sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA-BIOLOGIA: PLAKA TEKTONIKOAK


1.PLAKEN TEKTONIKAREN OINARRIZKO 6 IDEIAK.
1.      Litosfera banatuta dago LITOSFERA PLAKA izeneko atal edo zati zurrun elkarte batean.
·         Plaken lodiera 50-200km
·         Plaka gehienak litosfera ozeanikoa eta kontinentala dute.
2.      Litosfera plaken mugak:
·         Dortsalak
·         Subdukzio eremuak
·         Faila transformagarriak
3.      Litosfera plakak astenosferako material plastikoaren gainean lekualdatzen dira.
·         Lekualdatzeak abiadura desberdina dute .1-12cm/urte artean.
·         Plaken artean hutsunerik ez dagoenez, baten mugimenduak ingurunetan eragina dauka,horregatik plaken arteko mugak lurreko aktibitate geologiko handieneko eremuak dira. Bertan , lurrikarak,sumendiak eta mendikateak ugariak dira.
4.      Plaken lekualdatzea lurbarnean dagoen energía geotermikoagaitik gertatzen da, grabitazio energiaz lagunduta.
·         Energia geotermikoak KONBEKZIO-KORRONTEAK sortzen ditu.(begiratu 199orri. Irudia)
5.      Litosfera ozeanikoa etengabe dago berritzen,litosfera kontinentala berriz izaera iraunkorragoa du.
·         Litosfera berriaren sorrera dortsaletan ematea da eta beraien suntsipena subdukzio eremuetan ematea, azaltzen du hondo ozeanikoaren antzinatasuna 185 m.urte azpikoa izatea.Kontinentaletan ,berriz, 4000 miloi urteko arrokak aurkitu dira.
6.      Ez dira bakarrik aldatu plaken kokapena , baita forma, tamaina eta hauen kopurua ere.
2.DORTSAL ETA HONDO OZEANIKOA. (Litosferako muga bat)
DORTSAL OZEANIKOA.
§  .Ozeano Atlantikoan inguruko lautadekiko 2-3km igoeran ,iparretik hegora doan urpeko erliebea.65.000km luzera.
-Zeharbide zentral bat dauka ,albo bietatik failetatik mugatutakoa.RIFT-a.
-Beste dortsal batzuk (Dortsal barekoak) zeharkako haustuneagatik etenda daude.Faila eraldagarriak dira.

§  SEDIMENTU ADINA ETA BANAKETA.
Sedimentu gutxi dago (1,2km lodiera,17-20km espero zutena baino)eta ez daude homogeneoki banatuta.Dortsalean ez dago sedimenturik baina hauen presentzia areagotzen da dortsaletik urruntzen garen heinean.
 Sedimentu geruza desberdinak daude; azalekoak oraingoak eta sakonerarekin zaharragoak,beti 185 miloi urte baino gutxiagokoak izanik.
3.OZEANO HONDOAREN HEDATZEA.
§  Dortsal ozeanikoak material magmatikoetatik litosfera ozeaniko berria osatzen den eremuak dira, lur barnetik etorritakoak eta handik bi aldeetara zabaltzen direnak. Dortsaletan gaur egungo arrokak 1 miloi urte baino gutxiagokoak dira.
§  Dortsaletik urruntzean arroka adina handitu egiten da, baita bere antzinatasuna;hau da, zenbat eta antzinatasun handiagoa orduan eta denbora gehiago daramate materialek pilatzen  eta beraz sedimentu gehiago egoteko aukera.
§  Litosfera ozeanikoa dortsaletan osatu da, beraietan jaio da ,bi aldeetarantz zabalduz.
4.SUMENDIEN ETA LURRIKAREN KOKATZEA.
§  Sumendien erupzioak eta lurrikarak barne prozezu geologikoak dira, hau da, planetaren barruko energía termikoak eragindako prozesuak.
§  Sumendiak eta lurrikarak ez dira modu homogeneon banatzen, baizik eta, eremu zehatz batzuetan biltzen dira bereziki.
§  Leku askotan jarduera sismikoa eta bolkanikoa bat datoz.
HASIERAKO ONDORIOAK.
§  Eremu batzuk geologikoki oso aktiboak diren artean , beste batzuk oso egonkorrak dira.
§  Leku batzuetan mugitu beharreko materialen masa handiagoa da, beste leku batzuentakoarekin konparatuta.
5.SUBDUKZIO EREMUA. (2.litosfera muga)
§  SUBDUKZIO EREMUA: Litosferako plaka batek beste plaka baten azpira barneratzen denean , plaka bat bestea baino dentsoagoa delako.
Litosfera suntsitsen da.Ertz konbergenteak dira.
§  3 mota ertz konbergente daude,subdukzio eremuetan,izaera kontinentala eta ozeanikoaren arabera:
A.
                             PLAKA OZEANIKO ETA KONTINENTALA.
Subdukzio prozesua: p.ozeaniko p.kontinentalaren azpian
Barneratzen da dentsoago delako à fosa ozeanikoa sortu
àhonek Mendikate preozeaniko , lurrikaren zonaldea.
(197orriko irudia)ANDEAK.
B.      BI PLAKA OZEANIKO.
Subdukzio prozesua:p. dentsoena bestearen azpian barnera-
Tzen daà fosa ozeanikoa oso sakonak sortu (subdukzio an-
Gelu aldapatsuaàLortutako magmatismoak , irla kateak sortu.JAPONIA.
C.      BI PLAKA KONTINENTALA.
Subdukzionatzen den plakak tarte ozeaniko bat eta beste bat kontinentala badu, litosfera ozeaniko osoa barneratu eta gero kontinenteak topatzen diraà Litosfera kontinentalak dubdukzioa emateko nahiko arinak direnez,TALKA egiten dute àMENDIKATE INTEKONTINENTALA .HIMALAYA /ALPEAK

5.FAILA TRANSFORMAGARRIAK.(3.litosfera mota)
·         Plaken muga honetan ez da litsofera sortzen,ezta suntsitzen ere.
·         2 mota daude:
A.      Sarrien agetzen dena dortsal ozeanikoak transbertsalki ebakitzen duten failak dira, dortsalaren lekualdatze laterala sortuz; batzutan ia 200km-koak.(irudia begiratu koadernoa)
B.      Haustura edo etenaldia lotuta dauden 2 plaka desberdinen artean gertatzean.San Andres faila(Kalifornia),Alpina faia (Zelanda berria).
·         Muga honetan lurrikarak sarritan gertatzen dira, baina ez da sumendien jarduerarik.
         3.GAIA
                                         PLAKEN MUGIMENDUEN ONDORIOAK.
1.MATERIALEK ESFORTSUAREN AURREAN DITUZTEN ERANTZUNAK.
·         DEFORMAZIOA
Esfortzuen eraginpeko arrokek jasatzen dituzten kokapen forma eta volumen aldaketari deritzo.
·         DEFORMAZIO MOTAK:
A.      ELASTIKOA: Materiala esfortsu baten eraginpean badago, deformatu egiten da, baina esfortsua bukatu eta gero bere hasierako forma berreskuratzen du.Aldi baterakoa da.
 GOMA.tentsiozko esfortzua.
B.      PLASTIKOA: Materiala  esfortzu baten eraginpean badago deformatu egiten da , eta ez du bere hasierako forma berreskuratzen esfortzua amaitzne denean.Izaera egonkorragoa.
PLASTIKOA.konpresiozko esfortzua.
C.      HAUSTURAGATIK: Esfortsuak materialaren barne kohesio galerazten du eta hautsi egiten da.Izaera egonkorragoa.
 BEIRA.jokabide zurruna.
·         HAUSTURA MUGA.
-Materialek jokabide elastiko,plastiko edo zurruna izan,guztiak hautsi egiten dira gehiegizko deformazioa gainditzean.
-Naturan edozein arroka mota tolestuta egon daiteke, Tº altuetan eta ura dagoenean , arrokak jokabide plastikoa izan dezakete.
2.DEFORMAZIO PLASTIKOA.TOLESDURAK.
·         TOLESDURAK: Arrokak jasatzen dituzten UHINDURAK dira, konpresio esfortzuen eraginpean jartzen direnean. Jokabide plastikoa eskatzen du.

·         TOLESDURA BATEN ELEMENTUAK: (begiratu 214.orriko irudia)
§  PLANO AXIALA (PA)
2 erdi simetrikoetan banatzen duen planoa.
§  TXARNELA (TXANGA)
Gehieneko okerdura duen tolesduraren eremua.
§  TOLESDURAREN ARDATZA EDO TXARNELA(TXANGA)-LERROA.
Plano axialak txarnelarekin duen elkargunea.
§  ALPEAK.
Txarnelaren 2 aldeetan kokatutako tolesduraren aldeak dira.
§  NUKLEOA.
Tolesdura baten eremurik barrukoena.
·         TOLESDURA MOTAK: (214.orr. irudiak)
Ø  MATERIALAREN ADIN ERLATIBOAREN ARABERA.
§  ANTIKLINALA: Nukleoan materialik aintzinakoena.
§  SINKLINALA: Nukleoan materialik modernoena.
Ø  PLANO AXIALAREN KOKAPENAREN ARABERA.
§  ZUZENA: PA 90º okertuta.
§  INKLINATUA: PA 85º-10º artean okertuta.
§  ETZANA: PA 10º baino gutxiago okertuta.
§  ALDERANTZIKATUA: Bertikalarekiko PA 90º baino gehiago okertuta
Ø  SIMETRIAREN ARABERA.
§  SIMETRIKOA: PA tolesdura gutxi gorabehera simetrikoak diren 2 erditan zatitzen da.
§  ASIMETRIKOA: PA tolesdura simetrikoak ez diren 2 erditan zatitzen da.
·         TOLESDURA ELKARKETAK.(215.orri irudiak)
§  ANTIKLINOLIO: Tolestutako jeruza multzoak antiklinal baten forma hartzen du. PA beherantz elkarturik.
§  SINKLINOLIO: Multzoak sinklinal baten forma hartzen badu.PA gorantz elkarturik.
3.DEFORMAZIOAK HAUSTURAGATIK.HAUSTURAK.
·         HAUSTURA: Arrokak jasandako esfortzuak haustura muga gainditzean haustura gertatzen da.
·         HAUSTURA MOTAK:(216.orri.irudiak)
Ø  DIAKLASAK: Blokeak bata besteari dagokionez desplazatzen ez direnean, eta desplazatzean,haustura zalbaltzen dtue zirrikitua gehiago irekiz.
Ø  FAILAK:  Bloke bat beste bati dagokionez desplazatzen gertatutako.

FAILAREN ELEMENTUAK:
§  FAILA PLANOA: Hasturaren gainazala da,bertan gertatu da bloke baten desplazamendua beste batekiko.
§  FAILAREN EZPAINAK: Hausturaren ondoren, zatituta gelditzen diren bloke bakoitza.Altuera desberdinetan gelditzen badira,goratutako eta hondoratutako ezpainak egongo dira.
§  FAILAREN SALTOA: 2 ezpainen arten sortutako lerrakuntza erlatiboaren neurria.
§  FAILAREN ORIENTAZIOA: Bere faila planoaren norabidea eta geruzen inklinazioa da.
Ø  FAILA MOTAK.(217orri.irudiak)
§  FAILA ARRUNTA EDO ZUZENAK.
Failaren planoa hondoratutako ezpainaren aldera inklinatzen dena.Tentsiozko esfortzuen ondorioz sortzen da eta lur-sailaren azaleran handitzea eragiten du.
§  FAILA ALDERANTZIKATUA.
Failaren planoa goratutako ezpainaren aldera inklinatzen dena.Konpresio-esfortzuen ondorioz sortua eta lur-sailaren azalera murriztea eragiten du.
§  URRADURA-FAILA.
Blokeen lerrakuntza erlatiboa horizontalki gertatzen denean.Faila mota honetan ez da goratutako ezta hondoratutako ezpainik.
Ø  FAILA ELKARKETAK.
Askotan diaklasen moduan,zenbait failen elkarketa agertzen dira.Elkarketa ohikoenak:
A.      GRABENA EDO FOSA TEKTONIKOA.
Hondoratutako bloke bat da, 2 aldeak faila paraleloekin mugatzen ditu.
B.      HORST EDO ZUTABE TEKTONIKOA.
Goratutako bloke bat da, 2 aldeak faila paraleloekin mugatuta ditu.
4.LURRAREN GAINAZALA ALDATZEN DUTEN PROZESU GEOLOGIKOAK. (Eskema)
KANPOKO ERAGILE GEOLOGIKOAKà URA,IZOTZA,HAIZEA ETA IZAKI BIZIDUNAKàKANPOKO PROZESU GEOLOGIKOAKà METEORIZAZIOA,HIGADURA,GARRAIOA ETA SEDIMENTAZIOA.                          
                                                                                                                   ERLIEBEAREN FORMAK
BARNEKO ERAGILE GEOLOGIKOAKàPRESIOA, TENPERATURA ALTUAKàBARNEKO PROZESU GEOLOGIKOAKàJARDUERA BOLKANIKOA,SISMIKOA ETA TEKTONIKA
KONTZEPTU BATZUK:
PISUA: Gorputz batek beste bateri eragiten dion erakarpen indarra.
MASA: Objetu batek duen materia kantitatea da.
MAGNITUDEA: Edozein gorputzaren ezaugarria ahal dena eman zenbakiz eta hitzez.








4ºMAILA-BIOLOGIA: MENDELISMOA (4)


7.DNAK INFORMAZIOA DU BERE BAITAN
·         Denok daramatzagu 46 ADN molekula gure zeluletan eta ADN molekula guztiak, lau nukleotido berdinen errepikapenak osatzen ditu: A, T, C eta G.
·         Bi ADN molekula alderatzen badira, ikus daitekeen desberdintasun bakarra, nukleotido segidaren ordena da. Beraz, nukleotido sekuentzia hori da informazioa daukana.
·         ADNan lau nukleotidoak errepikatzne diren ordenak mezu kodeatuak eramatea ahalbidetzen dio.
·         Kromosoma bakoitza ADN molekula bakar batek osatzen duela eta kromosoma batek gene asko dituela.
7.1ZER INFORMAZIO DARAMATE GENEEK?
·         Pertsona bati karaktere zehatz bat agertzeko beharrezkoa du, kasu bakoitzean desberdina den proteína bat fabrikatzea. Proteina hori da begietako pigmentu berdea edo globulu gorrien A antigenoa sortzeko arduraduna.
·         Genea proteína zehatz bat eraikitzeko beharrezko informazioa daukan ADN segmentua da eta aldi berean, karaktere zehatz baten agerpena kontrolatzen du.
7.2.KODE GENETIKOA.
·         ADN hizkuntzak darabilen kodeari, Kode genetikoa esaten zaio.Oso erraza  da, molekulan segidako hiruko nukleotido bakoitzak hirukote bat osatzen du, hau da, hitza osatuko du, ondoren, aminoazido bat izendatzeko. Hau da, karaktere bat sortzeko proteinak fabrikatzeko.
7.3.MEZU GENETIKOAREN ITZULPENA.
·         Proteinak sortzeko jarraibide genetikoak zelularen nukleoan daude. ADNan. Hauek ekoizteaz arduratzen diren organuluak, erribosomak, zitoplasman daude.
·         Proteina bateko mezu genetikoaren itzulpen prozesua, bi etapetan egiten da.
1.       Lehenengo etapa nukleoan gertatzen da. Nahi dugun proteína sortzeko informazioa daraman ADN zatiaren kopia bat egitean datza, eta hura zitoplasmara eramatea.
2.       Bigarren etapa zitoplasman gertatzen da , erribosomak dauden lekuan. Dagokion proteína ekoiztean datza, jasotako mezuak adierazten duen ordenan aminoazidoak batuz.
7.4.ADN-AREN ERREPLIKAZIOA.
·         Nukleotido osagarri bikoteen arteko baturak hautsi egiten dira, eta helize bikoitzeko bi kateak, kremailera baten antzera bereizten dira.
·         Kate bakoitzak beste kate osagarri berria ekoizteko moldetzat balio du. A batean T bat baino ez da bat etorriko eta C batean G bat.
Osatutako molekual berrietako bakoitzak bi kate daramatza: hasierako helize bikoitzetik eratorritakoa bata, eta ekoitzitako kate berria bestea. (erribosometan)
Erreplikazioaren azken emaitza bi ADN molekula berdin-berdina dira, jatorrizko molekularen kopia zehatza eta beraz, informazio genetiko bera dute.
8.INGENIERITZA GENETIKOA.
·         Ingenieritza genetikoa organismo bateko ADN molekula bati geneak kentzea, eraldatzea edo gehitzeako bidea ematen duten teknika konplexu saila biltzen du, geneak daukan informazioa aldatzeko helburuarekin.
9.ORGANISMO TRANSGENIKOAK.
·         GEO (genetikoki eraldatutako organismo) : Ingenieritza genetiko bitartez genoma eraldatu dioten organismoa da.
·         ORGANISMO TRANSGENIKOAK: Ingenieritza genetikoaren bidez eraldatu diren organismo eukariotikoak.
9.1.ORGANISMO TRANSGENIKOEN EKOIZPENA.
1.       ERALDAKETA ALDIAN, gene jakin bat eraldatu nahi dugun organismoko zelularen genoman txertatu behar dugu. Adib. Giza hazkuntzaren hormona-genea saguaren zelula batean.
2.       BIRSORKUNTZA ALDIAN, ingenieritza genetiko bitartez genoma eraldatu diogun zelulatik abiatuta, landare edo animalia lortuko da. Organismoak klonatzeko teknika erabiliko da.

4ºMAILA-BIOLOGIA: MENDELISMOA (3)


5.MUTAZIOAK.
·         De Vriesek hainbat esperimentuen ondoren, ondorioztatu zuen gurasoek edo arbasoek ez zuten ezaugarriren bat agertzen zela noizean behin genetan. Ikerlariaren ustez, geneetan aldaketaren batzuk gertatu behar zuten eta aldatutako gene horren ezaugarriak seme-alabeetara igarotzen ziren gainerako ezaugarri hereditarioak bezala.
·         Bat-bateko eta ezusteko geneen aldeketei mutazioak deitu zien.
·         Gene baten alelo desberdinak mutazioen ondorioz agertzen dira, adb, ilar zimurren legea ilar leunen genearen mutaziotzat hartzen da.
6.ODOL-TALDEAK.
·         Odol-taldea gizakien herentziazko karaktere bat da. Karakterearen ardura duen geneak bi alternativa posible baino gehiago ditu, alelo asko ditu.
·         Pertona oro, A , B, AB edo 0 odol-taldekoa da.
·         Antigeno zehatz bat daramaten glóbulo gorriek eurekin datorren antigorputza duen plasmarekin harremanetan jartzean (A antig , A antigorputza), odola koagulatzen da. Beraz, ezin dira inoiz odolean antigenoak eta antigorputzak bat etorri

A aleloa, A antigenoaren arduraduna
B aleloa, B antigenoaren arduraduna
0 aleloa, ez darama inongo antigenorentzako informaziorik.
Hiru aleloen arteko harremana honakoa da:
ü  A aleloa gainartzailea da 0 aleloarekiko. 0 azpirakorra.
ü  B aleloak ere 0 gainartzen du.
ü  http://www.ikusietaikasi.com/4DBH/mmbase-image.jpgA eta B aleloak kodomitzaileak dira, biak intentsitate bera agertzen dute. Bi antígeno motak ditu glóbulo gorrietan.











4ºMAILA-BIOLOGIA: MENDELISMOA (2)


3.GIZA GENETIKA.
·         Gizakiaren 23 kromosoma-pareetan bere ezaugarri guztiak zehazten dituzeten miloika gene daude.
·         Gene hauetan daude karaktere batzuk ez dute garrantzia handia gizakiaren bizitzan (ilearen kolorea…) baina beste batzuk bai , hala nola, zenbait gaixotasun eta malformazio hereditarioak.
·         Hauetako adibide batzuk: ( Albinismoa eta Polidaktilia)
ü  ALBINISMOA: Albinoak pigmentu bat falta duenez oso azal zuria eta ile oso argia izateaz gain, argi handia dagoenean ikusteko zailtasuna du. Azpirakorra da. (a)
ü  POLIDAKTILIA: Esku batean edo bietan bost hatz baino gehiago izatea. Gainartzailea da. (A)
ARIKETAK.
1.      Emakume albino bat albinoa ez den eta familian albinismoa aurrekaririk ez duen gizon batekin ezkondu da.Hiru seme-alabetakoren bat albinoa izan daiteke?
ü  Gurasoen genotipoa hauxe da:  (neska) aa  eta (mutila) AA.
ü  Emakumearen obulua guztiek a aleloa eta senarraren espermatozoide guztiek A aleloa dute.
ü  Beraz, seme-alaba guztiak Aa genotipoa izango dute. Albinismoa azpirakorra denez, fenotipoari dagokionez seme alaba-guztiak berdinak eta normalak izango dira baina a aleloaren (albinismoaren) eramaileak. Mendelen lehenengo legearen arabera.

2.      Senar-emazte hauetan alaba bat gizon albino batekin ezkonduko balitz, nolakoak izango lirateke euren seme-alabak?
ü  Gurasoen genotipoa: (neska) Aa eta  (mutila) aa
ü  Emakumearen obuluen erdia A aleloa izango du eta beste erdia a; senarraren espermatozoidea a aleloa izango dute.
ü  Beraz, %50 eko probabilitatea dago albinoak izateko (aa, aa) eta beste %50 normala izateko nahiz eta bere genotipoa Aa, Aa izan eta hortaz, eramaileak. Albinismoa azpirakorra delako.

3.      Polidaktilia ez duen bikote batek izan al dezake sei hatzeko seme-alabarik?
ü  Polidaktilia gainartzailea denez, karaktere honekiko aita-amak homozigotiko azpirakorrak (aa)izango dira eta ondorioz, seme alaba guztiak aa izango dira.
ü  Beraz ez dute polidaktilia edukiko.

4.SEXUARI LOTUTAKO HERENTZIA.
·         Albinismoaren edo polidaktiliaren geneak, bai eta karaktere horiei dagozkien normaltasunaren aleloak ere, autosometan daude. (sexu kromosomak ez direnak).
·         Karaktere batzuk heterokromosometan (sexu kromosomak direnak)agertzen diren gene batzuen menpe daude. Adib. Hemofilia eta daltonismoa.
Ø  DALTONISMOA ikusmen urritasuna da, kolore verdea eta gorria bereizteko gaitasunik ez edukitzea. Gene arduraduna X kromosometan aurkitzen da. Daltonismoa azpirakorra da.
Ø  Hauek dira ager daitezkeen genotipoak eta fenotipoak:
XD XD= ikusmen normaleko emakumea
Xd Xd= emakume daltonikoa
XD Xd= ikusmen normaleko emakumea (eramailea): daltonismoaren alelo bat du, eta seme-alabek hereda dezakete.
XD Y= ikusmen normaleko gizona
Xd Y= gizon daltonikoa.
HEMOFILiA: odoleko gaixotasun larria da eta daltonismoa bezala heredatzen da.
ARIKETAK.
1.      Zernolako ondorengoa izan dezakete daltonismoaren eramailea den emakumeak eta daltonikoa ez den gizonak?
ü  Gurasoen genotipo honelakoa da: XDXd eta XDY
ü  Emakumearen obuluak XD edo Xd kromosoma eduki dezakete; gizonaren espermatozoideek , XD edo Y eraman dezakete.
ü  Gurutzaketak: XDXD , XDY , XdXD , XdY
ü  Horrek ez du esan nahi lau seme-alaba bakoitzeko batek ezinbestez goiko genotipo horietako bat izango duenik, sortutako seme-alaba bakoitzak kalkulatutako lau genotipo horietako bat izateko %25eko probabilitatea duela.

4ºMAILA-BIOLOGIA: MENDELISMOA (1)


1.MENDEL ETA MENDELISMOA.
·         Mendel hainbat urtetan egindako lan izugarriaren ondorioz, karaktereen herentzia agintzen zuten printzipioak azaldu zituen.
Mendelen Legeak (Izaki bizidunen karakteren herentzia arautzen dituzten legeen multzoa dira)
·         Esperimentu guztiak, arraza puruak deritzen indibiduokoak gurutzatuz hasten dira. Indibiduo bat arraza purukoa izango da baldin eta karaktere jakin bati dagokionez bera bezalako beste batekin gurutzatuz gero karaktere hori berdina duen ondorengoa lortzen bada.
·         Herentzia mota hau izendatzeko, mendelismo hitza erabili zen. Bere experimentuetan ilar-landareak erabili zituen.
2.MENDELEN LEGEAK.
1.       UNIFORMETASUNAREN LEGEA.
Bi arraza puru (P) gurutzatzen badira, ondorengo guztiak (F1) hibridoak eta berdinak izango dira euren artean.
Ø  Karaktereak : AZPIRAKORRAK (a)edo GAINARTZAILEAK(A) eta HOMOZIGOTIKOAK (puruak) edo HETEROZIGOTIKOAK(hibridoak) izan daitezke.
ü  FENOTIPOA: Karaktere baten kanpoko itxurari deritzo.
ü  GENOTIPOA: Genetako karakteren aleloen hornidura da. (informazioa.)
Adib, AA eta Aa genotipoek fenotipo bera dute.Izan ere, Karaktere bakar bat ageri bada ere, biak heredatu dituzte
Ø  Baliteke karaktere jakin batek gainartzaletasun-azpirakortasun eralzioa erakusten duen alelorik ez izatea, baizik eta alelo biek indar bera edukitzea. (ekiponteteak) . Horrelakoei bitarteko herentzia deritze.
BITARTEKO HERENTZIA:Heterozigotikoen fenotipoa 2 gurasoen erdibidekoa izango da.

TEORIA KROMOSOMIKOA.                                                                                                        Ilarren kolorea zehazten duen genea ilarren zelula somatikoetako kromosoma jakin batean dago. Zelula horiek 2n kromosoma dutenez, kromosoma homologo bietan agertuko da kolorea zehazten duen genea. Gene biek leku berdina dute kromosoma homologoetan eta alelo (aukera)deritze.

2.       BEREIZKETAREN LEGEA.
F1 belaunaldiko hibridoak elkarren artean gurutzatzen badira, F2-ko indibiduo guztiak ez dira berdinak izango.
Ø  F1 belaunaldiko indibiduoen genotipoa Aa denez, gametoak A zein a motakoak izan daitezke.
ü  A eta A gametoak elkartzen badira, zigotoak AA (homozigotiko gainartzailea) izango dira. (horia)
ü  A eta a gametoak elkartzen badira, zigotoak Aa (heterozigotikoak/hibridoak)izango dira. (horia) (berdea)
ü  a eta a gametoak elkartzen badira, zigotoak aa (homozigotiko azpirakorra)
Ø  Baliteke karaktere jakin batek gainartzaletasun-azpirakortasun eralzioa erakusten duen alelorik ez izatea, baizik eta alelo biek indar bera edukitzea. (ekiponteteak) . Horrelakoei bitarteko herentzia deritze.
BITARTEKO HERENTZIA:Heterozigotikoen fenotipoa 2 gurasoen erdibidekoa izango da.

3.       GENEEN KONBINAZIO LIBREA.
Bi karaktere desberdin edo gehiago dituzten indibiduoak gurutzatzen badira, karaktereak independientekin transmitizen dira.
Ø  Karaktere bi baino gehiago kontuan hartuz gero, bakoitzak besteei dagokienez loturarik gabe jokatuko du.adib. Ilarraren kolorea ez ezik itxura ere kontuan hartuko dugu. Leuna (B) eta zimurra (b)
ü  P belaunaldi parental dihomozigotiko gainartzailea (AABB) batek eta dihomozigotiko azpirakorra (aabb) batek AB eta ab motako gametoak emango dituzte.
ü  F1ko belaunaldi filialean indibidoak AaBb izango dira (dihibrido edo diheterozigotikoak).
ü  F2ko belaunaldi filialean gameto hauek sor ditzakete : Ab, aB, AB eta ab.
Genotipo askotako indibidoak sor ditzaket
KODOMINANTZIA: Heterozigotikoetan  2 gurasoen fenotipoak agertzen dira.




4ºMAILA- BIOLOGIA: UGALTZEA ETA HERENTZIA


GAIA.
                                                 UGALTZEA ETA HERENTZIA.
DEFINIZIOAK
1.      GAMETOAK: Sexu ugalketan parte hartzen duten ugalketa zelulak; obulua eta espermatozoidea.
2.      GENEA: Karaktere zehatz baterako informazioa kodeatuta daraman ADN segmentua.
3.      KARAKTEREAK: Banako bat beste batendandik desberdintzea ahalbidetzen diguten ezaugarriak genetan daudenak. Adib, ilearen kolorea.
4.      KARIOTIPOA: Zelula baten edo banako baten kromosoma multzoa. Kromosoma hauen kokapen ordenatua beren tamainaren eta formaren araberakoa da.
5.      KROMOSOMA: Zelularen nukleoan dauden filamentu edo bastoi itxurako egituretako bakoitza. ADN molekula bat da.
6.      ZIGOTOA: Ernalduta dagoen obulua da.
7.      DIPLOIDEA: Bere kromosomak binaka edo mota bereziko bikotetan (2n) taldekatu daitezkeen zelula edo organismoa. 46 kromosoma dituen zelula. (zigotoa)
8.      HAPLOIDEA: Bere kromosomak homologo bikotetan (n) taldekatu ezin daitezkeen zelula edo organismoa. 23 kromosoma dituen ugal zelulak (gametoak)
9.      GENOMA: Espezie baten gene multzoa.
10.  PLOIDIA: Zelula baten kromosomen taldeak edo jokoak adierazten du. Haploidea edo diploidea.
11.  KROMOSOMA HOMOLOGOAK: Gene mota berbera daramaten kromosoma bikotea.
12.  KROMATIDA AHIZPAK: Interfasearen S atalean, kromosoma kopio bakarra bikoizten denean, lortzen diren egituralki berdinak diren eta kromosoma osatzen duten bi atal berdinak dira.
13.  ALELOA: Gene batek dituen aukerak. Adib, ile horia, marroia…
14.  MITOSIA: Zelula baten zatitze prozesuaren zati bat da, bertan, zelula ama batetik kromosoma kopuru bera eta genetikoki berdin berdinak diren bi nukleo kume sortzen dira.
15.  NUKLEOTIDOAK: Azido nukleikoaren unitatea da.
16.  AZIDO NUKLEIKOAK: ADN edo ARN.

1.INFORMAZIO OROKORRA.
·         MITOSIA/ZITOSINESIA : Zatiketa zelularra , bertan , zelula ama batetik kromosoma kopuru ver duten eta genetikoki berdinak diren bi zelula ume lortzen dira. Informazio genetikoa transmititzen du zelulez zelula, indibiduo berberean.
·          MEIOSIA: Ugal zelulak sortzeko zatitze prozesua da, zelula ama batetik, eta bi zatitze prosezu jarraian egin ondoren, lau zelula sortzen dira, zelula amak zituen kromosoma kopuru erdiarekin eta genetikoki desberdinak direnak Gameto izeneko ugal-zelulak sortzen dute, ugalketa sexuala emateko eta informazioa transmititzeko belaunaldiz belaunaldi.
-Ugalketa sexuala bakarrik ematen da eukariotikoetan.
-Gametoen formakuntzan, kromosomen kopurua erdira murrizten da, eta kopuru osora bueltatzen dira ernalkuntza prozesuaren bidez gameto 2 elkartzean. Diploide batetik 4 haploide.
2.ZATIKETA ZELULARRA.
1.PROFASEA. (Mitosiko etaparik luzeena %60)
·         Material genetikoa ADN kondentsatzen da eta Kromosomak garbi bereiz daitezke nukleoan.
·         Mintz nuklearra desagertzen da eta nukleo bildukia sakabanatzen eta desegiten da. Nukleoloa ere desagertzen da.
·         Interfase amaieran, (G2) bikoiztutako zentriolo bikoteak higitzen dira zelularen poloetarantz.
Zentrioloen artean, zuntz edo mikrotubuluak eratzen dira eta beraien antolamendua kontrolatzen dute. Zentrioloen eta zuntz (mikrotubulu)multzoen artean, ardatz modukoa bat eratzen da .Ardatz mitotikoa.
2.METAFASEA.
·         Kromosomak mugitu egiten dira, beraien zentromeroak ardatz-ekuatorean, hau da, zentrioloen arteko distantziaren erdi-erdian gelditu arte.
·         Hau izango da kromosomak ikusteko momenturik onena, erabat tinkotuta daudelako.
3.ANAFASEA.
·         Mikrotubuluak laburtu egiten dira, hórrela kromosoma bakoitzeko kromatidak banandu egiten dira.
·         Kromatida bakoitza polo batera hurbilduko da, kromosoma independienteak izango dira hemendik aurrera kromatika ahizpak.
·         Mugitzean kromatida bakoitza, bere beso biak ateratzean zentromeroarekiko forma berezia agertzen dute : v forma. 
4.TELOFASEA.
·         Polo bakoitzean kokatutako kromatidak kromosoma-kumetan bihurtu dira.
·         Kromosoma multzo bakoitzak mintz nuklear edo nukleo bilduki berri batez inguratzen da.
·         Mikrotubuluak sakabanatzen eta desagertzen dira.
·         Kromosomak desagertzen doaz kromatida zuntz nahastura berriro eratzen delarik nukleo bakoitzean.
·         Bukaeran, benetako bi zelula nukleo interfasiko berri eta berdina izango ditugu; ama zelulak zituen kromosoma berdinekin. Zitozinesiak banatzen ditu zelulak.

3.MEIOSIA.
MEIOSIAREN FASEAK.
·         Meiosiak 4 zelula haploide sortzen ditu. Mitosiak 2 zelula diploide sortzen ditu.
Meiosia, zatiketa murriztzailea ere deitzen zaio.
·         Meiosian 2 zatiketa zelular jarraiak gertatzen dira, Meiosia I (murrizketa) eta Meiosia II(zatiketa).
Ø  1.zatiketa meiotikoan (Meiosia I) ploidia mailaren murrizketa dago ; 2n-tik (diploide), n-ra (haploidea).
Ø  2.zatiketa meiotikoan (Meiosia II) dauden kromosoma multzoaren zatiketa dago, mitosiaren antzeko prozesua dena.

A)MEIOSIA I = LEHENENGO ZATIKETA MEIOTIKOA.
·         Meiosian gertatzen den bereizketa nagusia Meiosia I-an datza.
PROFASE I
·         Profase Ian gertaera klabe bat gertatzen da, kromosoma homologoen gurutzaketa.
Ø  SINAPSIA etapa honetan ematen den kromosoma homologoen lotura edo harreman prozesuari deritzo.
Ø  TETRADA da sortutako “kromosoma”. Kromosoma bakoitza 2 kromatidaz osatuta dago,beraz, 4 guztira.
Ø  Momentu honetan BIRKONBINAZIO=ELKARGURUTZAKETA edo CROSSING-OVER fenomenoa gertatzen da. Hau gertatzean,  kromatida batean zati bat banatzen da eta kromosoma homologoaren beste zati batengatik elkar aldatzen da. Birkonbinazio fenomenoaren agerpena KIASMA deituriko egitura berezi batean ikusten da.
·         Orduan, kromosoma mota 2 bakarrik eratu beharrean, 4 sortzen dira, honek gametoen genotipo bereizketa bikoizten duelarik.
-I. profasearen amaieran kromosoma homologoak banatzen hasten dira, nahiz eta oraindik lotuta mantentzen dira kiasma aldetik.
·         I.profaseko gertaerak, gurutzaketa eta Crossing over kenduta, mitosiaren profasearen berdinak dira:
Ø  Kromatida kondentsatzen da kromosomak eratuz.
Ø  Nukleoa disolbatzen da eta mintz nuklearra desagertzen da.
Ø  Ardatz meiotikoa eratzen da.

METAFASEA I
·         I. Metafasean tetradak zelularen ekuatore plakan lerratzen dira. Ardatzeko zuntz edo mikrotubuluak bikote homologo bakoitzaren zentromeroetara “itsasten” dira.
ANAFASEA I.
·         Mikrotubuluak laburtzen dira eta tétradak banatzen dira eta orduan, kromosomak garraiatuak dira kontrako poloetara.
·         I.Anafasean zentromeroak aldatu barik mantentzen dira.
TELOFASEA I.
·         I. Telofasean mitosiaren antzekoa da, baina azkenean zelula bakoitzak birkonbinatutako kromosoma talde bakarra darama. Zitozinesiaren ondoren , 4 zelula haploide sortzen dira.( Espeziearen arabera sortu daiteke edo ez nukleo bildukia). Gizakietan mintz nuklearra sortzen da, baita zentrioloen bikoizketa eman ere.

·         Ondoren, kromosomak interfase labur batean sartuko da, baina normalean kromatina ez du erabat desparekatzen, eta meiosiaren bigarren fasea hasiko da. Jakinda 2 kromatida daudela zentromero batez lotuta.
B)MEIOSIA II = BIGARREN ZATIKETA MEIOTIKOA.
PROFASEA II.
·         Mitosiaren profasearen antzekoa da. Mintz nuklearra disolbatzen da, eta nukleo bildukia sakabanatzen eta desegiten da, eta ardatz meiotikoaren zuntzak agertzen dira.

METAFASE II.
·         Mitosiaren antzekoa, kromosomak ekuatore-plakan jartzen dira eta mikrotubuluak zentromeroetako kontrako aldeetara itsasten dira.

ANAFASE II.
·         Mikrotubuluak laburtzen dira eta zentromeroak banatzen dira eta orduan kromatidak, orain kromosomak, zelulen aurkarko poloetara desplazatzen dira.

TELOFASEA II.
·         Mitosiaren berdina, Zitosinesiak zelulak banatzen ditu. Baina kasu honetan 4 zelula haploide sortzen dira (gametoak) ,beraz, zelula bakoitzak 23 kromosoma ditu.