sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA-BIO: ZELULA MOTAK


4. ZELULA MOTAK.
àZELULA PROKARIOTIKOAK  (Nuklerorik ez dutenak)
1.      ADN ez dago zitoplasmatik mintz batez bananduta, zitoplasman bertan sakabanatuta baizik.
2.      Erribosoma organulua dute, baina ez kloroplastorik, mitokondriorik ezta erretikulu endoplasmatikorik.
3.      ITXURA MOTA.
-KOKOAK borobilak dira.
-BAZILOAK luzangak dira.
4.      ELIKADURA.
-Bakterioak HETEROTROFOAK.
-Zianobakterioak AUTOTROFOAK.
5.      Pareta zelularra dute.
àZELULA EUKARITIKOAK ( Nukleoa dutenak/ animali eta landare zelula)
1.      ZELULA – MINTZA ( mintz plasmatikoa / pareta zelularra)
Mintz plasmatikoa : Zelularen kanpoko muga da. Zelula biltzen eta babesten duena Substantzien sarrera eta irteera  kontrolatzen du kanpo inguruko eta Zelularen barnean artean. Lipidoz eta proteinaz osatuta dago. (lipido geruza bikoitza, eta proteinak lipido artean)
2.      NUKLEOA: Egitura esferikoa da eta mintz bikoitzez osatuta dago (mintz nuklearra). Zitoplasmarekin elkartrukea emateko gune batzuk , poro nuklearrak ditu.
§  MINTZ NUKLEARRA: Nukleoa inguratzen duen mintz bikoitza da. Poro ugari dituena, zitoplasma nukleoren barrualdearekin lotzeko.
§  NUKLEOPLASMA: Nukleo barruan dagoen gelatinazko masa likidoa.
§  KROMATINA: Zelularen funtzioak kontrolatzen dituen material genetikoa da (ADN). Proteinekin elkartuta dauden ADN zuntz luzeen multzoa da. (zuntz bakoitza, ADN molekula batez eratuta dago).
Zelularen bikoizketa hasten denean, zuntz hauek kondentsatu (trinkotu) eta kiribiltzen dira, kromosomak deritzen egitura lodiak eratuz.
·      NUKLEOLOA: ARN eta proteinaz osatutako eta erribosomak eratzeaz arduratzen den edo diren esfera itxurako egitura bat edo batzuk.
3.      ZITOPLASMA: Mintzaren barnean dagoen gelatinazko masa da; zelularen osagai nagusia. Hialoplasma edo Zitosol izeneko substantzia likido batez osatuta dago;  Hialoplasman, ZITOESKELETOA dago, zelulari forma ematen dioten proteinazko hainbat mikrofilamentu.
Zitoplasman organulu zelularrak izeneko konpartimenduak ere badaude.


ORGANULU ZELULARRAK. (zitoplasmaren barnean)

·      MINTZ GABEKO ORGANULUAK.
1.      ZENTROSOMA
-EZAUGARRIAK: Animali zeluletan bakarrik daude. Bertan zentrioloak daude egitura zilindriko hutsa duten bikote perpendikularra.
-FUNTZIOA:  Hialoplasman dauden filamentuen eraketa eta antolamenduaz arduratzen da.(flageloak,zilioak) Zelulen zatiketan parte hartzen dute (kromosomaren banaketan.)
2.      ERRIBOSOMAK
-EZAUGARRIAK: Proteinaz eta ARNz osatuta daude. Bakarka, e.e.z. lotuta edo kateak osatzen egon daitezke.
-FUNTZIOA: Proteinak fabrikatzen ditu.

·      MINTZDUN ORGANULUAK.
3.      ERRETIKULU ENDOPLASMATIKO LEUNA /ZIMURTSUA
-EZAUGARRIAK: Beraien artean elkartuta dauden, sakulu eta hodiez osatutako mintz multzoa. Mintz nuklearrari eta mintz zelularrarekin lotuta egoten dira normalean. Erribosomak lotuta baditu , ZIMURTSUA da eta ez baditu LEUNA.
-FUNTZIOA : E.E.Z. erribosometan sortutako proteinak biltzen, garraiatzen eta jariatzen ditu. E.E.L lipidoak sintetizatzen,biltzen, garraiatzen eta jariatzen ditu.
4.      BAKUOLOAK
-EZAUGARRIAK ETA FUNTZIOA: Animali-zeluletan txikiak eta Landare-z. handiak diren, mintzez osatutako sakuoloak dira.Hainbat substantzia biltzen dituztenak: ura, biomolekulak, hondakinak…
5.      LISOSOMAK.
-EZAUGARRIAK ETA FUNTZIOA:Bakuoloen antzekoak organuluak dira, substantziak txikitu eta digeritzeaz arduratzen direnak (digestiorako organulua)
6.      GOLGIREN APARATUA.
-EZAUGARRIAK: Sakulu multzoa da, besikulez inguratuta dagoena.
-FUNTZIOA: Zakuoloetan E.Etik datozen substantziak garraiatzen eta jariatzen dituzte, besikulez baliatuta.
7.      BESIKULAK
-EZAUGARRIAK ETA FUNTZIOAOso zakuolo txikiak dira , EEtik edo Golgiren aparatutik datozen substantziak metatzen eta zelulatik kanpo edo beste organuluetara garraiatzen dituzte.
8.      MITOKONDRIOAK
-EZAUGARRIAK ETA FUNTZIOA: Mintz bikoitzez osatuta daude eta arnasketa zelularraz arduratzen dira ; mantenugaietako energía lortzeko.
Molekula organikoak + O2 = ENERGIA + CO2+ H20
LANDARE ZELULA EUKARITIKOAK.
Desberdintasun batzuk dituzte.EZ dute ZENTROSOMARIK. PARETA ZELULARRA, KLOROPLASTOA eta BAKUOLO HANDIAK dituzte.
       - PARETA ZELULARRA :  Mintz plasmatikoa kanpotik inguratzen duen, zelulosaz osatutakoo pareta zurruna. Pareta hau, Zelula babestu eta bere forma mantentzen du. Poroak ditu, kanpoaldearekin substantziak trukatzeko.
       - BAKUOLOAK:  Oso handiak dira ; Zelularen bolumenaren %90 bete ditzake. Substantziak biltzen ditu. (ura, hondakinak, biomolekulak..)
      -KLOROPLASTOA: Mintz bikoitzez inguratuta dauden organuluak dira, klorofila izeneko pigmentu verde bat du. Bertan fotosintesia egiten da.
      FOTOSINTESI PROSEZUA.
 GATZ MINERALAK +H2O+CO2+ARGI ENERGIA = MATERIA ORGANIKOA(glukosa) + O2
           Materia ez organikoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario