sábado, 9 de junio de 2012

4ºMAILA- BIOLOGIA: UGALTZEA ETA HERENTZIA


GAIA.
                                                 UGALTZEA ETA HERENTZIA.
DEFINIZIOAK
1.      GAMETOAK: Sexu ugalketan parte hartzen duten ugalketa zelulak; obulua eta espermatozoidea.
2.      GENEA: Karaktere zehatz baterako informazioa kodeatuta daraman ADN segmentua.
3.      KARAKTEREAK: Banako bat beste batendandik desberdintzea ahalbidetzen diguten ezaugarriak genetan daudenak. Adib, ilearen kolorea.
4.      KARIOTIPOA: Zelula baten edo banako baten kromosoma multzoa. Kromosoma hauen kokapen ordenatua beren tamainaren eta formaren araberakoa da.
5.      KROMOSOMA: Zelularen nukleoan dauden filamentu edo bastoi itxurako egituretako bakoitza. ADN molekula bat da.
6.      ZIGOTOA: Ernalduta dagoen obulua da.
7.      DIPLOIDEA: Bere kromosomak binaka edo mota bereziko bikotetan (2n) taldekatu daitezkeen zelula edo organismoa. 46 kromosoma dituen zelula. (zigotoa)
8.      HAPLOIDEA: Bere kromosomak homologo bikotetan (n) taldekatu ezin daitezkeen zelula edo organismoa. 23 kromosoma dituen ugal zelulak (gametoak)
9.      GENOMA: Espezie baten gene multzoa.
10.  PLOIDIA: Zelula baten kromosomen taldeak edo jokoak adierazten du. Haploidea edo diploidea.
11.  KROMOSOMA HOMOLOGOAK: Gene mota berbera daramaten kromosoma bikotea.
12.  KROMATIDA AHIZPAK: Interfasearen S atalean, kromosoma kopio bakarra bikoizten denean, lortzen diren egituralki berdinak diren eta kromosoma osatzen duten bi atal berdinak dira.
13.  ALELOA: Gene batek dituen aukerak. Adib, ile horia, marroia…
14.  MITOSIA: Zelula baten zatitze prozesuaren zati bat da, bertan, zelula ama batetik kromosoma kopuru bera eta genetikoki berdin berdinak diren bi nukleo kume sortzen dira.
15.  NUKLEOTIDOAK: Azido nukleikoaren unitatea da.
16.  AZIDO NUKLEIKOAK: ADN edo ARN.

1.INFORMAZIO OROKORRA.
·         MITOSIA/ZITOSINESIA : Zatiketa zelularra , bertan , zelula ama batetik kromosoma kopuru ver duten eta genetikoki berdinak diren bi zelula ume lortzen dira. Informazio genetikoa transmititzen du zelulez zelula, indibiduo berberean.
·          MEIOSIA: Ugal zelulak sortzeko zatitze prozesua da, zelula ama batetik, eta bi zatitze prosezu jarraian egin ondoren, lau zelula sortzen dira, zelula amak zituen kromosoma kopuru erdiarekin eta genetikoki desberdinak direnak Gameto izeneko ugal-zelulak sortzen dute, ugalketa sexuala emateko eta informazioa transmititzeko belaunaldiz belaunaldi.
-Ugalketa sexuala bakarrik ematen da eukariotikoetan.
-Gametoen formakuntzan, kromosomen kopurua erdira murrizten da, eta kopuru osora bueltatzen dira ernalkuntza prozesuaren bidez gameto 2 elkartzean. Diploide batetik 4 haploide.
2.ZATIKETA ZELULARRA.
1.PROFASEA. (Mitosiko etaparik luzeena %60)
·         Material genetikoa ADN kondentsatzen da eta Kromosomak garbi bereiz daitezke nukleoan.
·         Mintz nuklearra desagertzen da eta nukleo bildukia sakabanatzen eta desegiten da. Nukleoloa ere desagertzen da.
·         Interfase amaieran, (G2) bikoiztutako zentriolo bikoteak higitzen dira zelularen poloetarantz.
Zentrioloen artean, zuntz edo mikrotubuluak eratzen dira eta beraien antolamendua kontrolatzen dute. Zentrioloen eta zuntz (mikrotubulu)multzoen artean, ardatz modukoa bat eratzen da .Ardatz mitotikoa.
2.METAFASEA.
·         Kromosomak mugitu egiten dira, beraien zentromeroak ardatz-ekuatorean, hau da, zentrioloen arteko distantziaren erdi-erdian gelditu arte.
·         Hau izango da kromosomak ikusteko momenturik onena, erabat tinkotuta daudelako.
3.ANAFASEA.
·         Mikrotubuluak laburtu egiten dira, hórrela kromosoma bakoitzeko kromatidak banandu egiten dira.
·         Kromatida bakoitza polo batera hurbilduko da, kromosoma independienteak izango dira hemendik aurrera kromatika ahizpak.
·         Mugitzean kromatida bakoitza, bere beso biak ateratzean zentromeroarekiko forma berezia agertzen dute : v forma. 
4.TELOFASEA.
·         Polo bakoitzean kokatutako kromatidak kromosoma-kumetan bihurtu dira.
·         Kromosoma multzo bakoitzak mintz nuklear edo nukleo bilduki berri batez inguratzen da.
·         Mikrotubuluak sakabanatzen eta desagertzen dira.
·         Kromosomak desagertzen doaz kromatida zuntz nahastura berriro eratzen delarik nukleo bakoitzean.
·         Bukaeran, benetako bi zelula nukleo interfasiko berri eta berdina izango ditugu; ama zelulak zituen kromosoma berdinekin. Zitozinesiak banatzen ditu zelulak.

3.MEIOSIA.
MEIOSIAREN FASEAK.
·         Meiosiak 4 zelula haploide sortzen ditu. Mitosiak 2 zelula diploide sortzen ditu.
Meiosia, zatiketa murriztzailea ere deitzen zaio.
·         Meiosian 2 zatiketa zelular jarraiak gertatzen dira, Meiosia I (murrizketa) eta Meiosia II(zatiketa).
Ø  1.zatiketa meiotikoan (Meiosia I) ploidia mailaren murrizketa dago ; 2n-tik (diploide), n-ra (haploidea).
Ø  2.zatiketa meiotikoan (Meiosia II) dauden kromosoma multzoaren zatiketa dago, mitosiaren antzeko prozesua dena.

A)MEIOSIA I = LEHENENGO ZATIKETA MEIOTIKOA.
·         Meiosian gertatzen den bereizketa nagusia Meiosia I-an datza.
PROFASE I
·         Profase Ian gertaera klabe bat gertatzen da, kromosoma homologoen gurutzaketa.
Ø  SINAPSIA etapa honetan ematen den kromosoma homologoen lotura edo harreman prozesuari deritzo.
Ø  TETRADA da sortutako “kromosoma”. Kromosoma bakoitza 2 kromatidaz osatuta dago,beraz, 4 guztira.
Ø  Momentu honetan BIRKONBINAZIO=ELKARGURUTZAKETA edo CROSSING-OVER fenomenoa gertatzen da. Hau gertatzean,  kromatida batean zati bat banatzen da eta kromosoma homologoaren beste zati batengatik elkar aldatzen da. Birkonbinazio fenomenoaren agerpena KIASMA deituriko egitura berezi batean ikusten da.
·         Orduan, kromosoma mota 2 bakarrik eratu beharrean, 4 sortzen dira, honek gametoen genotipo bereizketa bikoizten duelarik.
-I. profasearen amaieran kromosoma homologoak banatzen hasten dira, nahiz eta oraindik lotuta mantentzen dira kiasma aldetik.
·         I.profaseko gertaerak, gurutzaketa eta Crossing over kenduta, mitosiaren profasearen berdinak dira:
Ø  Kromatida kondentsatzen da kromosomak eratuz.
Ø  Nukleoa disolbatzen da eta mintz nuklearra desagertzen da.
Ø  Ardatz meiotikoa eratzen da.

METAFASEA I
·         I. Metafasean tetradak zelularen ekuatore plakan lerratzen dira. Ardatzeko zuntz edo mikrotubuluak bikote homologo bakoitzaren zentromeroetara “itsasten” dira.
ANAFASEA I.
·         Mikrotubuluak laburtzen dira eta tétradak banatzen dira eta orduan, kromosomak garraiatuak dira kontrako poloetara.
·         I.Anafasean zentromeroak aldatu barik mantentzen dira.
TELOFASEA I.
·         I. Telofasean mitosiaren antzekoa da, baina azkenean zelula bakoitzak birkonbinatutako kromosoma talde bakarra darama. Zitozinesiaren ondoren , 4 zelula haploide sortzen dira.( Espeziearen arabera sortu daiteke edo ez nukleo bildukia). Gizakietan mintz nuklearra sortzen da, baita zentrioloen bikoizketa eman ere.

·         Ondoren, kromosomak interfase labur batean sartuko da, baina normalean kromatina ez du erabat desparekatzen, eta meiosiaren bigarren fasea hasiko da. Jakinda 2 kromatida daudela zentromero batez lotuta.
B)MEIOSIA II = BIGARREN ZATIKETA MEIOTIKOA.
PROFASEA II.
·         Mitosiaren profasearen antzekoa da. Mintz nuklearra disolbatzen da, eta nukleo bildukia sakabanatzen eta desegiten da, eta ardatz meiotikoaren zuntzak agertzen dira.

METAFASE II.
·         Mitosiaren antzekoa, kromosomak ekuatore-plakan jartzen dira eta mikrotubuluak zentromeroetako kontrako aldeetara itsasten dira.

ANAFASE II.
·         Mikrotubuluak laburtzen dira eta zentromeroak banatzen dira eta orduan kromatidak, orain kromosomak, zelulen aurkarko poloetara desplazatzen dira.

TELOFASEA II.
·         Mitosiaren berdina, Zitosinesiak zelulak banatzen ditu. Baina kasu honetan 4 zelula haploide sortzen dira (gametoak) ,beraz, zelula bakoitzak 23 kromosoma ditu.


4ºMAILA-FISIKA : HIGIDURA


HIGIDURA.
1.HIGIDURA HAUTEMATEA.
HIGIDURA: Gorputz bat denbora igaro ahal puntu finko batekiko posizioz aldatzen denean,higitu egiten da.
HIGIDURA ERLATIBOA: erreferentzia-sistemaren araberakoa delako.
ERREFERENTZIA- SISTEMA: Gorputz bat higitzen ari den ala ez zehazteko erabiltzen dugun puntua edo puntu multzoa.
·         POSIZIOA : Posizioa zehazteko gorputzetik erreferantzia-sistemaren jatorrira zer distantzia dagoen neurtu behar da. Horretarako, posizio bektorearen ( r  )muturraren koordenatuak eman behar dira.
BEKTOREAK: bektoreak zuzenki orientatuak dira.Bektoreak magnitude bektorialak adierazteko erabiltzen dira.
-MODULUA: bektorearen tamaina.
-NORABIDEA: bektorea hartzen duen zuzenarena. (bertikala/horizontala/diagonala)
-NORANZKOA: Geziak adierazten duena. (eskuina, ezkerra..)
·         IBILBIDEA: Higikariak egiten duen bidea da. Higiduran zeharkatzen dituen puntuen multzoa.
-I.ZUZENA : ibilbide zuzena badu.
-I. KURBATUA: ibilbide kurbatua badu. ZIRKULARRA, kurba zirkunferentzia bada; PARABOLIKOA, kurba parábola bat bada.
Higikariak ibilbidean egiten duen espazioa, luzera-unitatetan (m,km..)neurtuta, egindako espazioa da (s)
·         LEKUALDAKETA: Jatorria higiduraren hasierako puntuan eta muturra higiduraren bukaerarako puntuan dituen bektorea da.(    )
Ibilbidea zuzena bada, soilik etorriko dira bat lekualdaketa eta egindako espazioa.
2.ABIADURA.
Ø  ABIADURA: Higikari baten abiadura denbora-unitate bakoitzeko lekualdaketa da.Magnitude bektoriala da. SI-n m/s-tan neurtzen da.
Abiadura= lekualdaketa/ denbora=
·         Higidura zuzenetan, lekualdaketa bektorearen (   )modulua eta egindako espazioa(s)bat datoz.
·         FORMULAK: (ibilbide zuzenetan)

Ø  BATAZ BESTEKO ABIADURA: Bataz besteko abiadura kalkulatzeko, egindako espazioa zati hura egiteko behar izandako denbora egin behar da.
V bataz bestekoa = egindako espazioa/denbora
Ø  ALDIUNEKO ABIADURA: Une jakin batean higikariak duen abiadura.
3.HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA. (HZU)
HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEA: Higikari bat higidura zuzen uniformeaz desplazatzen da, baldin eta ibilbide zuzena badu, eta beraren abiadura konstantea bada uneoro moduluz(zenbakizko balioa), norabidez(magnitudea hartzen duen zuzena,horizontala..)eta norantzaz(geziaren puntua adierazten duena; eskuina..).
FORMULA: HIGIDURAREN EKUAZIOA (higikariaren posizioa jakiteko)
X= X0 + V (T-T0)          V= Ktante.
4.AZELERAZIOA
AZELERAZIOA: Higikari baten abiadura denbora-unitate bakoitzena zenbat aldatzen den neurtzen duen mangnitudea da.Magnitude bektoriala da. m/s2 neurtzen da.
Ø  a. positiboa + àabiadura handitu)
Ø  a. negatiboa - àabiadura txikitu)
Ø  a=0 àabiadura konstante)
AZELERAZIOAREN OSAGAIAK
·         AZELERAZIO TANGENTZIALA(at): abiadura bektoreen modulua denbora-unitateko zenbat aldatzen den neurtzen du. (balioak neurtzeko)
              at= V - V0 / t - t0
·         AZELERAZIO ZENTRIPETUA /NORMALA (an):Abiadura bektorearen norabidea denbora-unitate bakoitzeko zenbata aldatzen den neurtzen du. (Norabidea neurtzeko.)
      an= V / r (kurbaduraren erradioa)
HIGIDURA ZUZENA: Abiaduraren modulua soilik aldatzen da; azelerazio tangentziala bakarrik.
HIGIDURA KURBATUA: Abiaduraren modulua eta norabidea aldatzen dira; azelerazio tangentziala eta zentripetua daude.
5.HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEKI AZELERATUA. (HZUA)
HIGIDURA ZUZEN UNIFORMEKI AZELERATUA: Ibilbide zuzena , azelerazio tangentziala eta kostantea eta abiadura aldakorra duen higidura da.
FORMULAK:
ABIADURA KALKULATZEKO à
POSIZIOA KALKULATZEKOà (HIGIDURAREN EKUAZIOA)








4ºMAILA- FISIKA : INDAR MOTA GARRANTZITSUAK/NEWTON-EN LEGEA/COULOMB-EN LEGEA


INDAR MOTA GARRANTZITSUAK.
1.      PISUA. (P)
·         Lurrak gorputz bati eragiten dion erakarpena da.
·         Newtotan (N) neurtzen da. Kilogramo-indarra (kg-f); 1kg-f = 9,8 N
Ø  MODULUA:    P = m . g       /      ( g= 9,8 m/s2)
Ø  NORABIDEA: Bertikala beti, Lurraren zentrura.
Ø  NORANZKOA: Beti beherantz
Ø  APLIKAZIO-PUNTUA: Gorputzaren zentroan.
·         MASA: Materiaren kantitatea adierazten du. Kg-tan neurtzen da.
Gorputza plano inklinatu batean dagoenean pisua deskonposa daiteke bere osagaietan: px eta py. (sin eta cos)
 
 


2.      INDAR NORMALA (N)
·      Indar normala (N) plano batek haren gainean dagoen gorputzari eusteko eragiten duen indarra da.
Ø  MODULUA: Kasuen araberakoa da.
Ø  NORABIDEA: Perpendikularra.
Ø  NORANZKOA: Gorputza eusteko beharrezkoa.
Ø  APLIKAZIO-PUNTUA:  Gorputzaren zentroan.

3.      MARRUSKADURA-INDARRA. (Fr)
·            Gorputzaren arteko ukipen-gainazalean eta gorputzen elkarrekiko higiduraren aurka agertzen den indarra da.
Ø  MODULUA:  Fr = u . N    /  Ez du unitaterik. Gorputzen araberako da.
u= marruskadura-koefizientea / N =indar normala
Ø  NORABIDEA: Ukipen- gainazalean paraleloa.
Ø  NORANZKOA:  higiduraren aurkakoa.
Ø  APLIKAZIO-PUNTUA: Kontaktuan dauden bi gorputzen artean

·           EZAUGARRIAK:
1.      Gorputzen gainazalen izaeraren eta egoeraren araberakoa da baina ez ukipen-azalaren araberakoa. Zenbat eta leunagoak izan azalerak hainbat eta txikiagoa da marruskadura-indarra.
2.        Higidura bat pausagunetik abiaraztean dagoen marruskadura handiagoa da gorputza higiduran dagoela dagoen marruskadura baino. Horregatik gorputza higitzen denean Fr kalkulatzeko marruskadura koefiziente zinetikoa(u) erabiltzen da eta pausaguenean dagoenean  u estatikoa.  
4.INDAR ELASTIKOA. (Fe)
·         Gorputz elastiko bati (goma,malgukia…) bere aurreko forma berreskuratzek eragiten dion indarra da.
Ø  MODULUA: Fe = K . Al  
K= gorputz elastikoaren ktea , bere izaeraren araberako. ( N/m unitatean neurtzen da)
Al= Gorputz elastikoaren luzapena. (m) L-L0
Ø  NORABIDEA: Egindako indarraren arabera.
Ø  NORANZKOA: Egindako indarraren aurkakoa. Hasierako forma berreskuratzera bultzatzen duena.
Ø  APLIKAZIO-PUNTUA: Gorputz elastikoak jasaten duen indarraren puntu berean.
5.TENTSIOA. (T)
·         Hari edo soka batez lotuta dagoen gorputz bat euteko eragiten dion indarra da.
Ø  MODULUA: Kasuen arabera. Batzuetan pisuaren bestekoa da baina ez beti. (equivalente)
Ø  NORABIDEA ETA NORANZKOA: Sokarena. Sokarantz zuzenduta dago.
Ø  APLIKAZIO-PUNTUA: Gorputzaren zentroan irudikatuko dugu.

NEWTONEN LEGEAK.
1)      DINAMIKAREN LEHEN PRINTZIPIOA./ INERTZIA PRINTZIPIOA.
·         Gorputz bati eragiten dion indar erresultantea 0 denean , gorputzak bere higidura-egoerari eusten dio; geldirik bazegoen , geldirik jarraituko du eta higitzen bazegoen, HZU-an jarraituko du.
·         INERTZIA: Pausagune edo higidura-egoera beraz ez aldatzeko materiak duen propietatea da.

2)      DINAMIKAREN BIGARREN PRINTZIPIOA.
·           Indar batek gorputz bati eragiten dionean, indarraren norabidea eta noranzko bereko azelerazioa du gorputzak. Ez da higitzen HZUn / HZUA
FR= m . a
·           Newton (N)bat 1kg-eko gorputz bati 1m/s2- ko azelerazioa ematen dion indarra da.
       Lehen eta bigarren printzipioen arteko lotura.
      -  Gorputz bati eragiten dioten indar guztien batura nulua bada FR= 0 , gorputz ez du azeleraziorik izango, beraz, geldirik edo HZU-an higituko da.
      - Dinamikaren lehen printzipioa bigarren printzipioaren kasu partikularra da.Horregatik esaten zaio dinamikaren oinarrizko printzipioa bigarren printzipioa.
    3  .DINAMIKAREN HIRUGARREN PRINTZIPIOA/AKZIO ETA ERREAKZIO-PRINTZIPIO.
·         Gorputz batek beste bati indar bat (akzioa) eragiten dionean, bigarren gorputzak indar bera eragiten dio lehenengoari, aurkako noranzkokoa (erreakzioa). Indarrak binaka daude (elkarrekintza)
·         EZAUGARRIAK:
1. Kontuan izan gorputz batek jasotzen duela akzio-indarraren eragina, eta beste batek, errekzio-indarrarena; hori dela eta, bi indar horiek ez dute elkar baliogabetzen.
2. Aldi berekoak dira erreakzio eta akzio indarrak
3.  Batzuetan gorputz bat ez da azeleratzen oso masa haundia duelako edo higiduraren aurkako indarrak (marruskadura) oso handiak direlako.
HIGIDURA ZIRKULAR UNIFORMEA.
·         Azelerazio normal edo zentripetuak (ac) denbora igaro ahala abiaduraren norabidea nola aldatzen den neurtzen du. Higidura zirkular uniformea duen gorputz bati dagokionez:
ac= V2 / r
·         Ac-k erradioaren norabidea du, eta zirkunferentziaren zentroranzko noranzkoa. Hori dela eta, Fc- k ere norabide eta norazko horiek ditu.

GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEA.
·         Unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute. Erakarpen-indar hori gorputzen masen biderkadurarekiko zuzenki porportzionala da, eta haien arteko distantziaren  berbidurarekiko alderantziz proportzionala.
Fg = G . M. m / d2
M eta m = bi gorputzen masak dira.
2
 
2
 
-11
 
d= Gorputzen zentroaren arteko distantzia da.
G= Grabitazio unibertsalaren konstantea da. / G= 6,67 .10     N . m  / kg

·         ERAKARPEN-INDAR GARABITATORIOA.
·         Erakarpen-indar grabitatorioa magnitude bektoriala da.
ü  MODULUA: Newtonen formula zehazten du haren modulua.
ü  NORABIDEA: bi gorputzak lotzen dituen lerroarena da .
ü  NORANZKOA: Gorputz bakoitzetik besteranzkoa.
·         Eguzkiak Lurrari eragiten dion erakarpen-indarr eta Lurrak Eguzkiari eragiten diona berdinak dira, eta aurkako noranzkokoak.

COULOMB-EN LEGEA.
Atomoek elektroiak eta protoiak dituzte eta hauek partikula kargatuak dira. Karga elektrikoak bi motatakoak dira. Negatiboak (elektroiak) eta Positiboak (protoiak)
·          
2
 
Bi karga puntualen (q eta q´) arteko erakarpen edo aldarapen indarra bi kargen biderkaduraren proportzionala da eta bi kargen arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala.
F= K . q.q´ /d             
K= kte bat da. Kargak dauden ingurunearen araberakoa (ematen digute)
Hutsean, 9.10  N . m . C
q eta q´ = kargak (C)
d= kargen arteko distantzia (m)
Coulomb-unitateetan neurtzen dira. (C)
1 Mikrocoulomb (1uC) =
1 Nanocoulomb (1nC) =
1 Pikocoulomb (1pC) =
EZAUGARRIAK
1.       Indar elektroestatikoak bikoteka agertzen dira beti. Indar biek modulu eta norabide bera dute baina aurkako noranzkoa.
2.       Indar hauek erakarleak edo aldaratzaileak dira.
3.       Indar grabitatorioak baino bortitzagoak dira distantziak oso handiak ez direnean.
4.       Karga puntualen kasuetan aplikatzen da coulomben legea. (puntu batean dago.)





4ºMAILA-FISIKA :INDARRAK


1.INDARRA
Gorputzak deformatzeko edo haien higidura-egoera aldatzea eragin dezakeen kausa oro da.
·         Indarra bi gorputzen arteko elkarrenkintzaren ondorio da. Hau da, zenbait indar elkar ukitzen duten gorputzen artean gertatzen dira.
Beste batzuetan, urrutitik ere eragin dezake indarrak, gorputzek elkar ukitu beharrik gabe (adb. Grabitazio indarra edo indar elektromagnetikoa)
       OINARRIZKO INDARRAK
ü  GRABITAZIO-INDARRA: Gorputzen masak eragiten duen elkarrekintza da.
ü  INDAR ELEKTROMAGNETIKOA: Gorputzen karga elektrikoak eragiten duen elkarrekintza da. Gorputzek zeinu desberdineko karga badute, elkar erakarriko dute eta alderantziz.
ü  INDAR NUKLEAR BORTITZA: Atomoen nukleoan protoiei bat eginda eusten dien indarra da.
ü  INDAR NUKLEAR AHULA: Zenbait atomoren nukeloan desintegrazioak eragiten dituen indarra da.
        1.1.INDARRAK BEKTOREAK DIRA.
·         Indarra zehazteko, moduluaz (intentsitatea) gain, norabidea eta noranzkoa eta aplikazio-puntua ere adierazi behar ditugu.
2.ERAGIKETAK INDARRAREKIN
·         INDAR KONKURRENTEAK: Punturen batean elkar ebakitzen duten norabideak ditzuten indarrak dira.
·         INDAR ERRESULTANTEA (Fr): Zenbait indarren eragin bera duen indarra da. Zenbait indarren arteko eragiketa eginez, haien erresultantea lortzen da.
-NORABIDE ETA NORANZKO BERA duten bi indar konkurrenteren erresultantea haien norabide eta noranzko bereko indarra da. Erresultantearen modulua bi indar konkurrenteen moduluen arteko batura da.
-NORABIDE BERA ETA KONTRAKO NORANZKOAK dituzten bi indar konkurrenteren erresultanteak haien norabide bera du, eta indarrik handienaren noranzkoa, eta haren modulua bi indar horien moduluaren arteko kendura da.
3. GORPUTZAK OREKAN
Gorputz bat orekan egon dadin, ez du inolako indarren eraginik jaso beha edo eragiten dioten indar konkurrente guztien indar erresultanteak 0 izan behar du

4.MAILA- KIMIKA :PARTIKULEN BERRI JAKITEKO BIDE LUZEA


PARTIKULEN BERRI JAKITEKO BIDE LUZEA.
ü  J.J.TOMSON zenbait esperimentu egin zituen.Esperimentu haien bidez ohartu zen elementu kimiko guztien atomoetan badela karga elektriko negatiboko partikula bat, ELEKTROIA izena jarri zion.
ü  Materia neutroa denez eta atomoek karga negatiboko partikulak dituztenez,karga positiboko partikulak ere izan behar zituen ;izan ere, atomo bakoitzak partikula negativo adina partikula positivo izan behar ditu.
ü  ERNEST RUTHERFORD-ek  PROTOIA  aurkitu zuen,karga positiboko partikula hauek.Elektroia adinako karga du protoiak ,baina positiboa;berriz,elektroiak baino 1840 aldiz handiagoa da.
ü  JAMES CHADWICK ohartu zen atomoetan badela beste partikula mota bat ,batere karga elektrokorik gabea baina protoiaren antzeko masa duena,NEUTROI izena  jarri zion.
EREDU ATOMIKOAK.
§  DALTONEN EREDUA: Teoria honen arabera, atomoak partikula zatiezinak ziren eta ez du ezer esaten atomoaren barne-egiturari buruz.
§  TOMSONEN EREDUA:Teoria honen arabera, atomoak positiboki kargaturiko materiazko esfera trinko bat ziren , eta elektroiak esfera horren barruan txertatuta zeuden.Elektroien karga negatiboa karga positiboa berdinduko zukeen,atomoa neutroa izateko.
HANS GEIGER eta ERNEST MARSDEN-ek esperimentu bat asmatu zuten (urrezko xaflaren esperimentua) ,garai hartan erradioaktibitateari buruz egindako zenbait aurkikuntzaz baliatuta  Esperimentuaren emaitzak:
Ø  ALFA partikula gehienak batere desbideratu gabe zeharkatzen zuten urrezko   xafla .
Ø  Partikla gutxi batzuk apurtxo bat desbideratzen ziren xafla zeharkatu ondoren.
Ø  10000 alfa partikulatik batek xaflan errebotatu eta atzerantz egin zuen.
Esperimentu honek desestatu zuen TOMPSON –en eredua.

§  RUTHERFORD-EN EREDUA: Teoria honen arabera, atomoen zentroan nukleoa izeneko korpuskulo txiki bat dago ,karga positiboez kargaturik (protoiekin),bertan ere neutroiak daude.Elektroiak protoi kopuru bera dute eta nukleoaren inguruan biratzen dute etengabe, orbita zirkularrak eginez.

RUTHERFORD-en eredua bete betean azaltzen du urrezko xaflaren esperimentua.
1.       Ia atomo osoa hutsik dago.Horregatik urrezko xaflara iristen diren alfa partikulak gehienek ez dira desbideratzen zeharkatzen dutenean,ez dute oztoporik bidean.
2.       Partikula gutxi batzuk nukleotik gertu pasatzen dira eta horregatik desbideratzen dira.
3.       Oso partikula gutxik jotzen dute nukleoa, hauek errebotatzen dute.

§  IOIAK:
Ø  Elektroiak galtzen dituenean ,karga positiboa hartzen du,KATIOI edo IOI POSITIBOA bihurtzen da.
Ø  Elektroiak hartzen dituenean,karga negatiboa hartzen dute,ANIOIA edo IOI NEGATIBOA bihurtzen du.

ATOMOAREN OSAERA.
                                                              PROTOIA (+)
                                 NUKLEOA                                     QUARK (prot.eta neu.osatzen ditu part.txiki)
ATOMOAK                                           NEUTROIA
                               GERUZA                 ELEKTROIA (-)
§  ZENBAKI ATOMIKOA (Z): Atomo baten protoi kopurua adierazten du,eta bat dator elektroi kopuruarekin.
§  MASA-ZENBAKIA (A): Atomo batek nukleoan duten protoi eta neutroien batura adierazten du.
§  ISOTOPOAK:  Protoi kopuru berbera baina neutroi kopuru desberdina duten atomoak dira.Guztiak elementu kimiko berberaren atomoak dira.adibidez :      
ATOMO KUANTIZATUAK.
§  Niels Borh elektroiak zenbait orbita zirkularretan soilik dabiltzala esan zuen eta orbita horietan ez dutela energiarik galtzen ,nahiz eta biraka ibili,eta horregatik ez dira nukleora erortzen.
§  Atomoa kuantizatuta dago.Elektroiak energía-mailatan antolatzen direlako eta maila horiek edukiera mugatuta dute:
1.       Mailan (nukleotik hurbilena )à 2 ELEKTROI
2.       Mailanà8 ELEKTROI
3.       Mailanà16 ELEKTROI
4.       Mailanà32 ELEKTROI
§  Energia gutxiagoa dutenetik handigora dutenera kokatzen dira elektroiak atomoan.Zenbat eta energía-maila handiagoa,nukleotik orduan eta urrunago.
GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOA.
§  Edwin SchÖdinger eredu mekaniko –kuantikoa finkatu zuen.
§  DESBERDINTASUNAK:
A.      Bohr-en ereduaren arabera, elektroiak orbita jakinetan daude, nukleotik distantzia jakinetara.
B.      Eredu mekaniko-kuantikoaren arabera, elektroiak probabilitate handiagoko edo txikiagoko lekuetan daude nukleoaren inguruan, baina ezin da erabat ziur jakin non dauden.
§  ORBITALA: Elektroia egoteko probabilitate handia duen espacio-eremua da.(%90 ko probabilitatea.)
Ø  ORBITAL MOTAK:
¨       S Orbitalak: Esfera forma dute ;Banaka agertzen dira.(1)
¨       p Orbitalak: Zortzi zenbakiaren itxura; Hirunaka agertzen dira(3)
¨       d eta f Orbitalak: Aurrekoek baino forma konplexuagoa dute; D or. 5naka agertzen dira eta F or. 7naka agertzen dira.

1.         Mailan à S
2.         Mailanàs eta p
3.         Mailanàs,p eta d
4.         Mailanàs,p,d eta f.

KONFIGURAZIO ELEKTRONIKOA.
§  Atomo baten konfigurazio elektroniko deritzo elektroiak atomo horren nukleoaren inguruan kokatuta dauden modurari.