lunes, 29 de octubre de 2012

SAN AGUSTIN: BERE PENTSAMENDUA


2.SAN AGUSTINEN PENTSAMENDUA.
2.1.ONTOLOGIA
·        
Agustinek 2 eratako izakiak bereizten ditu: IZAKI ABSOLUTUA (Jainkoa) eta HARK SORTUTAKO IZAKI KONTINGENTEAK.

 GIZAKIAREN EZAUGARRIAK
Kontingentea da
Hilkorra
Aldakorra
Akastuna
JAINKOAREN EZAUGARRIAK
Izaki absolutua
Betierekoa
Perfektua
Justua
Guztiz ona
EGIAZKO izakia

 JAINKOAREN EXISTENTZIAREN FROGAPENA ez da frogatu behar fededunak baldin bagara ,hots, jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da. Beraz, ez da frogatzen arrazoiarekin , baizik eta arimarekin eta honen bitartez, lortzen da Jainkoarekin bat egitea.
·         S.Agustinek Jainkoaren existentzia frogatzeko 3 ARGUDIO eman zituen:
1.       ARGUDIO GNOSEOLOGIKOA: Egia existitzen denez eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, JAINKOA existitzen da.
2.       ARGUDIO KOSMOLOGIKOA: Beheko errealitateak ez dio ematen gizakiari zoriontsu izateko aukerarik. Zoriontasuna beraz errealitatetik kanpo (mundo hautemangarritik) dagoena da. JAINKOA= ZORIONTASUNA
3.       IDEIA EREDUGARRIAREN ARGUDIOA:  Gizakiak ideia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu baina honek ezin ditu sortu halako ideak , perfekzioa ezin delako sortu inperfekzioan. Beraz, “norbaitek” edo “zerbaitek” sortu ditu gizakian. JAINKOA.
           TOMAS AKINOKOAREN 5 IBILBIDEAK
1.       IBILBIDEA: MUGIMENDUARENA: Munduan dagoen mugimendua du abiapuntu. Mugimenduan dagoen guztia beste zerbaitek mugitua izan behar du. EZER EZIN DA MUGITU BERE KABUZ.
Þ     Beraz, LEHEN MOTOR BAT DAGO => JAINKOA , inork mugitu ezin duena eta mugimenduaren iturria dena.
2.       IBILBIDEA: KAUSA ARAZLEA: Kausa oro beste batek kausatua da . Beraz, AZKEN ETA LEHEN KAUSA BAT DAGO à JAINKOA
3.       IBILBIDEA: KONTINGENTZIAGATIK: Izaki oro hasiera eta amaiera du. Ezer ez da BEHARREZKOA (nahitaezkoa) existitzen dena izateko potentzian zegoen eta une batean , izaki izatera igaro zen. 
Þ     IZAKI BEHARREZKOA (nahitaezko) bat EZINBESTEKOA DA, izaki kontingenteak potentziatik izatera igarotzeko à JAINKOA hots, Beharrezko izaki bat egon behar da kontingentzia sortu zuena.
4.       IBILBIDEA: PERFEKZIOEN MAILETATIK: Izakien perfektasun handiagoaren edo txikiagoren atzean IZAKI GUZTIZ PERFEKTU bat dago , ideia eredugarriak jartzen dituena gizabanakoen baitan.
Þ     Izaki perfektu hori BALIOTSUA DEN GUZTIAREN KAUSA ETA ZERGATIA DA àJAINKOA
5.       IBILBIDEA: KOSMOSAREN ORDENATIK: Unibertsoan , kosmosaren ORDENA dago eta mugimenduarekin eta bilakaerarekin HELMUGA baterantz doa.
Þ     HELMUGA JARTZEN ETA ADIERAZTEN DUEN GOI-ADIMEN BAT existitzen da à JAINKOA.




2.2.ASKATASUNA ETA GAITZAREN ARAZOA
·         S.A  pentsamendua manikenismoaren eta pelagianismoaren aurkako erreakzioak sortutako sintesia da. GIZAKIA GAIZKIA (manikeismo) – JAINKOA ONA (pelegianismo)
Þ     MANIKEOEN AURKA: Gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan, baizik eta gizakiaren askatasunean
Þ     PELAGIANOREN AURKA: Onaren sorrera ez dago giza askatasunean, baizik eta Jainkoan. Gizakiak zuzen jokatzeko jainkoaren grazia behar du.
Ø  Gizakia eroria da (bekataria) ez du jarraitzen Jainkoak agindutakoa , baina Jainkoaren Graziari esker salbazioa lortu dezake. 
Ø 
JAINKOAREN GRAZIA
: Jainkoak gizakiei eskainitako jobabide aldatzeko aukera (Jainkoa nahi duela)

 Gaizkia
(gaitza)
FISIKOAK: Lurrikarak, gaixotasunak, lehorteak ...
BEKATU ORIGINALAgatik pairatu behar duten ZIGORRA
MORALAK: Gaiztakeria, berekoitasuna...
GIZAKIAK sortzen ditu.

·         Jainkoak sortzaile moduan ezin ditu sortu munduan dauden gaitzak, Izaki bete, ongi absolutua eta aldaezina delako. Beraz, S.A. nek gaitzari ONGI FALTA deritzo, Jainkoak sortutako guztia ona delako.
2.3.JAINKOAREN NAHIA
·         Gaitz moralak , platon /sokrates-en ustez, ezjakintasunetik dator. S.A. aldiz, uste zuen, gaitz moralak, jainkoaren nahia ez jarraitzeagatik gertatzen zirela.
·         Jainkoak bere nahia edo borondatea 2 eratara adierazten die gizakie:
v  ERREBELAZIOAREN BIDEZ: Historian zehar zenbait pertsonaia bereziren bitartez, Profeten bidez, alegia. Moises, Jeremias.. eta noski, Jesu Kristo. Profetei adierazitakoa Jainkoaren nahia Liburu Sakratuetan gorde da (Biblia)
v  PERTSONA BAKOITZARI BERE KONTZIENTZIAN azaltzen dio zer den bide zuzuna eta zer galbidea.
Ø  Bietako bat jarraitzearekin Jainkoaren nahia betetzen ari gara eta Jainkoarengana hurbiltzen gara. Zoriontsu izan eta salbatu egingo da, zoriontasuna Jainkoagan aurkituko baitu.
Þ     Bekatuan erortzen bagara , ZUZENTZEKO  damutu eta barkamena eskatu behar zaio Jainkoari, zeinek barkatzeko prest dago.
                      ZORIONTASUNA
·         S.A EUDEMONISTA zen , hots, arduratzen da jakinten zer egin behar dugun zoriontasuna lortzeko, zoriontasunaren bilatzaileak baitira.
·         ZORIONTASUNA egi absolutua baita. Ez da egi partziala ( Epikureoen erako zoriontasun galkorra )  S. A ez du bat egiten Espzeptikoekin , haientzat ez baitago ezagutza (fedea) ziurra lortzerik.  S.A ustez, Ezagutza, hots, fedeak zoriontasunera eramaten gaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario