sábado, 30 de junio de 2012

SELEKTIBITATEA FILO: PLATON 1


PLATON.
1.DATU BIOGRAFIKOAK ETA TESTUINGURU HISTORIKOA
1.1.BIZITZA ETA IDAZLANAK
Heziera
·         Platon Atenasen jaio zen, k.a. 427, familia aristokratiko batean; eta 347an hil zen. Aristokles Podros zen bere egiazko izena baina Palton deitzen zioten “sorbalda zabalekoa”.  Platon jaio zenean Atenas hiriaren gainbehera hazi zen.
·         Platonek arteak eta letrak ikasi zituen bai eta karrera militarraren oinarrizko hezkuntza jaso. (Peloponesoko gudan zalditerian borrokan aritu zen) .
Politikarako-joera
·          Sokrates izan zuen maisu eta honekin ikasi zuen benetako jakinduriaren bidea. Sokratesen jardunbidearen araua zuzentasun etikoa bilatzea izan zen.
v  K.a.399.urtean epaitu eta heriotza-zigorkoa ezarri zioten , bi akusaziopean: atzerritar jainkoen aldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea.
·         Gertaera honek erabateko eragina izan zuen Platonen pentsamenduan. Politikarako hasierako joera galdu zuen eta arazo politiko eta moralak bihurtu ziren haren gogoeta-gaiak.  à Ordutik, gizarte-antolakuntza asmatzera jardungo du, demokrazia-sistema ustela garbitzeko.
Bidaiak eta Akademiaren sorrera
·         Platonek bidai asko egin zituen Egipto, Grezia Handia eta Sizilian zehar, eta hauetan matematika eta geometría-jakintzak bereganatu zituen  , bai eta zenbakieko grina piztu.  Sizilian , Dionisio I. eta Dion ezagutu zituen, haiekin harreman ekaitztuak izango zituelarik.
·         387an Atenasera itzuli zenean, Akademia izeneko eskola sortu zuen. Unibertsitate-mailako ikasketak eskaini zituen lehen erakundetzat har daiteke eta bertan, politikariak eta gobernariak izango zirenak hezten zituzten.
Þ     Platonen ustetan, komunitateeko agintariek pertsona prestatuenak eta jakintsuenak izan behar dira.
Idazlanak
·         Idazlanak Platonen pentsamenduaren bilakaeraren isla dira. Elkarrizketa izan zen bere gogoetak plazaratzeko erabilitako literatura-generoa. Platonek hitz egiten du Sokratesen ahotik.
v  ARO SOKRATIKOKO IDAZLANAK. Sokratesen eragina. Elkarrizketa gehienak ez dira emaitza zehatzetara iristen. Apologia, Kriton, Errepublikaren I.liburua…
v  IGAROALDIKO IDAZLANAK. Bere doktrina ezagutarazten hasten da. Gorgias, Menon, Kratilo
v  HELDUAROKO IDAZLANAK. Platonen doktrina bereizgarrienak aurkitzen
v  ZAHARTZAROKO IDAZLANAK. Platonen doktrina korapilatuz doa eta gero eta abstrakzio-maila handiagoa da. Parmenides, Politikaria…
1.2.TESTUINGURU HISTORIKOA.
·         K.a. V mendearen amaiera eta IV.mendearen hasiera krisi-garaia izan zen mundo greko osoan , eta bereziki Atenas Hirian.
Þ     Grezian biztanleak estatu-hiri autonomoetan bizi ziren eta etsaiengandik babesteko Ligak sortu zituzten.
Þ     Garaiko hiri garrantzitsuenak: Atenasek  Delos Liga izeneko elkartearen buru zen. Esparta Peloponesoko Liga sortu zuen.
·          Hauek izan ziren gertakaririk garrantzitsuenak:
a)      MEDIAR GERRAK: GREZIA VS PERSIA
v  Pertsiarren  espantsionismoarekin amaitzeko Greziar guztiak batu ziren. Greziarrek garaitu zuten.
b)      PELOPONESOKO GERRA: ESPARTA VS ATENAS.
v  V.mendean Esparta (hiri-militarra) eta Atenas (hiri-kulturala) aurrez aurre jarri ziren, bai eta bakoitzak defendatzen zuten antolakuntza politikoa.
OLIGARKIA VS DEMOKRAZIA àAtenas galtzaile atera zen
DEMOKRAZIA.
·         Platon jaio zenean, demokrazia zen Atenasko erregimen politikoa. Herriaren esku-hartze politikoa sustatzen zen . à Joko politiko horretan parte hartzeko eta buruzagi hautatua izateko, hiritar guztien aukerak segurtaturik zeuden.
·         Hiritarren helbururik gorena ERRETORIKAN maisua izatea zen à Enzuleak konbentzintzeko moduko argumentu sendoak plazaratzeko artea, guztiontzako ikuskizun bihurtu zen.
Ø  Sofistek orduan, hitzaldi eraginkorrak eratzeko eskolak egin zituzten . Ondorioz, entzuleria harri eta zur uztea garrantzitsuago bihurtu zen argudioetan egia bera erabiltzea baino. à Jarduera demokratikoa DEMAGOGIA bihurtu zen.
TESTUINGURU FILOSOFIKOA. (+sofistak)
·         Platon aurreko filosofoen eragina jaso zuen (Pitagoras, Heraclito …)baina bereziki bere maisuarena Sokrates.

*      SOKRATES
v  Ez zuen ezer idatzi baina badakigu, Aristotelesen hitzetan Sokratesen ekarpenak hauek izan zirela: Argudiaketa induktiboa eta definizo unibertsala.
v  Bere elkarrizketa metodoa honakoan oinarritzen zen:
ü  MAIEUTIKA: Gure barenan ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du filosofoak. Ezagutzean ez dugu ezer berrririk asmatzen (Sofisten aurka) , barneko edukiak kanporarazten baizik. "Elkarrizketaren bitartez egia argitu"
ü  IRONIA: Ezjakinaren itxura eginez, elkarrizketan parte hartzen dute solaskideen hasierako jakinduria kritikatzen du, mintzaidearen zalantza eta jakinezaren aitorpena (Aporia unea) lortu arte.
Sokratesek erantzun desegokiak baztetu nahi ditu , eta egiaren bila abiatzen da. "Bakarrik dakit ezer ez dakidala"

No hay comentarios:

Publicar un comentario