sábado, 30 de junio de 2012

EKONOMIA: MAKROEKONOMIA --> (2)


2. ESKARI ETA ESKAINTZA ERANTSIA: ZIKLOAK ETA LANGABEZIA.
1.MAKROEKONOMIAREN FUNTZIONAMENDUA.
·         Edozein ekonomiatan , ekoizpenak, enpleguak, prezioek eta ekonomiaren hazkundeak gorabehera handiak izan ditzakete, politika ekonomikoaren zein kanpoko aldaketen eraginez.
·         Era berean, interesgarria litzateke jakitea gobernuek zein neurri har ditzaketen ekonomiaren emaitzak hobetzeko.
·         Alde batetik, ekonomiaren egoeraren emaitzak zehazten dituen ALDAGAI NAGUSIAK daude eta bestetik INDAR EDO DETERMINATZAILE EKONOMIKOAK.
àXEDE ALDAGAIAK: Nazio ekoizpenaren hazkundea, enplegua, inflazioa) ongizate ekonomikoaren adierazleak dira.
àMakroekonomiaren emaitzetan eragiten duten indarren edo emaitzak zehazten dituzten indarren ikuspegi osoa ere jaso da. honek 3 faktore multzo ditu:
ü  MERKATU BARRUKO INDARRAK: Biztanleriaren hazkundea, inbertsio, gastua berrikuntza teknologikoa…
ü  KANPOKO ERAGINAK: Gerrak, baldintza klimatikoak, hondamendi naturalak, merkatuaren eraginak…
ü  POLITIKA EKONOMIKOAREN TRESNAK: Zergak, gastu publikoa, diru kopuruaren aldaketak, truke tasaren kontrola…
2.ESKARI ETA ESKAINTZA ERANTSIA: OREKA MAKROEKONOMIKOA.
·         ESKARI ERANTSIA: Ekonomiako eragile guztiek denboraldi jakin batean egiten duten ondasun eta zerbitzuen guztizko eskaria. (eskari kurba beherakorra)
·         ESKAINTZA ERANTSIA: Ekonomia bateko enpresek, denboraldi jakin batean egiten duten ondasun eta zerbitzuen guztizko eskaintza.
·         Oreka makroekonomikoak zehazten dizkigu ekonomiaren orekako prezio maila (inflazioa) eta ekoizpen maila ( hazkundea àlangabezia)
POLITIKA MAKROEKONOMIKOA.
A.   ESKARI POLITIKA
-Eskari politikaren helburua, eskari erantsian eragina izatea da.

A.1. ZERGA POLITIKA.
·         Zerga politikak erabiltzen dituen tresnak 2 dira: G (gastu publikoa) eta T (zergak)
o   ZP MURRITZAILEA: Gastu publikoa murriztean edo/eta zergak handitzean datza. T   à K  eta  I   à EE
-          Honen helburua inflazioa kontrolatzea da . Baina eragin negatibo moduan, ekoizpena gutxitu egiten da (ekonomia moteldu, hoztu egiten da eta langabezia gora egiten du.)

o   ZP HEDATZAILEA: Gastu publikoa handitzean edo /eta zergak murriztean datza. G    à EE    /  T   à K  eta I   à EE
-Honen helburua ekonomia berpiztea da, ekoizpen maila handitzean, langabezia murrizten da . Eragin negatiboa inflazioa da ( prezioen mailen gorakada)
A.2.MONETA POLITIKA
·         M. Politikaren tresnak: Interes tasa (i) eta merkatu irekiko eragiketak “open market”
o   MP MURRITZAILEA: Interes tasa igotzean edo /eta zor publikoa (bonoak) saltzean datza.  i   à I    à EE /  €=$     à E-In    àEE
-EBZK Interes tasa igotzen badu, inbertsioa , kontsumoa (neurri txikiagoan) eta Esportazio garbiak murriztu egingo dira eta beraz, EE ere bai.
-Bestetik, bonoak edo zor publikoaren ondorioz, gobernuek dirua zirkulaziotik (ekonomiatik) erretiratzen dute, hórrela, kontsumoa murriztu egingo da eta EE (eskari)
-HELBURUA: inflazio kontrolatzea , baina eragin negatiboa da, ekoizpen maila gutxitzen dela , eta beraz, langabezia gora egiten du.

o   MP HEDATZAILEA: Interes tasak jaistean edo /eta zor publikoa erostean datza. ( Bonoak)
-Interes tasak murriztean, inbertsioak, kontsumoa eta Esportazio garbiak handitu egiten dira.
-Zor publikoa erostean , gobernuek dirua injektatu egiten dute ekonomian , kontsumoa handitzen da eta beraz, EE ere.
-HELBURUA: ekonomia hazkundean jartzea, langabezia murriztea eta ekoizpen maila handitzea. Eragin negatiboa: inflazioa da ( prezioen maila orokorra igotzea.)

B.ESKAINTZA POLITIKA
·      Eskaintza politiken helburua eskaintza erantsia handitzea da, hau da, enpresen ekoizpena eta beraz, hauek egiten duten ondasun eta zerbitzuen eskaintza handitzea.
·      Horretarako gobernuak enpresen jarduera sustatzeko hainbat neurri martxan jar dezakete ; enpresei zuzendutako diru-laguntzak, zergen jaitsiera….
3.ZIKLO EKONOMIKOA.
·         ZIKLO EKONOMIKOA: Ziklo ekonomikoak guztizko ekoizpenaren edo BPGren gorabeherak dira. Ziklo ekonomikoak eskari eta eskaintza erantsiaren kurben lekualdaketak sortzen dituzte.
-          ZIKLO EKONOMIKOA benetako ekoizpena BPG potentzialetik urrundu eta susperraldiak edo atzeraldiak dituen txandakako sekuentzia da.
-          BPG POTENTZIALA: eskugarri ditugun baliabideekin lor dezakegun ekoizpen mailarik handiena. (maximoa)
·         Goraldia edo gailurra
·         Atzeraldia edo depresioa
 
A.ZIKLOAREN FASEAK
·         Beheraldia edo hondoa                    
·         Susperraldia edo hedaldia
Fase horiek ez dira simetrikoak, hazkundeak luzeagoak izaten dira , eta zikloak errepikatu egiten badira, ez daude bi ziklo berdin ( kausa eta bilakaera ezberdinak)
1.BEHERALDIA EDO HONDOA
·         Zikloaren punturik beherena da. Eskari maila txikia dago erabilgarri dagoen ekoizpen ahalmenaren aldean; Stock handiak egongo dira , ez baitago eskatzailerik.
·         Fase horretan, orokorrean prezio maila oso bajua izaten da ( batzuk bere horretan jarraituko dira beste batzuk behera) .Enpresek mozkinak murriztuko dituzte, eta ondorioz, etorkizunarekiko konfiantza gutxi izango dute  bera, ez dira inbertsio berriak egitera ausarteko. Langabezia tasa oso altua da.
·         Politika makroekonomiko hedatzaileak martxan jartzeko unea da.
2.SUSPERRALDIA EDO HEDAPENA.
·         Zikloaren goranzko fasea da. Kapitala zahartuz joaten da, eta uneren batean, berritu egin beharko da. Kapitalaren berritzeak eragin suspertzailea dauda jarduera ekonomikoan, eta kontsumitzaileen errentak eta gastuak haztea ekarriko du.
·         Eskaria handitzea ekoizpena sustatuko du eta salmentak eta mozkina handituko dira, beraz, aurreikuspenak aldekoak izango dira ; ondorioz, inbertsioak handituko dira. Aurreko faseko politika ekonomikoei esker inbertsioa handituko da ere.
·         Ekoizpen ahalmena handituko da (inbertisoak direla eta) eta langabezia behera egingo du.Eskari maila ahalmen erabilgarria baino txikiagoa denez, prezioak ez dute aldaketa handirik izango edo poliki eta gutxi igoko dira.
-          Eskari eta eskaintza kurbak eskuinerantz lekualdatzeak sorraraz dezake susperraldia.
3.GORALDIA EDO GAILURRA.
·         Zikloaren puntu gorena da; Hazten jarraitzeko zailtasunak agertu direlako iristen da. Lehenengo, Faktore jakin batzuetan agertuko da, eskulan kualifikatuan edo funtsezko lehengaietan eta ondoren, ia faktore guztietara hedatuko da, ekoizpenaren ahalmen osorik erabiltzen ari delako.
·         Ekoizpen potentzialera hurblitzen ari garenez gero eta zailagoa da erabili gabeko baliabideen bidez ekoizpena handitzea  eta mugak sortuko dira:
-          une-unean erabilita dagoen eskulanaren produktibitatea handituko duten inbertsio berrien bitartez lortutako ekoizpen ahalmenaren araberakoa izango da.
·         Langabezia minimoetan dago eta prezioek gora egingo dute, soldatekin batera beraz, Inflazioa sortuko da.
4.ATZERALDIA.
·         Zikloaren beheranzko fasea da. Pixkanakoa edo bat-bateko izan daiteke (krisia). Atzeraldiaren hasieran inbertsioek errentagarriak izateari utziko diote, eskaria nolabait ase dagoelako.
·         Salmentak jaistean , stock-ak pilatzen hasiko dira eta horregatik , inbertsioa murriztu eta enpresa batzuek porrot egingo dute.
·         Ekoizpena eta enplegua jaitsiko dira eta ondorioz, errentak eta Kontsumoa ere bai àPrezioek behera egingo dute eta mozkinak murriztuko dira eta inbertisioak ere , ez erabilitako gero eta ekoizpen ahalmena handiagoa dagoelako
·         Aurreko fasearen amaieran inflazio kontrolatzeko politika murritzaileak jarri dira martxan eta eskari eta eskaintza kurba ezkerrerantz lekualdatzeak atzeraldi ekonomikoa sorrarazi dute.
-          Bi jarrera azalduko lukete:
-Kontsumitzaileek aurrezkia handitzea erabakitzea,
-inbertsio, gastu publikoa edo esportazio garbiak murriztea.
·         Nazio ekoizpena eta inflazioa murriztu egindo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario