sábado, 30 de junio de 2012

EKONOMIA: HAZKUNDE EKONOMIKOA ETA HORREN NEURKETA


HAZKUNDE EKONOMIKOA ETA HORREN NEURKETA.
·         HAZKUNDE EKONOMIKOA: Denboran zehar iratuten duen prosezua da;bertan, jarduera ekonomikoaren maila etengabe handitzen da.
A.HAZKUNDE EKONOMIKOAREN NEURKETA.
·         Hazkunde ekonomikoa neurtzeko erabiltzen diren magnitudeak honakoak dira:
ü  BPGren hazkundea tasa termino errealetan.
ü  Biztanleko BPGa à Urte horretarako BPG erreala biztanleria osoaz zatitzea.
·         Hazkunde ekonomikoak ekoizpen errealaren hazkundea eta ekoizpen aukeren hedapena ditu erreferentziagai.
B.HAZKUNDE EKONOMIKOA EPE LABURRERA ETA LUZERA.
·         Hazkunde ekonomikoa gertatzen denean, herrialde bateko BPG potentziala handitu egiten da. Ekoizpen aukeren mugari dagokionez, mugaren kanpotik higitzearen baliokidea da, eta eskaintza erantsiari eragiten dio.
·         EPE LABURREAN à  ekoizpena handitu egin daiteke, eskari erantsiari eragiten dioten jarduerak eginez, dagoen ekoizpen ahalmena gehiago erabiltzen bada. Hori EAMren barruko puntu batetik gaineko beste puntu batera pasatzea da.
·         EPE LUZEAN à ekoizpena handitu daiteke, ekoizpen ahalmena bera handitzen bada, eskari erantsiaren gaineko jardueren bidez. Hori EAM eskuinaldera higitzea da eta hazkunde ekonomiko kontzeptuarekin bat dator.

B.HAZKUNDEA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK.
·         Hazkundearen oinarrizko determinatzaileak:
v  KAPITAL FISIKOA HANDITZEA.  Kapital fisikoa ( makinak, ekipoa..) baliabide urria da eta produktibitatearen eta hazkundearen faktore erabakigarria. Kapital fisikoa handitzen demean, langileriaren produktibitatea handitzen da, jarduetarako ekipoak eta tresnak hobeak direlako.
Ø  Lanaren batez besteko produktibitatea handitzean, ekonomiaren produktibitatea osoa handitzen da.
Ø  Ekonomia baten hazkundea inbertsioaren araberakoa dela hazkundearen eta aurrezkiaren artean lotura bat ezartzea da. Gaur egungo kontsumoaren zati bat sakrifikatzeko prest dauden ekonomiak etorkizunean hazkunde handiagoa izeneko oinarriak finkatzen dira.
v  GIZA KAPITALA HOBETZEA. Langilen kualifikazioa eta trebakuntza, hazkunde ekonomikoaren funtsezko faktoreak dira, izan ere, lanaren produktibitatea handitzen dute.
Ø  Giza kapitala langileek bereganatu duten ezagupen erabilgarriek osatzen dute. Funtsezkoa da berrikuntzarako nahiz teknologia berriak hedatzeko eta bereganatzeko.
Ø  Trebakuntza  handiagoa duten langileek soldata handiagoa izatea noberberarentzat pizgarri bat da, eta horri esker, aurrerapen teknikoaren erritmoak handituko da.
v  AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK ETA KUDEAKETA TEKNIKAK. Balabideak behar bezala antolatu eta kudeatu behar dira. Zenbat eta hobea izan kudeaketaren kalitatea eat zenbat eta enpresa ekimen gehiago egon, hainbat eta azkarragoa iznago da hazkunde ekonomikoa.
Ø  Ikerketaren eta garapenaren ondorioz, ekoizkin berriak eta ekoizpen método egokiagoak agertzen dira.
18.2. HAZKUNDE EKONOMIKOAREN ONURAK ETA KOSTUAK: INGURUMENA.
·         ABANTAILAK (ONURAK):
1.       BIZI MAILA ALTUAGOA. Produktibitate handitzeak, biztanle bakoitzak ondasun eta zerbitzu gehiago gozatzeko ahal izatea dakar, ondorioz, aisialdirako denbora gehiago dute.
2.       ZERBITZU PUBLIKO ETA ZERGA BIDEZKO SARRERA GEHIAGO, zerga tasak igo gabe.
3.       ERRENTAREN BANAKETA BIDEZKOAGOA. Banatu beharreko errenta maila handiagoa izango da eta hórrela, ehuneko handiagoa bidera daiteke premia handienak dituzten talde sozialengana.
4.       ENPLEGUAREN HAZKUNDEA. Ekoizpena handitzean, enpleguak gora egiten du eta horrez gain, produktibitatea hobetzeak lehiakortasua hobetzea dakar, eta horrek ekoizpena handitzeko aukera.
·         DESABANTAILAK (KOSTUAK):
1.       KONTSUMOA MURRIZTEA ETA NORBANAKOAREN BIZI MAILA SAKRIFIKATZEA. Inbertsioa handitzeko, aurreztu egin behar da, eta beraz , horrek kontsumoa murriztera derrigortzen du.
2.       KANPOKOTASUNAK EDO KANPOKO ERAGIN NEGATIBOAK. Kutsadura, baliabide natural batzuen agorpena….Ingurumena ondasun urria baita
18.3.INGURUMEN ARAZO NAGUSIAK ETA EB.
·         GARAPEN JASANGARRIA : Baliabide naturalen kontserbazioarekin bateragarria den garapenari deitzen zaio, etorkizuneko belaunaldiek garapen maila beraz gozatzeko aukera izan daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario