lunes, 29 de octubre de 2012

SAN AGUSTIN: TESTUINGURU KULTURALA ETA FILOSOFIKOA


.TESTUINGURU KULTURALA ETA FILOSOFIKOA
·         Kristautasunak , judaismoan ditu erroak , eta greziar eta erromatar filosofía eta erlijioarekin bat ez zetozen hainbat ikuspegi berri eskaini zituen, hala nola, Jainkoaren haragitzea, haragiaren piztuera…
·         Bestalde, polemika inteletual sakon asko bizi izan zituen Agustinek. Kristautasunaren aldetik , hainbat HERESIA ari ziren elkarren aurka.
·         Gazterian bizi izan zuen MANIKEISMOA ez ezik, Platonek eraikitako Akademiaren ondorengoak ziren akademikoak ere ezagutu zituen, eta haiek Platonengandik urrunduta zerabiltzaten ESZEPTISISMOA gaitzetsi zuen. Pentsaera EPIKUREARRA ere baztertu zuen.
·         Platoneneganako miresmen handia zuen eta Agustinen pentsaera filosofikoak oinarri platonikoak baditu ere, pentsalari bien arteko funtsezko desberdinatsunetik (paganoa vs kristau) sortutako diferentzia esentzialak daude.
ARAZOAK
·         Hasierako Kristautasunak arazo honi egin behar zion aurre: Greziar-erromatar kulturan txertatxeari. à KRISTAUTASUNAK bere doktrinaren garbitasuna gordeko zuen sintesi bat aurkitu behar zuen filosofía klasikoa bere baitan nolabait sarrarazita.
Þ     GNOSTIZISMOAK  (heresia; benetako egin ezagutzarekin batera salbazioa lortzen da beraz, gutxiengo batek soilik lortuko du) krisi handi bat sorrarazi zuen kristautasunean.
·         S.Agustinek filosofía eta kristautasuna , ARRAZOIA eta FEDEA , adosteko ahalegin guztiak gailurrera eraman zituen. Bere idazlanetan teología eta filosofiaren arteko sintesi handia egin zuen eta hartan, platonismo-neoplatonismoa, estoizismoa eta beste zenbait filosofía klasiko integratu zituen.
A)GREZIAKO ESKOLAK
·         Erromatar Inperioan, greziar platonismoak , aristotelismoak, estoizismoak eta epikureismoak zutik iraun zuten. Platonismoa izen zen indartsuena eta filosofía-joera nagusi bihurtu zen, beste mugimenduak barnean hartuz. III.mendetik aurrera kristautasunak hartuko duen solaskidea izango da.
ARISTOTELISMOA
·         Aristotelesen sintesiak ondare kultural gisa dirau. Agustin ez zen Aristotelesen idazkiak ezagutzera heldu.
EPIKUREISMO (lorategi eskola)
·         EPIKUROK sortu zuen = Lorategi Eskolan, emakumeak onartzen ziren.
·         Haren ustez, gizaki jakintsua (zoriontsua) ez du politikan parte hartu behar. JAKINTSUA (ZORIONTSU) izateko PLAZERRA( espirituala eta materiala) lortu eta MINA BAZTERTU behar da.
Þ     Jakintsuak AUTARKIA lortzen saiatu behar du , eta autarkiaren bitartez, ATARAXIA deritzona, beldur , min eta kezkarik eza.
ü  AUTARKIA: norberaren gobernua . (zure burua gobernatzeko autosufizientea/ nahitasun propioa izatea)
ü  ATARAXIA: Oreka bat izatea desio eta pentsatzen dugunaren artean (arrazoiaren artean)
·         FISIKARI dagokionez, Epikurok gauzen aldaketa eta aniztasuna azaldu zituen. Azalpen horiek NOUSA (ezagutza) edo DEMIURGO  ordenatzailea sartu gabe eman zituen, askatasunaren aukerari aterik ez ixteko.
·         TEOLOGIARI dagokionez, ukatu egiten zuen hautemangarriaz gaindikoa (Ateoak ziren) eta sahiestu egiten zuen beste mundo baten eta jainko-jainkosen beldurra.
ESTOIZISMOA
·         ZENONek sortu zuen. Politika onartzen da benetako askatasun pertsonala lortzeko eta zoriontasuna ez dute lotzen plazerarekin , baizik eta BERTUTETSUA izatearekin , autokontrolarekin.
Þ     Horretarako, ONDASUN MATERIALAK baztertu behar dira.
ü  MORAL ESTOIKA: Zoritxar bat izanez gero, arazo hori gainditzeko ahaleginak egin behar da.
ü  ASKATASUNA EZ DA EXISTITZEN,  PATUAN  sinisten dute (deterministak dira) , haien ustez kexatzea ez du zentzurik. Zoriontasuna patua onartzean datza.
Þ     GIZA ASKATASUNA: Grinetatik askatzea da. Nahiz eta grina arguingarria izan baztertu behar dugu, arimaren bitartez (zati arrazionalarekin)
Þ     BERTUTEA: Autokontrola. Jakintsu estoikoa aztoraezina (imperturbable) izan behar da.
NEOPLATONISMO
·         PLATONEN pentsumenduaz gainera, epikureismo salbu, ekialdeko ideia erlijioso-mistikoak batzen dituen sistema sendoa dugu. PLOTINOK azaldu zuen lehenengoz eta FILON Alexandriakoa aintzindaria izan zen.
·         FILONEN USTEZ, Errealitate goren edo Lehen Printzipioa Ongiarekin berdintzen duen Moisesen JAINKOA da.
           à Jainkorengandik LOGOSA (arrazoia, pentsamendua) sortzen da. Logosean IDEIAK edo gauzen Arkeotipoak daude, eta Logosak mundua egiten du, Platonen demiurgo bezala,  bere gogamenean dituen gauza guztien IDEIA edo Arkeotipoaz baliaturik.
                        PLOTINO
·         Haren ustez, gauza guztien gainetik BAT-jartzen du. Gauza guztiak , jarioz, Bat-etik datoz , eta dena Bat-arengana itzultzen da.
Þ     BAT horretatik PENTSAMENDUA (nousa) jalgitzen da , eta horretatik Munduaren arima , eta hórrela , gauza materialak sortzen dira (degradazio prozesuan, jaitsiera prozesu baten ondoren)

                        ARAZOAK
·         Neoplatonismoak kristautasunak zuen arazo berdina aurkezten du. Hasieran , printzipio bakar bat, Jainkoa edo Bat-a , baldin badago, nola sortu da askotariko errealitatea? à 2 erantzun bidezko

NOLA SORTU DA ASKOTARIKO ERREALITATEA?
JARIOTASUNA:
Beste izakiak Jainkoarengandik eratortzen dira. Gauza guztiak jainkoaren atalak dira
Jarraipen bat da .Errealitatearen ikusmolde PANTEISTA  dakar.
KREAZIONISMOA:
Mundua sortuta dago Jainkoaren eskutik. Hasiera bat dago.
JAINKOA da aniztasunak batzen dituen printzipioa --> Hilezkorra, betierekoa, perfektua..


·         GIZAKIAREN ZORIONTASUNA: Jainkoarekin bat egin behar da zoriontsu izateko. Bat egiteko bide bat jarraitu behar da eta bide hori ESPITROFE deitzen da. Bidearen amaieran heltzen garenerako lortu dugu helburua eta horri ESTASIA (extasis = ESPISTEME) deitzen zaio à Zoriontasun hutsa, totala eta horra iristeko pausoz-pausoz
B)ELIZAREN GURASOAK
·         III. Eta VIII.mendeen arteko kristau-filosofo eta teologoak Patristika izenarekin ezagutzen dira. Elizaren Guraso hauek 3 garaietan taldekatu ohi dira:
                     GREZIAR ELIZAREN GURASOAK
                       LATINDAR ELIZAREN GURASOAK
Bai greziar bai latindar patrikistak , bat datoz filosofian eredu platonikoa onartzearekin.
C)KRISTAU-IKUSKERA BERRIAK
1.ONTOLOGIA
·         KRISTAUTASUNARENTZAT Jainkoak gauza guztiak ezerezetik sortu (kreatu) zituen, eta gizakia da errealitate horren gailurra.
·         PLATONENTZAT, aldiz, ideien munduko arketipoak BETIDANIKOAK dira , eta DEMIURGOK  egiten duen mundua ordenatzea da.Beraz, greziar filosofian ez dago kreaziorik.
2.ANTROPOLOGIA
·         Jainkoak bere Semea bidali zuen mundura gizakiak salbatzera. Horrela , Jesu Kristo , Jainkoaren semea, haragitu egin zen , gizaki egin zen.
Þ     Modu honetan, gorputzak edo materiak garrantzia hartzen du.
·         Kristautasunarentzat, gizaki guztiak BERDINAK dira, jainkoaren seme-alabak. Horrela gizakiaren DUINTASUNA azpimarratzen da ,  gizakia izaki sakratua baita, jainkoaren irudi eta antzeko.
3.EZAGUTZA
·         EZAGUTZA=ERLIJIOA à Jainkoa ezagutzeko ezinbestekoa da fedea, arrazoiaren bidez bakarrik ezin daiteke ezagutu.
Þ     Fedean osagai afektiboak, nahimena eta gogoa nabarmentzen dira.
·         Greziar filosofoek ez bezala, Kristautasunak egia zalantzagabekoa , Absolutua , dibinitantean edo jainkotasunean oinarrituta aurkeztu zuten.
Þ     Errealitatea misterioa da, eta Jainkoaren bidez bakarrik uler daiteke  = Greziarrentzat, berriz, ezagutzaren muga esperientzia da, eta arrazoiaren bidez bakarrik ezagut daiteke mundua.
4.ESKATOLOGIA (salbazioa)
·         GREZIARRENTZAT, historia prozesu itxia eta ziklikoa da.
Þ     jakintsuak kontenplazioaren, ataraxiaren eta apatiaren bidez lortzen zuten ZORIONTASUNA
·         KRISTAUTASUNARENTZAT, historiak hasiera bat du eta prozesu lineal bat da (kreazionismoa). 
Þ     Jatorrizko bekatua dela eta, gizakia izaki eroria da, bekaturako joera du eta jainkoaren laguntza behar duenez, Jainkoa gizakiez arduratzen da.
Þ     Gizakiek ZORIONTASUNA LORTZEKO (arima salbatzeko) jainkoareki  bat egin behar duteBat egiteko bide bat jarraitu behar da eta bide hori EPISTROFE deitzen da. Bidearen amaieran heltzen garenerako lortu dugu helburua eta horri ESTASIA (extasis) deitzen zaio. Zoriontasun total horretara iristeko pausoz- pauso egin behar da bidea.


No hay comentarios:

Publicar un comentario