sábado, 30 de junio de 2012

1ºMAILA FILOSOFIA: ESTATUAREN EKINTZA LEGITIMATZEN DUTEN PRINTIZIPIOAK


ESTATUAREN EKINTZA LEGITIMITATZEN DUTEN PRINTZIPIOAK.
·         JUSTIZIA hitzaren 2 adierak:
ü  Bidezkoa edo zuzena jotzen dugunari atxiki egiten zaion printzipio morala.
ü  Estatu demokratikoetan printzipio morala aplikatzen duen erakundea.
1.JUSTIZIAREN TEORIAK
·         Justizia à grezierako dikaiosine. Erromatar zuzenbideak hala definitu zuen:
ü  Bakoitzari dagokiona emateko borondate iraunkor eta etengabea.
1.1.PLATON: JUSTIZIA ARISTOKRATIKOA GIZARTE-ARMONIA DA.
·         Honen ustez, Botere politiko guztia zaindaririk jakintsuenei eman behar zaie eta ondasun ekonomikoen banaketa gizarte-helburuen arabera egin behar da, ez gizabanakoaren helburuak kontuan hartuta.
·         Eginkizunak emateko moduari dagokionez, gaitasun naturalaren arabera eman behar dira, inolako sexu-diskriminaziorik gabe. Horrela, onenak (aristoi) iritsiko dira agintera, eta gizarte-harmonia erdietsi ahal izango da.
1.2. ARISTOTELES: JUSTIZIA BERDINTASUN PROPORTZIONALA DA.
·         Platonekin bat egiten zuen honetan: Oso garrantzitsua dela gizarteko eginkizunak ondo zehaztuta egotea, eta zehaztutako eginkizun horiek ondo betetzea.
·         Aristotelesek justizia BERDINTASUN PROPORTZIONALArekin lotu zuen. Bere ustez, justiziak adierazten du berdinak direnekin berdin jokatu behar dela eta berdinak ez direnekin desberdin. Ideia hori 2 eratara agertzen da:
Ø  JUSTIZIA KONMUTATZAILEA: Gizabanakoen arteko ondasun-trukean berdintasuna edo oreka izatea da.Trukatzen diren ondasunak balio berekoak izatea ezinbesteko da tratua edo jokabidea zuzena izateko.
§  Berdinen arteko trukea; maila bereko gizabanakoen arteko trukeaz ari zen Aristotelesek.
Ø  JUSTIZIA BANATZAILEA: Gizarteko maila bereko gizabanakoen arteko betebehar eta ondasun- banaketan berdintasuna edo oreka izatea da.
§  Banaketak zenbait meriturekin bat etortzea izango da zuzena; Meritua norberaren ideologiaren araberakoa izango da.
àBeraz, justizia banatzailearen irizpidea uneko ideología nagusiaren araberako izango da. Zuzena, proportzioa da.
§  “Bakoitzari dagokion” horrek, proportzionala izan behar du gizabanakoaren maila sozialarekiko eta merituekiko.
1.3. SANTO TOMAS AKINOKOA: LEGE NATURALA
·         XII.mendean, S.T.AK. , Aristotelesek emandako definizioa eta sailkapena oinarri hartuta, karitatea justizia baino hobea dela esan zuen; izan ere, justizia kalteak konpontzera eta merituak saritzera mugatzen da eta karitateak, gainditu egiten du justizia hutsa.
·         Haren ustez, justizia 2 lege mota betetzean datza:
§  LEGE POSITIBOA: Hitzarmen edo itun batetik datorkio behartzeko indarra
§  LEGE NATURALA: Jainkoak izakiei eman dien legea da, berezkoa zaien helburua lor dezaten.
àGizakiok ESKUBIDE NATURALAK ditugu. Gerora, giza eskubideak deitu zitzaien.
1.4.ARO MODERNOA: LIBERALISMOA ETA ESKUBIDE NATURALAK
·         XVIII.mendean gizabanakook eskubide naturalak ditugula hedatu zen, eta handik aurrera, herritarren oinarrizko eskubideak bermatzen dizkieten sistema politikoak zilegitzat hartzen ziren; legearen inperioari jarraitzen diotenak, hau baita liberalismoaren kontzeptu nagusia.
·         Hobbes, Locke, Rosseau ren ustez gizarte politikoa gizarte-hitzarmen baten ondorioa da:
ü  Herritarrek beren eskubide natural batzuei uko egiten diete eta estatuari eman, estatuak hortik eratorritakoko boterea denon oparotasunaren, bakearen eta segurtasunaren alde erabil dezan.

·         Gizabanakoak jadanik ez dago feudalismoaren menpe, askatasun batzuk badituzte, berme prozesala bai eta jabetza pribatua izateko eskubidea.
1.5.UTILITARISMOA: GIZARTE-JUSTIZIA ETA GIZARTEAREN ONURA (John Stuart Mill)
·         XIX. eta XX. Mendeetan justizia ikuskera hau zabaltzen da: ahalik eta gehienentzat ahalik eta zorion handiena, eta oinarrizko eskubideak izanik lortuko da.
ü  Estatuaren eta gizarte bizitzaren helburua: denon zoriontasuna da. Utilitarismoaren eraginez erreforma sozial eta ekonomiko asko egin ziren.
·         Utilitarismoari egin zaizkion KRITIKAK:
ü  Bere justizia nozioa gizartearen ongizate-maila handitzeaz baino ez del arduratzen, baina ez duela estaen ondasunak nola banatu behar diren.
ü  Gehiengoen onurari lehentasuna ematea eta gutxiengoak kontuan ez hartzea leporatzen diote.
1.6.TEORIA SOZIALISTAK: DESBERDINTASUNAK EZEZTATZEA.
·         Sozialisten ustez, justizia, aberatzen privilegio sozioekonomikoa ezeztatzea da.
Ø  SOZIALISMO UTOPIKOA:  (Saint-simon, Owen, Fourier) Haien ustez, Ekoizpen bideen jabetza pribatua ezeztatu behar zen,  baina ez iraultzaren bidez. Komunitate zuzenak sortzearen aldekoak ziren (. Koperatibak, falasnterioak, lantegi eredugarriak, Hezkuntza berri bat harmoniarako eta elkartasunerako)
Ø  ANARKISMOA: (Proudhon, Bakunin, Kropotkin..)Gizakion eta gizarte-egituren araberakoa izango da justizia, eta estatua eta zapalkuntzak deuseztaten direnean gertatuko da.
ü  Gizarte eredu solidario, autokudeatzaile eta federalistarekin parekatzen dute justizia.
ü  Gizartea langileen borroka antolatuaren bidez gauzatuko da.
Ø  MARXISMOA: (Marx) Haren ustez, estatua bere kasa desagertuko da iraultza-prozesu luzearen amaieran eta azkenean, gizarteak askatasunez elkartutako ekoizleen batasun gisa funtzionatuko du. Prosezuaren garaiak:
§  GARAI SOZIALISTA:  ondasunen banaketa zuzena gizabanako bakoitzari bere ahalmenaren arabera eskatuko zaiona  eta bere ekarpenaren araberakoa emango zaiona izango da.
§  GARAI KOMUNISTA: Ondasunen ugaritasuna sortuko da, eta estatua desagertuko da;  banaketa zuzena berriz, gizabanako bakoitzari bere ahalmenaren arabera eskatuko zaiona eta bere beharren arabera emango zaiona izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario