2.APOLINEOA ETA DIONISIAKOA.
Apolo eta Dionisos bizitza ulertzeko aurkako 2 jarreren
sinbolo, eredu, jainko dira.
v
APOLO:
Argia, neurria, forma , arrazoia, ideai, eguna , arima. Metafisika
intelektualista eta Joera Zientifikoa-arrazionalista.
v
DIONISOS:
neurrigabea, kaotikoa, itxuragabea, sexuzko kilikadura, gaua, gorputza,
gizarte arauak hautsi eta desirak askatzeko deia, bizitzaz gozatu jai giroan.
Þ
Trajedia
grekoan koprotagonistak ziren eta elkar behar zuten bizitzeko.
Bizitza bere osotasunean ulertzeko, aspektu irrazionalak eta
arrazionalak, Dionisos eta Apolo behar dira, biak batera. Horrela, Bizitza
(errealitatea) Heraklitoren ikuspuntutik ulertuko du:
v
AURKARIZ
OSATUA (jaiotza-heriotza, osasuna-gaixotasuna, gaztetasuna-zahartasuna)
v
Itxuraz besterik ez dira aurkariak, bere baitan
lotuta daudelako eta dena bat delako: aurkari bat kontrakoa bihurtzen da ,
errealitatea bilakaera delako.
àAurkari
bat ukatzean bizitza bera ukatzen da.
v
Aspektu arrazionalekin batera, bizitza IRRAZIONALTASUNA da (borroka, mina,
desegitea..)Bizitzak ez du ez zentzurik
ezta helbururik ere. Zoriak
agintzen du.
àBaina
Sokratesengandik , mendebaldeko filosofian APOLO
(balio apolineoak) bakarrik agertzen dira: arrazoiak grinak eta gorputza DIONISOS ( balio dionisiakoak)
menderatzen ditu.
BIZITZAREKIKO BI
JARREREN ADIERAZLE DIRA:
A.
BIZITZARI IHES EGITEA, BIZITZA
UKATZEA. Jarrera hau hartu dutenak Kristau morala, izpiritualitatea
orokorrean, metafisika arrazionalista, eta arrazionalismo zientifikoa.
Þ
Arrazoia nagusi à
honen jarreraren oinarrian ez dago jakinmina , hots, errealitatea ezagutzeko
nahia , hau kontrolatu eta menperatzekoarekin baizik.
B.
BIZITZA DEN LEGEZ ONARTZEA, BERE
JATORRIZKO IRRAZIONALTASUNAREKIN: Jarrera hau hautatu dutenak , DIONISOS jainkoa eta ZARATUSTRA honen profeta, BITALISMOA
eta jarreara artistiko-trajikoa dira.
Ondorioz, ezin daiteke ulertu
ezta adierazi ere APOLOREN KONTZEPTU
METAFISIKO ARRAZIONALEN bidez:
Ø
Kontzeptu
metafisikoek bizitzaren aurkako jarrera adierazten dute , honen aspetku
irrazionalak ukatzean à
kontzeptuak izatez , BALORE JUDIZIOAK
(judizio moralak) dira, bizitza ahuldu, zapaldu egiten dutenak.
Ø
Kontzeptu
metafisikoak ezin dute bizitzaren
muina atzi (bilakaera,
mugikortasuna, irrazionaltasuna) Ondorioz, ez dute benetako esanhairik , ez
dutelako erreala den ezer isladatzen.
Þ
Errealitatearen benetako izaera makurtu eta
desitxuratu besterik ez dute egiten.
·
Dionisosen adierazpena ARTEA
da, GREZIAKO ARTE TRAJIKOA.
Adierazpen estetiko-trajikoak bakarrik erakutzi dezake bizitzaren
irrazionaltasuna, filosofía kontzeptuala , jarrera logiko arrazionalak ezin
duena egin.
|
CAMBIAD LA LETRA PORFAVOR
ResponderEliminar