sábado, 30 de junio de 2012

1ºMAILA FILOSOFIA: ETIKA ETA MORALA


MORALA:  Bizitza bideratzeko modu da. Gizakion eta gizarteen alderdietako bat da, gizakiok bizimodu batzuk baino berezkoagoak ditugula ohartzerakoak sortzen da.
EZ-MORALA: Moralaren aurka egiten duena.
AMORALA: Moralik ez duena.
1.EKINTZA MORALA
1.1. EZ DAGO GIZABANAKO AMORALIK
·         Aukerak imajinatzea, haien artean hautatzea eta aukeraketa justifikatzea gizakion egitura moralaren 3 une dira, eta haien ondorioz, ez dago gizabanako amoralik.
·         Izaki bat amorala izango da modu automatikoan jokatzen badu, (inkonszienteki)
·         Gizakiok, moraltasunez ala ez-moraltasunes jokatzen dugu ezarritako jokabide-arau batzuei dagokionez.
1.2.IZAERA LANTZEA
·         Jaiotekoan bertan jite jakin bat izaten dugu, (sentimendu, grina multzoa) aldarte jakin bat ere izaten dugu eta baita naturak eta gizarteak emandako izaera bat.
·         Izaera hori ez da behin betikoa : Beste izaera bat geuregana dezakegu, gizaki modura aurrera egiteko egokienak zaizkigun propietateak guk geuk aukeratuz.
-          2 propietate mota ditugu: berezkoak eta bereganatuak.
·         Propietate bat geureganatzeko, ezinbestekoa da ekintzak behin eta berriz norabide berean errepikatzea, hórrela , portaera-ohitura batzuk lortzen ditugu.
-          Ongin jokatzera bultzatzen bagaituzte, bertute esaten diegu.
-          Gaizki jokatzera bultzatzen bagaituzte, bizio.
1.3.KONTZIENTZIA MORALA.
·         KONTZIENTZIA MORALA: moralaren aldetik zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko baliatzen ditugun printzipioez jabetzeko gaitasuna.
o  KONTZIENTZIAREN FUNTZIOAK.
-          Erabakiak hartzerakoan AUKERATZEN LAGUNTZEN digu.
-          EPAI PRAKTIKOAK EMATEN ditu, printzipio orokorrak eta egoerari buruzko datuak kontuan izanez.
-          Zerbait egiten dugunean kontzientziak esaten digunari jarraitzea edo hura aintzat hartu gabe beste bide batetik jotzen dugunean, beste funtzio bat betetzen du: funtzio AUTOKRITIKOA. (epailearena egiten du)
-          BERAZ,  PRINTZIPIOAK EZAGUTUà APLIKATUà AUTOKRITIKATU
·         PRINTZIPO MORAL jakin batek zer-nolako ondorioak dituen ulertzeko modurik onena hura aplikatzen saiatzea da.
·         ERANTZUKIZUNAK eskatzeko , izakiek aske eta kontziente izan behar dute: aukeratzeko gai ,eta beren ekintzen jabe izateko ezinbesteko ezagutza moralen jakitun.
2. ASKATASUNA ETA DETERMINISMOA.
2.1.KANPOKO ETA BARNEKO ASKATASUNA.
·         KANPOKO ASKATASUNA deritzo nahi dugun tokira joateko eta egoki deritzogun moduan jokatzeko aukera izateari, legeak onartutakoaren eta bakoitzaren herrialdeko ohituren baitan. (diktadura garaietan , espetxean hori galdu)
·         BARNEKO ASKATASUNA dagozkigun gauzei buruz bakoitzak bere erabakiak hartu ahal izatea da:gauza bate do bestea nahi izateko askatasuna. NAHIMENAREN ASKATASUNA da.
-          Barneko askatasuna askatasun morala da: bizitza moralaren irizpideen arabera bizitzeko gaitasuna da.
-          Askatasun hau galtzen da susbstantzia estupefazienteen bidez, hipnosia erabiliz, sekta batzuek erabiltzen dituzten control mentalerako tekniken bidez
2.2.DETERMINISMOA ETA BARNEKO ASKATASUNA.
·         Barneko askatasuna hauxe da: kanpokoa ezerk determinatu gabe nahimenak era batera edo bestera aritzeko duen gaitasuna.
·         2 jarrera daude askatasasunaren gaian:
Ø  DETERMINISMOA: Den-dena  zerbaiten kausaz gertatzen delako uste osoa dutenen jarrera eta giza jokabidea kausalki azaltzen saitzen da.
Ø  ASKATASUNA: Zerbaitetan askatasunez aritzen gareneko berezkoa kontzientzia, zentzu batean edo bestean aritzera baldintzatuta egon arren.
2.3.BALDINTZAPENA ETA DETERMINIZIOA
·         BALDINTZATUTA egoteak esan nahi du askatasuna ez dela absolutua eta erabatekoa, baian nor bere ekintzen erantzule dela jakiteko adinekoa.
-          Giza askatasuna baldintzatuta dagoela hein batean, hainbata alderdi direla tarteko: norberaren izaera, gizartea, hezkuntza eta egoera ekonomiko eta politikoa.
-          Ez gara erabat askeak. Baina baldintza zaizkigun alderdi guztiek ez digute eragozten askatasunez jardutea.
·         DETERMINATUA egoteak , askatasunez jokatzeko aukera guztiak erabat ukatzea esan nahi du.
2.4.DETERMINISMO KOSMOLOGIKOA: PATUA.
·         Estoikoen ustez, beharrezkoa da kosmosaren ordena zein den jakitea, hartan nola jokatu jakiteko.
·         Heraklito Efesokoaren doktrinak esaten zuen, denak arrazoiren bat du, eta arrazoien multzoak ezin duenez infinitua izan, lehenbiziko arrazoiren batek egon behar du ezinbestez, guztientzako balio duen arrazoi batek: unibertsoa zuzentzen duen legea edo Patua. (Estoikoen ustetan) Beraz, honen ustez , gizakiak ezin du ezer egin patuaren aurka.
·         Estoikoen ustez, jakintsu eredua hauxe izango zen : kanpoko zoriontasun oro patuaren esku dagoela ohartu eta barneko bakea lortzen saiatzen dena.
-          Horretarako, beharrezkoa da sufrimendua eta besteen iritziak ez sentitzea.Zoriona lortzeko bide bakarra ez asaldatzea da.
·         2 munduren arteko bereizketa egin zuten:
Ø  BARNEKO ASKATASUNAREN MUNDUA (gure esku)
Ø  KANPOKO MUNDUA  (ez dago gure esku)
Barne-ondasunak ziurtatzea eta kanpokoak arbuiatzea da jakinduria, hórrela bihurtzen gara SENEKAREN hitzetan, “gure bizitzaren eragile.
2.5 DETERMINISMO TEOLOGIKOA: PREDESTINAZIOA.
·         Jainkoak dena baldin badaki, gauza guzitak Jainkoak berak bere irizpideen arabera determinatu dituelako izango da; eta gauza guztien kausa Jainkoa bada, giza ekintzen kausa ere izango da.
-          Erreformatzaile protestanteen ustez, gizakiak ez du aukeramenik, eta predestinatuta dago.
-          Katolikoek berriz, determinismoa indarrik gabe uzten saiatu ziren, eta giza ekintzen egileak gizakia eta Jainkoa direla zioten.
2.6.DETERMINISMO ZIENTIFIKOA.
·         DETERMINISMO ZIENTIFIKOAREN ARDATZA hau da, giza jokaera azaltzeko, zientzia jakin batek ematen dituen azalpenetara jotzea.
·         Jarrera hau erredukzionista da , gizakien alderdi guztien aberastasuna eta konplexutasuna alderdi bakarra murrizten baitu.
·         DETERMINISMO ERREDUKZIONISTAK:
1.       MONISMO FISIKALISTA: Unibertso osoa materia baino ez da, eta gorputzaren mugimenduak (psikismoa ere) mugimendu mekanikoak.
2.       DETERMINISMO FISIOLOGIKOA (Paulov) Ekintza askeak deritzegunak erreflexu baldintzatuak baino ez dira baina, oso landuak.
3.       DETERMINISMO PSIKOANALITIKOA: (Freud) Giza ekintzak inkontzientearen eraginez egiten direla dio.
4.       DETERMINISMO EKONOMIKOA: (Marxismoak )Azpiegitura ekonomikoak determinatzen ditu historiarako etapak, ekoizpen-moduak; eta giza kontzientzia, gizabanako bakoitzak ekoizpen-prozesuan duen tokiak determinatzen du.
5.       DETERMINISMO GENETIKOA: Bakoitzaren ezaugarri genetikoetan daude norberaren ekintzen kausa guztiak.
6.       DETERMINISMO PSIKOLOGIKOA: (Gottfried Wilhelm Liebniz) Gure nahimenaren erakargarritasun handiena duenak zuzentzen du gure jokaera, horren mende dago.Giza jokaera arrazionala da, eta ez arbitrarioa. Leibnizen ez du askatasuna justifikatzen (askatasuna, gure ekintzen jabe eta erantzule bihurtzen gaituen nahimenaren gaitasuntzat hartuz gero)
2.7.DETERMINISMOARI EGINDAKO KRITIKAK.
·         Determinismo errukzionista guztien aurrean, ikerketa zientifikoak kausa ideia erabiltzeko 2 modu bereiztea proposatu zuen KANTEK:
Ø  ERABILERA ARAUTZAILEA: Fenomeno oro beti kausa bat dutela eta gertatu balitz bezala aztertu beharko litzateke. Horrela, zientzialariek kausa guztiak aurki ditzakete. Ikerketa-metodoa eta errealitatea ez dira bat etortzen.
-2 zeregin uztartzeko aukera ematen du: kausak ikertzekoa eta kausalki azaldu ezin diren fenomenoak errespetatzekoa.
Ø  ERABILERA OSAGARRIA:Errealitatearen egitura kausala dela uste izatean datza. Ikerketa-metodoa eta errealitatea nahasi egingo lituzke.
2.8.ASKATASUN GIZATIARRA.
·         Gure askatasuna baldintzatuta dago eta oinarri biologikoa du. Gizakiak errealitate moduan hautematen du ingurunea, adimenaren bidez, eta erantzun moduan, aukeraz betetako mundu bat sortzen du; aukera batzuk hautatu behar ditu, eta gero erantzuna justifikatu. à Bitarteko egokienak zein diren erabaki behar du eta bere nahimena aske da hautatzeko.
·         Gure buruari gure helburuak eta legeak emateko gai gara eta baita ideal gizatiarragoak disenatzeko gai.
·         Askatasuna benetan giza askatasuna bada, gizatiartzeko proiektuak behar dira, banakoak nahiz taldekoak, beti-beti irekiak.
3.ASKATASUNA AUTONOMIA DA.
3.1.HAUTATZEKO ASKATASUNA.
·         Nahimenaren gaitasun moduko bat da askatasuna: egin daitezkeen ekintza guzti-guztien alde onak eta txarrak aztertu ondoren, aukera guztien artean hautatu ahal izateko gaitasuna.
·         Halako gaitasauna izateko ezinbesteko da:
1.       Determinatuta ez egotea.
2.       Arbitrarioa ez izatea. Berdin erakartzen gaituzten 2 gauzarekiko axolagabetasun hutsa izatea ez da nahikoa, aukera irrazionala da.
3.       Hautatzeko arrazoi onak izatea.
·         ARRAZIONALTASUN EKONOMIKOA: Gizakiak beti mozkinak maximizatuz eta kostuak minimizatuz hautzen duela esaten duen kontzeptua.
·         Helburu bat lortzeko zer baliabide erabili aukeratzeko soilik baliatzen da hautatzeko askatasuna.
3.2.AUTONOMIA KONTZEPTUA.
·         KANTEK dioenez, baliabideak eta helburuak hauta ditzakegu beraz,  autonomoak gara.

·         Badakigu beti gertatu direla erailketa eta beti esan izandirela gezurrak, baina hala ere, hori egitea ez dagoela ondo esaten dugu. Jakinduria hori gure baitatik atera dugu, ez esperientziatik, gure berezko legea da.
-          KANTEK askatasunaren legea edo lege morala deitu zion horri, eta lege horren kontzientzia izateak garbi uzten du gure legeak ditugula, aske garela.
·         Beraz, nahimenaren propietate bat da askatasuna: nahimena bere buruarentzako lege izateko propietatea.  Hau azaltzeko 2 ikuspegi hartzea komeni da:
Ø  NAHIMENATIK KANPO DAUDEN GERTAKARIEN IKUSPEGIA. Denboran atzera gertatutako beste fenómeno batzuk direla kausa jazotako gertakariak dira. Lege naturalak sortzen dira eta horien mende gaude gizakiok (izaki fisikoak garelako)
Ø  GIZA NAHIMENAREN IKUSPEGIA. Efektu segida bat hasteko gai da nahimena. Askatasunaren legeak sortzen dira, eta horie esker antolatzne ditugu gure bizitza eta bizikidetza era gizatiarrean.
3.3.HELDUTASUN MORALA: HETERONOMIATIK AUTONOMIARA
·         JEAN PIAGET , LAWRENCE KOHLBERG eta beste psikologoentzat, KONTZIENTZIA MORALA: Zer den bidezkoa eta zer bidegabea neurtzeko gaitasuna.
·         KANTek dioenez, heldutasun morala prozesu bat da: Heteronomia moralean hasten da eta autonomía moralean amaitzen da. Hori oinarri hartuta KOHLBERG 3 maila bereizten ditu:
1.       MAILA AURREKONBENTZIONALA: Norberaren interesak asetzen dituena hartzen dute bidezkotzat , eta arauak eteteak izan ditzaketen ondorioengatik betetzen dituzte arauak. Heteronomiak dira.
2.       MAILA KONBENTZIONALA: Norberaren gizarteko legeekin bat datorrena da bidezkoa. Gizabanakoa gizarte horren arauak eta printzipioak onartzen ditu. Heteronomoak dira.
3.       MAILA POSTKONBENTZIONALA: Gizabanakoak ondo bereizten ditu zer diren gizarteko arauak eta zer printzipio moral unibertsalak. Norberaren kontzientziaren arabera mundo osoarentzako lotutako printzipioei jarraiki jokatzen dute. Gizadiko kidesentitzen dira. (Elkartasun globala)
-           Autonomoak dira, autonomía da heldutasun moral handieneko maila.
4.ERANTZUKIZUNA.
4.1. ZER DA ERANTZUKIZUNA?
·         Erantzukizun hitza, responderé (latinez) , epaiketa batean zerbaiten alde egitea adierazi nahi zuen. XVII.mendean, zuzenbidearen alorrean, norbaitek bets norbaiti kalteren bat egindakoan kaltearen ordaina bere gain hartu behar duela adierazteko.
·         ERANTZUNKIZUN MORALA , kontzientzi  moralaren fenómeno subjetiboa da, eta esan nahi du m jarduten ari den subjetua bera sentitzen dela bere ekintzaren erantzule, eta epailea kontzientzia bera da.
-          norbanako bakoitza bere baitatik jasoko du zigorra, ausiki deritzegun gaitzespen-sentimenduak izango dira zigorrak.
·         Ekintza baten erantzule izateak hauxe esan nahi du:
1.       Jardun duenak askatasunez jardun duela
2.       Jardun duenak gai dela egindako ekintzaren arduradun izateko. (zerk bultzatu azaldu, zergatiak arrazoiak)
3.       Egindako ekintzak eragindako ondorio guztiak onartzea.
·         Aske izanez egindakoen erantzule gara, ez beste ezerarena.
4.2.USTE OSOA ETA ERANTZUKIZUNA
·         M.WEBER  bi joera moral horiek bereiztu: aurkakoak dira baina osagarriak.
ü  USTE OSOAREN ETIKAri jarraitzen dionak moralaren aldetik egokiak diren printzipioen eta balioen arabera jokatzen du, baina bere ekintzek izan ditzaketen ondorioez arduratu gabe. ( Nik ondo egin nuen baina mundua horrelako da)
ü  ERANTZUKIZUNAREN ETIKA aurreikusteko moduko ondorioetan jartzen du enfasia, ekintza iradoki duten printzipioak eta balioak kontuan izan gabe. (ondorio larriak , egileak ondorien erantzukizuna hartu.)
4.3. ERANTZUKIZUNA, GAUR EGUNGO MUNDU HONETAN.
·         KONTZIENTZIA PLANETARIOA . Gu guztion erantzukizuna da, eta denok lagundu behar dugu egoera hobera egiteko. Kutsadura gero eta handiagoa da, eta natura baliabideak agortzen ari dira…etab
ERANTZUKIZUN-PRINTZIPIOA.
·         APELEK eta JONASEK diotenez, gure zibilizazioaren oinarri nagusia aurrerapen deritzoguna da, baina aurrerapen hori faltsua da. (Natura ustiatzean oinarritzen da)
·         Benetako aurrerapena, gure ekintzen ondorioak erantzukizunez gure gain hartzea da, hurrengo belaunaldiekoek jasoko duten mundua gutxienez guk geuk hartutako bezain egokia izatea.
HERRITAR ARDURATSUAK.
·         Herritarrek denoi dagozkigun kontuetan parte hartzen dute, aktiboki eta arduraz. Herritar ona, beraz, herritar kosmopolita da : norberaren bizi-egoera jakinak oinarri hartuz gizadi osoaren arazoekin solidarioa dena.
ERANTZUKIZN PROFESIONALA.
·         Etika profesionala, lanbide bakoitzaren eskakizun eta blio moral zehatzak aztertzen ditu.
-           Helburua da jakitea zer barne-on dituen lanbide bakoitzak eginkizun hori betetzeko bereganatu beharreko balioez eta ohitureze gain.
-          Azken helburua, BIKAINTASUNA da: profesional bakoitzak bere gaitasun guztiez baliatzea, lan biribilena egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario