sábado, 30 de junio de 2012

SELEK FILO: ARISTOTELES


ARISTOTELES
Aristoteles Platonen ikaslea izan zen eta horregatik, Platonen eragina izugarrizkoa da bere pentsamenduan, baina hainbat kontuetan desberdinak dira:
1.HILEMORFISMOA: PLATONEN KRITIKA (hile=materia/ morf= forma)
1.1.ONTOLOGIA : BENETAKO ERREALITATEA (egia) zer den azaltzeko orduan, 2 planteamenduak desberdinak dira.
·         Platonek bere ideien teorian adierazi zuen Mundu hautemangarria ez zela benetako errealitatea, baizik eta  Benetako errealitatea mundo adigarria dela.
·         Aristotelesek, aldiz, ERREALITATE AKZIDENTALA eta ERREALITATE SUBSTANTZIALA bereizi zituen.
Þ     ERREALITATE AKZIDENTALA: (pl. mundo sentikorra) gauzkien kolorea, neurria, altuera… zentzumenen bidez hautematen dugunari garrantzia ematen zion eta errealitate honetan kokatzen du Aristotelesek “Benetako Mundua”
Þ     ERREALITATE SUBSTANTZIALA: (Pl.mundu adigarria)Errealitate honetan lehenengo substantzia dago.
Þ     TEORIA HONEKIN, Platonen IDEALISMOTIK aldendu zen ERREALISMOA aldarrikatuz.
1.2.ALDAKETA:  Zerbait ez izatetik izatera pasatzea edo alderantziz, izatetik ez izatera.
·         3 elementu sartzen dira aldaketa-prosezuan:
1.       FORMA= oraingo izatea
2.       SUBJETUA= dagoen aldaketa (ez-izate erlatiboa)
3.       POTENTZIA= izan daitekeena (puede llegar a ser, potencial)
AKTO (aldaezina, jainkoa)-POTENTZIA(aldakorra, gizakia)
1.3. ZORIONTASUNA
PLATON
·         Zoriontasuna bertutearekin gobernatuz lortzen da. Arimaren zatiak menperatzen ditugunean lortzen dugu.
·         Platonentzako zoriontasuna EZ DA LORTUKO PRAKTIKAREKIN, hau da, jaiotzen gara gaitasun horrekin.
ARISTOTELES
·         Aristotelesek, Platon bezala, zoriontasuna guztion helburu gisa ulertuko du eta ondo bizitzea eta zuzen jokatzea litzateke.
·         Baina haren ustetan , Platonek ez bezala, Zoriontasuna PRAKTIKAREKIN lortzen da, IKASTEN den zerbait da.
1.4. DUALISMO ANTROPOLOGIKOA
·         Platonek gizadian gorputza eta arima bereizten ditu . Gorputza kartzelaren arima bezala ulertzen du eta arima ,gizadiaren zatirik garrantzitsuena bezala.
·         Aristotelesek aldiz, gizadia bi elementuz osatuta dagoela esaten badu ere ,bereizketa horretan  2 ELEMENTUEK GARRANTZI BERA dute. Izan ere, bata hiltzen bada (desagertzen bada) beste ere desagertuko da. Beraz, Aristotelesentzak ARIMA HILKORRA DA. Horrela,  arimaren hilezkortasuna kolokan jartzen duen heinean, EZAGUTZA BEREGANATZEN dela, hots, KANPOTIK ETORTZEN ZAIGULA defendatzen du, Platonen kontra. à zeinek uste zuen, arimaren hilezkortasunak ezagutza bermatzen zuela; ezagutza , gure ariman betidanik egon diren jakingarrien oroimen gisa ulertuta. Hau da, ezagutzea ez zela zerbait berri bereganatzea , baizik eta gure barne edukiak kanporuntza ateratzea.
·         Gainera, esan beharra dago, ARISTOTELES-ek  arima eta gorputz kontzeptuak erabili ordez, MATERIA eta FORMA erabili zituela.
2.TEORIA POLITIKOA: GIZATASUNA ETA ERREGIMEN POLITIKOAK
·         Platonek bai Aristotelesek , GIZAKIA ANIMALIA POLITIKOA dela uste zuten, gizartea ezinbestekoa duena bizitzeko. Baina, hala ere, ez dute beti bat egiten.

·         Aristotelesen ustez, elkartetik berezkoena eta lehenengoa FAMILIA da, gero familiaz osaturiko auzoa eta azkenik, hiria. Beraz, Platonen aurka, Aristotelesek familiaren garrantzia azpimarratzen du, ez du oztopo gisa ikusten.

·         Platonek agintarien artean, JABETZA PRIBATUA DEUSEZTATZEN zuen heinean, Aristotelesek , JABETZA PRIBATUA  ONARTZEN DU, baina neurritasun batekin.

·         GIZARTEA-ri dagokionez,  Platonek bezala, hiritarrak bakarrik osatzen zutela defendatzearen ordez,   Aristotelesek gizartea hiritarrek eta esklaboek osatzen zutela defendatu zuen.
·         Estatua antolatzeko , gobernu mota zuzenak edo egokienak ARISTOKRAZIA, MONARKIA eta ERREPUBLIKA dira, haien artean ARISTOKRAZIA onena delarik, Platonekin bat eginez. Eta Platonek bezala gobernatzeko era zuzenak ustel daitezkeela pentsatzen du :
MONARKIAà TIRANIA
 ERREPUBLIKAàDEMOKRAZIA
ARISTOKRAZIAàOLIGARKIA.
Þ     Aristotelesek beraz, gobernu mota horretan erreparatuz, adierazten du kopurua ez dela garrantzitsua baizik eta gobernatzeko era.

·         Azken desberdintasuna , honako hau da:  Platonen aburuz, zuzentasunez gobernatzeko EZAGUTZA behar da, baina Aristotelesek uste du, EZAGUTZA EZ DELA NAHIKOA , ezagutzarekin batera , ETIKA eta ESPERIENTZIA beharrezkoak dira.

DEFINIZIO BATZUK
1.       ERRETORIKA: Sofistek irakasten zuten.  Pertsuasioaren artea da , besteekin elkarrizketan ibiltzeko eta besteak argumentuekin konbentzitzeko irakaskuntza.
2.       EGIA: Filosofiaren helburua. Gure barnean dauden ezagutzak . Benetako errealitatea.
3.       INDUKZIOA: Datu partikularretatik lege orokorrak ateratzeko erabiltzen den metodoa.
4.       BERTUTEA: Izaki bakoitzaren betekizunera eramaten duen bidea da (Platonen ustez) / Pertsonek dauzkaten ohitura osasuntsuak/ positiboak.

SELEK FILO: PLATON PENTSAMENDUA 2


2.3. DUALISMO ANTROPOLOGIKOA: GORPUTZA ETA ARIMA.ARIMAREN TEORIA
Platonen doktrina morala azaltzeko, arimaren teoría azaldu behar dugu.
·         Platonen uztez, Gizadiak bi osagai ditu: ARIMA eta GORPUTZA
ü  ARIMA: hilezkorra, betierekoa eta aldaezina da, perfektua. Mundu Adigarrian. Arimak dena daki , hilezkorra delako, ezagutzaren jabe da.
ü  GORPUTZA: Hilkorra, akastuna eta aldakorra da. Mundu Hautemangarrian. Arimaren kartzela.
·         Platonen ustez, Ariman 3 ZATI bereizten dira, bakoitza bere bertutearekin , eta ondorioz, bakoitzaren zereginarekin. Horrela justifikatzen du nork gobernatu  behar zuen (bere sistema politikoa).
-          Hiru zatien arteko erlazioa hegodun gurdiaren alegoriaren bidez erakusten du.  à ARIMA, irudi horretan agertzen diren osagaiak bat eginda iraunarazten dituen indar naturala da.
ARIMAREN ZATIAK
ADIERAZPIDE ALEGORIKOA
EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK
BEREZKO BERTUTEA
HIRI-EGITEKOA ZEREGINA.

ZATI ARRAZIONALA
(goreneko gaitasuna)
 GURDI-GIDARIA da , eta BURUAn kokatzen da.
Gogamenaren funtzioak betetzen ditu: pentsamena, nahimena)
 ZUHURTASUNA (prudencia)
ONGIRA IRISTEA (egia lortzea da bere helburua)

GOBERNARI-FILOSOFOA
ZATI OLDARKORRA
ZALDI ZURIA da, eta bularraldean, BIHOTZEAN kokatzen da.
Ausardia, haserrea, kemena biltzen dira bertan
 SENDOTASUNA (erasoen aurka borratzeko)

SOLDADUAK, ZAINDARIAK

ZATI IRRITSUA
ZALDI BELTZA da, eta SABELEAN kokatzen da.
Plazera ,mina, behe-instintuak biltzen dira bertan
NEURRITASUNA (gure nahiren joerak neurtzea eta menderatzea)

ESKULANGILEA


·         Arimaren zatiak , pertsona bakoitzaren baitan zer eragina duten arabera , gaitasun bat  edo beste (bere berezko bertutea) izango dute  eta horrek hiriko zeregina zehaztuko du. ( Arrazoizko –ahalmena badu, gobernaría, neurritasuna bada; eskulangilea..)
·         ARIMAREN OREKA ETA HARMONIA: Hegodun gurdia, ondo zuzenduta badago, hau da, Arimaren 3 zatiak bere bertuteari eusten badiote, ZUZENTASUNA (justicia)lortuko da, eta ondorioz, hiriari dagokionez, hiri zuzena edo ideala lortuko da.
BERTUTEAK ETA HIRI IDEALA
Hiria antolatzeko, kontuan hartzen ditu arimaren 3 zatiak. Izan ere, Platonen filosofiaren doktrina politikoak arimari eta bertuteari buruzko ikusmoldeak ditu oinarri.
·         Platonek estatuak nolakoak izan behar diren , hau da, HIRI IDEALA, ezartzen saiatzen da, SOKRATESEN HERIOTZA (demokraziaren ustelkeria) eta BIZI IZANDAKO GOBERNUAK (tiraniak) direla medio.
Þ     Platonen ustez, HIRIAREN EREDU POLITIKO hori, mundutik hedatu behar da.
·         HIRI IDEALA LORTUKO DA, gizarte hierarkiko batean, arimaren zatiek bere funtzioa betetzen dutenean. Orduan , JUSTIZIA /ZUZENTASUNA lortuko da eta HARMONIAZ gobernatutako hiria izango da.
Þ     Hau da, nork bere gaitasunak elkartearen zerbitzura jartzen direnean ESTATUAREN BATASUNA sortzen da, HARMONIA/OREKA sortuz. Esandakoa ulertu behar dugu beti MALGUTASUNAREKIN, etorkizunean sortuko diren behar berriak ere kontuan hartuko baitira.
Þ     Ildo horretatik jarraituz, Gobernariak prestakuntza/heziera aproposa eta berezia jaso behar dutela defendatzen zuen.
o   HEZIERA  hori, MATEMATIKAN (adimena lantzeko) eta HEZIKETA FISIKOAN (gorputzaren prestaketa) oinarritu behar da. à Hezieraren horretan onenak , hots, idea guztien iturria den ONGIA aditzera iritsikoak, filosofoak dira, eta estuaren gobernua dagokie.

HIRIEN ANTOLAKUNTZA. GIZARTE-ANTOLAKUNTZA
Norberak bete behar du bere papera. Bakoitza bere esparruan bertutetsuak izan behar dira.
·         EKOIZLEAK: Nekazariak, saltzaileak, eskulangileak… Arimaren zati irritsuari egiten dio erreferentzia.Haien bertutea , NEURRITASUNA-rekin jokatzea da . Bere zeregina betetzen badute,( bere lanean) perfekziora hurbilduko dira.
·         ZAINDARIAK: Soldaduak, zaindariak… Gaitasun fisiko eta morala izan behar dute eta haien bertutea, SENDOTASUNA da . Hau da, kapazak eta entrenatuak izan behar dira hiria defendatzeko eta babesteko.
·         GOBERNARIAK: Filosofoak dira. Jakintsua da, hezituta dagoelako. Haien bertutea ZUHURTASUNEZ jokatzea da . Gobernatu behar dute onenek; pertsona jakintsuenak eta hezituenak.
Þ     ZUZENTASUNEZ edo JUSTIZIAZ gobernatzeko (zuhurtasunez jokatuz) :
v  Aberastasuna eta txirotasuna desagertu behar dira, batez ere, gobernarien artean.
v  Gobernariek ez lukete jabetza pribaturik ez ondasunik behar izango eta gainera, ez lukete boterea desiratu behar.
v  Eskulangileek izan ahal dute jabetza pribatua
v  Filosofoek familia gabeko agintariak izan behar dira. Familiar gobernatzeko oztopoak direlako.
v  Ezkontzak estatutak antolatuko ditu. Estatua erabakiko du norekin ezkondu behar garen, bete estatuaren onerako.
v  Seme-alaben hezkuntza estatuaren mende dago.
ESTATU FORMAK
·         Platonen ustez, estatu ideala /eredua ARISTOKRAZIA da, bertan jakintsuek,onenek gobernatzen baitute.
·         Agintarien botere- jardunak okerrera egiten dutenean, estatuaren justizia-bidea gaiztotu edo bihurritzen da honako estatu hauek sortuz:
v  TIMOKRAZIA : (ohorearen gobernua) Gobernariek ondasunak eta kapitala izan behar dute. Gobernu honetan ezinbestekoa da ohorez gobernatzea.
v  OLIGARKIA: (gutxien gobernua) Boterea gutxi batzuek duten sistema politikoa. Gobernariak dirudunak dira , aristokraziaren forma degeneratua da. Gizartearen eliteak duen botere politikoa da.
v  TIRANIA: Botere absolutua agintari bakar batek dauka. Indarrez gobernatzen du, estatu kolpe baten bidez.
v  DEMOKRAZIA: Herriaren gobernua da. Bertan, gobernarí bat aukeratua izan daiteke prestatuta ez egon arren, beraz ez da egokia izango gobernatzeko, hortaz, ezjakinari ez zaio hiriaren agintea eman behar.
ZORIONA ETA GORENGO ONGIA.
Platonen ustez, gizakiaren azkeneko helburua zoriona lortzea da eta horretarako ezinbestekoa da Ongia antzematea, arimaren ahalbideak behar bezala sustatuta.
·         ZORIONA  atseginaren eta jakinduriaren arteko bizimodu konbinatu bat da. Nahaste hau, neurriko nahastea izan behar da. Hau da, neurritasunarekin egin behar da, era egokian.
·         Beste modu batez  esanda, Bertutetsuak izanik lortuko dugu zoriona. Bertuteak eraginda, ongi absolutua antzematen duen pertsona zoriontasunera iritsiko da, hau da, norberak ongien dakien zereginetan aritzen denean, HARMONIA lortuz.
Þ     Zoriontasuna lortuko da ere arimaren zatiak ondo zuzenduz , hots, arimaren oreka bat lortuz.
·         MORALA : Balore gisa ulertu behar dugu eta platonen ustez, Inork ez du egiten gaizkia nahita , izan ere, gaizkia egitea EZJAKINTASUNAREN ONDORIOA da

SELEK FILO: PLATON - PLATONEN PENTSAMENDUA


2.PLATONEN PENTSAMENDUA
2.1. IDEIEN TEORIA: DUALISMO ONTOLOGIKOA (onto=izatea = mundo adigarriko elementuak , ideak)
·         Platonen ustez, balio absolutuak , hots, Edertasuna, Ausardia, Maitasuna, Zuzenbidea…existitzen dira. Baina hori justifikatzeko benetako errealitatea zein den eta nolakoa den azaldu behar da. Horretan datza izatearen teoría.
Ø  Platonen ustez, zentzumenen bidez hautematen dugun mundo fisiko-materiala etengabe aldatzen da eta hórrela ezinezkoa da ezagutza zientifikoa eratzea.
Ø  Mundu fisikoan dauden gauza guztiak materiagabeko eredu banaren arabera sortuak dira. Materiagabeko eredeu hori kontzeptuak edo ideiak dira.
 à   IDEIA ez da pentsamenduaren asmazioak , EREDU ALDAEZINAK , BETIEREKOAK ,PERFEKTUAK  , UNIBERTSALAK ETA BAKARRAK dira : BENETAKO ERREALITATEA = EGIA.
Þ     Mota askotako ideia unibertsalak daudenez, zatarrak batzuk eta desiragarriak besteak, zenbait mailatako ideia multzoa daude, hierarkia osatzen duten ideia multzoa.
Þ     Garrantzitsuena Ongia dugu: Ideia/kontzeptu guztien printzipio /idea orokorra; mundo adigarria argitzen du =Eguzkia.

IDEIEN MUNDUA / MUNDU ADIGARRIA (arrazoia)
KONTZEPTUAK /IDEAK (ontasuna, gizakia, edertasuna..  EGIA.
-PERFEKTUAK
-UNIBERTSALAK
ALDAEZINAK/BETIEREKOAK
-BAKARRAK
1.  ARRAZOIAREN EZAGUGAIAK DIRA.
2. OBJETU-FISIKOEN ERREFERENTZIA-PUNTUAK
3. OBJETU NATURALEN ZERGATIKOAK.
MUNDU FISIKOA/ HAUTEMANGARRIA (Zentzumenak)
OBJETU FISIKOAK ( zentzumenen bidez hautematen dugun guztia)
-ANIZTASUNA
-ALDAKORRA
-AKASTUNA/ IMPERFEKTUA


·         Platonen ustez, 2 mundu daude : Mundu fisikoa eta Ideien mundua . Mundu fisikotik kanpo dauden materiagabeko izaki absolutu , aldaezin eta orokorrek benetako errealitatea osatzen dute.
2.2. EZAGUERAREN TEORIA: DUALISMO EPISTEMOLOGIKOA
1.ZIENTZIA ETA IRITZIA
·         ZENTZUMENE BITARTEZ EZ DA BENETAKO EZAGUTZA ESKURATZEN
Þ     Zentzumenen bidez hautemandakoa etengabe aldatzen denez , ez da iritsiko ideien mundura. Pertzepzioak kontu hartzen dio itxurari, eta ez benetako ideiari. -à BENETAKO EZAGUTZA, EZ DA PERTZEPZIOA, itxurazko ezaugarrietara zuzentzen dena.
·         ARRAZOIMENAREN BITARTEZ ESKURATZEN DA BENETAKO EZAGUTZA.
Þ     Gure jakinmina ez da asetzen harik eta kontzeptu egonkorren bat aurkitzen dugun arte. Kontzeptu unibertsalak aurkitzen ditugun arte
à ADIB. Pertsona bati edertasuna zer den galdetuko bagenio, eta haren ustez ederrak diren gauzen zerrenda esango baligu, edertasuna bere jatorrian ez du ezagutzen .
1.1.ERABATEKO EZAGUTZA LORTZEKO (episteme= zientzia) 3 egoeratik igaro behar dugu: (koadernoan eskema)
1.       EZJAKINTASUNAREN MAILA: Benetako jakinduriaren jabe dela uste duen pertsona harroaren egoera ez-jakinduria da. 
2.       ZENTZUMENEN MAILA: Zentzumenetako informazioan oinarritutako jakite-egoera erdi mailako ezagutza da, errealitatearen gaineko iritziak ematean oinarritzen delako.
3.       ARRAZOIMENAREN MAILA: Arrazoimenarekin eskuratzen den egoera ezagutza-maila gorena da. Ezagutza izena merezi duena, emaitza zientzia baita.
1.2.EZJAKINTASUNA:nork bere burua jakitun duelako uste faltsua da.
·         Platonen ustez, nahita gaizki jokatzea ezinezko da. Jakitunak ezin du bidegabeki jokatu , berak jabe duen zuzentasunaren ezagutzak gizaki zuzen bihurtzen duelako. à Bide okerra hautatzea EZJAKINDURIAREN ONDORIOA da.
1.3.BERTUTEA /ARETE: Izaki bakoitzaren betekizunera eramaten duen bidea da, hau da, edozeinek duen berezko ahalmen edota gaitasunaren betekizuna da. à Ezagutu ahal izateko gizakiaren berezko funtzio/jarduera ezagutu behar da.
·         Benetako ezagutza ezin da irakatsi norberaren jarreraren ondorioa da. Hala , pentsatzen zuten bai Platon eta bai Sokrates-ek . Ildo horretatik jarraituz beraz, haien ustez, Bertutea ezin da irakatsi. Sofistek aldiz, bertutea  entzuleak limurtzeko gaitasun gisa ulertuta, irakasten saiatu ziren;( boterea eta arrakasta politikoa lortzeko gaitasun)
·         Beraz , desberdindu behar ditugu JARDUERA PRAKTIKOAK eta TEORIKOAK. Jarduera praktikoak egiteko jakingarriak eskura daitezke, baina ezin daiteke giza legezko gizo-emakume arrakastatsuak izaten irakastea. (ADIB. NEGOZIOENA/ DANTZARENA) Predispozizio naturala.
·         Gizakia egiten gaituena ARIMA da. Arima = PSIKÉA (hilezkorra eta betierekoa= ideien mundukoa) Arima gai da benetako ezagutza lortzeko eta haren funtzioa, gorputza mendean hartzea da, norbera jakintzara, bertutera eta zoriontasunera gidatzeko.
1.4.DIALEKTIKA: = PRESTAKUNTZA, HEZIKETA à ELKARRIZKETAri lotzen zaio. Goranzko bidea den ikasketa- prozesua da ; batez ere, prozesu honen azken mailari dagokio,
·         Galdera eta erantzunen bidez, Kontzeptu unibertsalak lortzean datza.  Horretarako, mailaz maila igaro behar da hasierako iritziak ( hipotesi okerrak) baztertuz, ideiak (benetako ezagutza) eskuratu arte. à Ezagutza-prosezu honen jarrera Sokratesek adierazi zuen moduan honako hau da: “ Ezer ez dakidala baino ez dakit”, “Ezagut ezazu zure burua” à ikasi ahal izateko , ez dakidala onartu behar da.
·         Dialektika Filosofiaren zeregina da, helburua politika , hau da, gobernatzea duena; Zientziak eta gero Ongia ezagutzen dutelarik.
v  Horretarako ezinbestekoa da prestakuntza/heziera bat jasotzea, benetako jakintza) ,  GEOMETRIA, (zentzumenen okerreko antzemateak zuzentzea) eta ASTRONOMIA (mugimendu perfektuenak ikertzea, zeruetakoa mugi.) jakitea beharrezkoa da.
1.5.MAITASUNA: EZAGUTZAREN ERAGILEA. ( NAHIGARRIA)
·         Kontzeptu unibertsala da eta ezagutzaren eragile gisa ulertu behar da. Esan dugun bezala, ikasi ahal izateko , ez dakidala onartu behar da. Beraz, zerbait falta dela onartuta, MAITASUNAK beharrezkoa duen NAHIGARRIA bilatzen du.  à Maitasunak edertasuna eta jakinduria irrikatzen ditu, biok falta dituelako.
1.6. EZAGUTZEA GOGORATZEA DA. :  Ariman betidanik egon den jakingarrien oroitzea da.
·         Sofisten ustez, ezagutza ezinezkoa da, zeren eta bilatzen ari garen ezagugaiarekin topo egin arren, lehendik nolako den ez dakigunez, ezin dugu indetifikatu. Adib. Klaseko 2 ikasle elkar ezagutu aurretik, ezin dute elkar ezagutu.
·         Platonen ustez, ezagutzea ez da zerbait berria bereganatzea, baizik eta betidanik jakin duguna gogoratzea, kanporuntz ateratzea, arimaren laguntzarekin (arima= psique=arrazoia) à Arimaren hilezkortasuna ezagutzaren bermea izango da.

SELEKTIBITATEA FILO: PLATON 1


PLATON.
1.DATU BIOGRAFIKOAK ETA TESTUINGURU HISTORIKOA
1.1.BIZITZA ETA IDAZLANAK
Heziera
·         Platon Atenasen jaio zen, k.a. 427, familia aristokratiko batean; eta 347an hil zen. Aristokles Podros zen bere egiazko izena baina Palton deitzen zioten “sorbalda zabalekoa”.  Platon jaio zenean Atenas hiriaren gainbehera hazi zen.
·         Platonek arteak eta letrak ikasi zituen bai eta karrera militarraren oinarrizko hezkuntza jaso. (Peloponesoko gudan zalditerian borrokan aritu zen) .
Politikarako-joera
·          Sokrates izan zuen maisu eta honekin ikasi zuen benetako jakinduriaren bidea. Sokratesen jardunbidearen araua zuzentasun etikoa bilatzea izan zen.
v  K.a.399.urtean epaitu eta heriotza-zigorkoa ezarri zioten , bi akusaziopean: atzerritar jainkoen aldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea.
·         Gertaera honek erabateko eragina izan zuen Platonen pentsamenduan. Politikarako hasierako joera galdu zuen eta arazo politiko eta moralak bihurtu ziren haren gogoeta-gaiak.  à Ordutik, gizarte-antolakuntza asmatzera jardungo du, demokrazia-sistema ustela garbitzeko.
Bidaiak eta Akademiaren sorrera
·         Platonek bidai asko egin zituen Egipto, Grezia Handia eta Sizilian zehar, eta hauetan matematika eta geometría-jakintzak bereganatu zituen  , bai eta zenbakieko grina piztu.  Sizilian , Dionisio I. eta Dion ezagutu zituen, haiekin harreman ekaitztuak izango zituelarik.
·         387an Atenasera itzuli zenean, Akademia izeneko eskola sortu zuen. Unibertsitate-mailako ikasketak eskaini zituen lehen erakundetzat har daiteke eta bertan, politikariak eta gobernariak izango zirenak hezten zituzten.
Þ     Platonen ustetan, komunitateeko agintariek pertsona prestatuenak eta jakintsuenak izan behar dira.
Idazlanak
·         Idazlanak Platonen pentsamenduaren bilakaeraren isla dira. Elkarrizketa izan zen bere gogoetak plazaratzeko erabilitako literatura-generoa. Platonek hitz egiten du Sokratesen ahotik.
v  ARO SOKRATIKOKO IDAZLANAK. Sokratesen eragina. Elkarrizketa gehienak ez dira emaitza zehatzetara iristen. Apologia, Kriton, Errepublikaren I.liburua…
v  IGAROALDIKO IDAZLANAK. Bere doktrina ezagutarazten hasten da. Gorgias, Menon, Kratilo
v  HELDUAROKO IDAZLANAK. Platonen doktrina bereizgarrienak aurkitzen
v  ZAHARTZAROKO IDAZLANAK. Platonen doktrina korapilatuz doa eta gero eta abstrakzio-maila handiagoa da. Parmenides, Politikaria…
1.2.TESTUINGURU HISTORIKOA.
·         K.a. V mendearen amaiera eta IV.mendearen hasiera krisi-garaia izan zen mundo greko osoan , eta bereziki Atenas Hirian.
Þ     Grezian biztanleak estatu-hiri autonomoetan bizi ziren eta etsaiengandik babesteko Ligak sortu zituzten.
Þ     Garaiko hiri garrantzitsuenak: Atenasek  Delos Liga izeneko elkartearen buru zen. Esparta Peloponesoko Liga sortu zuen.
·          Hauek izan ziren gertakaririk garrantzitsuenak:
a)      MEDIAR GERRAK: GREZIA VS PERSIA
v  Pertsiarren  espantsionismoarekin amaitzeko Greziar guztiak batu ziren. Greziarrek garaitu zuten.
b)      PELOPONESOKO GERRA: ESPARTA VS ATENAS.
v  V.mendean Esparta (hiri-militarra) eta Atenas (hiri-kulturala) aurrez aurre jarri ziren, bai eta bakoitzak defendatzen zuten antolakuntza politikoa.
OLIGARKIA VS DEMOKRAZIA àAtenas galtzaile atera zen
DEMOKRAZIA.
·         Platon jaio zenean, demokrazia zen Atenasko erregimen politikoa. Herriaren esku-hartze politikoa sustatzen zen . à Joko politiko horretan parte hartzeko eta buruzagi hautatua izateko, hiritar guztien aukerak segurtaturik zeuden.
·         Hiritarren helbururik gorena ERRETORIKAN maisua izatea zen à Enzuleak konbentzintzeko moduko argumentu sendoak plazaratzeko artea, guztiontzako ikuskizun bihurtu zen.
Ø  Sofistek orduan, hitzaldi eraginkorrak eratzeko eskolak egin zituzten . Ondorioz, entzuleria harri eta zur uztea garrantzitsuago bihurtu zen argudioetan egia bera erabiltzea baino. à Jarduera demokratikoa DEMAGOGIA bihurtu zen.
TESTUINGURU FILOSOFIKOA. (+sofistak)
·         Platon aurreko filosofoen eragina jaso zuen (Pitagoras, Heraclito …)baina bereziki bere maisuarena Sokrates.

*      SOKRATES
v  Ez zuen ezer idatzi baina badakigu, Aristotelesen hitzetan Sokratesen ekarpenak hauek izan zirela: Argudiaketa induktiboa eta definizo unibertsala.
v  Bere elkarrizketa metodoa honakoan oinarritzen zen:
ü  MAIEUTIKA: Gure barenan ditugun ezagutzak erditzen lagundu behar du filosofoak. Ezagutzean ez dugu ezer berrririk asmatzen (Sofisten aurka) , barneko edukiak kanporarazten baizik. "Elkarrizketaren bitartez egia argitu"
ü  IRONIA: Ezjakinaren itxura eginez, elkarrizketan parte hartzen dute solaskideen hasierako jakinduria kritikatzen du, mintzaidearen zalantza eta jakinezaren aitorpena (Aporia unea) lortu arte.
Sokratesek erantzun desegokiak baztetu nahi ditu , eta egiaren bila abiatzen da. "Bakarrik dakit ezer ez dakidala"

1º MAILA FILOSOFIA: BOTERE POLITIKOAREN LEGITIMAZIOA ETA GIZARTE HITZARMENAK


BOTERE POLITIKOAREN LEGITIMIZAZIOA, HISTORIAN ZEHAR.
·         Aristotelesek, politika landu zuen filosofoa, bi irizpide kontuan hartuta sailkatu zituen erregimen politikoak. Gobernuak denei edo gizartearen zati bati egiten zion mesede.
·         Aristotelesek argudiatu zuen herri bakoitzaren egoera historikoa eta sozialen arabera aukeratzen zela hiru erregimenen legitimoetatik bat edo bestea.
-          Hiru erregimenak ondo konbinatzen jakitea zen gobernatzeko modurik onena.
GOBERNARI KOPURUA
ERREGIMEN POLITIKO LEGITIMOA: DENEN INTERESEN ALDE EGITEN DA
ERREGIMEN POLITIKO USTELA: BATZUEN INTERESEN ALDE BAINO EZ DA EGITEN
BAKARRA
MONARKIA (PERTSONA BAKARRAREN GOBERNUA)
TIRANIA
TALDE TXIKI BAT
ARISTOKRAZIA (ONENEN GOBERNUA)
OLIGARKIA
GIZARTEKO KIDE GEHIENAK
DEMOKRAZIA KONSTITUZIONALA (HERRIAREN GOBERNUA)
DEMAGOGIA

4.2.GIZARTE-HITZARMENAK TEORIAK
·         Gizarteko kide guztien arteko hitzarmenaren ideia izan da justifikazio politikorako eredurik erabiliena.
·         GIZARTE-HITZARMENAREN TEORI jatorrizko egoera deskribatzen du eta bere asmoa da, estatua bera herritar guztiek onartzea justifikatuko luketen arrazoiak ematea.


Eredu indibidualista (Hobbes)
Eredu Libertarioa (Locke)
Eredu unibertsalista (JJRosseau)
HASIERAKO EGOERA
Denak denen aurkako borrokan
askatasun eta eskubide mugagabeak

Gizakia aske eta bere lanaren emaitzen jabe da.
Berezko eskubideak:Bizia, askatasuna eta jabetza

 Berezko berdintasuna.
Bizirik irauteko arazoak.
Hitzarmenaren aurretik ez dago eskubiderik.

GIZARTE-HITZARMENA
Herritar guztien artekoa, subiranoaren alde

Hitzarmen bikoitza: Herritar guztien artekoa, Estatua sortzeko eta herritarren eta gobernarien artekoa.
Herritar guztien artekoa, komunitatearen alde
SORTUTAKO ESTATUAREN HELBURUAK
Estatua bakean, ordenaren eta segurtasunaren bermatzaile da
 Estatu babeslea;Helburua:Gizabanako bakoitzak justizia bere esku har dezan eragoztea.
Estatua denen nahiaren adierazpena da, denen onura bilatzeko bidea