lunes, 29 de octubre de 2012

SAN AGUSTIN : BIOGRAFIA ETA TESTUINGURU HISTORIKO-SOZIALA


1.1.BIOGRAFIA
·         AURELIO AGUSTIN Ipar Afrikan jaio zen 354. Urtean K.O. Aita paganoa zen eta ama kristaua izanda, kristautasunean hezi zuen. Agustinek , ordea, kristau-doktrina baztertu zuen, baino geroago berriro besarkatu zuen.
·         Gramatika eta latin klasikoak ikasi zituen eta Kartagon, erretorika. Bertan, Zizeronen HORTENSIUS  lana irakurri eta arazo filosofiko-teologikoez kezkaturik , bere BILAKETA ESPIRITUALARI ekin zion.
Þ     Lehendabizi, bide zuen JARRERA ARRAZIONALISTAK hartu zituen eta ondoren, MANIKEO bihurtu zen -à Gaitzaren eta giza-grinen arazoen azalpena aurkitu bide zuen.
·         Kartagon eta Erroman erretorika eskola bat ireki zuen. Bertan, zalantzak sortu zitzaizkion manikeismoaren dualismoaz, desengainatu eta krisi handi batean murgildu zen , hots, ESZEPTIZISMOAREKIN topo egin zuen.
·         Plazerez betetako bizitza izan zuen.Plotinorean zeinbait testuk bultzatuta, benetako aginpidea BIBLIAK duela sinesten hasi zuen eta kristau bihurtu zen.
à Behin betiko aldakuntza eragin zuen gertaera bat bizi izan zuen. Orduan, Agustinek barneko dei indartsu bat sentitu zuen, KOMUNITATE ERLIJIOSO BATEAN BIZITZEKO DEIA , hain zuzen.
Þ     Emakumea utzi eta Kasiziakora bakartu zen BATAIOA hartzeko. Kristau doktrina bereganatu eta APAIZ egin zen eta Hiponako APEZPIKU izan zen.
Þ      Hainbat lan idatzi zituen : AITORKIZUNAK .
·         Gizadiko filosofo handienetarikoa den S.Agustinek izaera eta espiritu guztiz sutsuak izan zituen. Ingurune sozio-politikoak eta kulturalak eragin handia izan zuen Agustinengan, filosofo guztiengan bezala.
1.2.TESTUINGURU HISTORIKO-SOZIALA
·         Erromatar Inperio handiaren garaian bizi izan zen, eta haren gainbeheraren hasiera ere, III.mendean.
·         TEODOSIO enperadorearen heriotzaren ostean, haren 2 semeek gobernatu uzten inperioa; bata ekialdeko inperioa eta bestea mendebaldekoa. Inperioa zeharo ahulduta zegoen , eta boterea lortzeko mugitzen ziren azpikarien arteko borrokeke ahultasuna areagotu zuten.
·         Orduan, Godo batek, Erromari eraso zioen eta arpilatu zuen . Godo horrek Erroman ezarri zuen enperadore-panpin bat , Inperioaren “aletegia”, hots, suministrailea zen Afrika godoei emateko.
·         Erromaren gainbeherak eragin izugarriak izan zituen mundo osoan, eta zirrara handi horrek eraginda Agustin JAINKOAREN HIRIA idatzi zuen.


A.ERROMATAR INPERIOAREN KRISIA
GAINBEHERAREN ARRAZOIAK:
1.       GERMANIARREN ERASOAK
2.       INPERIOAREN HANDITASUNA, BARRUKO ETA GIZARTEKO KRISIA
3.       Enperadoreak ERREFORMAK EGITEA: armada indartzea eta erlijioaren batasuna (Erromaren handitasuna lortzeko baina ez zuen lortu)
4.       KRISTAUTASUNAK INPERIOAREN BARNE-KOHESIOA APURTZEA ETA HORIEN AURKAKO ERASO GOGORRAK.
B.KRISTAUTASUNAREN NAGUSITASUNA.
·         KONSTANTINOk, kristau-erlijioa beste edozein erlijio bezala onartu eta TEODOSIOK erlijio ofizialtzat hartu zuen, 380.urtean.
·         Kristautasunak apurka-apurka fede- eta moral-kanonak finkatu eta zabaldu zituen Erromatar Inperio osoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario