sábado, 30 de junio de 2012

EKONOMIA: MAKROEKONOMIA: MAKROMAGNITUDEAK (1)


.MAKROEKONOMIA: MAKROMAGNITUDEAK.
1.MAKROEKONOMIA ETA HAREN TRESNAK.
·         MIKROEKONOMIA: Merkatu espezifikoen ekoizpena eta prezioak aztertzen ditu.
·         MAKROEKONOMIA: Familiek eta enpresek erabakiak nola hartzen distuzten eta merkatuetan nola elkarregiten duten aztertzen du hau da, ekonomiak nola funtzionatzen duen. Ondasun generiko sortzen du, ( ekonomia batean ekoizten eta trukatzen diren ondasun eta zerbitzu guztiak biltzen ditu)
A.MAKROEKONOMIAREN OINARRIZKO HELBURUAK
1.       BPGren hazkundea lortzea.
2.       Langabezi maila baxua lortzea.
3.       Inflazioa kontrolatzea (prezioak egonkor dirauten)
4.       Defizit publikoa murriztea (gastu eta diru sarrera publikoen aldea)
5.       Ordainketa balantza orekatzea (kanpo defizita;  inportazioak esportazioak baino handiagoak direnean)
6.       Truke tasa egonkortzea
2. BALIO ERANTSIA: BIRRITAN ZENBATZEAREN ARAZOA.
·         Ekonomian ekoitzi den guztirako balioa kalkulatzeko método hau erabiltzen dugu:
è Urtean zehar zerbait ekoitzi duen enpresa guztiak aurkitu, ekoitzitakoaren balioa kalkulatu eta enpresa guziten zifrak batzea.
è Metodo horrekin zenbait salgai behin baino gehiagotan zenbatuko genituzke; ekoizkin askok zenbait etapa izaten dutelako ekoizpen prozesuan, eta behin baino gehiagotan saltzen direlako azkeneko eskuetara iritzi arte.
·         Gauza bera birritan ez zenbatzeko, ekoizpen fase bakoitzaren balio erantsia kalkulatzen da:
è Fase horretan ekoizkinak duen balioari fase horretan ekoitzi ez eta beste enpresa batzuei erosi zaizkien materialen eta tarteko ondasunen kostuen balioa kentzen zaio.
BALIO ERANTSIA: Enpresa baten salmenten balioa ken kanpoko hornitzaileei enpresaren ekoizkinak egiteko erositako lehengaien eta tarteko ondasunen kostua da.
NAZIO PRODUKTUA amaierako ondasun eta zerbitzuen guztirako ekoizpena da, hau da,  etxeko ekonomiek kontsumorako erositako ondasunak eta zerbitzuak eta beraz, tarteko ondasunak alde batera utzi behar dira.
AMAIERAKO ONDASUNAK: Azken erabiltzaileek urtean zehar erositakoak dira, tarteko gaktore gisa erabiltzen ez direnak.



 
 





                             
3.BPG ETA BERE ALDAGAIAK
·         BPG (Barne Produkto Gordina): Epealdi jakin batean herrialde baten barruan ekoizten diren ondasun eta zerbitzu guztien balioa da, merkatu preziora baloratuta.
EG
 
BPG= K + I + G + E – In


A.BPG NOMINALETIK ERREALERA :MAKROMAGNITUDEAK.
DEFLAKTATU BEHARRA (konparaketa fidagarria izateko)
·         Herrialde bateko ekonomiaren hazkundea aztertzeko BPG-ren bilakaera aztertu ohi dugu. Hala ere, gerta daiteke urte bateko BPG aurreko urtekoa baino handigao izatea, baina ez ondasun eta zerbitzu gehiago ekozitu direlako, baizik eta prezioak asko igo direlako. Hau gertatzen da, BPG merkatu presziora baloratuta dagoelako, eta honek okerreko ondoriora eraman gaitzake.
·         Hazkundearen bilakaera aztertzeko aldagai makroekonomikoetan gertatzen den prezioen igoeraren eragina deskontatu egin behar dugu eta honi aldagaiak deflaktatzea deritzo.
è Aldagai bat deflaktatzeko KPI (IPC) kontsumorako prezioen indizea (deflaktorea) erabiltzen da.
                                          BPGerreala = BPGnominala / KPI X 100
B.BPGREN ALDAGAIAK
·         KONTSUMO PRIBATUA : Kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak erostean egiten dutena da . Aldagairik handiena eta garrantzitzuena da.
·         INBERTSIOA : Enpresek kapital ondasunetan egiten duten gastua da, hau da, gaurko kontsumoari uko egitea, etorkizunean kontsumo handiago eduki ahal izateko.
-          Inbertsio garbia à inbertsio gordina – balio galera edo amortizazioa (urtean gastatutako kapitala)
·         GASTU PUBLIKOA:  sektore publikoak ondasun eta zerbitzuetan eginiko gastua da; Langileen soldata gastuak eta sektore pribatuari erositako ondasunen (errepideak, trenbideak…) eta zerbitzuen ( aholkularitzakoak, osasun zerbitzuak , finantzakoak…) Kontsumoko eta inbertsioko gastu publikoa daBPGri eginiko ekarpena.
·         ESPORTAZIO GARBIAK: Ondasunen eta zerbitzuen esportazioen eta inportazioen arteko aldea kalkulatuz ateratzen da.
-ESPORTAZIOAK: herrialdetik kanpo saltzen diren ondasunak eta zerbitzuak.
-INPORTAZIOAK: Herrialdetik kanpo erosten diren ondasun eta zerbitzuak.

4.NPG
NPG ( nazioarteko producto gordina): Herrialde bateko ekoizpen faktoreak erabiliz lortzen den ekoizpenaren balioa (guztizko ekoizpenarena) kontutan izan gabe ekoizpen faktore horiek herrialdean bertan edo herrialdearen kanpo daude.
                                     NPG= BPG + HAE –BAE

4.1.NAZIO PRODUKTU GORDINA ETA NAZIO PRODUKTO NETOA
BALIO GALERA = DEPREZIOAZIOA = NARRIADURA à AMORTIZAZIOA
·         Ekoizpen prozesu batean parte hartzen duten ekoizpen faktoreek balio galera= depreziazioa = narriadura bat izaten dute (desgaste) Balio galera hau jasotzen duen kontzeptu ekonomikoa AMORTIZAZIOA da eta hau erabiliko dugu aldagaik makroekonomiko bat gordinetik netora pasatzeko.
                             NPN= NPG – AMORTIZAZIOA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario