viernes, 29 de junio de 2012

EKONOMIA: EKOIZPEN FAKTOREEN ORDAINSARIA


                       EKOIZPEN FAKTOREEN ORDAINSARIA: LAN MERKATUA.
1.       LAN MERKATUA ETA SOLDATAK
·         Soldata : Langileek norbaiti eginiko lanaren truke, dirutan edo gaitan, jasotzen duten diru sarreren multzoa da soldata.
·         Soldata (lanaren prezioa) merkatu batean zehazten da, eskaintzaren eta eskariaren eraginez. Enpresek errentagarri zaienean solilk eskatuko dute lana.
·         Enpresak ekoitzitakoaren balioa kontratazio kostua baino handiagoa bada soilik kontratatuko du langilea.
LAN ESKARIA: ESKARIA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK.
·         LAN ESKARIA: Enpresak, soldata maila bakoitzean , kontratatuko lukeen langile kopurua.
LAN ESKARIA MUGATZEN DUTEN FAKTOREAK.
1)         SOLDATA: Soldata murrizten bada , enpresariak lan kopuru handiagoa eskatzeko prest egongo da ,eta alderantziz. Horregatik lan eskariaren kurba beheranzkoa da
2)         PRODUKTIBITATEA: langileen produktibitatea handitzen bada, lan eskaria ere handituko da eta aldr.(soldata handiagoa produktibitate handiagoarekin orekatu ahal izango da.)
3)         EKOITZITAKO ONDASUNEN PREZIOA: Ondasun baten prezioa igotzen bada, lan eskaria handituko da eta aldr.
LAN ESKAINTZA: ESKAINTZA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK
1)      SOLDATA: Soldaten maila zenbat eta handiagoa izan orduan eta handiagoa izango da lan eskaintza (langile gehiago egongo dira lan egiteko prest)
2)      FAKTORE DEMOGRAFIKOAK ETA EGITURAZKOAK:
o   BIZTANLEEN KOPURUA: Zenbat eta biztanle gehiago, orduan eta handiagoa izango da eskaintza.
o   LAN EGITEKO SASOIAN DAUDEN BIZTANLEEN PROPORTZIOA.: Baina herrialde batean biztanleria ez aktiboaen ehunekoa bestea baino handiagoa bada, lan eskaintza txikituko da. (aldr.)
3)      JARDUERA TASA: Biztanle aktiboen ehunekoa biztanleria osoarekiko.
LAN MERKATUA. (grafiko)
·         Lan eskaria eta lan eskaintza, biak batera, oreka (landunen kopurua) zehazten dute lan merkatuan.
·         Orekarik lortzen ez denean , langabezia sortzen da; Langile talde batentzat, eta soldata maila batean , lan eskaintza enpresen eskaria baino handiagoa bada, talde horretan langabezia sortuko da.


2.LANGILEEN SINDIKATUAK ETA NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA.
SINDIKATUEN HELBURUA.
1)    Afiliatuen soldatak eta bestelako lan baldintzak enpresekin negoziatzea.
2)    Afiliatuen benetako soldatei eustea eta horiek igo daitezen lortzea.
3)    Enplegua

·         Soldatak igotzeko ESTRATEGIAK:
ü  LAN ESKAINTZA MURRIZTU. Lan motaren eskaintza murriztu egiten bada, soldatak igoko dira. Horretarako:
-       Lan merkatuan sartzeko adina atzeratzen eta jubilatzeko adina aurreratzen saiatu dira.
-       Asteko lan ordu kopurua murrizten
-       Lanaren intentsitate mailari eta erritmoari mugak ipiniz.
ü  GUTXIENEKO SOLDATA EZARRIZ. Soldaten legeak ezartzea. Lege horiek soldata orekako baino handiagoa izatea eragiten dutelako.
Gutxienenko soldata ezartzeak lan ez kualifikatuaren langabezia tasa igotzea dakar, eta lanean daudenen soldatak igotzea.
ü  LAN ESKARIA HANDITUZ. Enpresariei arauak ezarriz lortu nahi izan dute lanpostu kopurua handiagotzea eskulan eskariari enpresariek benetan nahiko luketen mailaren gainetik eusteko.
NEGOZAZIO KOLEKTIBOA.
·         NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA: lan baldintzak ezartzea da, langileen eta enpresarien arteko negoziazioaren bidez.
·         HITZARMEN KOLEKTIBOAK: Soldata ereduak ezartzen ahalegintzen diren kontratu orokorrak dira, negoziazio kolektiboetan lortzen diren akordioak.
KAPITALEN MERKATUA
3.INTERESA ETA KAPITALA
·         INTERESA: Kapitalaren zerbitzuen truke egiten den ordainketa da; maileguaren prezioa. Kapitala ekoizpen faktorearen ordainsaria.
·         Dirua dutenek mailegatzea erabakitzen badute, orain kontsumitzeko aukera geroko utziko dute, eta horren truek nolabaiteko konpentsazioa nahi izango dute. Konpentsazio hori, interesa da. Horrek, etorkizunean, gehiago kontsumitzeko aukerak emango dizkie.
INTERES TASEN MOTA.
·         Ehuneko moduan zezhazten dira. Interés tasak oso aldagarriak dira eta faktore hauek baldintzatzen dituzte (hauen arabera zehazten dira)



ü  ERAGIKETAREN ARRISKUA. Mailegu bat ematen denean, ez berreskuratzeko arriskua dago. Mailegua eskatzen duenaren ezaugarrien araberako izango da arriskua ere.
ü  MAILEGUA ESKATU DUENAK EMATEN DUEN BERMEA. Berme motaren bat eskatu ohi da (jabegoa edo berme pertsonala) eta mailegu hartzailea eskaintzen duen bermeak interés tasan eragina izango du.
ü  MAILEGUAREN EPEA. Mailegua itzultzeko epea zenbateko, halakoa izango da interés tasa . Epe luzerakoa bada, interés tasa altuaagoa izango da , arrisku gehiago handiagoa delako.
MAILEGUEN ESKARIA ETA KAPITALAREN ESKARIA.
·         Interes tasa, mailegu baten prezioa denez, eskariaren eta eskaintzaren arabera zehazten da.
·         MAILEGU MOTAK:
-          Kapital ondasunak erosi nahi dituzten edo finantza arazoak dituzten enpresek eskatzen dituztenak.
-          Zergen bidez gastuak estaltzen ez dituzten gobernuek eskatzen dituztenak.
-          Diru sarrera arrunten bidez kontsumoko ondasunak erosi ezin dituzten familiek eskatzen dituztenak.
·         Enpresak mailegua eskatzeko , bi gauza izango dituzte kontuan, maileguaren prezioa eta aterako dioten etekina.
Kapitalaren eskaria inbertsiotik espero den etekinaren araberakoa izango da, enpresariak interés tasa (kapitalaren kostua) eta inbertsioak dakarkion etekina alderatzen dituelako.
-          Enpresa autofinantzatzen bada , interés tasak kapitalaren kostua ere neurtuko du. Izan ere, diru hori mailegatu izan balu (kapital stock-a handitzeko erabili beharrean) interés tasa bat emango liokete, aukera kostu bat delako. (Uko egin dio mailegatzeari, kapitala erosteko)
·         KAPITALAREN ETEKINA: mailegatutako kapitala eskuetan duen bitartean lortzea espero diren etekin garbiak dira.
·         Baldintza horiek kontuan hartuta , kapital berriaren etekina handiagoa bada, kostua baino, (interés tasa baino) enpresak inbertsioa egitea erabakiko du.
-          Interes tasa txikitzen bada, maileguen eskaria handituko da.
KAPITALAREN ESKAINTZA.
·         Finantza kapitalaren eskaintza , aurrezkietatik dator eta Sektore publikoak, enpresak eta etxeko ekonomiek egin dezakete.
·         AURREZKIA HAINBAT FAKTOREEN MENDE DAGO:
Ø  ERRENTA MAILAREN mende
Ø  INTERES TASAREN  mende: interés tasak altuak, aurrezkia bultzatuko dute. Eta aldr.

INTERES TASA ZEHAZTEA.
·         Kapitalaren eskaria eta eskaintza batera aztertu ostean zehaztuko da interés tasa. (orekako interés tasa zehazten dute )
·         ESKARIA àMaileguaren eskariaren kurba beheranzkoa izango da eta interés tasa zenbat eta baxuago orduan eta eskari handiagoa.
·         ESKAINTZA à  Maileguen eskaintza kurba gorakorra izango da jendearen mailegatzeko gogoaren mende dago, eta gainerako gauza guztiak berdin egonik, interés tasa handitzean bada, handiagoa izango eskaintza.
4.NORBERAREN ERRENTAREN BANAKETA ETA BANAKETA POLITIKA.
·         BANAKETA POLITIKA: Gobernuaren neurriz osatuta dago, eta gizarteko taldeen edo norbanakoen artean egiten den errenta banaketa aldaraztea helburu du, berdintsuagoa egiteko.
·         Merkatuaren funtzionamendu askeas ez du bermatzen gizarteak bidezkoak jotzen duen banaketa eta horregatik egiten da.
BANAKETA POLITIKARAKO TRESNAK.
·         ZERGAK. Estatuak gastu publikoak ordaintzeko eta aberastasuna birnabatzeko behar dituen diru-sarrerak dira.
o   2 HELBURU: - gastu publikoei aurre egitea
                       - aberastasuna birbanatzea.
o   2 MOTA: Zeharkakoak (IVA) eta Zuzenak (IRPF)
·         TRANSFERENTZIA GASTUAK.  Norbanako guztientzat gutxieneko oinarrizko bizi maila bermatzen eta errentaren banaketan nolabaiteko berdinketa lortu nahi dutenak dira. (Langabezi aseguruak, jubilazio pentsioak..)
·         MERKATUAREN FUNTZIONAMENDU MODUAN ZUZENEAN ESKU-HARTZEA. Neurri horiek diru sarrerak eratzeko prozesuan esku-hartzen dute ;lan eskarian eta eskaintzan, kapitalean.. (gutxieneko soldatak ezartzea, prezioen kontrolak, soldatarik ez igotzea…)
ESTATUAREN HUTSEGITEAK.
·         Politika horiek merkatuen funtzionamenduen azterketa zehatzean oinarritzen ez badira, merkatuaren oreka hautsi  ohi dute,  lagundu nahi dituzten taldeen interesen kalterako.
·         Gutxieneko soldata ezartzen bada, lan eskaria gutxitu egingo da, eta ondorioz, lanean jarraitzen dutenek irabaziko dute baina zenbait langile kaleratuko dituzte eta langabetuek zailagoa izango dute lana aurkitzeko.
5.GORENEKO ETA GUTXIENEKO PREZIOAK
·         Ondasun jakin bati gehienezko prezioa ezartzen bazaio , ( saltzaileak ezin du prezio hori baino handiagoa kobratu )eta prezio hori oreka mailaren azpitik badago, eskari handiegia egongo da eta prezio horretarako eskaintza mugatu beharko da.
ONDORIOAK:
o   Eskatutako kopurua handitzea.
o   Eskainitako kopurua murriztea.
o   Merkatuan gabezia sortzea.
·         Gutxieneko prezioa ezartzen bada, prezioa maila jakin baten azpitik ez dela jaitsiko bermatzen da. Gutxieneko prezioen mugak oreak mailaren gainetik ezartzen bada, gehiegizko eskaintza sortzen da, eta beraz, soberakinak. (baliabideak oker erabiltzea dakar) Gainera, langabezia sortuko da.
ONDORIOAK:
o  Eskainitako kopurua handitzea.
o  Eskatutako kopurua murriztea
o  Merkatuko soberakinak sortzea.

6.EUSTE PREZIOEN EDO PREZIO SUBENTZIONATUEN EZARPENA.
·         Euste prezioa ezartzen bada, eskari pribatuari uzten zaio ekoizleek eskainitako kopuru guztia erosteko behar den oreka prezioa zehazten, eta estatuak ordaintzen dio ekoizleari euste przioaren eta merkatuan lorturiko prezioaren arteko aldea.
-          Horrela,  kontsumitzaileek ez dute ekoizleek eusteko prezioaren eragina nozituko, eta horrek soberakinik ez sortzea dakar.
·         Estatuak subentzionatu egiten ditu sektore jakin batzuetako enpresak , merkatuak ezarriko lukeen prezioa eta kontsumitzaileari benetan kobratzen zaion prezioaren arteko aldea ordainduz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario