sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA-BIOLOGIA: MENDELISMOA (1)


1.MENDEL ETA MENDELISMOA.
·         Mendel hainbat urtetan egindako lan izugarriaren ondorioz, karaktereen herentzia agintzen zuten printzipioak azaldu zituen.
Mendelen Legeak (Izaki bizidunen karakteren herentzia arautzen dituzten legeen multzoa dira)
·         Esperimentu guztiak, arraza puruak deritzen indibiduokoak gurutzatuz hasten dira. Indibiduo bat arraza purukoa izango da baldin eta karaktere jakin bati dagokionez bera bezalako beste batekin gurutzatuz gero karaktere hori berdina duen ondorengoa lortzen bada.
·         Herentzia mota hau izendatzeko, mendelismo hitza erabili zen. Bere experimentuetan ilar-landareak erabili zituen.
2.MENDELEN LEGEAK.
1.       UNIFORMETASUNAREN LEGEA.
Bi arraza puru (P) gurutzatzen badira, ondorengo guztiak (F1) hibridoak eta berdinak izango dira euren artean.
Ø  Karaktereak : AZPIRAKORRAK (a)edo GAINARTZAILEAK(A) eta HOMOZIGOTIKOAK (puruak) edo HETEROZIGOTIKOAK(hibridoak) izan daitezke.
ü  FENOTIPOA: Karaktere baten kanpoko itxurari deritzo.
ü  GENOTIPOA: Genetako karakteren aleloen hornidura da. (informazioa.)
Adib, AA eta Aa genotipoek fenotipo bera dute.Izan ere, Karaktere bakar bat ageri bada ere, biak heredatu dituzte
Ø  Baliteke karaktere jakin batek gainartzaletasun-azpirakortasun eralzioa erakusten duen alelorik ez izatea, baizik eta alelo biek indar bera edukitzea. (ekiponteteak) . Horrelakoei bitarteko herentzia deritze.
BITARTEKO HERENTZIA:Heterozigotikoen fenotipoa 2 gurasoen erdibidekoa izango da.

TEORIA KROMOSOMIKOA.                                                                                                        Ilarren kolorea zehazten duen genea ilarren zelula somatikoetako kromosoma jakin batean dago. Zelula horiek 2n kromosoma dutenez, kromosoma homologo bietan agertuko da kolorea zehazten duen genea. Gene biek leku berdina dute kromosoma homologoetan eta alelo (aukera)deritze.

2.       BEREIZKETAREN LEGEA.
F1 belaunaldiko hibridoak elkarren artean gurutzatzen badira, F2-ko indibiduo guztiak ez dira berdinak izango.
Ø  F1 belaunaldiko indibiduoen genotipoa Aa denez, gametoak A zein a motakoak izan daitezke.
ü  A eta A gametoak elkartzen badira, zigotoak AA (homozigotiko gainartzailea) izango dira. (horia)
ü  A eta a gametoak elkartzen badira, zigotoak Aa (heterozigotikoak/hibridoak)izango dira. (horia) (berdea)
ü  a eta a gametoak elkartzen badira, zigotoak aa (homozigotiko azpirakorra)
Ø  Baliteke karaktere jakin batek gainartzaletasun-azpirakortasun eralzioa erakusten duen alelorik ez izatea, baizik eta alelo biek indar bera edukitzea. (ekiponteteak) . Horrelakoei bitarteko herentzia deritze.
BITARTEKO HERENTZIA:Heterozigotikoen fenotipoa 2 gurasoen erdibidekoa izango da.

3.       GENEEN KONBINAZIO LIBREA.
Bi karaktere desberdin edo gehiago dituzten indibiduoak gurutzatzen badira, karaktereak independientekin transmitizen dira.
Ø  Karaktere bi baino gehiago kontuan hartuz gero, bakoitzak besteei dagokienez loturarik gabe jokatuko du.adib. Ilarraren kolorea ez ezik itxura ere kontuan hartuko dugu. Leuna (B) eta zimurra (b)
ü  P belaunaldi parental dihomozigotiko gainartzailea (AABB) batek eta dihomozigotiko azpirakorra (aabb) batek AB eta ab motako gametoak emango dituzte.
ü  F1ko belaunaldi filialean indibidoak AaBb izango dira (dihibrido edo diheterozigotikoak).
ü  F2ko belaunaldi filialean gameto hauek sor ditzakete : Ab, aB, AB eta ab.
Genotipo askotako indibidoak sor ditzaket
KODOMINANTZIA: Heterozigotikoetan  2 gurasoen fenotipoak agertzen dira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario