sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA-BIOLOGIA: MENDELISMOA (4)


7.DNAK INFORMAZIOA DU BERE BAITAN
·         Denok daramatzagu 46 ADN molekula gure zeluletan eta ADN molekula guztiak, lau nukleotido berdinen errepikapenak osatzen ditu: A, T, C eta G.
·         Bi ADN molekula alderatzen badira, ikus daitekeen desberdintasun bakarra, nukleotido segidaren ordena da. Beraz, nukleotido sekuentzia hori da informazioa daukana.
·         ADNan lau nukleotidoak errepikatzne diren ordenak mezu kodeatuak eramatea ahalbidetzen dio.
·         Kromosoma bakoitza ADN molekula bakar batek osatzen duela eta kromosoma batek gene asko dituela.
7.1ZER INFORMAZIO DARAMATE GENEEK?
·         Pertsona bati karaktere zehatz bat agertzeko beharrezkoa du, kasu bakoitzean desberdina den proteína bat fabrikatzea. Proteina hori da begietako pigmentu berdea edo globulu gorrien A antigenoa sortzeko arduraduna.
·         Genea proteína zehatz bat eraikitzeko beharrezko informazioa daukan ADN segmentua da eta aldi berean, karaktere zehatz baten agerpena kontrolatzen du.
7.2.KODE GENETIKOA.
·         ADN hizkuntzak darabilen kodeari, Kode genetikoa esaten zaio.Oso erraza  da, molekulan segidako hiruko nukleotido bakoitzak hirukote bat osatzen du, hau da, hitza osatuko du, ondoren, aminoazido bat izendatzeko. Hau da, karaktere bat sortzeko proteinak fabrikatzeko.
7.3.MEZU GENETIKOAREN ITZULPENA.
·         Proteinak sortzeko jarraibide genetikoak zelularen nukleoan daude. ADNan. Hauek ekoizteaz arduratzen diren organuluak, erribosomak, zitoplasman daude.
·         Proteina bateko mezu genetikoaren itzulpen prozesua, bi etapetan egiten da.
1.       Lehenengo etapa nukleoan gertatzen da. Nahi dugun proteína sortzeko informazioa daraman ADN zatiaren kopia bat egitean datza, eta hura zitoplasmara eramatea.
2.       Bigarren etapa zitoplasman gertatzen da , erribosomak dauden lekuan. Dagokion proteína ekoiztean datza, jasotako mezuak adierazten duen ordenan aminoazidoak batuz.
7.4.ADN-AREN ERREPLIKAZIOA.
·         Nukleotido osagarri bikoteen arteko baturak hautsi egiten dira, eta helize bikoitzeko bi kateak, kremailera baten antzera bereizten dira.
·         Kate bakoitzak beste kate osagarri berria ekoizteko moldetzat balio du. A batean T bat baino ez da bat etorriko eta C batean G bat.
Osatutako molekual berrietako bakoitzak bi kate daramatza: hasierako helize bikoitzetik eratorritakoa bata, eta ekoitzitako kate berria bestea. (erribosometan)
Erreplikazioaren azken emaitza bi ADN molekula berdin-berdina dira, jatorrizko molekularen kopia zehatza eta beraz, informazio genetiko bera dute.
8.INGENIERITZA GENETIKOA.
·         Ingenieritza genetikoa organismo bateko ADN molekula bati geneak kentzea, eraldatzea edo gehitzeako bidea ematen duten teknika konplexu saila biltzen du, geneak daukan informazioa aldatzeko helburuarekin.
9.ORGANISMO TRANSGENIKOAK.
·         GEO (genetikoki eraldatutako organismo) : Ingenieritza genetiko bitartez genoma eraldatu dioten organismoa da.
·         ORGANISMO TRANSGENIKOAK: Ingenieritza genetikoaren bidez eraldatu diren organismo eukariotikoak.
9.1.ORGANISMO TRANSGENIKOEN EKOIZPENA.
1.       ERALDAKETA ALDIAN, gene jakin bat eraldatu nahi dugun organismoko zelularen genoman txertatu behar dugu. Adib. Giza hazkuntzaren hormona-genea saguaren zelula batean.
2.       BIRSORKUNTZA ALDIAN, ingenieritza genetiko bitartez genoma eraldatu diogun zelulatik abiatuta, landare edo animalia lortuko da. Organismoak klonatzeko teknika erabiliko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario