MENDELISMOA (2)


3.GIZA GENETIKA.
·         Gizakiaren 23 kromosoma-pareetan bere ezaugarri guztiak zehazten dituzeten miloika gene daude.
·         Gene hauetan daude karaktere batzuk ez dute garrantzia handia gizakiaren bizitzan (ilearen kolorea…) baina beste batzuk bai , hala nola, zenbait gaixotasun eta malformazio hereditarioak.
·         Hauetako adibide batzuk: ( Albinismoa eta Polidaktilia)
ü  ALBINISMOA: Albinoak pigmentu bat falta duenez oso azal zuria eta ile oso argia izateaz gain, argi handia dagoenean ikusteko zailtasuna du. Azpirakorra da. (a)
ü  POLIDAKTILIA: Esku batean edo bietan bost hatz baino gehiago izatea. Gainartzailea da. (A)
ARIKETAK.
1.      Emakume albino bat albinoa ez den eta familian albinismoa aurrekaririk ez duen gizon batekin ezkondu da.Hiru seme-alabetakoren bat albinoa izan daiteke?
ü  Gurasoen genotipoa hauxe da:  (neska) aa  eta (mutila) AA.
ü  Emakumearen obulua guztiek a aleloa eta senarraren espermatozoide guztiek A aleloa dute.
ü  Beraz, seme-alaba guztiak Aa genotipoa izango dute. Albinismoa azpirakorra denez, fenotipoari dagokionez seme alaba-guztiak berdinak eta normalak izango dira baina a aleloaren (albinismoaren) eramaileak. Mendelen lehenengo legearen arabera.

2.      Senar-emazte hauetan alaba bat gizon albino batekin ezkonduko balitz, nolakoak izango lirateke euren seme-alabak?
ü  Gurasoen genotipoa: (neska) Aa eta  (mutila) aa
ü  Emakumearen obuluen erdia A aleloa izango du eta beste erdia a; senarraren espermatozoidea a aleloa izango dute.
ü  Beraz, %50 eko probabilitatea dago albinoak izateko (aa, aa) eta beste %50 normala izateko nahiz eta bere genotipoa Aa, Aa izan eta hortaz, eramaileak. Albinismoa azpirakorra delako.

3.      Polidaktilia ez duen bikote batek izan al dezake sei hatzeko seme-alabarik?
ü  Polidaktilia gainartzailea denez, karaktere honekiko aita-amak homozigotiko azpirakorrak (aa)izango dira eta ondorioz, seme alaba guztiak aa izango dira.
ü  Beraz ez dute polidaktilia edukiko.

4.SEXUARI LOTUTAKO HERENTZIA.
·         Albinismoaren edo polidaktiliaren geneak, bai eta karaktere horiei dagozkien normaltasunaren aleloak ere, autosometan daude. (sexu kromosomak ez direnak).
·         Karaktere batzuk heterokromosometan (sexu kromosomak direnak)agertzen diren gene batzuen menpe daude. Adib. Hemofilia eta daltonismoa.
Ø  DALTONISMOA ikusmen urritasuna da, kolore verdea eta gorria bereizteko gaitasunik ez edukitzea. Gene arduraduna X kromosometan aurkitzen da. Daltonismoa azpirakorra da.
Ø  Hauek dira ager daitezkeen genotipoak eta fenotipoak:
XD XD= ikusmen normaleko emakumea
Xd Xd= emakume daltonikoa
XD Xd= ikusmen normaleko emakumea (eramailea): daltonismoaren alelo bat du, eta seme-alabek hereda dezakete.
XD Y= ikusmen normaleko gizona
Xd Y= gizon daltonikoa.
HEMOFILiA: odoleko gaixotasun larria da eta daltonismoa bezala heredatzen da.
ARIKETAK.
1.      Zernolako ondorengoa izan dezakete daltonismoaren eramailea den emakumeak eta daltonikoa ez den gizonak?
ü  Gurasoen genotipo honelakoa da: XDXd eta XDY
ü  Emakumearen obuluak XD edo Xd kromosoma eduki dezakete; gizonaren espermatozoideek , XD edo Y eraman dezakete.
ü  Gurutzaketak: XDXD , XDY , XdXD , XdY
ü  Horrek ez du esan nahi lau seme-alaba bakoitzeko batek ezinbestez goiko genotipo horietako bat izango duenik, sortutako seme-alaba bakoitzak kalkulatutako lau genotipo horietako bat izateko %25eko probabilitatea duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario