lunes, 29 de octubre de 2012

SAN AGUSTIN: KRISTAU-IKUSKERA BERRIAK



C)KRISTAU-IKUSKERA BERRIAK
·         Kristautasunak hainbat ikuspegi berri ekarri zituen.
1.ONTOLOGIA
·         KRISTAUTASUNARENTZAT Jainkoak gauza guztiak ezerezetik sortu (kreatu) zituen, eta gizakia da errealitate horren gailurra.
·         PLATONENTZAT, aldiz, ideien munduko arketipoak BETIDANIKOAK dira , eta DEMIURGOK  egiten duen mundua ordenatzea da.Beraz, greziar filosofian ez dago kreaziorik.
2.ANTROPOLOGIA
·         Jainkoak bere Semea bidali zuen mundura gizakiak salbatzera. Horrela , Jesu Kristo , Jainkoaren semea, haragitu egin zen , gizaki egin zen.
Þ     Modu honetan, gorputzak edo materiak garrantzia hartzen du.
·         Kristautasunarentzat, gizaki guztiak BERDINAK dira, jainkoaren seme-alabak. Horrela gizakiaren DUINTASUNA azpimarratzen da ,  gizakia izaki sakratua baita, jainkoaren irudi eta antzeko.


3.EZAGUTZA
·         EZAGUTZA=ERLIJIOA à Jainkoa ezagutzeko ezinbestekoa da fedea, arrazoiaren bidez bakarrik ezin daiteke ezagutu.
Þ     Fedean osagai afektiboak, nahimena eta gogoa nabarmentzen dira.
·         Greziar filosofoek ez bezala, Kristautasunak egia zalantzagabekoa , Absolutua , dibinitantean edo jainkotasunean oinarrituta aurkeztu zuten.
Þ     Errealitatea misterioa da, eta Jainkoaren bidez bakarrik uler daiteke  = Greziarrentzat, berriz, ezagutzaren muga esperientzia da, eta arrazoiaren bidez bakarrik ezagut daiteke mundua.
4.ESKATOLOGIA (salbazioa)
·         GREZIARRENTZAT, historia prozesu itxia eta ziklikoa da.
Þ     jakintsuak kontenplazioaren, ataraxiaren eta apatiaren bidez lortzen zuten ZORIONTASUNA
·         KRISTAUTASUNARENTZAT, historiak hasiera bat du eta prozesu lineal bat da (kreazionismoa). 
Þ     Jatorrizko bekatua dela eta, gizakia izaki eroria da, bekaturako joera du eta jainkoaren laguntza behar duenez, Jainkoa gizakiez arduratzen da.
Þ     Gizakiek ZORIONTASUNA LORTZEKO (arima salbatzeko) jainkoareki  bat egin behar duteBat egiteko bide bat jarraitu behar da eta bide hori EPISTROFE deitzen da. Bidearen amaieran heltzen garenerako lortu dugu helburua eta horri ESTASIA (extasis) deitzen zaio. Zoriontasun total horretara iristeko pausoz- pauso egin behar da bidea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario